Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Basauri

Azaroaren 30ean MARIENEAn, Basauriko Emakumeen Etxean, Basauriko Beldur Barik Lehiaketa lokalaren sari banaketa ospatu genuen.

Aurten Elena Caballeroren laguntza izan dugu, LA BASU!

2016_01

 

20 urtetako esperientza duen rap abeslaria! Rap-a abesten zuen Euskal Herriko emakume bakarra izan da hamarkada batean eta badarama urte batzuk gehien bat mutilena izan den musika esparru honetan emakumeen egoera hobetzeko borrokan. La BAsu, Aneguriarekin batera "Eskina Femenina" proiektuaren arduradunak dira. Proiektu honetan hip hop kulturan emakumeen aldeko jarrera dute. Baina La Basu ezagutzen duzue iadanik! Gure #BBplaylist ean entzungai duzue!


 

Lehenengo kategorian saritutako bideoa "Ederra eta piztia" izan da.


2016_02


 

Lan honek 500€ eraman zituen. Soloarteko DBHeko 4. kurtsoko ikasleek egin zuten (Noemi Alonso, Dulce Carolina Merida, Aroa Jimenez , Jerson Escudero, Andony Arebalo eta Jahanzaib). Zorionak!

 

Bigarren kategorian saritutako lana "Querida nieta" izan da.



2016_06

Lan honek 500€ eraman ditu ere. Lan honen egileak Nabila Montes, Ruth Perez eta Noelia Ramos izan dira. Hoietako bat MARIENEAk sustatutako "neska gazteen txokoa"ren parte-hartzailea da. Txoko honen helburua neska gazteen artean Beldur Barik Jarrera zabaltzea da.

 

2016_04

ZABALDU ZURE BELDUR BARIK JARRERA!!!


Guardar


Basaurin ere Beldur Barik Lehiaketa antolatu dute! Gogoratzen al duzue bideo hau? Pasa den urtean Basauriko Beldur Barik Lehiaketaren lan irabazlea izan zen! Gogoan al duzu beste sarituak zeintzuk izan ziren? Hemen duzu Basauriko Beldur Barik Lehiaketaren irabazleak! Sakatu hemen berriro irakurtzeko.

Aurtengo Basauriko Beldur Barik Lehiaketan parte hartzera animatu nahi zaituztegu! Indarkeria sexistaren aurrean zure Beldur Barik Jarrera zabaltzera gonbidatu nahi zaituztegu! Hona hemen informazio guztia!

cartel-basauri

Kategoriak

1. Kategoria: 12 -17 urte.
2. Kategoria: 18-26 urte.

Lanak jasotzeko epea


Azaroaren 9an (egun hori barne).


Nola parte hartu?

  1. Osorik bete beharko duzue www.beldurbarik.org, webgunean dagoen formularioa.

  2. Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webguneko atarian adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatuz lana jaso dela.

  3. Lana jasota antolatzaileek baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko dute. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Onartutako lanak Beldur Barik webgunean erakutsiko dira.


Sariak


Honako hauek izango dira sariak:


1. Kategoriako saria (12.17 urte): 500 €

2. Kategoriako saria (18-26 urte): 500 €

OHARRA: sarien ordainketari dagozkion zerga atxikipenak aplikatuko zaizkio (PFEGZ)

Epaimahaia


Basauriko lan irabazlea aukeratzeko Basauriko Udaleko Berdintasun Sailak epaimahaia izendatuko du. Epaimahai hau Udaleko Gazteria eta Berdintasun Sailetako ordezkari politikoek eta Udalerriko Emakume Elkarte eta Mugimendu Feministako ordezkariek osatuko dute.
Epaimahaiak aurkeztutako lanetan euskararen erabilera balioetsiko du.


Sari banaketa


Basauriko tokiko sariak, azaroaren 30an (asteazkena) ezagutzera emango dira, arratsaldeko 19etan, MARIENEAn – Basauriko Emakumeen Etxean.


Oinarriak

Lehiaketaren oinarriak deskargatzeko sakatu irudian.


oinarriak-2016-basauri


Informazio gehiago


www.beldurbarik.org
jarrera@beldurbarik.org


Eta Basauriko izanik, MARIENEAn (Kareaga Goikoa 54ean)
telefonoz: 94 612 41 00 edo emailez: beldurbarikbasauri@gmail.com
 

Pentsatu... eztabaidatu... ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify