Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Gernika

3

Azaroaren 25ean Gernikako Beldur Barik Lehiaketaren sari banaketa izan genuen! Hementxe dituzue lan irabazleak!

“Izan dezagun beldur barik jarrera!” bideoak lehenengo kategoriako saria eraman zuen! Zorionak Nagore Bermeosolo eta Itsaso Irusta Arrien!

4




Bigarren kategoriako saria  Irati Etxebarria Urkiza eta Ibane Vázquez Gómez egileen "Mugarik Gabe" bideoarentzat izan zen!


1


Zorionak guztiei! Datoren urterarte! Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!



OHARRA: Argazkiak Gernika-Lumo Udaletxearen Facebook orrialdetik ateratak izan dira.

Guardar

Guardar

12-26 urte badituzu eta Gernika-Lumo udalerrian bizi edo ikasten bazaude... indarkeria sexistari aurre egiteko aukera berria duzu ikusentzunezko Beldur Barik lehiaketarekin!


Parte hartzaileak


12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal dute, bi kategoriatan:




  1. kategoria: 12 – 17 urte

  2. kategoria: 18 – 26 urte


Aurkeztu ahal den proiektu kopurua


Pertsona eta talde bakoitzeko gehienez 3 proiektu aurkeztu ahal dira.


Lanak jasotzeko epea.


Azaroak 9 (egun hori barne).


Sariak


1.go kategoria (12-17 urte) saria: 250€.


2. kategoria (18-26 urte) saria: 250€.


Sari hauek irabazteak ez du lehiaketa orokorreko sariak ere irabaztea galaraziko.


Epaimahaia


Herriko epaimahaia honako hauek osatuko dute: berdintasuna lortu nahian diharduten gizarte eragile desberdinak, udalerriko kultur elkarteen ordezkariak, hezkuntza erakundeen ordezkariak, eta artearekin eta kulturarekin lotuta dauden Gernika-Lumoko herritarrak.
Ezin izango zaie aurka egin epaimahaiak hartutako erabakiei.


Epaia

2016ko azaroaren 25ean Gernika-Lumo Beldur Barik Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo da, (eta bertan jarriko da jendaurrean) eta www.gernika-lumo.net web gunean argitaratuko da.


Oinarriak

Sakatu irudian oinarriak deskargatzeko.


herri-mailako-lehiaketa-oinarriak-2016-1


Informazio gehiago


www.beldurbarik.org

jarrera@beldurbarik.org

GERNIKA-LUMOKO TOKIKO LEHIAKETARI BURUZKO INFORMAZIOA
Tokiko lehiaketa hau Gernika-Lumoko Berdintasunerako Udal Zerbitzuak antolatu du.
Informazio gehiago jasotzeko:
BERDINTASUNERAKO UDAL ZERBITZUA
Artekalea,8-3.solairua
Tel.: 94 625 70 90
berdintasuna@gernika-lumo.net
www.gernika-lumo.net

Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify