Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Eibar


20161118_183749



Pasa den ostiralea, azaroak 18, Eibarko Beldur BArik Lehiaketaren irabazleak zeintzuk izan ziren jakin genuen.


1. kategorian, "Puede" bideoa, egilea: Naroa Garzo.




2. kategorian: "Batu+Gaitezen" bideoa, egilea: Nalua Eibarko Neska Gazte Feministen Taldea. Beraien izenak: Jone Amuategi, Beatriz, Edurne, Iratxe, Jone Bengoa, Maialen, Marta, Miren, Onintza, Nerea, Uxue eta Laura.




Primeran joan zen dena, eta parte hartu zuten guztiek Beldur Barik materialetako kit bat eraman zuten etxera! Motxila, Beldur Barik Guneko "Jaietan eraso sexisten aurkako eta tratu onen aldeko gida" eta Beldur Barik edalontzia!


Hona hement argazki batzuk!

 20161118_191401 20161118_191429


img-20161118-wa0004


Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen! Mila esker guztioi eta zorionak irabazleei!

Guardar

Guardar

12-26 urte badituzu eta Eibarren bizi bazara, ikusentzunezko Beldur Barik lehiaketan parte hartu dezakezu! Zure inguruan eta egunerokotasunean indarkeria matxista identifikatzen baduzu, zure inguruan tratu onak eta genero eta sexu askatasuna bultzatu nahi baduzu... zergatik ez egin bideo bat honen inguruan? Banaka edo taldeka egin dezakezu. Animatu eta parte hartu. Hona hemen informazio guztia!


Parte hartzaileak


12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal dute, bi kategoriatan:




  1. kategoria: 12 – 17 urte

  2. kategoria: 18 – 26 urte


Banaka zein taldeka parte hartu ahal da, ikastetxe gisa, ikasgela gisa edo elkarte gisa.


Taldeko norbaitek 18 urte edo gehiago baditu, proiektua 2. kategorian sartuko da zuzenean.


Aurkeztu ahal den proiektu kopurua


Pertsona eta talde bakoitzeko gehienez 3 proiektu aurkeztu ahal dira.


Eibarreko Beldur Barik Lehiaketan izena emateko zer egin behar da?


Eibarren erroldatutako pertsonek, zuzenean, bi lehiaketetan parte hartuko dute, beraz, beldur barik WEB gunean lehiaketa orokorrerako beteriko formularioa  (sakatu hemen galdetegia betetzeko) betetzearekin, nahikoa izango dute.


Lanak jasotzeko epea.


Azaroak 9 (egun hori barne).


Sariak




  1. kategoria: 12-17 urte: 400 €*

  2. kategoria: 18-26 urte: 400 €*


Sari hauek irabazteak ez du lehiaketa orokorreko sariak ere irabaztea galaraziko


*Herri mailako saria Eibarko dendetan gastatu ahal izango den 400€ko bale bat izango da.


Epaimahaia


Antolatzaileek toki mailan artearekin, berdintasun politiken sustapenarekin eta emakumeenganako biolentziaren kontrako borrokarekin zerikusia duten pertsonez osatutako epaimahaia izendatuko dute. Epaia ezagutzera ematen den unean emango da jakitera nortzuk diren. Epaimahaikoek herriko lan guztiak aztertuko dituzte, saria eman gabe ere utz dezaketelarik.


Ezin izango zaie aurka egin epaimahaiak hartutako erabakiei.


Epaia


Azaroaren 18an, ostirala, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren testu inguruan, Portalean, Areto Nagusian EIBAR BELDUR BARIK Jaialdia izango da, non herriko lanak aurkeztu eta epaia ezagutzera emango den, herri-mailako sariak ere banatuz. Antolatzaileek hala eskatuz gero, herri-mailako lehiaketan parte hartu duten pertsona guztiek beren obra jaialdi honetan erakusteko edo aurkezteko konpromisoa hartzen dute.


Oinarriak


Sakatu irudian oinarriak deskargatzeko.


bboinarriakeibar2016


Informazio gehiago


www.beldurbarik.org

jarrera@beldurbarik.org

Eibarren:

BERDINTASUN ZERBITZUA

Bista Eder, 10, 4. Pisua

20600 EIBAR

Tel: 943708440 / Faxa: 943708441 / email: berdintasuna@eibar.eus

ANDRETXEA

Zezendibe, 9 behea

20600 EIBAR

Tel: 943700828 / email: andretxea@gmail.com

Guardar

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify