Galdakaoko jaietan flashmob ikusgarri hau antolatu zen Galdakaoko kaleetan. Argi entzun zen Galdakaoko kaleetan EZETZ DA EZETZ!



12-26 urte badituzu eta Galdakaon bizi bazara, indarkeria sexistari aurre egiteko aukera berria duzu ikusentzunezko Beldur Barik lehiaketarekin!


Parte hartzaileak


12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal dute, bi kategoriatan:




  1. kategoria: 12 – 17 urte

  2. kategoria: 18 – 26 urte


Banaka zein taldeka parte hartu ahal da, ikastetxe gisa, ikasgela gisa edo elkarte gisa.


Taldeko norbaitek 18 urte edo gehiago baditu, proiektua 2. kategorian sartuko da zuzenean.


Aurkeztu ahal den proiektu kopurua


Pertsona eta talde bakoitzeko gehienez 3 proiektu aurkeztu ahal dira.


Galdakaoko Lehiaketara aurkezten banaiz... ez naiz Lehiaketar orokorrera aurkezten?


Zure ardura nagusia zure Beldur Barik Jarrera nola isladatzen diguzun izan behar du! Beldur Barik Jarrera Lehiaketaren antolatzaileek onartutako lan guztiak, automatikoki onartuko dira Galdakaoko Lehiaketan. Baldintza bakarra Galdakaon bizitzea da! Eta taldeko lana bada, taldekide bat gutxienez Galdakaon bizi behar du. Beraz... botaizu begirada bat gure galdetegiari (sakatu hemen galdetegia betetzeko) eta hasi betetzen!


Lanak jasotzeko epea.


Azaroak 9 (egun hori barne).


Sariak




  1. kategoria: 12-17 urte: 300 €*

  2. kategoria: 18-26 urte: 300 €


Sari hauek irabazteak ez du lehiaketa orokorreko sariak ere irabaztea galaraziko


*Dendari Elkarteko bonoetan


Epaimahaia


Galdakaoko gazteek aurkeztutako proposamenak aztertzeko, Udalak epaimahai bat izendatuko du. Epaimahai horretan Berdintasun zinegotziak, Berdintasun teknikariak, Galdakaoko Berdintasunerako Kontseiluaren ordezkari batek, “Galdakaoko Txamiak” Programaren hezitzaile batek eta Galdakaoko Topaguneetako hezitzaile batek osatuko dute.


Epaia


Udal lehiaketaren irabazleei zuzenean jakinarazioko zaie eta www.galdakao.net web orrian emango dira argitara.

Oinarriak

Sakatu irudian oinarriak deskargatzeko.


oinarriakbbgaldakao


Informazio gehiago


www.beldurbarik.org

jarrera@beldurbarik.org

Beldur Barik Lehiaketa 2016 Galdakaoko Berdintasun Arloak eta Argizai Eskaut Taldeak antolatuta.

www.galdakao.net eta www.beldurbarik.org

Tfnoa: 688 883 289

 

Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


 

Guardar

Guardar

Guardar