Lasarte-Orian erroldatua bazaude eta 12-26 urte bitarteko gaztea bazara, Lasarte-Oriako Beldur Barik Lehiaketan ere parte hartzeko aukera duzu!


NOLA PARTE HARTU


1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek osorik bete beharko dute www.beldurbarik.org, webgunean dagoen formularioa (lehiaketaren atalean, oinarri hauekin batera).
2. Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da webguneko atarian adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatuz lana jaso dela.
3. Lana jasota antolatzaileek oinarri hauetako 4. ataleko baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuko dute. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Onartutako lanak Beldur Barik webgunean erakutsiko dira.


SARIAK


1. Kategoriako saria (12 – 17 urte):

- 1.Saria: 300€
- 2.Saria: 150€


2. Kategoriako saria (18 -26 urte):

- 1.Saria: 300€
- 2.Saria: 150€


Sari hauek irabazteak ez du galeraziko sari orokorrak irabaztea.


EPAIMAHAIA


Tokian tokiko epaimahaia osatuko da Lasarte-Oriako artelanak baloratzeko. Epaimahaia osatuko dutenak, kulturaren, hezkuntzaren eta berdintasun politiken alde aritzen diren pertsonak izango dira.


*Oharra: Lasarte-Orian kategoria bakoitzean bi proposamen baino gutxiago jaso ezkero, epaimahaia osatzen duten pertsonak kategoria horretako saria bertan behera uzteko aukera izango dute.


EPAIA


Lasarte-Oriako sari banaketa azaroaren 23an izango da arratsaldeko 19:00etan Manuel Lekuona kultur hitzaldi aretoan.


OINARRIAK


Sakatu irudian Debako Beldur Barik Lehiaketaren oinarriak deskargatzeko.


lasarte-bases-concurso-local-2016-euskera_pagina_01


INFORMAZIO GEHIAGO


www.beldurbarik.org


jarrera@beldurbarik.org
Harremanetarako: 645 73 72 03


Lasarte-Oriako informazio gehiago hemen:
- Emakume zentroan, Aralar 5
- 943 36 39 58
- emakumezentroa@lasarte-oria.eus


Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


Animatu eta Beldur Barik Lehiaketan parte hartu!