Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Eibar

Aurten Eibar izan da Beldur Barik Herria. Irailean eman genizuen honen berri, Beldur Barik Lehiaketa 2017ari hasiera eman genionean, eta harrezkeroztik gure Beldur Barik Jarrera milaka modutan, hamaika estrategien bidez garatu eta zabaldu dugu. Eta Beldur Barik Topaketa 2017 Eibarren ere burutu genuen. Tailerretan, kaleetan, sari banaketan indarkeria sexistari aurre egiteko prest gaudela azaldu genuen. Eta Eibarko Beldur Barik Lehiaketaren lan irabazleak ezagutzeko tartea izan genuen. Horrela eman genion hasiera Ane Labaka eta Beatriz Egizabalen eskutik Beldur Barik Sarien sari banaketari... Eibarko saritutako lanekin!


Hementxe dituzue Eibarren aurkeztutako lan guztiak (sakatu hemen)!


1.go kategoriako (12/17 urte) lan irabazlea... Itxaropena!


IMG_7474


Egileak: Naia Martin Echaburu, Helene Larrazabal Onaindia eta Eider Martinez Guillen.



Eguneroko indarkeria sexistak identifikatzen ditu, bikote erlazioetako bortizkeriatik harago. Emakumea izateagatik, gaia, lesbiana edota transexuala... izateagatik, pairatzen ditugun mezuak adierazten du. Eta, sexu-genero identitateari ere ekiten diote. Indarkeria sexistari BeldurBarik Jarrerarekin aurre egiten diote. Izan ere, ahalduntze-mezua eta diskurtso feminista potentea adierazten dute. Esaldi potenteak agertzen dira bideoan: rol-genero gabeko mundo bat/emakumea naiz eta ez naiz horregatik zu baino gutxiago mutil!!/ iraultza, feminista izango da, edo ez da izango!!!


2. kategoriako (18/26 urte) lan irabazlea.... Artetik Ahalduntzara!


IMG_7475


Egileak: Uxue Igarza Loyola, Jone Bengoa Urizar eta Marta Marina Larrañaga.



Bideo honetan, adierazpen artistiko desberdinen bidez, (poesia, dantza, marrazkia...) feminismoa zer den adierazten da. Feminismoa eraldatzeko mugimendua, begirada eta filosofia, eta artea feminismoaren tresna. Oso originala da. Mezu hunkagarria eta, aldiberean, zuzena eta tinkoa du ahalduntzerako. BeldurBarik Jarrera erabat adierazten du.


Zorionak guztioi! Jarraitu dezagun gure Beldur Barik Jarrera Eibarren zabaltzen!


Pasa den astean amaiera eman genion Beldur Barik Lehiaketa 2017ari... 371 lan jaso genituen guztira... Zelako marka! Eta nola azaldu duzuen zuen Beldur Barik Jarrera! Primerako bideoak ikusi ditugu! Gure web gunean dituzue bideo guztiak! Sakatu hemen lanak ikusteko.


Eta orain lan irabazleak zeintzuk diren jakitea bakarrik falta zaigu... Jakin badakizue Abenduaren 2an Eibarren ospatuko dugun Beldur Barik Topaketan ezagutuko ditugula lehiaketa orokorraren lan irabazleak. Eta baita Eibarko lan irabazleak ere. Baina zuen udalerrietan ere Beldur Barik Topaketak antolatzen dira! Animatu eta parte hartu! Hemen dituzue datak, ordutegiak eta lekuak!!!


Imprimir

ARRIGORRIAGA

AZAROAK 25

19:00. ABUSU ZENTRO SOZIOKULTURALA.

ONDARROA

ONDARROA

AZAROAK 24.

18:00. ETXELILA.

HERNANI

HERNANI

AZAROAK 24.

18:30. KONTRAKANTXA GAZTETXEA.

topaketa-vg3

VITORIA-GASTEIZ

AZAROAK 24.

18:30. ALDABE GIZARTE ETXEA.

Aiara25N

AIARALDEA

AZAROAK 24.

18:00. ARTZINIEGAko MUSEOAN.

ABANTO

ABANTO-ZIERBENA

AZAROAK 26.

11:00. PILOTALEKUAN

ARRATIA

ARRATIA

AZAROAK 24.

18:30. IGORREKO KULTUR ETXEAN.

 

BASAURI

ABENDUAK 4.

19:00. MARIENEA

 

ERANDIO

ABENDUAK 15

18:00-20:00

Josu Murueta Kultur Etxea (Astrabudua)

 

DURANGALDEA

AZAROAK 28

WEBGUNEA

MUNGIA

MUNGIA

AZAROAK 26.

19:30. OLALDE ARETOA.

 

ERMUA

 

ERMUA

AZAROAK 23

18:00. Lobianon

 

AZPEITIA

AZAROAK 24.

 

DEBA

DEBA

AZAROAK 24

18:30. AGIRRE JAUREGIKO ISPILUEN GELAN

KOntadores_KartelaBBFuria

DONOSTIA

AZAROAK 24.

19:00. KONTADORES

 

TopaketaPrograma

EIBAR

ABENDUAK 2

TOPAKETA OROKORRA

 

 

LASARTE

AZAROAK 23

17:00. HITZALDI ARETOA. TXOKO LILA.

 

SORALUZE

AZAROAK 23

19:00. HERRI ANTZOKIAN.

 

TOLOSA

ABENDUAK 19.

20:00. TOPIC.

 

SANTURTZI

AZAROAK 24.

 

Goazen elkarrekin indarkeria sexistaren inguruan hausnartu, pentsatu, eta eztabaidatzera... Goazen sari banaketetan disfrutatzera... Gure Beldur Barik Jarrera zabaltzera!


 

Beldur Barik Lehiaketa 2017 hemen dago! Eta Eibarren ere lehiaketa lokala antolatu dugu! Eta gainera han izango da Topaketa abenduak 2an! Gogoratu! Azaroaren 13arte duzue zuen lanak gure webgunean igotzeko! Sakatu irudian eta oinarriak descargatu!


EibarOinarriak

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify