Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Santurtzi

Hona hemen Santurtziko Beldur Barik Lehiaketan lan irabazleak! Zorionak guztiei!

Lehenengo kategoriako finalista.... Adieraz zaitez!, San José Calasanz eskolatik!




Lehenengo kategoriako saria “¿Por qué? lanarentzat izan zen!



Eta bigarren kategorian finalista "No es normal" lana izan zen.



Eta saria berriz “1DADSA3 Beldur Barik” lanak eraman zuen!



Zorionak irabazle guztiei!

 

 

LEHIAKETAREN HELBURUAK


Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 7. edizioa antolatu du. Lehiaketarekin emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.


Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.


Zer da Beldur Barik Jarrera?
Honako hau egiten duena:
1. Indarkeria sexista zein indarkeria matxista (translesbohomofobia) existitzea ahalbidetzen duten faktoreengan hausnartzen du.
2. Gazteek sexismoaren ondorio diren ezberdintasun egoerak eta adierazpenak nola bizi dituzten identifikatzen du.
3. Indarkeria sexista zein kultura matxista identifikatzeaz gain, horiei aurre egiten die jarrera kritikoarekin, hurratsailearekin eta positiboarekin; bai estrategia kolektiboen, bai norbanako estrategien bidez.
4. Neskak autodefentsazko eta ahalduntzezko jarrerak azaltzen ditu, indarkeria sexistaren eta ezberdintasunen aurrean.
5. Mutilak jarrera autokritikoan erakusten ditu: ezberdintasun egoeren, kultura matxistaren eta indarkeria sexistaren aurrean jarrera proaktibo eta konprometituan, Estrategia kolektiboen zein norbanakoen bitartez, korporatibismo maskulinoarekin hausten dutenak.
6. Indarkeria sexistaren ikuspegi sentsazionalistatik urruntzen da eta emakumearen biktima irudia gainditzen du.
7. Indarkeriaz hitz egiterakoan ohiko estereotipoak gainditzen ditu; alegia, ez da mugatzen bikote/bikote ohi harremaneko indarkeria fisikora. Aldiz, gazteek bizi dituzten askotariko indarkeriak identifikatzen ditu, eta baita horiek zein testuingurutan eta espaziotan gertatzen diren ere.
Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada: flashmob; kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak; argazkiak, argazki-muntaiak edota fotonobelak; lipdubak; dantzak, film laburrak; animazio proiektuak; proiektuak edo artelanak bideoan; performanceak eta kaleko esku hartzeak, etab.
Kontutan hartuko da ea mezuak modu originalean igortzen diren. Bereziki baloratuko da begiraden zabalpena gazteek egunerokoan bizi dituzten indarkeriak identifikatzeko orduan, zein enfoke erabili den eta emandako ebazpenaren tonua (Beldur Barik Jarrera, humorea, erantzun positiboak etab.)


PARTE HARTZAILEAK


Euskal Autonomia Erkidegoko 12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal dute, bi kategoriatan:
1. kategoria: 12 – 17 urte
2. kategoria: 18 – 26 urte
Banaka zein taldeka parte hartu ahal dute, ikastetxe, ikasgela edo elkarte gisa.


AURKEZTU DAITEKEEN PROIEKTU KOPURUA


Pertsona eta talde bakoitzeko, gehienez, 3 proiektu aurkeztu daitezke.


NOLA PARTE HARTU


1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek osorik bete beharko dute www.beldurbarik.org, webgunean dagoen formularioa (lehiaketaren atalean, oinarri hauekin batera).
2. Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webguneko atarian adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatuz lana jaso dela.
3. Lana jasota antolatzaileek oinarri hauetako 4. ataleko baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko dute. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Onartutako lanak Beldur Barik webgunean erakutsiko dira.


LANAK AURKEZTEKO EPEAK


Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea 2016eko irailaren 9an hasiko da eta 2016eko azaroaren 9an amaituko da (biak barne).


SARIAK


Santurtziko Udalak, Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko Emakume eta Berdintasun zerbitzuaren bidez,
beste bi sari banatuko ditu, kategoria bakoitzeko bat:
Kategoria: 200 €
Kagoría: 300 €
Aurkeztutako lanek aukera izango dute parte hartzeko, bai lehiaketa orokorrean, baita udalerrietako herri lehiaketetan ere. Kontuan izan herri guztiek ez dutela antolatzen Beldur Barik herri lehiaketak.
Goian deskribatutako sariei zerga-atxikipen egokia aplikatu zaie dagoeneko.


EPAIMAHAIA


Antolakuntzak epaimahaia izendatuko du. Epaimahaia osatzen duten proiektu honi lotutako erakundeetako ordezkariek, eta sormenaren, kulturaren eta hezkuntzaren munduetako eta berdintasun politiken alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan aritzen diren emakume feministek.
Epaimahaiaren eginkizuna da bi kategorietan aurkeztutako lanei buruz eztabaidatzea eta proiektu irabazleak zein aipamen bereziak hautatzea.
Epaimahaiaren erabakiei ezin izango zaie aurka egin.


EPAIMAHAIAREN EPAIA


Santurtzin, epaimahaiaren erabakia azaroaen 25ean emango da jakitera Gernika Parkean egingo den elkarretaratzea.


OINARRIAK


Oinarriak deskargatzeko sakatu irudian.


oinarriak2016-santurtzi


INFORMAZIO GEHIAGO


Informazio gehiago hemen: www.beldurbarik.org jarrera@beldurbarik.org
Harremanetarako: 645 73 72 03
Santurtzin:
www.santurtzi.net
94.483.35.66
94.420.58.00
mcarroniz@santurtzi.net



Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify