Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Argibideak

Ados, enteratu zarete Beldur Barik Lehiaketa martxan dagoela. "Baietz... irailaren 9an hasi zela... Bertan izan ginela gure skate-arekin! Primeran pasatu genuen eta gure Beldur Barik Jarrera agertu genuen pistetan. Pistak gureak egin genituen!". Hau da pentsatzen egongo zaretena... Pozik gaude, hori da atentzioa jarri duzutela!


Eta ziurrenik baduzue ideiaren bat zeri buruz hitzegin nahi duzuen Lehiaketara aurkeztu nahi duzuen lanean. "Gaia badut, argi badut ere nola egin nahi dudan (badakizue ikusentzunezko formatua izan behar duela). Oain ideia guztiak paper gainean jartzea falta da eta eszenak irudikatu eta berarekin joan den musika pentsatu...


Ez izutu! Guzti honetan gure laguntza eman nahi dizuegu ere, beraz, zenbait gauza kontutan hartzera animatzen zaituztegu!


Gidoi tekniko bat idatzi.


Zer da kontatu nahi duzuna? Ideia orokorra dugu. Orain nola egituratu pentsatu behar dugu. Hasiera, garapen eta amaiera bat du? Nola kontatuko da? Protagonisten arteko elkarrizketekin, off-eko soinuan, ze pertsonai agertuko dira...? Guzti hau buruan daukagu, baina pixkanaka gidoi batean isladatzeko unea heldu da. Gidoi honek grabaketa nola egingo dugun ikusten lagunduko digu.


Gidoi tekniko honek bideoaren plano bakoitza nola grabatzeko informazioa dauka. Beraz, ideia sekuentzia eta planoetan zatitu behar dugu. Gidoi honetan eszenaratzea nola izando den zehztuko dugu, beste gai tekniko batzuk gaineratuz: enkuadrea, kamararen posizioa, dekorazioa, play-back-a, argiztapena...


Ai ene, liatu egiten garela... Laburbilduz, gidoi teknikoan gure proiektua aurrera eramateko behar diren argibide guztiak isldatu behar ditugu. Gidoi teknikoaren ondoan bestalako informazioa ere jarri dezakegu: ekintzaren deskribapetan, antzezleen deskribapena, musikarena, ingurugiroarena, soinuarena...


guiontecnico


Lana borobiltzeko... hoberena Storyboard bat egitea da!


Gure web gunean Storyboard-aren inguruko informazioa eman dizuegu. Honela genion orduan:


Storyboard-a ideiak ordenatu eta zehazten laguntzen digun teknika bat da. Zertan datza? Erabaki eta definitu behar dituzun gauza guztiak marrazki eta testuaren bitartez finkatuko ditugu, grabaketa hasi baino lehenago. Gidoia irudikatzen lagunduko digu. Eta baita egingo dugunaren inguruan errealistagoak izatera. Nola egiten da?


Zuen istorioak zenbat plano izango dituen finkatzen duzue: hasierak testuingurua finkatzen lagunduko digu, istoriaren garapena ez dakit zenbat planoetan eta amaiera planoa. Plano bakoitza karratu batean jarriko dugu eta bertan bakoitzaren zehetasunak ipiniko ditugu: ze pertsonai aterako den, nola kokatuko diren planoan, nolakoa izando da dekoratua, argia, plano batetik beste batera transizioa, plano bakoitzaren iraupena, musika... Storyboard honek erabaki pilo bat hartzera lagunduko digu grabaketa hasi baino lehenago.


ejemplo_storyboard


Eta gainera, storyboard bat egiteko ez da aparteko marrazilaria izan behar...


dtk9d


Beno, erabaki dugu iadanik nolakoa izango den istoriaren garapena. Guzti honek zoro moduan ez ibiltzeko lagungarria izan da.


Dena den argi ibili ere web gune honetan, udalerri batzuk Bideogintza tailerrak antolatzen bait dituzte zuen lanak egiteko (Vitoria-Gasteiz eta Hernani, adibidez).


Datorren astean zuen lana egiteko lagungarriak izan daitezkeen beste argibide gehiagorekin etorriko gara... Bideoen edizioan lagunduko dizuten aplikazioak ikusiko ditugu. Eta baita egile-eskubiderik gabeko bakunak. Bitartean... jarraitu zuren Beldur BArik Jarrera azaltzen!


Guardar


Aspaldi daramagu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzeko esaka. Egia esateko, gutxienez, zazpi urte! Aurten Beldur Barik Jarrera! Lehiaketaren 7. edizioa da iadanik! Eta post honetan Lehiaketan oso kontutan hartu eta baloratzen diren baldintzei buruz hitzegingo dugu.

Zein da Lehiaketaren helburua?

Lehiaketarekin emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu
eta bultzatzen da.

Lanak nola izan behar dute?

Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Zer da islatu behar dutena?

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.


Zer da Beldur Barik Jarrera?
Honako hau egiten duena:

1.Indarkeria sexista zein indarkeria matxista (translesbohomofobia) existitzea ahalbidetzen duten faktoreengan hausnartzen du.



2.Gazteek sexismoaren ondorio diren ezberdintasun egoerak eta adierazpenak nola bizi dituzten identifikatzen du.



3.Indarkeria sexista zein kultura matxista identifikatzeaz gain, horiei aurre egiten die jarrera kritikoarekin, hurratsailearekin eta positiboarekin; bai estrategia kolektiboen, bai norbanako estrategien bidez.



4.Neskak autodefentsazko eta ahalduntzezko jarrerak azaltzen ditu, indarkeria sexistaren eta ezberdintasunen aurrean.



5.Mutilak jarrera autokritikoan erakusten ditu: ezberdintasun egoeren, kultura matxistaren eta indarkeria sexistaren aurrean jarrera proaktibo eta konprometituan, Estrategia kolektiboen zein norbanakoen bitartez, korporatibismo maskulinoarekin hausten dutenak.



6.Indarkeria sexistaren ikuspegi sentsazionalistatik urruntzen da eta emakumearen biktima irudia gainditzen du.



7.Indarkeriaz hitz egiterakoan ohiko estereotipoak gainditzen ditu; alegia, ez da mugatzen bikote/bikote ohi harremaneko indarkeria fisikora. Aldiz, gazteek bizi dituzten askotariko indarkeriak identifikatzen ditu, eta baita horiek zein testuingurutan eta espaziotan gertatzen diren ere.



Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada: flashmob; kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak; argazkiak, argazki-muntaiak edota fotonobelak; lipdubak; dantzak, film laburrak; animazio proiektuak; proiektuak edo artelanak bideoan; performanceak eta kaleko esku hartzeak, etab.
Kontutan hartuko da ea mezuak modu originalean igortzen diren. Bereziki baloratuko da begiraden zabalpena gazteek egunerokoan bizi dituzten indarkeriak identifikatzeko orduan, zein enfoke erabili den eta emandako ebazpenaren tonua (Beldur Barik Jarrera, humorea, erantzun positiboak etab.)


Beldur Barik Jarrera zertan datzan ikusi dugu... orain zuen txanda da indarkeria sexistaren aurrean zuen jarrera zen den agertzeko! Nola egiten diozue aurre indarkeria sexista eta matxista egoerei? Gogoratu zuen egunerokotasunari buruz hitzegiten gaudela! Zuen inguruari buruz! Originalak izan! Askeak izan! Zuen Beldur Barik Jarrera zabaldu!


Datorren astean gidoi bat nola egin ikusiko dugu... ideia buruan dabil baina nola isladatu ez dakigula? Goazen guztion artean Beldur Barik Jarrera duen gidoia sortzera! Zure bizipenen gidoia! Indarkeria sexistari aurre egiteko gidoia!

Beldur Barik Lehiaketa 2016 abian jarri dugula ondo dakizue... Beno, orain zuen parte-hartzea besterik ez da falta! Hementxe dituzue kontutan hartu beharreko zenbait gauza parte hartu nahi baduzue:


Parte hartu dezaket?


12-26 urte arteko gaztea bazara?... BAI! Parte hartu dezakezu!


Bakarka zein taldeka (elkarte bezala, ikastetxeko gela, lagun talde...?) aurkeztu zaitezke ere.


Parte-hartzeko bi kategoria daude. Lehen kategoria 12-17 urte bitartekoentzat eta bigarren kategoria, 18-26 urte bitartekoentzat.


Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada: flashmob, kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku hartzeak, etab. Lanak bideo-plataforma (Youtube edota Vimeo) batera esteka jarriz aurkeztu behar dituzue.


Zenbat lan aurkeztu ditzazket?


Pertsona edo talde bakoitzeko, gehienez, 3 proiektu aurkeztu ditzazkezue.


Ze baldintzak bete behar ditu nire lanak?




  • Proposamenek lehiaketaren helburuari erantzun behar diote: indarkeria sexista prebenitzea. Proposamenen edukiek helburuarekin zerikusirik ez badute, edo horren aurka egin zein kalterakoak badira, lehiaketaren antolatzaileek erabaki dezakete lana ez onartzea.

  • Proposamenak originalak izan behar dira, hau da, inori plagiatu edo kendu gabekoak. Horren susmorik badago, autoretza frogatzeko eskatu ahalko da.

  • Proiektuak ezin izango dira Beldur Barikekin loturarik ez duten beste jaialdi edo lehiaketa batzuetara aurkeztutakoak izan.

  • Piezak euskaraz, gaztelaniaz, bietan, edo beste hizkuntza batean aurkeztu ahal dira (azken kasu horretan, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin).

  • Proiektuek gehienez 5 minutu iraungo dute, kreditu-tituluak barne.

  • Musika edota irudiak erabiliz gero, egile-eskubiderik gabekoak erabiltzea gomendatzen da (hau da, copyleft lizentzia daukatenak, edo norberak sortutakoak). Egile-eskubideak dituzten abestiak edo irudiak erabiliz gero, parte hartzaileek bere gain hartuko dute bideoa igo deneko plataformak edo autoretza eskubideak dituenak bideoaren aurka hartutako neurriak. Era berean, egiaztatzen bada jabetza intelektualaren araudiaren urraketa sortu dela, antolakuntzak lana ez onartzea erabaki dezake.

  • Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo-plataforma baterako esteka bat jarriz (Youtube edota Vimeo).

  • Bestelako berezitasun zehatzak:

    • 18 urtetik beherako guztiek baimenak erantsi beharko dituzte egoki beteta (hutsune guztiak beteta eta sinatuta), webgune bidezko formularioa betetzerako orduan. Baimena 1 edo 2 eranskina beteta aurkeztuko da (oinarriekin batera datoz.)

    • Baimenak sinatuta erantsiko dira webguneko formularioko dagokion atalean.

    • Youtubera edo Vimeora igondako bideoetan bideoaren izena, zein udalerritatik eta zein kategoriatan aurkezten den jarriko da. Ez da gehituko parte hartzaileen izen abizenik ez eta taldearen izenik ere.




Nola eman dezaket nire izena?

Oso erraz! Galdetegi edo formulario hau bete behar duzu. Pasa den urtean erabili genuenaren oso antzerakoa da, beraz, erraza izango da zure lana bidaltzea!


Lanak aurkezteko bete behar duzun galdetegia bi eratan aurkitu dezakezu:


hasieramaitasuna


Primeran! Zuen lana nora bidali badakizue orain! Hona hemen galdetegiaren irudia. Galdetegia luzea ematen du, baina betetzeko oso erreza da! Hurrengo post batean kontatuko dizuegu nola bete behar duzuen, ados? Momentuz irudi honekin gelditu.


galdetegia


Behin guztia bete dugula,  mezu bat azalduko da WEB gunean adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatzeko lana jaso dela esanez.


baietza


Kontuan hartu lehiaketaren parte hartzeko baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu arte (lehiaketako oinarrien 4. Atala), Beldur Barik Jarrera!-ko antolatzaileek ez dutela lana Beldur Barik webgunean ez eta sare sozialetan erakutsiko. Behin ziurtatuta lanak baldintza guztiak egoki betetzen dituela, antolatzaileek email bidez emango dute jakitera lana onartua izan den edo ez. Orduan gure web gunera igoko dugu! Adi!


Lana norbanako edo talde bezala aurkeztu dezakezu/dezakezue.


norbanako


18 urte baino gutxiago badituzu, oinarrietako 1.go eranskina erantsi beharko duzu formularioan. Guzti hau salbuespen batzuekin:

  • Taldeko lana eskola edo ikasgela gisa aurkezten bada, 2. Eranskina erantsi web bidezko formularioan. Dokumentua betetzearen ardura zentroarena izango da, kontuan izanik ikastetxea dela adingabekoen baimenak kudeatzearen arduraduna.

  •  Lana elkarte edo gazteleku gisa aurkezten bada, jardueraren arduraduna jaso behar ditu baimenak eta denak batera bidali zip edo rar formatuetan (hau da, konprimituta).



taldeko


Pertsonaren edo taldearen izena, kategoria eta udalerria, bideoaren barruan edota Youtube edota Vimeo plataformetako deskribapenean adierazi behar dira.


youtube


Sinatutako baimenak web bidez betetako formularioan erantsi beharko dira, dagokion atalera igota.


Noiz arte dut guzti hau egiteko?


Denbora aldetik primeran zabiltza! Baina ez utzi dena azken asterako! Ideia daukazula... hartu kamara eta jarri grabatzen! Indarkeria sexistari ze modutan egiten diozun/diezuen aurre ezagutu nahi dugu. Zuen Beldur Barik Jarrera zabaldu nahi dugu! Irailaren 9an ireki genuen lanak jasotzeko epea, eta azaroaren 9an amaituko da.


Informazio gehiagorako ikusi lehiaketaren oinarriakHurrengo ostiralean lanetan zer baloratuko den ikusiko dugu. Ez galdu gure post-a!


Guardar
Bihar, goizeko 8retan hasiera emango diogu Herri Sariako bozkaketari! Azaroaren 25 arte izango duzue epea zuen botoa emateko!

Mañana, a las 8 de la mañana, damos comienzo a la votación del Premio Popular! ¡Tenéis tiempo hasta el 25 de noviembre para dar vuestro voto!

Zein bideo bozkatu ahal izango ditut? / ¿Qué videos puedo votar?

Herriaren saria bi kategorietako edozeinetan aurkeztutako lanei ematen zaien saria. Lan horiek Beldur Barik Jarrera! lehiaketako antolatzaileek aurretik hautatu dituztenen artean egon behar dira. Oinarrietan  jartzen duenari jarraituz, ez dira hautatuak izango beldur barik jarrera adirazten ez dituzten lanak. Beldur Barik Jarreraz gehiago jakin nahi baduzu sakatu post hau.

Nahi dituzun lan guztiak bozkatu ahal izango dituzu baina lan bakoitzeko, solik, boto bakarra eman ahal izango duzu.

Prozesuan irregulartasunik aurkitzen badugu, jendearen saria hutsik gera daiteke.

El premio popular se le da a cualquier trabajo de las dos categorías, siempre y cuando transmitan Beldur Barik Jarrera (recogido en las bases). Si quereis recordar lo que os contábamos de qué va la filosofía Beldur Barik Jarrera, podéis echarle un vistazo a este post.


Se pueden votar tantos trabajos que se quieran, pero por cada trabajo solamente podréis dar un solo voto. Si se observan irregularidades en el proceso, el premio se declarará desierto.

Nire botoa emateko epea / Plazo para dar mi voto

Azaroaren 21 eta 25 bitartean izango da. Bozkaketa 21eko goizeko 08:00etan ireki eta 25eko gaueko 23:59tan itxiko da.

Entre el 21 y 25 de noviembre. Se abre a las 08:00 y se cierra el 25 a las 23:59.

Nola bozkatu? / ¿Cómo votar?

captura error email zbki

  1. Lehenik eta behin, erregistratu egin behar zara. Web-gune honen sarreran horretarako aukera izango duzu, ezkerretara aurkituko duzuen erregistro formularioan (ikus irudian 1 zenbakia). Behar-beharrezkoa da erabiltzaile izena eta emaila jartzea.

  2. Zerbait txarto eginez gero (existitzen ez den email bat sartuz gero, adibidez…) mezu bat azalduko zaizu esanez zer egin duzun txarto (ikus irudiko 2 zenbakia).

  3. Dena ondo egitekotan, email bat helduko zaizu argibide eta link batekin. Link horretan berehalakoan klikatzerakoan, lanen rankinera pasatuko zara.

  4. Behin erregistratuta, nahi bestetan sartu ahal izango zara zure emaila erabilita (erregistroan sartu duzuna). Horretarako, irudiko 3 zenbakian agertzen den lekuan sartu beharko duzu eta rankinera eramago zaitu.

  5. Emaila ez badago erregistratuta, aktibatuta edo emailik ez badugu sartu, 4 zenbakian bezala mezu bat azalduko zaigu.


Lanen zerrenda bat azalduko zaizu, aukeratutako lanekin. Zerrendako lanetan klik eginda, lanak ikusi ahal izango dituzue eta botoa emateko botoian klik egin.

Rankinean herri bozkaketako sari guztiak ikusi ahal izango dituzu.

 

captura-votar-flecha

 

Para poder votar, primero, os tendréis que dar de alta en el formulario de registro (donde pone 1 en la imagen de arriba). Si no introducís los datos correctamente un mensaje os dice cuál ha sido el error (número 2 en la imagen de arriba). Si os inscribís correctamente, os llegará un email con un link con el que podréis acceder directamente al listado de trabajos a votar.
Cada vez que queráis entrar a dar un voto, os tendréis que loguear introduciendo vuestro email (donde pone número 3 en la imagen). Os llevará a un listado donde aparecen los trabajos seleccionados. Haciendo click en cada uno de los trabajos del listado, podréis ver el trabajo y darle clic al botón del voto. Si el email no está registrado, activado o no has introducido el email, os aparecerá un mensaje (número 4).


Nola emango da jakitera herria-sariaren irabazlea? / ¿Cómo me voy a enterar de qué trabajo ha ganado el premio popular?

Webguneko sarreran bozkaketarako erregistroa dagoen lekuan, “Bozkaketaren ranking”-a jartzen duen botoi bat izango duzue. Bertara sartuta zuen botoa emateko zerrenda berbera agertuko zaizue. Zerrenda hori botoen arabera etengabe eguneratzen eta ordenatuz joango da. Alegia, geroz eta boto gehiago, geroz eta gorago agertuko zaizue.

Azaroaren 25a amaitzerakoan, 23:59etan, bozka emateko aukera bukatzen da. Momentu horretan boto gehien dituen saria izango da herria sariaren irabazlea. Bozkaketaren itxieran argazki bat aterako dugu eta sare sozialetatik mugituko dugu jakitera emateko zein izan den boto gehien jaso dituen saria. Gogoratu, sariak Azaroaren 28an Amurrion egingo dugun Topaketan banatuko ditugula. Hona hemen topaketaren inguruko informazio gehiago eta hemen autobusen infoa.

 Para ver cómo va la votación si entráis al ranking de lo trabajos, estos estarán ordenados por número de votos recibidos: cuantos más votos, más arriba estarán.

A las 23:59 del 25 de noviembre, se cierra la votación popular. Sacaremos una foto al ranking y con él daremos a conocer el trabajo que más votos haya recibido.Recordad que los repartiremos los premios el 28 de Noviembre en la Topaketa que celebraremos en Amurrio. Aquí teneis más información sobre la Topaketa y aquí información sobre los autobuses.

3...2...1... Herri bozkaketa hastera doa! Eman zure botoak!!!

Bueltan gara, bideo-bolada izugarriaren ondoren, Beldur Barik Jarrera zabaltzen jarraitzeko prest! Mila esker parte hartu duzuten guztioi. Eta barkamenak ere denboratxo bat eman dugulako zuen bideoak gure web gunera igotzen. Asteazkenean amaitu zen epea zuek lanak entregatzeko eta badituzue guztiak gure web gunean ikusteko prest! (Sakatu irudian lan guztiak ikusteko)

banners-lateral-trabajos

Lanak gure artean ditugula, baloratzea gelditzen zaigu. Lau sari mota ditugu. Zeintzuk diren gogoratu nahi? Sakatu hemen eta sariak zeintzuk diren oroitu!

Lehen hiru sariak epai-mahaiak aukeratuko ditu eta herri saria web-gunean egingo den bozkaketarekin aukeratuko da.

Lanak baloratzerako orduan, gogoratu, kontutan hartuko dugun irizpide nagusia Beldur Barik Jarrera adieraztea dela. Zer da Beldur Barik Jarrera? Indarkeria sexistari (bere adierazpen desberdinetan) modu enpoderatzaile eta positiboan aurre egiten dioten jarrerak. Neska eta mutilen arteko harreman parekideak adierazten dituztenak. Genero mandatoak apurtzen dituztenak. Biktima papela erreproduzitzen ez dituzten neskak, autonomia dutenak, askeak direnak. Sexismoarekin bat egiten ez duten mutilak eta beraien papera, gertaera honetan, modu aktiboan kuestionatu eta aurre egiten diotenak.

Herri sariari dagokionez, Beldur Barik Jarrera dituzten lanak jarriko ditugu web gunean azaroaren 21 eta 25 bitartean, zuen ustez, jarrera hori ondoen adierazten duten lana aukeratzeko. Ostiral honetan, Azaroak 20, post baten bidez azalduko dizuegu nola burutuko den bozkaketa.

Eta gogoratu, Beldur Barik Topaketa ere oso gertu dugula, Azaroaren 28an, ospatuko dugu Amurrion! Informazio gehiago nahi duzu Topaketaren inguruan? Irudian sakatu!

 

banners-topaketa-lateral

Eta azkenik, gogoratu nahi dizuegu Topaketara gerturatzeko baduzuela gure web gunean galdetegia, autobusak dohanik jarriko ditugula Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik! Epea azaroaren 12an ireki genuen eta tartea duzue azaroaren 25a arte! Animatu eta Topaketan elkar ikusiko dugu, Lehiaketaren irabazleak ezagutzeko! Sakatu irudian galdetegia betetzeko.

banner-autobus-lateral

Berriro ere, mila esker eta jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify