Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Eztabaida handia dugu ligatzearen inguruan. Hasteko, ez gara ados jartzen kuadrilan ligatzea zer ote den. Igandean batek zioen larunbat gauean ligatu egin zuela instiko batekin, baina gero sortzen dira galderak: baina zerbait gertatu zen? Baina zerbait egin zenuten? Aber, ligatu nuen pues hitz egin genuela eta horrela muxu bat despeditzeko. Baina hori ez da ligatzea! Edo bai? Zer behar da ligatu duzula esan ahal izateko?

Edonola ere ez dakit inoiz ligatzerik lortuko dudan. Ematen du karrera bat egin behar dela nola ligatu behar den jakiteko. Norbait gustatzen zaizu. Ados. Norbait horrengana gerturatu nahi duzu, zerbait esan edo. Ados. Hortik aurrera hasten dira aholku uholdea eta “zuk-egin-behar-duzuna-hauxe-da” guzti horiek. Eta barkatu esatea, baina gehienetan ez ditut aholku horiek ulertu eta konpartitzen.

Adibidez: “mezua bidaltzen dizunean zuk ez erantzun berehala bestela pentsatuko du desesperatua zaudela” dio batek. “Askoz hobea da larunbat gauean esaten badiozu ze horrela, zuk edan egin duzunez ausardia gehiago duzu eta berak edan egin duenez agian errazago esango dizu baietz”.  Hemen dator onena: “lehengoan ez dizu baietz esango, insistitu beharko duzu gehiago, beti da horrela”. Ez naiz aditu bat kontu hauetan baina gehienetan ahoa bete hortz geratu ohi naiz. Nola izango da ligatzea ez bada zintzoa eta ezin badut pentsatzen dudana esan? Eta ez ote daiteke kontu hauetaz hitz egin lasaitasunez, erabakitzeko eta adierazteko erraztasunak jarriz eta ez gure alde egingo duen konfusioa bilatuz? Eta zer da tematzearen kontu hau? Ezin al da ligatu errespetuz eta jendea agobiatu gabe?

Igual ez dut asko ligatuko, agian ez dakit larregi ligatzearen kontu horretaz, baina errespetua da interesatzen zaidan ikaspena. Eta hortik hasten da asuntoa: zintzoa izan, parez-pare komunikatzeko aukerak bilatu, astuna ez izan eta ezezkoa jasotzen jakin baiezkoa bezainbeste.

Heldu da uda eta heldu dira oporrak gehienontzat! Sarritan, aitzakiak behar ditugu bizitzan “egiteko era berriak” asmatzeko. Hau da, ez al zaizue inoiz gertatu zeuen buruari esaten diozuela “astelehenetik aurrera”, “hilabeteko lehenengo egunetik aurrera” edo “datorren urtetik aurrera” gauzak ezberdinak izango direla? Ba uda momentu ezinhobea da honelako deseraikitze, birpentsatze eta redefinizio prozesu hauetarako! Zer deritzozue gure sexualitatearen inguruan kontzientzia hartzeko erabailiko bagenitu hurrengo minutuak?!!


Zer gertatzen ari da sexuarekin? Eta ez, ez dugu galdera hau egiten Euskadin gaudelako, baizik eta Planeta honetan bizitzeagatik. Zeintzuk dira sexuak dituen konnotazioak? Zergatik ematen digu lotsa sexuari buruz hitz egiteak? Zergatik irakatsi digute intimitatearen sexualizazioa egoerarik desiragarriena dela norbait ezagutzerakoan? Zergatik bihurtzen dugu dena zuria edo beltza sexuari buruz ari garenean? Zergatik kostatzen zaigu  benetan nahi duguna eskatzea? Zergatik kostatzen zaigu ez duguna gogoko seinalatzea?


“Askorekin oheratzen den mutila, esperientzia dauka eta irabazle bat da”. “Askorekin oheratzen den neska, galduta dago eta ez du inork maiteko”. “Neska batek sexua nahi duela erakusten badu, desesperatuta dago”. “Mutil batek sexua nahi duela esaten badu, gauzak argi dauzka”. “Neska batek sexurik nahi ez badu, estrecha bat da”. “Mutil batek sexurik nahi ez badu, gaixoa, zerbait gertatzen zaio”. Zenbat honelako topikazo ezagutzen dituzu egunean zehar? Zergatik eta zertarako zabaldu dira falazia hauek? Nork demontrek asmatu ditu? Norbaitentzat onuragarriak al dira? Zuri mesede egiten dizute generoaren arabera zatitutako azaleko esaldi hauek?



Gaur sexuari buruz hitz egiteko lotsa alde batera uzten saiatuko gara, mito eta estereotipoak pikutara bidaliz! Gaur, minutu batzuk emango ditugu libre izaten saiatzen!! Eta zerbait ikasten badugu, hobeto!


Zer da sexu ona? Zer da sexu txarra?

http://www.pikaramagazine.com/2014/09/la-suerte-de-fracasar-en-el-sexo/

By the way, ba al zenekien sexuari buruz hausnartzeko ikastaroak daudela?

http://www.pikaramagazine.com/2014/02/sexo-dudas-y-regueton/

Eta noski, sexuarekin erlazionaturik egiten duzuna egiten duzularik, uda honetan…pentsatu eta gozatu!

Ivy Queen-ek ondo azaltzen digu bere abestian “Yo quiero bailar, tu quieres sudar y pegarte a mí, el cuerpo rozar”... baina guzti honek “que pa’ la cama voy” ez du esan nahi. Argi gelditu dadila.



Jaiak datozela, eta dantzatzea gustatzen zaigula badakigu. Eta jaietan dena libre ez dela diogun moduan, ez dago “barra libre” ere entzuten dugun musikan. Jaian egoteak ez du esan nahi abesti eta letra sexistak ez bakarrik nire ahoan baita ere nire gorputzean egon behar direnik.


Beraz, dantzara goaz, baina beti Beldur Barik Jarrerarekin.


 Ez nazazu mami, ezta nena, ezta chati... deitu....





Ez dizudalako zure iritzia eskatu...

Eta argi gelditu dadila... Ezetz diodanean... ezetz da! Ezetza ezetza da enroilatu gabe, enroilatu bagara, elkarrekin joaten bagara ere... Nahiz eta ohean egon, biluzik... ezetz diodanean... EZETZ DA!!!





Zein gehiago gaineratuko zenuke? Sartu gure #BBPlaylist-ean eta sartu faltan botatzen duzun abesti hori. Zuen buruetan bueltaka dagoena, zuen Beldur Barik Jarrera agertzen duena! Ezin baitut BBJarrerarekin dantzatu edo abestu... ez delako gure iraultza!


 

Guardar

Guardar

Guardar

1


Urtero bezala, uda garaian eguraldi ona eta beroa dira hondartzaz gozatzera bultzatzen gaituztenak; eta jai herrikoiak eta txoznak dantzatzera eta jende berria ezagutzera gonbidatzen gaituztenak.


Baina jai herrikoiak ere dira ezagunak neska askok pairatzen dituzten mota askotako eraso sexistengatik. Izan ere, aurten, San Ferminetako hasierakin jada konprobatu izan dugun gertakizuna da.


Eta neska bat egoera askotan sentitu daiteke erasotua; hau da, ez dugu zertan bortxaketa baten muturreko egoerara jo behar. Neska asko trago baten gonbiteari uko egiteagatik errudun sentitzen dira, beste asko begi pare bat baino gehiago sentitzen dituztelako haien gorputzei begira eta beste batzuk frustratuak sentitzen dira “EZEZKOA” hainbat hizkuntzatan esan eta gero badirudielako inork ez diela ulertu nahi.


Hau zergatik gertatzen da? Mutil zehatz batzuk dira soilik indarkeria hau eragiten dutenak? Hau ligatzeko moduekin lotua dago?


Tira, orain mutilok jakin badakigu (edo jakin beharko genuke) bizi garen gizarte honetan, soilik mutilak izateagatik, askoz abantaila gehiago ditugula; eta gainera abantaila hauek logika heterosexualaren baitan erabili eta disfrutatu egiten ditugula.


Gainera, gizartea ulertzeko modu honek sexualitate eredu zehatz bat ezartzen digu. Hau da, mutiloi, ligatzeko edo harreman sexualak izaterako orduan aktiboak eta seguruak izan behar garela “esaten digu”; eta neskei, ordea, sumisioa erakutsi behar dutela, pasiboak eta konkistatuak izan behar direla “esaten die”.


Eta bai, maitasun erromantikoaren mitoa ere sedukziorako formula sexista honetan sartzen da; badirudielako neskek “erresistentzia pasiboa” erakutsi behar dutela mutilak gehiago “berotzeko”. Hortaz, gaur egun (eta oraindik ere), batzuk, nesken ezezkoa baiezkoa balitz bezala ulertzea.


Era berean, sexualitatea ulertzeko ikuspegi sexista honek edozein harreman sexualean genitalen erabilpena eta penetrazioa ezinbestekoak direla erakutsi digu. Ondorioz, neska askok penetrazioa praktikatzen dute haiek nahi izan gabe eta mutil askok frustrazioa bizi dugu, une oro boterea eta gizontasuna gure zakil-ekintzen bitartez erakutsi behar dugulako.


Bestalde, harremantzen garen unean zein ligatzen dugunean ere, beti presente egoten den elementu bat homofobia izan ohi da (mutilen kasuan batez ere). Mutilek bizi eta eragiten dugun homofobia arestian aipatutakoaren ondorioa da: bakar-bakarrik heterosexualitatearen inguruan sentitzen, pentsatzen eta ekiten dugula erakustearen beharra, alegia. Eta hori, inola ere ez, ez da egia. Maskara bat da, gure desirek ez dutela ez sexu eta ezta generorik ere estaltzeko generoak jartzen gaituen maskara. Hau da behin eta berriz esan izan digutena, egia absoluto bat eta bakarra balitz bezala. Eta hala ere, asko eta asko dira diktadu honen zirrikituetatik ateratzen direnak eta beste mutilekin fantasiak eta desirak dituzten mutilak. Eta hau ohikoa da, eta beharrezkoa ere; berdinen artean gure sexualitatearekin esperimentatzen laguntzen digulako.



Irudiko luke planteamendu honekin erantzukizun guztia mutilengan uzten dugula. Baina ez da horrela, neskek ere eredu honekin amaitu edo bestela salatzeko arduradunak baitira. Desberdintasuna? Neskak, jada, feminismora gerturatzen hasiak dira eskeintzen dituen onura pertsonal eta kolektiboengatik, eta sexualitate eredu zurrun, injustu eta mingarri honi aurre egiten denbora daramate.


Orduan, zer gertatzen da mutilekin? Feminismora gerturatzen ari gara? Edo, uste dugu gauza askorik ez digula aportatzen? Eta orduan, nola salatzen ditugu egunerokoan bizi eta ikusten ditugun injustiziak?


Egia esan, mutiloi pertsona askeagoak izaten uzten ez dizkiguten presio sozial eta estereotipoak kentzerako orduan, feminismoa eta honek planteatzen digun eredu parekidea oso onuragarria litzateke (eta bada). Gu ere afektibitatea adierazterako uneetan (batez ere beste mutilekiko) presionatuak sentitzen garelako, emozionatzerakoan presionatuak sentitzen garelako, ligatu edota sexua praktikatzerakoan presionatuak sentitzen garelako... Horregatik honakoa esango dizuet: Feminismoaren abantailak amaigabeak dira!


Eta ligatzerako orduan; nola ligatzen dugu mutilok? Baliabide personal nahikoak ditugu modu osasuntsu, parekide eta ez bortitzean ligatzeko? Eredu heterozentristaz haratago gure sexualitatearekin esperimentatzen ausartak gara ala beste mutilekin jolasteak errefusa eragiten digu?


Galdera hauen aurrean planteatu ditzakegun erantzunak askotarikoak dira. Baina zehaztasunez dakiguna da badela ordua mutilak konziente izateko hau ere ez dela guretzako eredua. Ez gaituela aske izaten uzten, baina, batez ere, gehienetan ez dugula ahalbidetzen gure ingurukoak ere aske izatea.


Horregatik, hemen uzten dizuet modu osasuntsu, parekide eta ez bortitz batean ligatzeko aholku sorta txiki bat:




  1. Ez dugu helbururik ezta espektatibarik finkatuko, jokoaz gozatzea izango da xedea, presarik gabe.

  2. Gure proposamenak errefusatzen dituztenean, onartuko dugu, behin eta berriro molestatu gabe. “Ezezkoa” ezezkoa da, beraz ez egin honen irakurketa bikoitzarik.

  3. Gure potentzialtasun erotikoa baloratuko dugu, baina batez ere, mundu guztiaren gustokoa ez garela barneratuko dugu.

  4. Ligatzen ari garen pertsonen ahozko eta gorputzezko komunikazioari arreta berezia emango diogu. Gehienetan gorputzezko komunikazioak beste pertsonari sentiarazten diogunari buruzko pistak ematen dizkigulako.

  5. Lehen automatikoki baztertzen genituen aukera berrietara irekiko gara,proposamen eta esperientzia berriak barne.

  6. Ez dugu ziurtzat joko harremanen intentsitatea areagotuko denik.

  7. Orain arte defektutzat jo dugunari balioa ematen hasiko gara; naturaltasuna, segurtasun eza, lotsa, urduritasuna eta abar…Etengabe hauek presente izanez eta besteekin elkarbanatuz.

  8. Botatzen ditugun piropoak aproposak eta pertsonalizatuak izango dira, pertsona horrekin konfiantza minimo bat daukagunean harremanari pizgarria emateko edota beste pertsona modu zintzoan pozteko helburuarekin; INOIZ EZ gutxiesteko edota objetu bat izango balitz bezala tratatzeko.

  9. Ez dugu ezkutatuko seduzitzen ari garen pertsona egoera larrian jar dezaken informazio aipagarririk.

  10. Norbaitek molestatzen bagaitu edota beste norbait molestatzen ari direla ikusten badugu, modu kolektiboan esku hartuko dugu, berriz gerta ez dadila.


Hau guztia esanda, mutilak, ez ahaztu libre izaten uzten ez gaituen horrekin bukatu arte asko daukagula borrokatzeko. Beraz, festetaz gozatzera gonbidatzen zaituztet; baina ez inposizio eta botere espazio bat bezala, baizik eta mundu guztia protagonista den jolastoki bat bezala ulertuta. Azken finean, askatasuna kolektiboki eta feminismotik eraikitzea posible den espazio bat bezala ulertuta.


Ibai Fresnedo



Guardar

Guardar

MUTILAKB2


Berdintasunaren bide honetan mutilok ere erantzunkizun haundia dugu. Amaitu da beste aldera begiratzearen kontu hori, edo "nik zer egingo dut ba?", edo "ni ez naiz matxista baina..." egiturarekin hasten diren esaldiak. Indarkeria sexistarik gabeko gizarte bat nahi dugu, aniztasunean oinarritutako gizarte bat,  eta lortze nahi horretan, guztiok dugu gure eginkizuna. Pantxoa eta Peioren abestian dioten bezala Aupa gizona, jeiki mutil atzar emazte ta neskatil... (nola amaituko du post honek horrelako hasiera batekin, izango da zuen galdera... emakume beharrean emazte, neskatila esatean infantilizazioa...), goazen guztion artean, guztiok batera, indarkeria sexistarik gabeko gizartea lortzera, goazen gure gizartea, gure etxea, gure bizimodua Beldur Barik Gunea bihurtzera.


Eta, esan bezala, mutilok erantzunkizun haundia dugu. Urteetan ere Beldur Barik Jarrea agertu dugu, eta garatzen jarraitzeko, hemen ditugu publikatu ditugun post-ak hurrengo monografikoen inguruan: Feminismoa, sexu aniztasuna eta ligoteo sanoa.


Ready? Let's go!


FEMINISMOA

Zer egin zidaten niri feministek

SEXU ANIZTASUNA

Nor gara gu? Zer gara gu?

LIGOTEO SANOA

Ez da txantxa

BESTE POST BATZUK

Guretzako ere bada, gurea ziur aski ez

Ligatzera aterako naiz

Defenda nazazu gutxiago, entzun nazazu gehiago

¿Y si no me apetece ligar? Mutil ehiztariaren estereotipoa

BIDEOAK









 

Hementxe duzue boletina pdf formatuan ere deskargatzeko! Sakatu irudian!

 

MutilakB1

 

 

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify