Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Durangaldea

cartel-2016con-bases-def

Martxan da Beldur Barik Jarrera bideo lehiaketa! Eta Durangaldean ere Beldur Barik Lehiaketa lokala antolatu dute! Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta edo Zaldibarren erroldatuta, ikasten edo herri horietako elkarteren batean parte hartzen baduzu... 12-26 urte badituzu... Durangaldeko Beldur Barik Lehiaketa 2016an parte hartu dezakezu! Animatu eta zure Beldur Barik Jarrera zabaldu!


Kategoriak


1. Kategoria: 12 -17 urte.
2. Kategoria: 18-26 urte.

Lanak jasotzeko epea

Azaroaren 9an

Sariak

Lehenengo kategoriaren saria: 300€

1. kategoriako aipamen berezia: 100€

Bigarren kategoriaren saria: 300€

2. kategoriako aipamen berezia: 100€
Oharra: Sari hauek irabazteak ez du lehiaketa orokorreko sariak ere irabaztea galaraziko.

Epaimahaia

Durangaldeko gazteek aurkeztutako proposamenak aztertzeko eta sariak emateko, Abadiño, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta eta Zaldibarreko udalek epaimahai bat izendatuko dute, eta epaimahai hori berdintasun politiketan eta emakumeekiko indarkeriaren aurka lan egiten duten zenbait pertsonak osatuko dute. Erabakia jendaurrean jakinaraztean denean, esango dute zeinek osatzen duten epaimahai hori.


Sari banaketa

Proiektu irabazleen epaia azaroaren 24an jakinaraziko da, Berrizeko Kultura Etxean egingo den Durangaldeko Beldur Barik Topaketan, arratsaldeko 18:30ean.

Oinarriak

Lehiaketaren oinarriak deskargatzeko sakatu irudian.

baseseuskdur

Informazio gehiago


www.beldurbarik.org
jarrera@beldurbarik.org

BERDINTASUNERAKO ARLOAK

ABADIÑO: 944 669 420 / 662 326 118

IURRETA: 946 200 342

BERRIZ: 946 824 036 / 946 854 525

ELORRIO: 946 582 712

DURANGO: 946 030 042 / 628 133 414

ZALDIBAR: 946 827 016

 

Pentsatu... eztabaidatu... ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


 


Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!


 

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify