Zorionak irabazleei, zorionak parte hartu duzuen guztioi! Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!!!
Pasa den astean amaiera eman genion Beldur Barik Lehiaketa 2017ari... 371 lan jaso genituen guztira... Zelako marka! Eta nola azaldu duzuen zuen Beldur Barik Jarrera! Primerako bideoak ikusi ditugu! Gure web gunean dituzue bideo guztiak! Sakatu hemen lanak ikusteko.
Eta orain lan irabazleak zeintzuk diren jakitea bakarrik falta zaigu... Jakin badakizue Abenduaren 2an Eibarren ospatuko dugun Beldur Barik Topaketan ezagutuko ditugula lehiaketa orokorraren lan irabazleak. Eta baita Eibarko lan irabazleak ere. Baina zuen udalerrietan ere Beldur Barik Topaketak antolatzen dira! Animatu eta parte hartu! Hemen dituzue datak, ordutegiak eta lekuak!!!
Goazen elkarrekin indarkeria sexistaren inguruan hausnartu, pentsatu, eta eztabaidatzera... Goazen sari banaketetan disfrutatzera... Gure Beldur Barik Jarrera zabaltzera!
Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!