Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Uribe Kosta

Beldur Barik Jarrera beste gazteekin zabaldu eta partekatzeko eguna izan zen larunbata. Jende-piloa elkartu ginen Urdulizen (Uribe-Kosta). Kultur Etxera heltzeko modu ezberdinak genituen: metroa, BBautobusak, kotxea, gertu bizi naizenez oinez, bizikletaz, patinetez... Garrantzitsuena hara heltzea zen eta indarkeria sexistari aurre egiteko gure estrategiak, gure Beldur Barik Jarrera agertzea! Bai, badakigu urte osoan indarkeria sexistari aurre egiten diogula, bai gure udalerrietan, gure ikastetxeetan, gure lagunekin.. eta baita ere gure web gune eta sare sozialetan.


Baina goazen interesatzen zaigunera.... Beldur Barik Topaketara, hain zuzen ere. Eztabaida, hausnarketa, mobilizazio, gozatzeko, dantzatzeko, abesteko... eguna! 16:30etarako, autobusen etorrerako dena prest zegoen.


img_2645


Arratsaldeko 16.30etan autobusak Urdulizeko Kultur Etxera ailegatzen joan ziren... Batzuk GAztelekura joan ziren zuzenean, baina hitzordua Kultur Etxean zen. Bertan, Onintza eta Amaia zai genituen harrera egiteko! Hain desberdinak ziren biak! Bata pelikuletako diva bat ematen zuen eta bestea berriz, handik pasatu balitz bezala, denak oihuka jarri gintuen berehala, ondo pasatuko genuelaren susmoa hartu genion Oeee! garrasiarekin!


Eta tailerrak aurkeztu zituztenean, hortxe genituen laguntzaileak beraien kartelekin! Autodefentsa feminista, ligoteoa, sexua, abestiak Beldur Barik Jarreraz beteak, dantza, perkusioa, gure genitalen ezagutza, klown desahalduntzailea... Zaila izan zen bakar bat aukeratzea!


img_2663

Tailerrak primeran egon ziren. Bitan banatu ginen, batzuk Kultur Etxean bertan gelditu eta besteak Gaztelekurako bideari ekin genion! Zelako gogoak tailerretan sartzeko eta gure Beldur Barik Jarrera agertzeko! Beste post batean hitzegingo dugu tailerrei buruz!

Tailerrak amaitu ondoren, hor ibili ginen Photocall-ean ere! Ez pentsa! Indarkeria sexistari aurre egitea umorearekin, ironiarekin... ere egin dezakegulako! Eta egin nahi dugulako, ze demontre!

captura-de-pantalla-2016-11-28-a-las-11-04-23-copy

ETBko albistegiatik ateratako irudia


Eta ondoren, indarrak hartu genituen gerorako lunch-arekin!

img_2667

Eta ondoren... Denak barrura! Beno, denak ez, aurten zirkuitu itxia montatu bait genuen antzokian sartzen ez zirenentzako! Kanpoan bizi izan zen giroa ere primeran egon zen!

Hona hemen Lehiaketaren sari irabazleak... Ready? Let's Go!

Lehenengo Uribe-Kostako Lehiaketaren irabazleak ezagutu genituen. Uribe-Kostan kategoria estra bat zuten: 10-11 urte bitartekoa! Eta hauek izan ziren lan irabazleak!

LH 5 Elortza, Urduliz, Lemoiz, Berangoko Ludoklubak aipamen berezi bat jaso zuten.

img_2676

Baina kategoria honetako saria "LH 6 Elortza, Urduliz" lanaren egileak eraman zuten!

captura-de-pantalla-2016-11-28-a-las-11-37-53

Bigarren kategoriako aipamen berezia Iradokizunik? lanarentzat izan zen! Zorionak! Lan honetan desberdintasuna eta sexismoa edozein lekutik etorri daitekeela esaten digute.



Eta bigarren kategoriako saria goes to.... Non hasten da indarkeria? Sopelatik! Lan honetan ikusten dugu nola bizi dugun indarkeria sexista txikitatik erakusten diguten. Identifikatu dugu, beraz, aldatzeko botera daukagu!



Honela amaitu ziren Uribe-Kostako Lehiaketa 2016aren sari banaketa!

Aurten bi berritasun izan genituen.

Leku aldetik sartu ezin ziren pertsonek ere Beldur Barik Lehiaketa jarraitu eta bizitzea nahi izan genuen...

captura-de-pantalla-2016-11-28-a-las-11-48-47

Eta beste alde batetik ere, entzumen-aniztasuna bultzatu nahi dugu ere Beldur Barik programatik, horregaitik Onintza eta Amaia momentu oro zeinu hizkuntzaren itzultzaile batzuk izan zituzten!

img_2692

Beno, eta orain... danbor-adarra, mesedez... Goazen Lehiaketa orokorraren sariekin!

1.go kategoriako Aipamen berezia..estetika urratzaile bat erabili dutelako, patriarkatuaren kanon estetikoak kuestionatu eta dantzan jarri dituztelako... Zumarragatik... Mariquee(n)rs!!!



img_2686

Eta Lehenengo kategoriako sari nagusia goes to... Ondarroa! Mi meta lanaren egileak matxismoa kolpeak baino gehiago direl argi utzi digute! Sekulako lana ere! Zorionak bi taldeei!



img_2694

Bigarren kategoriarekin joango gara orain... Aipamen berezia... dantzan eta txaloka jarri gintuen lan bat... Bilbotik... No con... TROLES! Ikasle eta irakasle guztiek parte hartu zuten gorputz aniztasuna, ahalduntzea modu alai batean egin daitekeela erakusten digun lan honentzako izan zen!



img_2701

Eta bigarren kategoriako sari nagusia nora joan zen? Eibarreko Nalua neska gazteen talde feministarentzat izan zen! Antolatzea, mobilizatzea, feminismoa berdintasuna lortzeko  beharrezkoak direla esaten digun lana da Batu+gaitezen. Beti diogun bezala... bakarrik lagun bat behar dudalako iraultza feministari ekiteko! Zorionak!



img_2707

Ikusentzunezko produkziorik onena noretzat izan zen? Mikromatxismoetako bat agertzen digun bideo batentzat... Nosotras no pagamos a escote Bilbotik!



Eta sari banaketari amaiera emateko... berriro dantzan jarri gintuen Herri Sariaren irabazleek beraien DALE CANDELA! lanarekin!



img_2712

 

Onintza eta Amaia Beldur Barik Jarreraz bete zuten antzokia! Beraien arteko sororitatea, feelinga nabaritu genuen! Eta hurrengo urtean guztiok parte-hartzen jarraitzeko gonbitea luzatu zuten!

Mila esker Urdulizera hurbildu zineten guztioi! Tailerretan parte hartu zenutenei eta baita tailerrak eman zutenei! Amaia eta Onintzari eskerrak ere! Datorren urtean elkar ikusiko dugu! Bitartean... jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!


Guardar

Guardar

Guardar

Irailak 9an gure skate-a hartu genuen eta gurpilen hotsen artean, maldan behera, skate-a besapean gure Beldur Barik Jarrera agertu genuen. Eta ez hori bakarrik. Uribe-Kosta Beldur Barik Herria izango zela jakin genuen bertan azaroak 26an, Urdulizen, Topaketa 2016 ospatuko dugulako (lasai, informazio gehiago jasoko duzue urria inguruan...). Eta honela eman genion hasiera Beldur Barik Lehiaketaren edizio berri bati. Zazpigarrena iadanik!


Uribe-Kostan ere Beldur Barik Lehiaketa antolatuko dute. Badakizue zenbait udalerrietan, lehiaketa orokorraz aparte, tokiko lehiaketak ere antolatzen direla. Horrela, bertako gazteek bi lehiaketetara aurkeztu daitezke. Beldur BArik Jarrera zure udalerrian eta Euskadi osoan zabaltzeko aukera paregabea!


Hona hemen Uribe-Kostako Beldur BArik Jarrera Lehiaketan parte hartzeko informazio guztia!


Parte hartzaileak


Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten herrietan (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela y Urduliz) errolatuta dauden 10 eta 26 urte artean neska ta mutilek parte har dezakete hiru kategorietan:


1.go kategoria: 10 – 12 años


2. kategoria: 12 – 17 años


3. kategoria: 18 – 26 años


Aurkeztu daitekeen proiektu kopurua


Pertsona eta talde bakoitzeko, gehienez, 3 proiektu aurkeztu daitezke.


Nola parte hartu




  1. Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webguneko atarian adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatuz lana jaso

  2. Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek osorik bete beharko dute beldurbarik.org, webgunean dagoen formularioa (lehiaketaren atalean, oinarri hauekin batera).

  3. Lana jasota antolatzaileek oinarri hauetako 4. ataleko baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko dute. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo Onartutako lanak Beldur Barik webgunean erakutsiko dira.


Lanak aurkezteko epeak


Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea 2016eko irailaren 9an hasiko da eta 2016eko azaroaren 9an amaituko da (biak barne).


Sariak


Uribe Kosta herri saria; (Sarien balioa duten opari-txekeak edo sariaren balio bereko opariak banatuko dira)


Lehenengo kategoria:


1.go kategoriako saria: 200 €


1.go kategoriako aipamen berezia: 100€


Bigarren kategoria:


2. kategoriako Saria: 200€


2. kategoriako aipamen berezia: 100€


Hirugarren kategoria:


3. kategoriako saria: 200€


3. kategoriako aipamen berezia: 100€


Epaimahaia


Antolatzaileek toki mailan hezkuntzarekin, berdintasun politiken sustapenarekin eta emakumeenganako biolentziaren kontrako borrokarekin zerikusia duten pertsonez osatutako epaimahaia izandutako dute. Epaimahaikoek herreko lan guztiak aztertuko dituzte, saria eman gabe ere utz dezaketalarik.. Haien erabakiak ezin dira apelatu.


Epaia


Lan sarituak ezagutzera emango dira azaroaren 26an, URIBE-KOSTAKO URDULIZ (Bizkaia) udalerrian ospatuko den Beldur Barik Topaketan.


Oinarriak


Oinarriak deskargatzeko sakatu irudian.


oinarriak-2016-uribe-kosta


Informazio gehiago.


www.beldurbarik.org


jarrera@beldurbarik.org


harremanetarako: 645.73.72.03


 


Lehiaketa hau Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Berdintasuneko arloak bultzatzen du.


www.uribekosta.eu


berdintasuna@uribekosta.org


Gatzarriñe, 4


48600 Sopela


Tfnoa. 946 579 282



Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify