Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Ermua

Iadanik Beldur Barik Jarrera Lehiaketaren 7. edizioa! Eta Lehiaketa orokorraz gain, Ermuan ere tokiko Beldur BArik Lehiaketa antolatu egin da! 12-26 urte badituzu, Ermuan erroldatuta bazaude... Ermuko Beldur Barik Lehiaketan parte hartzeko aukera duzu! Ez galdu! Hona hemen informazio guztia!



Kategoriak


1. Kategoria: 12 -17 urte.
2. Kategoria: 18-26 urte.


Lanak jasotzeko epea


Azaroaren 9an (egun hori barne).


Nola parte hartu?




  1. Osorik bete beharko duzue www.beldurbarik.org, webgunean dagoen formularioa.

  2. Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webguneko atarian adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatuz lana jaso dela.

  3. Lana jasota antolatzaileek baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko dute. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Onartutako lanak Beldur Barik webgunean erakutsiko dira.


OHARRA: Ermuan erroldatutako pertsonek bi lehiaketetan parte hartu ahal izango dute: lehiaketa orokorrean eta Ermukoan. Herriko Partaidea talde bat izanez gero, taldeko kide bat, gutxienez, Ermuan erroldatuta egon beharko da.

Sariak


1. kategoria: 12-17 urte: 300 €
2. kategoria: 18-26 urte: 300 €
Ermuan saritua izateak, ez du sari orokorra irabaztea galaraziko.

Epaimahaia


Antolatzaileek toki mailan artearekin, berdintasun politiken sustapenarekin eta emakumeenganako biolentziaren kontrako borrokarekin zerikusia duten pertsonez osatutako epaimahaia izendatuko dute. Epaia ezagutzera ematen den unean emango da jakitera nortzuk diren. Epaimahaikoek herriko lan guztiak aztertuko dituzte, saria eman gabe ere utz dezaketelarik.


Sari banaketa


Azaroaren 25ean, ostirala, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren testu inguruan, Ermuko Lobiano jauregian ERMUA BELDUR BARIK Jaialdia izango da, non herriko lanak aurkeztu eta epaia ezagutzera emango den, herri-mailako sariak ere banatuz. Antolatzaileek hala eskatuz gero, herri-mailako lehiaketan parte hartu duten pertsona guztiek beren obra jaialdi honetan erakusteko edo aurkezteko konpromisoa hartzen dute.


Oinarriak


Lehiaketaren oinarriak deskargatzeko sakatu irudian.


bb-oinarriak-ermua
Informazio gehiago


www.beldurbarik.org
jarrera@beldurbarik.org


Lehiaketa hau Ermuko Berdintasuneko Sailak bultzatzen du.
www.ermua.es
igualdad2@udalermua.net
Emakumeen Topalekua
Izelaieta, 12
48260 ERMUA
Tfnoa.943 171030

 

 


Pentsatu... eztabaidatu... ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify