Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

1


Urtero bezala, uda garaian eguraldi ona eta beroa dira hondartzaz gozatzera bultzatzen gaituztenak; eta jai herrikoiak eta txoznak dantzatzera eta jende berria ezagutzera gonbidatzen gaituztenak.


Baina jai herrikoiak ere dira ezagunak neska askok pairatzen dituzten mota askotako eraso sexistengatik. Izan ere, aurten, San Ferminetako hasierakin jada konprobatu izan dugun gertakizuna da.


Eta neska bat egoera askotan sentitu daiteke erasotua; hau da, ez dugu zertan bortxaketa baten muturreko egoerara jo behar. Neska asko trago baten gonbiteari uko egiteagatik errudun sentitzen dira, beste asko begi pare bat baino gehiago sentitzen dituztelako haien gorputzei begira eta beste batzuk frustratuak sentitzen dira “EZEZKOA” hainbat hizkuntzatan esan eta gero badirudielako inork ez diela ulertu nahi.


Hau zergatik gertatzen da? Mutil zehatz batzuk dira soilik indarkeria hau eragiten dutenak? Hau ligatzeko moduekin lotua dago?


Tira, orain mutilok jakin badakigu (edo jakin beharko genuke) bizi garen gizarte honetan, soilik mutilak izateagatik, askoz abantaila gehiago ditugula; eta gainera abantaila hauek logika heterosexualaren baitan erabili eta disfrutatu egiten ditugula.


Gainera, gizartea ulertzeko modu honek sexualitate eredu zehatz bat ezartzen digu. Hau da, mutiloi, ligatzeko edo harreman sexualak izaterako orduan aktiboak eta seguruak izan behar garela “esaten digu”; eta neskei, ordea, sumisioa erakutsi behar dutela, pasiboak eta konkistatuak izan behar direla “esaten die”.


Eta bai, maitasun erromantikoaren mitoa ere sedukziorako formula sexista honetan sartzen da; badirudielako neskek “erresistentzia pasiboa” erakutsi behar dutela mutilak gehiago “berotzeko”. Hortaz, gaur egun (eta oraindik ere), batzuk, nesken ezezkoa baiezkoa balitz bezala ulertzea.


Era berean, sexualitatea ulertzeko ikuspegi sexista honek edozein harreman sexualean genitalen erabilpena eta penetrazioa ezinbestekoak direla erakutsi digu. Ondorioz, neska askok penetrazioa praktikatzen dute haiek nahi izan gabe eta mutil askok frustrazioa bizi dugu, une oro boterea eta gizontasuna gure zakil-ekintzen bitartez erakutsi behar dugulako.


Bestalde, harremantzen garen unean zein ligatzen dugunean ere, beti presente egoten den elementu bat homofobia izan ohi da (mutilen kasuan batez ere). Mutilek bizi eta eragiten dugun homofobia arestian aipatutakoaren ondorioa da: bakar-bakarrik heterosexualitatearen inguruan sentitzen, pentsatzen eta ekiten dugula erakustearen beharra, alegia. Eta hori, inola ere ez, ez da egia. Maskara bat da, gure desirek ez dutela ez sexu eta ezta generorik ere estaltzeko generoak jartzen gaituen maskara. Hau da behin eta berriz esan izan digutena, egia absoluto bat eta bakarra balitz bezala. Eta hala ere, asko eta asko dira diktadu honen zirrikituetatik ateratzen direnak eta beste mutilekin fantasiak eta desirak dituzten mutilak. Eta hau ohikoa da, eta beharrezkoa ere; berdinen artean gure sexualitatearekin esperimentatzen laguntzen digulako.



Irudiko luke planteamendu honekin erantzukizun guztia mutilengan uzten dugula. Baina ez da horrela, neskek ere eredu honekin amaitu edo bestela salatzeko arduradunak baitira. Desberdintasuna? Neskak, jada, feminismora gerturatzen hasiak dira eskeintzen dituen onura pertsonal eta kolektiboengatik, eta sexualitate eredu zurrun, injustu eta mingarri honi aurre egiten denbora daramate.


Orduan, zer gertatzen da mutilekin? Feminismora gerturatzen ari gara? Edo, uste dugu gauza askorik ez digula aportatzen? Eta orduan, nola salatzen ditugu egunerokoan bizi eta ikusten ditugun injustiziak?


Egia esan, mutiloi pertsona askeagoak izaten uzten ez dizkiguten presio sozial eta estereotipoak kentzerako orduan, feminismoa eta honek planteatzen digun eredu parekidea oso onuragarria litzateke (eta bada). Gu ere afektibitatea adierazterako uneetan (batez ere beste mutilekiko) presionatuak sentitzen garelako, emozionatzerakoan presionatuak sentitzen garelako, ligatu edota sexua praktikatzerakoan presionatuak sentitzen garelako... Horregatik honakoa esango dizuet: Feminismoaren abantailak amaigabeak dira!


Eta ligatzerako orduan; nola ligatzen dugu mutilok? Baliabide personal nahikoak ditugu modu osasuntsu, parekide eta ez bortitzean ligatzeko? Eredu heterozentristaz haratago gure sexualitatearekin esperimentatzen ausartak gara ala beste mutilekin jolasteak errefusa eragiten digu?


Galdera hauen aurrean planteatu ditzakegun erantzunak askotarikoak dira. Baina zehaztasunez dakiguna da badela ordua mutilak konziente izateko hau ere ez dela guretzako eredua. Ez gaituela aske izaten uzten, baina, batez ere, gehienetan ez dugula ahalbidetzen gure ingurukoak ere aske izatea.


Horregatik, hemen uzten dizuet modu osasuntsu, parekide eta ez bortitz batean ligatzeko aholku sorta txiki bat:




  1. Ez dugu helbururik ezta espektatibarik finkatuko, jokoaz gozatzea izango da xedea, presarik gabe.

  2. Gure proposamenak errefusatzen dituztenean, onartuko dugu, behin eta berriro molestatu gabe. “Ezezkoa” ezezkoa da, beraz ez egin honen irakurketa bikoitzarik.

  3. Gure potentzialtasun erotikoa baloratuko dugu, baina batez ere, mundu guztiaren gustokoa ez garela barneratuko dugu.

  4. Ligatzen ari garen pertsonen ahozko eta gorputzezko komunikazioari arreta berezia emango diogu. Gehienetan gorputzezko komunikazioak beste pertsonari sentiarazten diogunari buruzko pistak ematen dizkigulako.

  5. Lehen automatikoki baztertzen genituen aukera berrietara irekiko gara,proposamen eta esperientzia berriak barne.

  6. Ez dugu ziurtzat joko harremanen intentsitatea areagotuko denik.

  7. Orain arte defektutzat jo dugunari balioa ematen hasiko gara; naturaltasuna, segurtasun eza, lotsa, urduritasuna eta abar…Etengabe hauek presente izanez eta besteekin elkarbanatuz.

  8. Botatzen ditugun piropoak aproposak eta pertsonalizatuak izango dira, pertsona horrekin konfiantza minimo bat daukagunean harremanari pizgarria emateko edota beste pertsona modu zintzoan pozteko helburuarekin; INOIZ EZ gutxiesteko edota objetu bat izango balitz bezala tratatzeko.

  9. Ez dugu ezkutatuko seduzitzen ari garen pertsona egoera larrian jar dezaken informazio aipagarririk.

  10. Norbaitek molestatzen bagaitu edota beste norbait molestatzen ari direla ikusten badugu, modu kolektiboan esku hartuko dugu, berriz gerta ez dadila.


Hau guztia esanda, mutilak, ez ahaztu libre izaten uzten ez gaituen horrekin bukatu arte asko daukagula borrokatzeko. Beraz, festetaz gozatzera gonbidatzen zaituztet; baina ez inposizio eta botere espazio bat bezala, baizik eta mundu guztia protagonista den jolastoki bat bezala ulertuta. Azken finean, askatasuna kolektiboki eta feminismotik eraikitzea posible den espazio bat bezala ulertuta.


Ibai Fresnedo



Guardar

Guardar

MUTILAKB2


Berdintasunaren bide honetan mutilok ere erantzunkizun haundia dugu. Amaitu da beste aldera begiratzearen kontu hori, edo "nik zer egingo dut ba?", edo "ni ez naiz matxista baina..." egiturarekin hasten diren esaldiak. Indarkeria sexistarik gabeko gizarte bat nahi dugu, aniztasunean oinarritutako gizarte bat,  eta lortze nahi horretan, guztiok dugu gure eginkizuna. Pantxoa eta Peioren abestian dioten bezala Aupa gizona, jeiki mutil atzar emazte ta neskatil... (nola amaituko du post honek horrelako hasiera batekin, izango da zuen galdera... emakume beharrean emazte, neskatila esatean infantilizazioa...), goazen guztion artean, guztiok batera, indarkeria sexistarik gabeko gizartea lortzera, goazen gure gizartea, gure etxea, gure bizimodua Beldur Barik Gunea bihurtzera.


Eta, esan bezala, mutilok erantzunkizun haundia dugu. Urteetan ere Beldur Barik Jarrea agertu dugu, eta garatzen jarraitzeko, hemen ditugu publikatu ditugun post-ak hurrengo monografikoen inguruan: Feminismoa, sexu aniztasuna eta ligoteo sanoa.


Ready? Let's go!


FEMINISMOA

Zer egin zidaten niri feministek

SEXU ANIZTASUNA

Nor gara gu? Zer gara gu?

LIGOTEO SANOA

Ez da txantxa

BESTE POST BATZUK

Guretzako ere bada, gurea ziur aski ez

Ligatzera aterako naiz

Defenda nazazu gutxiago, entzun nazazu gehiago

¿Y si no me apetece ligar? Mutil ehiztariaren estereotipoa

BIDEOAK









 

Hementxe duzue boletina pdf formatuan ere deskargatzeko! Sakatu irudian!

 

MutilakB1

 

 

Guardar

Guardar

Guardar

Iepale! Izaro eta Gatiburen abestia jarri du dj-ak! Goazen dantzatzera! Goazen gozatzera! “Iepaleee... geldi....” badirudi  barruko ahots batek horrela diola. Pista, gaztegune, plazaren erdiko bidean hor agertzen dira aurreritsi guztiak... “nire dantzak probokazio bat izango balira bezala hartuak izango dira? etortzen bada norbait nirekin hitzegitera eta gogokoa ez badut, nola esango diot joateko? “. Eta horrelako pentsamenduak etortzen direnean, askotan pertsona dagoen lekuan gelditu daiteke, geldirik, esamesek geldituko balute bezala... Edota esamesei, barruko ahotsei jaramonik ez egin, edo behintzat nire burua gelditzeko duten boterea kendu eta aurrera egin “Aske maitte, aske bizi” abesten zoazen bitartean.



Aurrera egin eta dantzara, festara atera. Ligatzea ez da nire gaurko helburua, baina hala gertatzen bada, ba primeran, ez? Eta pista erdian nagoen bitartean, eta nirekin hitzegiteko gogoa baduzu, kontuan izan beharreko zenbait gauza:




  • Nire lagunekin banago, mesedez, rollo onean etorri, eta hitzegiten banago, itxoin bukatu arte, edota, eragozpena egiteagatik barkamenak eskatu behintzat... Zuretzako igual esan behar didazuna kriston garrantzia izango du, nire bizitza poztu dezakeen zerbait izan daiteke... bale, bale... ba itxoin ezazu.

  • Ligoteorena hain da esparru zabala... Ez da bakarrik norbaitekin liatzea... Askoz gehiago da. Ligoteo sanoa jolasa da, seduzitzea bakarrik dela zure jolasa? Goazen jolastera. Beste pertsonak seduzio jolasean parte hartu nahi duela eta jolas hutsean gelditzen dela guztia (hala nahi dugulako biok edota gutako batek hala nahi duelako), primeran. Aurrera egiten dugula eta zerbait gehiago nahi dugula... goazen nahi eta desio dugun hori elkarrekin eraikitzera, elkarrekin gauzak adostera, negoziatzera. Nahi ez ditudan gauzak ez ditut egingo, eta egin nahi edo desio ditudan gauzak egin nahi baditut, eta horrela azaltzen badut, eskubide osoa dut nire desioak plazaratzeko, pista gainean, mahai gainean, ohe gainean jartzeko. Ez naiz gaizki sentitu behar nire desioekin. Eta gau berdinean pertsona desberdinekin jolastu nahi badut, nire kontua da. Guztia adostuta badago, zergaitik trabarik egin? Eta sexu bereko batekin ligatzen badut, horrela ere nahi dudalako gaur, zergaitik sartu nire desioetan?

  • Jakin badakigu begiradak, gestuak... garrantzitsuak direla. Benetan erakargarriak dira begiradak askotan, zelako jokoa ematen den horrelakotan... Uiiii... begiratzen nau... hmmm... orain ez... nik begiratuko dut... Baina horrelako egoerak ematen ez direnean... Nire aurpegia interpretatu!

  • Ezetza jasotzen eta ematen jakin behar dugu. Ezetza ematen badidate, ba beno, ez da ezer gertatzen eta neska izanik ez naiz puta bat guztion atzetik joaten naizelako, edo esperantzak galdutako pertsona bat ezetza eman didatelako... Eta mutila banaiz, ez dut zertan nire gizontasuna arriskuan ikusi beharrik. Eta ezetza ematen ere jakin behar dugu. Rollo onean emango dizut rollo onean etorri bazara, eta txarrean gaizki etorri bazara, edota elkarrizketak okerrera egin badu.

  • Zelako beharra dugun guztiari etiketak jartzeko. Reggaeton-a nire lagunarekin dantzatzen dudala, gertu, osooo gertu... musu ematen diodala, ez gara lesbianak (ala bai) edo gay-ak (ala bai) izan beharrik... Jolasean gaude. Heterokuriosoak izan gaitezke, baliteke. Baina ez nabil zu berotzen. Hori argi eduki.

  • Ez dut nire burua ezertan derrigortu beharrik. Ez dut zertan beldurra izan beharrik ezetza eman behar badut, edo nire gustukoa ez den pertsona batekin egon/hitzegin nahi ez badut. Eta iritziz aldatu nahiteke nahi dudan bakoitzean. Baietza baietza da baietza den bitartean... Ezetza denean, beldurrik ez izan esateko. Bakarrik seduzitu nahi badut, horrelakoa da bizitza... egin zazu NAHI DUZUNA! Beti adostuta, berriro diogu. Baina batez ere... GOZATU!


Ez gatoz ezer berririk esatera, ligoteo sanoaren sekretua zein den? Errespetua, rollo ona, gozamena, enpatia, heteroarauarekin apurketa, ez epaitu, estereotipo eta rol sexistekin apurtu, lodifobiarik ez izan eta gorputz aniztasunaz gozatu... Ez da lan makala, baina ez dakizue zein ongi pasatzen den ligoteo sanoa praktikatzen. Ala bai?



Post honekin bukatzeko... gomendio bakarra eman nahi dizuegu. Jaietaz, esparruetaz Beldur Barik Jarrerarekin gozatu, bizi! Ligoteo sanoa urte osoan praktikatu! Eta jaietan zaudela, “hau bai dela ligoteo sanoa!” esaten badiozu zure buruari, bi gauza egin ditzazkezu, beno hiru. Bata, guri bidali eta kontatu. Bigarrena, bideo bat egin eta Beldur Barik Lehiaketa 2017ra aurkeztu. Eta hirugarrena, eta garrantzitsuena... GOZATU!

Begiradak, desioa, gozamena, errespetua, sexua, nola ligatu? Ligatzerako orduan dena ez du balio. Ondo dakigu guk hori. Ezetza ematen badigute, ezetza da, ez dut zertan pelmada ematen jarraitu beharrik. Hitzegitera hurbiltzen banaiz eta lagun artean ondo dabiltzala esaten badidate, parranda ona izan dezatela esan eta alde beste gauza batera! Jai esparrua handia da disfrutatzeko! Eta guztiok dugu disfrutatzeko eskubidea. Hori argi eduki!


Gure monografikoen boletinekin jarraitzen dugu. Eta hilabete honetan ligoteo sanoaren inguruko baliabideak, post-ak, bideoak, musika... aurkeztu nahi dizkizuegu. Urte osoan zehar... Gora ligoteo sanoa!


Beldur Barik Musika

Negu Gorriak - Sexu makina



The Ting Tings- That’s not my name



Esne Beltza- Ez da ezetz



Tremenda Jauría- Esta noche



Penadas por la ley- No es no



Ivy Queen- Yo quiero bailar



 

Beldur Barik Jarrera duen musika gehiago gure Spotify-ean aurkituko duzue!

Jarraitu Beldur Barik BBdj gure profila!

Jarraitu #BBPlaylist-a!

 

Beldur Barik Post-ak

Ligar es jugar, compartir y divertirse juntas y juntos. Gora ligoteo sanoa!

Nik erabakitzen dut zer gustatu eta desiatzen dudan.

¿Y si solo me apetece tontear? Beti ezetz esan dezakezu.

¿Le doy mi tuenti? ¿Y si me ralla por whatsapp? Ligoteoa eta teknologia berriak.

¿Puta o estrecha?

Juergatik etxerako buelta

Ligatzerakoan: Non dago muga

 

 Ligoteo sanoaren inguruko bideoak

Udako bideoa


Who will you help



Analogía entre abuso sexual y taza de té



Blurred lines parodia



Gurekin jai



Física y química



 

Ligoteo sanoa BB Bideoak

Ligoteo sanoa eta ez sanoa



Lizarrako jaietan, gozatuz ligatu



 

Ligoteo sanoa-Pelikulak eta serieak

Easy

Citas

 

Hementxe duzu boletina pdf formatuan deskargatzeko ere!

Ligoteo sanoa

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Lagunekin nago herriko bankuan eserita eta asperduraren asperduraz euliak ere siestan daude. Gaurko egunaz zerbait esan beharko banu, Fangoriaren kantak dioen bezala “Miro la vida pasar” izango litzateke.


Bat-batean norbaitek dio “zelako mutil puxka” eta denok aho batez bat egiten dugu berarekin. “Bai, bai, zelako mutil katxarroa”. Hasierako baieztapena eta gero, dena dela, pentsatzen hasi naiz. Zergatik? Zergatik hamar laguneko koadrilla batean, elkarren artean hain ezberdinak izanda eta hain gustu ezberdinak izanda, egiten dugu bat esaterakoan mutil hori ona dagoela? Eta egiatan guztioi iruditzen zaigu ona dagoela, edo behartuta ikusten gara hori esatera? Kasualitatea da? Ez, ez dut uste.


Uste dut honetan ere, heteropatriarkatua ari dela bereak egiten. Izan ere, heteropatriarkatuak esaten digu oharkabean nor gustatzen zaigun, norekin enrollatu beharko nintzatekeen... Esne Beltza eta La Mala-ren “Quien Manda aquí” abestiaren izenburuari erantzun beharko bagenioke, Aquí manda el heteropatriarcado esango genuke. Bilgune Feminista-ko taldekidea den Amaia Zufiak esaten duen bezala: “Matematikak ikasten ditugun bezala, maitatzen eta harremanak izaten ere ikasi egiten dugu, oso modu inkontzientean”.


182q6h


Eta nola esaten digu heteropatriarkatuak? Ba pelikulen, serieen, bideoklipen bidez. Egia da inork ez digula esaten zuzenean zer den egin behar duguna, nor gustatu behar zaigun. Baina mezu pilla jasotzen ditugu honen inguruan eta azkenean, ohiko, normala bilakatzen da. Eta ez dugu ezta kuestionatu ere egiten.


Eta zeintzuk izan behar dute heteropatriarkatuak ezartzen dituen desio hoiek?

  • Mutilak cachitas izan behar dute, eta neskak argalak, pasatu gabe, baina titi politekin. Egia esan, aspaldi hitzegin genuen honi buruz (sakatu hemen) . Baliteke post honetan agertzen diren adibideak aspaldikoak izatea, baina gaur egun indarrean jarraitzen dute. Hombres, mujeres y viceversa programaren zenbatgarren edizioa da aurtengoa? Eta nolakoak dira hor agertzen diren neska eta mutilak? Zelako gustuak dituzte? Mutila izanda, horrelako neskak gustatzea normaltzat hartzen da, eta neskekin, alderantziz.

  • Bada, heteropatriarkatuak gure harremanak heterosexualak izan behar direla esaten digu. Etengabe. Eta publizitatean, telebistan, pelikuletan… agertzen zaizkigun adibideak horrelakoak dira (bale, denetarik dagoela esango duzue, baina oso gutxi, eta askotan, oso heteronormatiboak direnak).

  • Nik ez dudana emango dit pertsona horrek. Ni ez naizena izango da bestea, eta horrela bikote perfektua izango gara. Bata bestea gabe ez da ezer, baina batera perfektuak gara. Eta ganera ingurukoa, adin antzerakoa, etxerako modukoa bada… Benga ia, eta zer gehiago?!?! Hori ez da erreala. Ez dago inor predestinatua, guztiok ditugu gure akatsak, norbaitekin edo bakarrik egon. Ni, ni naiz nire inperfekzioekin, ametsekin eta gauzekin. Ez nau inork konplementatuko.

  • Bi pertsonen arteko zerbait izan behar da. Pertsona bakarra maitatu behar duzu. Ah bai? Eta zergatik izaten ditugu hainbeste lio orduan? Zergatik gustatzen zaigu batzuetan pertsona bat baino gehiago, zergatik aukeratu behar dugu? Nork dio horrela izan behar dela? Poliamor izeneko zerbait izango da hori. Ondo legoke horretaz hitz egitea aurrerago.


Normalena da neska bati mutil BAT gustatzea, normalena da mutil bati neskaK gustatzea. Ez da normala neska lodia gustatzea, ez da normala mutil tirillas hori ikustean berotzea, ez da normala ni masturbatzearen ideiarekin ere berotzea. Normala, ez-normala, normala, ez-normala... Nork dio zer den normala, zer den ohikoa? Ez diezazutela esan zer den normala gustatzea, desiatzea. Zure bizitza eta desioa exploratu! Sexualitatea modu aske batean bizi, Beldur Barik Jarrerarekin!!!


desioak


Hilabeteari amaiera eman diogu!


Abuztuan Beldur Barik Jarrera zabalduko dugu!


Guardar

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify