Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Erandio

Iadanik Beldur Barik Jarrera Lehiaketaren 7. edizioa! Eta aurten ere Lehiaketa prestatu dute Erandion! Hona hemen informazio guztia!



Kategoriak


1. Kategoria: 12 -17 urte.
2. Kategoria: 18-26 urte.


Lanak jasotzeko epea


Azaroaren 9an


Nola parte hartu?




  1. Osorik bete beharko duzue www.beldurbarik.org, webgunean dagoen formularioa.

  2. Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webguneko atarian adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatuz lana jaso dela.

  3. Lana jasota antolatzaileek baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko dute. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Onartutako lanak Beldur Barik webgunean erakutsiko dira.


OHARRA: Udalak antolatutako lehiaketara aurkeztu diren lanek erkidegoko sarietan ere parte hartuko dute automatikoki.

Sariak


LEHENGO KATEGORIA, 12-17 urte:


Lehengo saria: 250€


Aipamen berezia: 100€


BIGARREN KATEGORIA, 18-26 urte:


Lehenengo  saria: 250€


Aipamen berezia: 100€


Sariak irabazleek aukeratutako udalerriko dendetan bonoengatik trukatuko dira.


Epaimahaia


Erandioko Udalak epaimahai bat izendatuko du, hainbat arlotako adituekin osatuta: berdintasuna eta emakumeen aurkako indarkeria lantzen dutenek, hezkuntza, kultura eta gazteria, besteak beste.


Epaimahaiaren erabakiei ezin zaie aurka egin


Sari banaketa


Lehen eta bigarren kategoriako proiektu irabazleak Beldur Barik Udal Sari Banaketan emango dira jakitera. Honen berri (eguna eta lekua) aurrerago emango dizuegu.


Oinarriak


Lehiaketaren oinarriak deskargatzeko sakatu irudian.


Bases concurso local EUS

Informazio gehiago


www.beldurbarik.org
jarrera@beldurbarik.org


Erandioko Tokiko Lehiaketaren inguruan informazio gehiago lortzeko, helbide honetara jo dezakezue:


Udal Berdintasun Zerbitzua


Desanexión kalea, 4-Altzaga (Erandio)


Baita telefono zenbaki honetan: 94 417 56 16 edota hurrengo helbide elektronikoan: berdintasuna@erandioko-udala.net.


 


Pentsatu... eztabaidatu... ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


Guardar

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify