Herriaren saria bi kategorietako edozeinetan aurkeztutako lanei ematen zaien saria. Lan horiek Beldur Barik Jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatu dituztenen artean egon behar dira. Oinarrietan jartzen duenari jarraituz, ez dira hautatuak izango beldur barik jarrera adirazten ez dituzten lanak. Beldur Barik Jarreraz gehiago jakin nahi baduzu sakatu post hau.
Lanen zerrenda bat azalduko zaizu, aukeratutako lanekin. Zerrendako lanetan klik eginda, lanak ikusi ahal izango dituzue eta botoa emateko botoian klik egin. Gogoratu ezin izango duzuela bideo berari boto bat baino gehiago eman.
Rankinean herri bozkaketako sari guztiak ikusi ahal izango dituzu.
Webguneko sarreran bozkaketarako erregistroa dagoen lekuan, “Bozkaketaren ranking”-a jartzen duen botoi bat izango duzue. Bertara sartuta zuen botoa emateko zerrenda berbera agertuko zaizue. Zerrenda hori botoen arabera etengabe eguneratzen eta ordenatuz joango da. Alegia, geroz eta boto gehiago, geroz eta gorago agertuko zaizue.
Azaroaren 21a amaitzerakoan, 23:59etan, bozka emateko aukera bukatzen da. Momentu horretan boto gehien dituen saria izango da herria sariaren irabazlea. Bozkaketaren itxieran argazki bat aterako dugu eta sare sozialetatik mugituko dugu jakitera emateko zein izan den boto gehien jaso dituen saria. Gogoratu, sariak Azaroaren 26an Urdulizen (uribe-Kosta) egingo dugun Topaketan banatuko ditugula. Hona hemen topaketaren inguruko informazio gehiago eta hemen autobusen infoa.
3...2...1... Herri bozkaketa hastera doa! Eman zure botoak!!!
Gure Beldur Barik Jarrera nola isladatu bideoan pentsatu dugu, taldean eztabaidatu ditugu non eta nola grabatu, bideoa guztion artean ekoiztu eta editatu dugu, plataformetara igo dugu (nola egiten den gogoratu nahi? Post batetan kontatu genizuen! Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko)... Prest gaude gure lana bidaltzeko! Prest Beldur Barik Lehiaketa 2016ean parte hartzeko!
Adinaren arabera kategoria aukeratu.
18 urte baino gutxiago badituzu, banakako baimena behar duzue. Hemen deskargatu dezakezue eta gero Examinar botoia sakatuz, baimena gure ordenagailuan bilatu eta aukeratuko dugu.
Gogoratu gure oinarrietan jartzen duena: 1. Eranskina. Norbanako baimena: amaren, aitaren edo tutore legalen baimena da adin txikikoek Beldur Barik lehiaketan parte hartu ahal izateko.
Alde batetik taldeko baimena ikastetxe baten bidez parte hartzen baduzue. Oinarrietan jartzen duen bezala: 2 Eranskina. Lana hezkuntza zentroko gela bezala aurkeztekotan, 2 eranskina erantsi beharko da weguneko formulario bidez. Baimena betetzea zentroaren ardura izango da, eta zentroaren beraren ardura izango da adin txikikoen baimenen kudeaketaz.
Bestetik, gazteleku gisa edo bestelako gazte, kultur, kirol edo gizarte elkarte gisa parte hartuz gero, elkarteak banako baimen guztiak batera bidaliko ditu. Oinarrietan dioen bezala: Lana gazteleku edo elkarte bezala aurkezten bada, arduradunak jaso behar ditu baimenak (1 eranskina beteta partehartzaile bakoitzaren kasuan) eta denak batera bidali. Azken hau zip edo rar fomatuen bitartez egin dezakezu.
Beraz, beheko partean markatu zein baimen mota den (Taldeko baimena edo banako baimena), deskargatu baimenak eta gero Examinar botoia sakatuz, zuen ordenagailuan bilatu eta igo. Ez ahaztu kontakturako pertsona baten datuak ere eman behar dituzula!
Kontakturako jarri dugun pertsonaren helbidea, udalerria, probintzia, sakeleko telefonoa eta emaila eremuak bete, eta nahi edota izanez gero, esaiguzue zein den zuen web gunea, Facebook eta Twitter perfilak zein blog-a dituzuen.
Beldur Barik Jarrera Lehiaketaren berri nola izan duzun ere interesatzen zaigu. Eta azkenengo eremua izanik garrantzi gutxiagorik ez duena... Azaroaren 26an Urdulizen (Uribe-Kosta) egingo den Beldur Barik Jarrera Topaketara etorriko zaretela jakin nahi dugu! Eta hantxe ikusi nahi zaituztegu! Topaketaren inguruko informazioa pixkanaka ari gara ematen...Orainarte emandakoa gogoratu nahi? Sakatu hemen.
Erabaki meditatua, zaila, zirrigarria askotan... Honela gertatu zen pasa den urtean...
Eta nork hartzen du erabaki hau?
Antolakuntzak epaimahaia izendatuko du. Epaimahaia osatzen duten proiektu honi lotutako erakundeetako ordezkariek, eta sormenaren, kulturaren eta hezkuntzaren munduetako eta berdintasun politiken alde eta emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan aritzen diren emakume feministek.
Epaimahaiaren eginkizuna da bi kategorietan aurkeztutako lanei buruz eztabaidatzea eta proiektu irabazleak zein aipamen bereziak hautatzea.
Epaimahaiaren erabakiei ezin izango zaie aurka egin.
Eta zer da epaimahai honek erabakiko duena?
Nortzuk izan dira Beldur Barik Jarrera hobekien azaltzen duten lanak kategoria bakoitzean!
1. kategoriako saria: 500 €
1. kategoriako aipamen berezia: 300 €
2. kategoriako saria: 500 €
2. kategoriako aipamen berezia: 300 €
Saria ikus-entzunezko ekoizpen onenari: 300 €
Ikus-entzunezko ekoizpen onenaren saria Beldur Barik Jarrera! mezua adierazteko kalitatezko baliabideak edota kode artistikoak erabiltzen dituen lanari emango zaio (bi kategorietako edozeini). Lehiaketako antolakuntzak saria hutsik izendatzeko eskubidea du.
Eta badago epaimahaiak erabakitzen ez duen sari bat... Herriaren saria: 300€.
Zuek zarete sari hau norentzat den erabakitzen duzutenak. Herri bozkaketaren saria bi kategorietara aurkeztutako edozein lani emango zaie, baldin eta lan horiek Beldur Barik Jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatutakoen artean badaude. Noiz izango da bozkaketa? Azaroaren 18tik 21era izango duzue zuen ustez Beldur Barik Jarrera hobekien agertzen duen lana aukeratzeko. Boto gehien lortzen duen bideoak irabaziko du. Azaroaren 21renn gaueko 00.00ak arte izango duzue zuen botoa emateko aukera. Ordu horretan bozkaketa itxi egingo dugu eta momentuan jakinera emango duzu nor izan den boto gehien lortu duen bideoa. Gustokoen duzun bideo bozkatu!
Hauxe da pasa den urtean hauxe izan zen Herri sariaren irabazlea:
Iadanik badugu lana grabatuta, editatuta, muntatuta... lortu dugu! Gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko irrikitan gaude! Eta gure web gunearen galdetegian ikusi duzuen bezala, beharrezkoa da gure lana youtube edo vimeo plataformetara (bakarrik batera, zuek aukeratu) igotzea. Bertan, link bat lortuko dugu eta link hori izango da galdetegian itsatsiko duguna.
Let's go!
Honela jartzen du gure Beldur Barik Lehiaketa 2016era lanak aurkezteko oinarrieatn:
Proiektu guztiak, ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo-plataforma baterako esteka bat jarriz (Youtube edota Vimeo).
Aurten zerbait berria aurkeztu dugu! Adi! Hurrengoa da, kontutan hartu behar duzue! Youtubera edo Vimeora igondako bideoetan bideoaren izena, zein udalerritatik eta zein kategoriatan aurkezten den jarriko da. Ez da gehituko parte hartzaileen izen abizenik ez eta taldearen izenik ere.
Youtube-n bideoak igotzeko
Google kontu bat izan behar duzu Youtube-n sartzeko. Gmail helbide bat edota beste Google-en produktu batean sartu bazara, baduzu kontua. Beraz, Youtube-ko zure perfilean sartzeko Google kontua eratzeko helbide elektronikoa sartu eta baita erabili zenuen pasahitza. Google konturik ez baduzu, sortu bat, ez da oso zaila! Gogoratu ere Google kontua ezabatzen baduzu, zure Youtube-ko perfila ere galduko duzula.
Behin gure perfilean sartuta, bideoa igotzeko jarraitu ondorengo pausuak:
Gogoratu! Ez da gehituko parte hartzaileen izen abizenik ez eta taldearen izenik ere.
Iadanik zure bideoa Youtube- dago! Zorionak! Orain gure bidaltzea falta da web gunean duzun galdetegian esteka jarriz!
Vimeo plataforman zure/zuen bideoa igotzeko:
Vimeo-ra bideoak igotzeko... kontu bat eduki behar duzu... Kontua baduzu, primeran! Lehenengo pausua ez duzu jarraitu behar. Konturik ez baduzu, erreza da kontu berri bat egitea. Zure izena, posta elektroniko bat eta pasahitza sartu. Listo! Baduzu Vimeo kontua!
Behin kontua duzula, bideoa igo dezakezu! Youtube-n bezala, pribatutasunean, edonork zure bideoa ikusi dezakeela aukeratu.
Bilatu bideoaren artxiboa edo eraman Vimeora.
Bideoa iadanik kargatu denean Gorde/Guardar sakatu. Joan zure perfilera eta hor aurkituko duzu zure bideoa. Esteka kopiatu eta Lehiaketan parte hartzeko galdetegian itsatsi! Eginda!
Gutxiago falta da Lehiaketan parte hartzeko epea ailegatzekoÂ… eta iadanik ailegatu dira hainbat bideo! Ikusi nahi? Sartu Lehiaketa 2016-era eta hor sakatu Lanak 2016. Eta orain Beldur Barik jarrera duten bideokin gozatzera! Edo zurea publikatu den kuxkuxeatzera!
Hurrengo sariak zeintzuk diren eta epaimahaia nola osatua dagoen ikusiko dugu!
Pelikulen errodaietan esaten den bezala... Moztu! Amaitu dugu! esaten du pelikularen zuzendariak. Horrelaxe sentitu gara gu ere gure lanaren azkenengo sekuentzia grabatzean. Aspaldi izan genuen ideia. Indarkeria sexistari aurre egiteko gure Beldur BArik Jarrera hor dagoelako beti... beti agertzen dugulako... Oraingo honetan bakarrik kamara bat jarri dugu grabatzen, eta han izan ditugu lagunak gurekin batera Beldur BArik Jarreraz beteriko ikusentzuteko lana egiten.
Beraz, orain bakarrik muntatu eta editatu behar da. Eta musika jarri nahi badiozue ere zenbait argibide emango dizkizuegu. Adi!
Hona hemen bideoak muntatu eta editatzeko zenbait programa:
Final Cut Pro. Programa hau ordaindu beharrekoa da. Programa profesionala, aizue! Baliteke norbait ezagutzea programa duena, edota horretan lanean egotea. Programa erreza baina prestazio asko ematen dituena. Sakatu hemen gehiago ezagutzeko. MAC sistema eragilearentzako egina.
Adobe Premier Pro. Programa profesionala baina ordaindu beharrekoa.... Sakatu hemen programa hobeto ezagutzeko. Aukera izugarriak dituen programa da, baliteke hasieran inferface-a zaila iruditzea, baina trukoa hartzen badiogu... pasote bat da! Sistema eragileak: MAC eta Windows
Ordainduta programa pilo bat aurkitu ditzazkezue interneten. Hona hemen adibide batzuk: Adobe After Effects, Avid Media Composer, Pinnacle Studio, Sony Vegas Pro eta beste batzuk gehiago.
Baina badaukagu ere gure lanak muntatu eta editatzeko doaineko eskaintza! Hona hemen gure bideoak editatzeko baliogarriak izan daitezkeeen hainbat programa.
iMovie. Mac batean editatu behar baduzue, berez datorren programa da. Erabili eta ulertzeko erreza da. Hemen dituzue programaren inguruko informazio gehiago. Sistema eragilea: MAC.
Windows Media Player. Windows sistema eragileak berez dakarren aplikazioa. Oso erreza da. Zure lana adibidez argazki bilduma bat bada, programa honekin oso errez egin dezakezue. Sakatu hemen informazio gehiago eskuratzeko.
Video Pad Video Editor. Aurrekoak bezala, gure bideoak editatzeko, transizioak sartzeko, audioa sartzeko erraminta baliogarria. Gainera erabiltzeko erraza da, eta Windows eta MAC sistema eragileetan erabili daiteke! Sakatu hemen informazio gehiago eskuratzeko.
Baliogarriak izan daitezkeen beste programa batzuk:Â Camtasia Studio (screencast grabatzeko aukera bat), iMotion (Stopmotion egiteko programa), Splice (gure Stop motion bideoa editatzeko)...
Ikusi duzuen (edo behintzat hori izan da gure saiakera) aukera pila bat dituzue zuen bideoak editatu eta muntatzeko! Eta ze musika jarriko diot? Gure oinarriak irakurtzen badituzue, hurrengoa dio.
Musika edota irudiak erabiliz gero, egile-eskubiderik gabekoak erabiltzea gomendatzen da (hau da, copyleft lizentzia daukatenak, edo norberak sortutakoak). Egile-eskubideak dituzten abestiak edo irudiak erabiliz gero, parte hartzaileek bere gain hartuko dute bideoa igo deneko plataformak edo autoretza eskubideak dituenak bideoaren aurka hartutako neurriak. Era berean, egiaztatzen bada jabetza intelektualaren araudiaren urraketa sortu dela, antolakuntzak lana ez onartzea erabaki dezake.
Badakigu saila dela, baina orain gure artean... Baina hona hemen Creative Commons lizentzia duten musika orrialdeak. Adi! Abeslari edo abesti batzuetan nork egin duen jarri behar dugu gure bideoan (arazorik gabe egingo duguna azaldutako programekin): ccMixter, Free Music Archive, Jamendo, etab.
Iadanik hasi dira gure web gunera bideoak iristen! Ez utzi azken momentura arte!
Animatu eta Beldur Barik Lehiaketa 2016an parte hartu! Zuen Beldur Barik Jarrera bideo batean, bitan edo hirutan isladatu! Azaroaren 9ra arte duzue zuen lanak bidaltzeko epea!