Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Argibideak

Listo! Bideoa pentsatu, gidoia egin, lokazioak erabaki, pertsonaiak banandu, grabatu, editatu eta muntaia egin duzue. Bideoa prest duzue Beldur Barik Lahiaketan parte hartzeko! Zeintzuk dira jarraitu beharreko pausuak orain? Guzti hau azaltzera gatoz, zalantzaren bat baduzue argitzen ahaleginduko gara post honetan.

  1. Igo lanak ikus-entzunezkoen plataformara.


Gogoratu bi plataforma hauetara igo behar dituzuela: Youtube edo Vimeora. Guzti hau nola egin behar duzuen kontatu genizuen aurreko post batean. Gogoratu nahi baduzue, sakatu hemen. Plataformetara igotzen dituzuean link bat sortzen du.

  1. Sartu gure Beldur Barik web gunera.


Galdetegira ailegatzeko, bi modu dituzue:

inicio

Sakatu edozeinetan eta... listo! Galdetegia betetzeko prest zaudete!!!!

Formulario

Adinaren arabera kategoria aukeratu.

Proiektuaren bideoaren izenburua idatzi, eta gero plataformek sortutako link-a itsatsi hurrengo eremuan. Proiektuaren laburpentxo bat idatzi (zeri buruzko bideoa egin duzuen). Iraupena eremua bete (gogoratu gehienez 5 minutuko bideoak direla).

Proiektua ze hizkuntzatan dago? Eta kontuan hartu zuen proiektua beste hizkuntza batean baldin badago, azpitituluak izan behar dituela euskeraz edo gaztelaniaz.

Hurrengo pausuan proiektua nola aurkezten dugun azaldu behar dugu, norbanako bezala edo talde bezala.

Norbanako bezala aurkezten badugu...

Norbanako proiektua

Norbanakoren proiektua bada, galdetegiko eremu guztiak bete behar ditugu. 18 urte baino gutxiago badituzu, banakako baimena behar duzue. Hemen deskargatu dezakezue eta gero Examinar botoia sakatuz, baimena gure ordenagailuan bilatu eta aukeratuko dugu.

Norbanako-proiektua-baimena

Beste eremu guztiak bete eta Helbide eremura joan, baina itxoin, lehenik taldeko proiektua bada galdetegia nola bete behar den ikusiko dugu.

Esan bezala, Taldeko Proiektua bada, hurrengo kuadroa izango dugu:

Taldeko proiektua

Izena, adina eta sexua eremua beteko dugu. Bertan proiektuan parte hartu duten kide guztien datuak idatzi behar ditugu. Bigarren eremuan, lehiaketan lehenago parte hartu baduzue, bai talde bezala, bai taldeko norbait, hementxe jarri.

Eta azkenik, 18 urte baino gutxiago badituzue, baimenak bidaltzeko bi modu daude. Alde batetik taldeko baimena ikastetxe baten bidez parte hartzen baduzue. Gazteleku gisa edo bestelako gazte, kultur, kirol edo gizarte elkarte gisa parte hartuz gero, elkarteak banako baimen guztiak batera bidaliko ditu.

Taldeko-proiektua-baimenak

Beraz, beheko partean markatu zein baimen mota den, deskargatu baimenak eta gero Examinar botoia sakatuz, zuen ordenagailuan bilatu eta igo. Ez ahaztu kontakturako pertsona baten datuak ere eman behar dituzula!

Amaitzear gaude! Azkenengo partea bakarrik falta zaigu gure proiektua bidaltzeko!

formulario3

Kontakturako jarri dugun pertsonaren helbidea, udalerria, probintzia, sakeleko telefonoa eta emaila eremuak bete, eta nahi edota izanez gero, esaiguzue zein den zuen web gunea, Facebook eta Twitter perfilak zein blog-a dituzuen.

Beldur Barik Jarrera Lehiaketaren berri nola izan duzun ere interesatzen zaigu. Eta azkenengo eremua izanik garrantzi gutxiagorik ez duena... Azaroaren 28an Amurrion egingo den Beldur Barik Jarrera Topaketara etorriko zaretela jakin nahi dugu! Eta hantxe ikusi nahi zaituztegu! Topaketaren inguruko informazioa pixkanaka ari gara ematen...Orainarte emandakoa gogoratu nahi? Sakatu hemen.

Beno, eta orain garrantzitsuena gelditzen da.. Bidali/Enviar botoiari eman!!! Zorionak! Zure lana bidean da!!! Galdetegia osorik bete bada, mezu bat azalduko da WEB gunean dena ondo joan dela esanez. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erreztutako email helbidera baieztatzeko lana jaso dela esanez

captura-participacion-enviada

Noiz arte dut guzti hau egiteko?


Irailaren 11an ireki genuen lanak jasotzeko epea, eta azaroaren 11an amaituko da... azkar! gutxi falta da eta!

Zalantzarik baldin baduzue,irakurri oinarriak. Oraindik ez bazarete argitzen, idatzi jarrera@beldurbarik.org emailera. Zorte on!
Hurrengo astean zuen proiektuak gure eskuetan izango ditugu... baina oraindik informazio eta pista gehiago emango ditugu lanen inguruan, herri bozkaketaren inguruan... beraz adi!

02

Pasa den astean galdetegia nola bete behar den azalduko genizuela esan genizuen... baina oraindik denbora dagoenez, nahiago dugu beste gauza bati buruz hitzegiten badugu...

Aurreko post-ean jorratu daitezkeen gaiei buruz solasean egon ginen... baina gakoa gai hoiek Beldur Barik Jarrerarekin jorratzean datza. Indarkeria sexista eta kultura matxista apurtzen duten jarrerak agertzean, azken finean. Lan hauek errespetuan, berdintasunean, autonomian, erantzunkizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira. Zein da zuen Beldur Barik Jarrera indarkeria sexistari aurre egiteko?

Lehiaketan parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik Jarrera islatu behar dute. Indarkeria sexistari (bere adierazpen desberdinetan) modu enpoderatzaile eta positiboan aurre egiten dioten jarrerak. Neska eta mutilen arteko harreman parekideak adierazten dituztenak. Genero mandatoak apurtzen dituztenak. Biktima papela erreproduzitzen ez dituzten neskak, autonomia dutenak, askeak direnak. Sexismoarekin bat egiten ez duten mutilak eta beraien papera, gertaera honetan, modu aktiboan kuestionatu eta aurre egiten diotenak.

Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisioa matxismoaren aurka.


Hurrengo astean galdetegia beteko dugu elkarrekin... zuen bideoa prest duzue?


GOGORATU GUZTI HAU ZUEN BIDEOA EGITERAKO ORDUAN!


ZUEN BELDUR BARIK JARRERA AZALDU!

Pasa den astean bideoak Youtube eta Vimeo plataformetara nola igo azaldu  genizuen. Ostiral honetan landu ditzazkezuen gaien inguruan hitzegingo dugu... Zer iruditzen zaizue?

Badira urteak hilabetero lan ezberdin bati buruzko post-ak egiten ditugula . Hona hemen landutako gaiak:

Feminismoari buruz hitzegin dugu... bere topikoei buruz, feminismo ezberdinetaz ere… Topiko hoiekin apurtzeko, zure lana bideo batean grabatu!

Hona hemen landutako gai guztiak!

http://beldurbarik.org/category/feminismoa

Aniztasunari buruz ere hitzegin dugu. Gorputz, sexu aniztasuna izan genituen mintzagai eta eztabaidagai ekainean. Aniztasun funtzionala, binarismoari, transexualitatea, translesbohomofobiari buruz ere hitzegin genuen… Heteroaraua apurtzen jarraitzen dugu gure Beldur Barik jarrera agertuz!

Hona hemen pasa den urtean transexualitateari buruzko lan bat.



Indarkeria sexistari buruz hitzegin nahi baduzu/baduzue… gai asko eskaini genizkizuen uztailean: ligoteo sanoari buruko dekalogoa berriro gogoratu genuen, mutilen papera indarkeria sexistaren aurrean azpimarratu genuen, autodefentsa feminista aldarrikatu genuen, mikromatxismoei buruz ere hitzegin genuen… Ematen diren mikromatxismoak gogoratzen? Honen aurrean nola erantzun?



Beldur Barik Jarrera uneoro, nonahi agertzea ezinbestekoa da. Bidaiatzen dugunean, bideojokoetara jolasten dugunean, irakurri, musika entzutean ere! Beldur Barik Jarrera gure izaeraren parte bat da, eta nahi dugun guztietan aterako dugu! Zein da zuentzako Beldur BArik Jarrera? Nola aurre egin Beldur Barik Jarrera batekin?



Amodio erromantikoari buruz ere askotan hitzegin dugu… Gure hezurretara sartu dira “Sin ti no soy nada”, “No puedo vivir sin ti”, “Esa chica es mia”, “Mi gata…” abestiak. Nola maitatu behar den esan digute, nola zelorik ez badago harreman batean, ez dela benetazko harremana esan digute.. Esan, errepikatu, telebistan ikusi, gure inguruan bizi… Amodio erromantikoan oinarriturik ez dauden maitatzeko mila modu daude. Zurea ikusi nahi dugu ere!



Gorputzei buruz ere hitzegin dizuegu, eta hilabete honetan, hortxe gabiltza. Beste gorputz batzuk identifikatu, isladadatu, bizi, maitatuz! Beldur BArik Jarrera gure gorputzetan ere nahi dugulako. Ez al zaituzte inposatutako edertasun ereduak aspertzen? Orain dela aste pare bat Inma Cuesta-k, aldizkari batean ateratako argazki batzuei buruz hurrengoa zioen bere Instagram perfilean:

inma cuesta

 

Begiratu hurrengo bideoa…. Gu geu izateari ez diogu inoiz uko egin behar!

 



 

Ideiak hartu ditzazkezuen prestatu dugu post hau. Ideia gehiago hartu nahi badituzue, sartu http://beldurbarik.org/gaiak/ webgunera eta kuxkuxeatu hor ditugun gaiak, hitzak, bideoak, argazkiak… Beldur Barik Jarreraren begirada edonon dagoelako!

Hilabetero gure boletina eskuratu nahi baduzu, zure email-a sartu webguneko hasierako orrialdean eta zure posta elektronikoan jasoko dituzu hibaletean lantzen den gaien laburpentxo bat!

Datorren post-ean galdetegia nola bete behar duzuen azalduko dizuegu... zuen bideoak bidaltzeko prest?

Ez goaz ezer berririk deskubritzera, jakin badakigu... Dudaren bat bazeneukaten bideoak nola igo informaziari buruz, ziurrenik gidaren bat aurkitu duzuela youtube-n... Baina zuen bideoa gure artean izatea nahi dugunez... ez dago soberan bideoak nola igo behar dituzuen azaltzen badizuegu. Dena den, duda edo galderaren bat baduzue, zalantza barik, Beldur Barik, bidali email bat eta denadelakoa argitzen saiatuko gara!

Gure Lehiaketaren oinarrietan esan dizuegun bezala: Proiektu guztiak, ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo-plataforma baterako esteka bat jarriz (Youtube edota Vimeo).

Youtube-n bideoak igotzeko

Google kontu bat izan behar duzu Youtube-n sartzeko. Gmail helbide bat edota beste Google-en produktu batean sartu bazara, baduzu kontua. Beraz, Youtube-ko zure perfilean sartzeko Google kontua eratzeko helbide elektronikoa sartu eta baita erabili zenuen pasahitza. Google konturik ez baduzu, sortu bat, ez da oso zaila! Gogoratu ere Google kontua ezabatzen baduzu, zure Youtube-ko perfila ere galduko duzula.

Behin gure perfilean sartuta, bideoa igotzeko jarraitu ondorengo pausuak:

  • Eskubian, goikaldean (ordenagailuan bazaude) Igo/Subir botoia aurkituko duzu. Sakatu.

  • Hemen nahi dugun bideoa igo (ordenagailuan bideoa dagoen lekura joanez edo bideoa aukeratuz –klik eginez bideoan- eta eramanez).

  • Hemen pribatutasun (Privacidad) parametroak aurkituko ditugu. Hemen publiko parametroa aukeratu. Horrela guztiok ikusiko dugu zuen lana!


Youtube-igo

  • Zure bideoa iadanik igotzen dago! Hurrengo gauzak kontuan izan Publikatu/Publica botoiari eman baino lehenago!


youtube2

  • Kontuz erabili duzuen musikarekin! Copyleft lizentzia edo zuek sortutako musika erabiltzea gomendatzen dizuegu.

  • Youtube-ra igotzeko gomendagarriak diren bideo formatuak: .mov, .mpeg4, .avi, .wmv, .flv. .3gpp, .WebM

  • Kodifikazio gomendagarria: .mp4, audio códec-a AAC-LC, bideo códec-a H264 eta fotogramaren bizkortasuna, originala grabatu dugun bezala.


Iadanik zure bideoa Youtube- dago! Zorionak! Orain gure bidaltzea falta da web gunean duzun galdetegian esteka jarriz!


 

Vimeo plataforman zure/zuen bideoa igotzeko:

Vimeo-ra bideoak igotzeko... kontu bat eduki behar duzu... Kontua baduzu, primeran! Lehenengo pausua ez duzu jarraitu behar. Konturik ez baduzu, erreza da kontu berri bat egitea. Zure izena, posta elektroniko bat eta pasahitza sartu. Listo! Baduzu Vimeo kontua!

Captura de pantalla 2015-10-16 a las 12.16.28

Behin kontua duzula, bideoa igo dezakezu! Youtube-n bezala, pribatutasunean, edonork zure bideoa ikusi dezakeela aukeratu.Captura de pantalla 2015-10-16 a las 12.25.24

Bilatu bideoaren artxiboa edo eraman Vimeora.

vimeo2

Bideoa iadanik kargatu denean Gorde/Guardar sakatu. Joan zure perfilera eta hor aurkituko duzu zure bideoa. Esteka kopiatu eta Lehiaketan parte hartzeko galdetegian itsatsi! Eginda!

Gutxiago falta da Lehiaketan parte hartzeko epea ailegatzeko… eta iadanik ailegatu dira hainbat bideo! Ikusi nahi? Sartu Lehiaketa 2015-ra eta hor sakatu Lanak 2015. Eta orain Beldur BArik jarrera duten bideokin gozatzera! Edo zurea publikatu den kuxkuxeatzera!


Hurrengo astean landu ditzazkeen gaien inguruko informazioa luzatuko dizuegu... prest! 3... 2... 1... BELDUR BARIK!


 

 

 
En el post anterior os contamos los premios que podéis conseguir este año. Recordaros que tenemos dos premios por categoría: el premio principal de 500€ y la mención especial, de 300€. Por otro lado, tenemos el premio a la mejor producción audiovisual de 300€. Y por último... tatatachaN... El Premio Popular, con un premio de 300€.

Los premios de las dos categorías y el premio a la mejor producción audiovisual lo decidirán el Jurado designado por la organización del programa Beldur Barik. Este jurado estará integrado por representantes de las instituciones vinculadas a este proyecto y por mujeres feministas vinculadas con el mundo de la creación, la cultura, la educación y el impulso de las políticas de igualdad y lucha contra la violencia hacia las mujeres. También tenemos en este jurado a participantes de la edición anterior. El objeto del jurado será deliberar sobre los trabajos presentados a las dos categorías y seleccionar los proyectos ganadores y las menciones especiales.

En cambio, el Premio Popular será elegido a través de una votación que haremos a través de la página web. El Premio Popular es un premio que se da a un trabajo de cualquiera de las dos categorías. Estos trabajos tienen que estar previamente entre los trabajos elegidos por la organización de Beldur Barik Jarrera Lehiaketa. La votación tendrá lugar entre el 21 y el 25 de noviembre, y ganará el trabajo que reciba más votos. Tendréis hasta las 00.00 de la noche del 25 de noviembre para votar. A esa hora cerraremos la votación y daremos a conocer al instante cúal es el trabajo que se ha llevado más votos. ¡Vota el trabajo que más te guste!

¡Aquí tienes el video ganador del Premios Popular del año pasado!

 



 

Os hemos hablado sobre cómo rellenar el formulario, sobre las condiciones para participar, sobre los premios, sobre el jurado... La semana que viene os contamos cómo subir tu/vuestro video a Vimeo y Youtube. El 11 de noviembre, la fecha límite para entregar los trabajos, se va acercando y pronto empezaremos a subir los trabajos que nos van llegando. ¡Anímate y participa! ¡Saca a la calle, a la web, a donde quieras tu Actitud Beldur Barik Jarrera! El viernes que viene venimos con más información sobre la Lehiaketa!

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify