Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Uda gurekin dugu, eta jaiak gure herrietako plaza, taberna eta kaleetara bueltatu dira. Berriro ditugu hemen dantzariak, kantariak, abeslari finak, nahita edo nahi ez badugu ere mugiarazten edo gure barrenak mugitzen dituzten udako abesti hoiek... Poetiko xamarrak jarriko gara... baliteke aurtengo udako abestia gure ipod edo mobiletan gelditzea betirako... baina argi dagoen gauza bat dago jaigiro guztietan, eta hori ondorengoa da... EZETZ EZETZ DELA!


ligoteo sano


"Beti berdin..." pentsatuko du norbaitek... "Beno, jendeak edaten duela eta horrela jartzen dela... beno... Ipurdia ukitu dizula baina ez zaitezela horrela jarri... zure titien inguruko txistea broma bat dela... eta gainera pozik egon beharko zinetekela zure gorputzaren inguruko komentarioa egin duelako (neskak harrotzeko daudelako eta mutilak aldiz beti beti sexuan bakarrik pentsatzen dutelako, beti bero)... mutila izanda dantza gustatzen zaizula eta maritxua ematen duzula zure mugimenduekin... zure piurekin marimutila ematen duzula eta nolatan ligatuko duzu...". Guzti honen aurrean, gure erantzuna: ASKI DA! Erasoen aurrean Beldur Barik Jarrera agertuko dugulako.


Murala-2


Eta norbaitek ere esango du "beno, beno... orain ere ezin izango dugu ligatu...". Noski ligatu nahi dugula! Dibertigarria delako, gustatzen zaidalako, ongi pasatzen dugulako. Baita nik eta baita ligatu nahi dudan horrek ere. Ligatzea ez delako astuna izatea, ez delako babosoa izatea, ez delako nik nahi dudana egitea edo eginaraztea beste pertsona bati.. ez, ez... arau unibertsala dago. EZETZ EZETZ da. Eta ez gara errepikatzeaz nekatuko.


no es no2


Ligatzea ondo pasatzea delako, norbera eta bestearekin gozatzea, elkarrekin barre egitea, begirada konplizeak, laztanak, musuak… baina batek gehiago nahi ez duela esaten duenean edota ideiaz aldatzen badu... akabo lagunak. Hor amaitu da ligoteoa.


comics-consentimiento-violacion-alli-kerkham-1Alli Kirkham-en komiki tira guztiak ikusteko sakatu hemen.


Praktikatu dezagun orduan ligoteo sanoa! Zer deritzozue? Baina nola hurbildu orduan? Zer esan orduan beste horri nekagarriaren itxura ez emateko? Zortea daukagu! EGK eta Beldur Barik Ligoteo sanoaren Lehiaketa antolatu dugu! Gogoratu nahi? Sakatu hemen eta lehiaketaren inguruko informazioa izango duzue eskura. Jakin behar duzuen guztia ligoteo sanoa martxan jartzeko!!!


 ligoteosanoalehiaketa

Eta ligoteo sanoa aurrera eramateko erramintak ere baditugu! Gogoratu aspaldi eta pasa den urtean ere gogoratu genuen ligoteo sanoaren dekalogoa!

 Decalogo Beldur Barik ligoteo sano

1- Antes de entrar a alguien, fíjate si a la otra persona le está interesando el intento de acercamiento y si es receptiva. Acércate con buen rollo y educación, nunca intimidando. Si te dan largas, no seas cansino o cansina, y no lo fuerces. 

2- Ez ez da. Ezetza ondo onartu, ez hartu zure autoestimaren aurkako eraso bat bezala.

3- El tonteo no siempre tiene que terminar en algo más. Haber dicho que sí a algo no es un sí para todo lo demás. En cualquier momento se puede decir 'no'. Pero teniendo empatía hacia la otra persona, sin jugar con sus expectativas.

4- Mutilek lehenengo pausua eman behar dutelaren ideiarekin apurtu. Neska bazara, seinalak bota ordez, aktiboa izan. Neska batek jarrera hori badauka, ez epaitu.

5- Ligoteoa adiskidetasun eskema batetan ulertu, berdinen artean. Rol sexistak errepikatzen ari zareten aztertu.

6- No sientas la presión de dar tu teléfono, Tuenti o Facebook por no quedar de borde. Tienes derecho a elegir quién entra en tu vida, también en la virtual.

7- La clave es la empatía. Lo ideal sería que todo el mundo tuviera una actitud positiva y una sonrisa, pero entiende que a alguien no le apetezca que le entren.

8- Pentsa ze eragin daukaten fisikoak eta estereotipoek (neska barbie, kaña ematen diguten mutilak...) pertsona batez erakartuta sentitzeko unean. Pentsa zenbat aukera galtzen ditugun aurreiritziengatik.

9- Respeta la libertad y la diversidad sexual. No des por hecho la heterosexualidad. Entrar a dos chicas que están juntas, decirles el morbo que te da, es una forma de agresión lesbófoba.

10- Zu zeu izan, maskararik gabe. Pertsonak diren moduan ikusterakoan sexismoa gutxitzen da.

 

Ligoteo sanoa nahi dugulako! Osasuntsua den ligoteoa! Eraso sexistarik gabeko jaiak, esparruak nahi ditugulako! Goazen guztion artean eraiki eta gozatzera! Gora ligoteo sanoa!


Guardar

Guardar

Zenbat aldiz entzun duzue esaldi hau: “Ez zaitez horrela jarri... broma bat izan da... txantxetan izan da... goraipamen bat besterik ez da izan...“.  Zenbatetan? Eta nolakoa izaten da gure erantzuna? Nola erantzuten dugu eraso hauen aurrean? Bakarka zein taldeka erantzuten badugu ere, askotan hitz berdina errepikatzen da erasotzaile edo ingurukoen ahotan: “paranoikoak jota zaude!”. Paranoia. Berriro ere neskak paranoikoak edo histerikoak garela esaten. Berriro ere homosexualak paranoikoak garela esaten. Berriro ere arabiarrak paranoikoak garela esaten. Berriro ere aniztasun funtzionala dugunok paranoikoak garela esaten. Beltzak garenok paranoikoak, gitanak garenok paranoikoak...



Guzti honen harira Mari Kazetariaren aspaldiko artikulu bat ekarri nahi genuen berriro ere web gune honetara (sakatu hemen albistea irakurtzeko).


Artikulu honetan zenbait mikromatxismo zerrendatzen dira: kaletik doazen neskek lisunkeriak (batzutan norbere familiak botatakoak) entzutea, ipurdia ukitzea, kotxe batean jarraitzea, lorpenak gutxiestea “nesken asuntoak” direlako... Eta bazegoen ere amankomunean ematen zen zerbait. Askok ez zuten ezer esan, ez zioten inori kontatu, garrantzia kendu zioten... bitxikeria edo anekdota bezala hartua izaten da eta heteropatriarkatuaren erruz (tamalez esatea ez baita egokia erruduna bait daukagu) neskak eta zapalduak diren beste kolektibo batzuk pairatzen dituzte horrelako erasoak. Eta horrela genion aspaldi:


“ Horregaitik da hain garrantzitsua guzti honi buruz hitzegitea, horrelako gertakariak ez direla normalak gogoratzea, ez ditugula zertan isildu beharrik, ezta kulpa sentitzerik, ezta guganako dudak edo mesfidantzak izan beharrik (ez da hainbesterako, esajeratzen ari gara…). Guzti honi izena jarri, jakin eta ezagutu daitezen, beraiei aurre egiteko lehenengo pausua da.


Zer iruditzen zaizu guzti hau? Horrelako erasorik jasan duzu? Nola sentitu zara? Animatu zaitez zure lagunekin gaia ateratzen. Ikusiko duzu ez zaudela bakarrik, zuri gertatutakoa askori gertatzen zaigula, gizarte matxista honen isla bat dela eta beldur barik salatu behar dugula.


Mutilek ere badaukazue zer egin: horrelako erasoen aurrean (zure lagun batek neska bati ipurdia ikutzen badio, esaterako) ez ixildu, erasotzaileari esan jarrera hori onartezina dela. Lagun batek neska bati astakeriak esatera animatzen bazaitu, ezetz esan agi eta garbi. Zure neskalagun batek halako zeozer gertatu zaiola esaten badizu, elkartasuna adierazi, ez esan ez dela hainbesterako edota agian bere irudimena izan dela.”



Berriro diogu… horrelako egoerarik jasan duzu? Nola sentitu zara? Horrelako egoerak erasoak bezala identifikatzen dituzu? Edo garrantzia kentzen diozu?


Lagundu mikromatxismoen zerrenda bat egiten, guztion artean identifikatu eta izena jartzeko. Ez direla bakarrik hitz soilak, erasoak direla, eta gure egunerokotasunean gertatzen direla. Eta hain dira sutilak duten garrantzia eman behar dizkiogula!




  • Hoien nesken kontuak dira esaten dutenean. Edo mutilen kontuak.

  • Neska izanda mutilak atsegin ditudala aurresuposatzen dutenean.

  • Mutila izanda neskak atsegin ditudala aurresuposatzen dutenean.

  • Kaletik zoazenean zuri buruzko iritziak entzun behar dituzunean (eskatu ez direnak).

  • Nenaza deitzen didatenean lagun bati aurre egin diodalako eraso bat egon denean.

  • Zuk nahi duzunarekin oheratzen zarenean puta deitzen dizutenean edo makina deitzen dizutenean.

  • Bikotea eduki, ezkondu, haurrak izan… neska izanda zure desioak izan behar direla aurresuposatzen dutenean…




Askoz gehiago daude… badakigu! Zerrenda betetzen joango al gara elkarrekin?

Mikromatxismoen aurrean, Beldur Barik Jarrera!


Erantzun eraso sexistei!


Ez isilik gelditu!


Zure Beldur Barik Jarrera agertu!


Eta horrela, konturatu gabe, uztaila dator eta batzutan (Euskadi Tropikala hala baita) beroa dator, eta berarekin eguzkia, eta horrekin batera ongi pasatzeko, dibertitzeko, askatzeko, gure gorputzak mugitzeko... gogoak datoz. Urte osoa eman baitugu ikasten edota lan egiten... beraz, ondo pasatzea ongi merezita dugu! Eta nahi duguna egiteko! Bakarrik dantzan banago, pistaren erdian ez naitezen egon atentzioa deitzen nagoelaren ideian pentsatzen; nire lagunari gustatu ez zaidan broma sexista, arrazista, translesbohomofobikoa entzuten badiot, ezer esan gabe aguantatu behar izatea bestela festarekin amaituko dudalako; gaur kamiseta hau jartzea erabaki badut, ez dela ezerreri gonbidapena; ez dizudala zertan elkarrizketarik eman beharrik nahi ez badut; ez ditudala zure hitzak, iritziak entzun behar eskatu ez baditut… Hau da, kaleak, gauak, festak, egunak gozatu nahi ditugula LASAI ASKO. Eta edozein motatako erasoaren aurrean, erantzuna emango dudala, hori argi eduki.


Hilabete honetan mikromatxismo eta mikroindarkeriei buruz hitzegingo dugu ere. Badakigu pasa den urtean bueltak eman genituela gai honen inguruan, baina berdinean jarraitzen dugu... Pasa den urtean genion bezala: “Eraso fisiko edo bortzaketa ez dira bakarrik indarkeria sexista. Baita ere marruskadurak, baimenik gabeko musuak, komentario edo begirada lisun eta babosoak... eta matxismoaren dosi txiki hauetan indarkeria sexista dago, jasangarriagoak diruditen hoietan, gure gorputzaren poro guztietatik sibilinoki sartzen diren hoiek”.



Ligoteo sanoari buruz ere hitzegingo dugu. Aurreko bideoan norbaitekin ligatu nahia azaltzen da eta zer gertatzen den pertsona horrek "amaitu da, banoa" pentsatzen duenean. Ez dago zertan mila aitzaki eman beharrik. Nirekin ligatu nahi duela? Primeran, baina hona hemen lehenengo araua: Baietz diodanean baietz da, eta ezetz diodanean… ezetz. Erreza, ez? Beno, ligoteo sanoaren lehenengo pausuak gogora ekartzeko soilik… Eta gogoratu nahi dizuegu ere gaur bertan hasten den lehiaketa, post honetan kontatu genizuena (sakatu hemen). Zein da zure esaldirik gogokoena ligatzeko? GORA LIGOTEO SANOA!



Kaleko jazarpenari buruz ere hitzegingo dugu. “Vamos juntas” ekimena ezagutzen duzue? Elkarrekin ikusiko dugu. Eta hona hemen bigarren araua… kaletik ikusten banauzu eta nahi duzuna esateko eskubidea duzula pentsatzen baduzu… bi gauzatxo esango dizkizut… ez dizut zure iritzirik eskatu, eta ez pentsatu nire autoestima igotzen ari zarenik….



Eta jaiak datozenez, eta kaleetan, kontzertuetan, berbenetan, tabernetan, parkeetan… lasai asko egon nahi dugulako, indarkeria sexistarik gabeko esparruak sortu nahi ditugu, horregaitik,  Beldur Barik Gunea izango duzue zuen herri batzuetako kaleetan. Adi! Oso gertu egon daiteke!



BBG guia-agresiones-NUEVO copia-1Sakatu irudian eta Beldur Barik Guneari buruzko informazi gehiago irakurri

Eta dantza eta musika gustokoak ditugunez… sexista ez den musika ere entzun nahi dugu, Beldur Barik Jarrera duen musika. Horregatik, ostiralero gure #BBplaylist ean dagoen abesti bat aurkezten dizuegu. DANTZATU BELDUR BARIK JARRERAREKIN!
danceabilitySakatu iruduan eta #BBplaylist a entzun!

 

Gure desirak nola eraikitzen ditugun ere ikusiko dugu. Goazen froga egitera… gure inguruan gure neska, mutil… idealari buruz galdetzen badugu. Zein da jendeak ematen digun deskribapena? Ziur ezaugarri asko errepiktzen direla… Gure desioen imaginarioa zabaldu behar dugu!


Edozein indarkeri edo eraso sexisten aurrean, ezin gara geldirik gelditu. Ezin dugu beste leku batera begiratu. Erantzunkizun bat dugu eta edozein erasoaren aurrean erantzun behar dugu. Ezer ez egitea, konplize bilakatzen gaituelako. Norbaitek komentario matxista bat egiten badu, “ez dit graziarik egin eta ez da barregarria” esan; zure lagun batek neska batekin olagarroarena egiten ari bada, eraman hortik, ez bere ekintza txalotu, ez begiratu beste aldera.



Ostegun honetan bertan hasiko gara mikromatxismoei buruz hitzegiten. Indarkeria sutilak dira, eta identifikatzen baditugu, lehenengo pausua da gelditu eta aurre egiteko.


Mikroindarkeriarik ez erantzunik gabe. Mikromatxismoen aurrean, Beldur Barik Jarrera.


 

Guardar
Estamos en un mes de fiestas, de verbenas, de conciertos, de parrandas y ¡de pasárnoslo bien! ¡Porque nos gusta, nos apetece y nos lo merecemos! Y salir y ligar, no siempre van unidos… vamos, que no salgo para ligar, pero sí para pasármelo bien, y me lo puedo pasar genial ligando. ¡O no ligando! Pero en esto de ligar, lo que tenemos muy claro es que NO TODO VALE.

Vamos a ponernos en situación… estamos dándolo todo, y es que hoy, es uno de esos días que nos apetece dejarnos llevar, quitarnos de encima todo y ¡bailar, movernos, disfrutar! ¡Si es que estamos a nuestro rollo tan a gusto! Y en una de esas, entra esa cuadrilla de chicos que se aposentan en la barra. Hmm… nos miramos, se acercan y nos preguntan… ¿Estáis solas? Pero… ¿qué clase de pregunta es esa? ¿Pero no nos veis que somos unas cuantas, que estamos juntas, que si no hay chicos a nuestro alrededor no quiere decir que estemos solas?

Meme ligoteo sano 1

Y el caso es que este tipo de preguntas ya se vuelven tan habituales, que al final las vemos como normales, como que forman parte de la fiesta, del ligoteo. ¡Y para nada es así! Porque si nos quedamos en el “bueno, otra vez” “bueno, es normal”, en el “qué le vamos a hacer” y no nos hacemos oír, vamos a seguir en la misma dinámica. No sólo nosotras, también ellos, que tenemos amigos majos, respetuosos, que no se creen mejor que nadie, que no ven el ligoteo como competición, que sabemos que podemos establecer un ligoteo sano... ¡Que existe! ¡Que lo hemos visto!

Porque ligar no es que te agobien, que te insistan, que pensando en que cuantas más veces lo diga, cuanto más me acerque, voy a conseguir “ligármela”. Porque hay gente que no acepta un NO por respuesta. Y es tan fácil como ésto…



Porque cuando decimos NO ¡es NO! Y no me vengas luego diciendo que si soy una estrecha, que si no vale la pena, que a ver si te aclaras, que si no sé lo que quiero… ¡Sé exactamente lo que quiero! ¡Y desde luego no es esto!

¿Os acordáis de esta canción? Seguramente la bailamos unas cuantas veces… Pero esta vez venimos con una parodia. Porque ¡el humor también es importante en esto de ligar! ¡Porque sé lo que quiero! ¡Y no quiero esto!



¡Ay que lío! Entonces… ¿qué es ligar? Podemos hacer una lista entra todas y todos sobre lo que es y no es… pero para empezar podemos decir que ligar es tener feeling con alguien, que haya una buena comunicación, que cuando nos tocamos y rozamos, nos gusta lo que sentimos, que si quiero o quieres parar, vamos a parar, que si queremos seguir, seguiremos, que si quiero tener yo la iniciativa y entrarte, te entro sin ponerme a pensar “qué pensará de mi… pensará que soy una guarra… una fresca…” Ayúdanos a terminar la lista… ¿Qué es para ti un ligoteo sano?



Vamos a recordar el decálogo del ligoteo sano…

Decalogo Beldur Barik ligoteo sano

 

Errespetuz ligatzeko dekalogoa- Decálogo del ligoteo sano
1- Antes de entrar a alguien, fíjate si a la otra persona le está interesando el intento de acercamiento y si es receptiva. Acércate con buen rollo y educación, nunca intimidando. Si te dan largas, no seas cansino o cansina, y no lo fuerces. 

2- Ez ez da. Ezetza ondo onartu, ez hartu zure autoestimaren aurkako eraso bat bezala.

3- El tonteo no siempre tiene que terminar en algo más. Haber dicho que sí a algo no es un sí para todo lo demás. En cualquier momento se puede decir 'no'. Pero teniendo empatía hacia la otra persona, sin jugar con sus expectativas.

4- Mutilek lehenengo pausua eman behar dutelaren ideiarekin apurtu. Neska bazara, seinalak bota ordez, aktiboa izan. Neska batek jarrera hori badauka, ez epaitu.

5- Ligoteoa adiskidetasun eskema batetan ulertu, berdinen artean. Rol sexistak errepikatzen ari zareten aztertu.

6- No sientas la presión de dar tu teléfono, Tuenti o Facebook por no quedar de borde. Tienes derecho a elegir quién entra en tu vida, también en la virtual.

7- La clave es la empatía. Lo ideal sería que todo el mundo tuviera una actitud positiva y una sonrisa, pero entiende que a alguien no le apetezca que le entren.

8- Pentsa ze eragin daukaten fisikoak eta estereotipoek (neska barbie, kaña ematen diguten mutilak...) pertsona batez erakartuta sentitzeko unean. Pentsa zenbat aukera galtzen ditugun aurreiritziengatik.

9- Respeta la libertad y la diversidad sexual. No des por hecho la heterosexualidad. Entrar a dos chicas que están juntas, decirles el morbo que te da, es una forma de agresión lesbófoba.

10- Zu zeu izan, maskararik gabe. Pertsonak diren moduan ikusterakoan sexismoa gutxitzen da.

(Dekalogo honetarako sare sozialetan ekarpenak egin dituzte: Marta, Paco, Joanes, Alex, Iruñe, Santiago eta Aitzole)

 

Bueno, pensando en ese ligoteo sano llegamos a finales de julio. Todavía nos queda agosto de vacatas… ya sea en la piscina, en la playa, en el monte, en casa, en la ciudad, en otra ciudad, en las calles… ¡actitud Beldur Barik en nuestros movimientos, viajes y aterrizajes! ¡Despegamos!

Ekainan, ligatzearen eta ez ligatzearen harira,  jai giroan hain ohikoak izaten diren indarkeria sexistaren adierazpenen inguruan hitz egin dugu. Gaian gehiago sakontzeko asmoz, Saioa Iraola, Bilgune Feministako kidea elkarrizketatu dugu, emakumeon autodefentsa ikuspegi feministatik jorratzen egiten duten lanagatik. Izan ere, hainbat tailer burutzen eta baliabide landu dituzte gai honen inguruan. Hori guztia izan dugu hizpide. Elkarrizketa osorik irakurtzeko aukera izateaz gain, bideo-laburpen bat ere baduzue.



http://youtu.be/ip7umVHcFKM

ZER DA BILGUNE FEMINISTA?

"Bilgune Feminista Euskal Herri mailako erakundea da, orain dela 12 urte sortutakoa. Nolabait, tradizio feministaren, euskal feminismoaren oinordekoak garela. Gure jarduna, Euskal Herrian kokatzen da eta gure helburua da Euskal Herri feminista eraikitzea. Hasieran, emakumeon egoera zein den aztertzeko egindako diagnostikotik ikusi ahal izan genuen, patriarkatua jendartearen esparru desberdinetan egituratzen den bezalaxe, berari aurre egiteko, gure jarduna ere esparru desberdinetakoa izan behar dela: komunikabideak, kultura, instituzio politikoak, sozioekonomia, indarkeria sexista eta hezkuntza. Eta bakoitzean,  norabide eta lanketa desberdinak antolatu dira, ildoak, alegia. Indarkeria sexistaren arloan, esaterako, autodefentsa feminista lantzen dugu”


ZERGATIK GERTATZEN DIRA ERASO SEXISTAK JAIETAN?

"Jaiak badira eduki sinboliko handia biltzen duten kultur adierazpena, errealitatearen adierazpena. Gure egunerokotasunaren parte diren errealitate batzuk dira. Baina errealitatearen modu kondentsatu bat zeinetan erritoak, ohiturak, tradizioak, euforia… Nolabait emozio desberdinak batzen dira. Eta emozio eta errealitate guzti hoiek ere, gure jendarte patriarkal eta kapitalista honetan lantzen eta erreproduzitzen diren ideiak, erritoak, errealitateak ere badira.  Eta eskubide urraketa ere ematen da jaietan. Arlo desberdinetan ikusi edo aztertu genezake nola ematen den indarkeria sexista jaietan . Festak gure herrietan hasi berri dira eta ia badaude salaketak, eraso sexista desberdinak ematen dira eta hoien salaketak jaso ditugu. Arrasaten, Txantrean…


Indarkeria sexistari dagokionez, Bilgune sortzen denetik, egiten da lanketa bat da. Batetik, indarkeria sexista zer den ezaugarritzeko eta adierazteko . Zeren eta, egia da, askotan, zailtasunak daudela eraso bat zer den identifikatzeko . Eraso bat bada irain bat, begirada zikin bat, piropo zikin bat… Baina bada ere, zerbait fisikoagoa izan ahal dena: eraso fisiko bat, zaplasteko bat edo ipurdian jotzea. Eraso sexisten ezaugarritzea bada garrantzitsua, baita jaietan ere"


ZERGATIK AUTODEFENTSA FEMINISTA?

"Gure apustua, 3-4 urte batzuetatik hona izan da… Eraso sexisten salaketa garrantzitsua da, instituzioei neurri eraginkorrak eskatzea garrantzitsua da, prebentzioa lantzea erem garrantzitsua da: prebentzio eta sentsibilizazio kanpainak aurrera eramatea… Baina garrantzitsua da ere, emakumeokin lanketa bat egitea. Erasoen aurrean defenda gaitezkeela sinisteko, gure buruek sinisteko. Ahalduntze prozesu bat emateko ere, eta nolabait, erasoak identifikatzeko ere. Izan ere, gazteekin lanean, askotan kostatu egiten da identifikatzea begirada bat, beharbada, eraso bat dela. Edo leku baten ez garela eroso sentitzen, seguru sentitzen eta ea zergatik ez dugun sentitzen leku seguru bat dela. Guk lanketa guzti horiek egiten ditugu autodefentsa feministaren bitartez"


ZER DA, BERAZ?

"Guk autodefentsa feminista ulertzen dugu dela jarrera bat, errealitateri aurre egiteko jarrera bat. Baita ahalduntze prozesu bat ere, zeina hasten den norberak indibidualki egiten duen lanketa batetatik eta lan hori kolektibizatzetik. Hau da, eraso bat zer den edo ez den, beldurra nola kudeatzen den. Hau da, txikitatik emakumeoi hezten gaituzte esanez: kontuz gauean, kontuz kale horretatik … Eta nolabait mezu guzti horiek beldurra indartzen dute gugan"


EMAKUMEOI, ETENGABE, BELDURRAREN MEZUAK IGORTZEN DIZKIGUTE...

"Beldurra emozio bat da baina etengabe sentiarazten digute eta askotan identifikatu gabe, beldur horri aurre egiteko zer egin genezakeen. Zeren eta, beldurra emozio bat den neurrian, horren kontzientzia hartu beharra daukagu baina sozializatu egin beharra dugu. Hau da, egoera askotan beldurra sentitzen dugula, emakumeon artean baina baita ere, beldur hori kanalizatzen.


Beldurrari aurre egin behar diogu, zeren eta, beldurraren blokeoak ekarri dezake izua eta ez erreakzionatzeko edo blokeatzeko aukera hori. Eta hori gertatu ez dadin , erreminta batzuk behar ditugu, bitartekoak. Baina lehenengo kontzientzia hori hartu beharra dugu, eta sozializatu egin behar dugu beldur hori sentitu egiten dugula"


NOLA PROPOSATZEN DUZUE LANTZEA AUTODEFENTSA FEMINISTA?

"Beldurrak gurekin jai, ekin autodefentsa feministari" txostena

"Bilgunen lan-talde bat dago autodefentsa feministaren inguruan eta urteetan egon diren ekarpenak, jakintza guzti horiek bildu, eztabaidatu eta euskarazko bitarteko bat sortu du “Beldurrak gurekin jai. Ekin autodefentsa feministari”. Hemendik , nolabait, patriarkatuaren deseraikitze bat egiten da. Hau da, zer da patriarkatua, nola egituratzen den, ze lotura dituen gure jendartearekin, emakumeen eskubide urraketarekin. Eta bigarren atal bat bada emozioen ingurukoa, beldurraren sozializazioa, kontzientziazioa, kudeaketa. Autoestimaren ingurukoa. Zeren eta emakumeok gure autoestima lantzea, ezinbestekoa da, beharrezkoa jarrera autonomo bat, ziur bat izateko. Azkenean, txikitatik jasotzen ditugun mezu desberdinek irudi estetikoaren inguruan, sexualitatearen inguruan zer-nolako jarrera edo papera izan behar dugun emakumeok. Espazio publikoan eta espazio pribatuan izan beharreko paperaren inguruan … Ba guzti horren gaineko lanketa bat egitea ezinbestekoa da.


Bestalde, autodefentsa feministaren ariketa desberdinak ere lantzen ditugu, norberak lantzeko, kolektiboki lantzeko. Eta azkeneko zati bat da erasoei erantzutea, eta indibidual eta era kolektibo baten. Eta horretarako erreminta desberdinak lantzen ditugu txostenean. Urte dezentetako lana da eta guretzat erronka bat da, ezinbestekoa, emakumeekin autodefentsa feminista lantzea. Azkenean, egunerokotasunean bizi ditugulako eraso desberdinak. Eta autodefentsa feminista ez da, soilik, teknika fisikoen bilduma bat, baizik eta jarrera bat da. Eta jarrera hori lantzeko prozesu bat behar dugu eta ahalduntze prozesua da hori, kontzientzia hartuz norbera nola eraiki den, ze autoestima dugun, beldurra, gorputz itxurarekiko zein beldur ditugun, espazio publikoan jarduteko … Guzti hortaz, motxila hori atera, aztertu, horren kontziente izan eta norberak erabaki dezala zein jarrerarekin egin nahi dion aurre biziari orokorrean eta erasoei zehazki"


INDARKERIA SEXISTAREN, ETA ZEHAZKI SEXU INDARKERIARENMUINEAN, SEXUALITATE EREDU KONKRETU BAT EGON DAITEKE?

"Gure ustez, ezinbestean, patriarkatuaren eta gure jendarte egituratzearen inguruan hitz egiten dugunean, ezinbestekoa dugu hausnartzea sexu-genero sistemak zein sexualitate eredu erreproduzitzen eta indartzen duen, eta horrek nola eragiten digun emakumeoi. Gure analisia da bizi garela jendarte eredu baten zeinetan, sexualitate eredu bakarra den hobetsia eta lehenesten den, dela heterosexuala, emakume batek eta gizon batek osatua. Bikote harreman baten oinarritzen dena. Hau da, nolabait, sexualitatea ulertzen da bizitzako fase berdinetan sexualitate era bat izan behar duela. Hau da, 30 urtera arte izan gaitezke nahi duguna, harremandu  gaitezke pertsona ezberdinekin, beti ere, arautua bada, bikote ereduan baldin bada. Baina, nolabait, 30 urtetik aurrera proiektatzen da ezkontza. Guretzat ezkontza da arau sartze horretan oinarrizko elementu bat, kontratu ekonomikoa izateaz gain. Ezkontza, seme-alabak… Hau da, sexualitate eredu bat zeina ugalketara bideratuta dagoen, gorputz ugalkorretan ematen dena eta desira ugalkorrari lotua.


 Hori da, nolabait, elementu klabea iruditzen zaiguna, gaur egungo sexualitate eredu hau sistema kapitalistari dagoela lotuta. Sistema kapitalistak behar du erreprodukziora begirako sexualitate eredua, zeinetan, emakumeok dugun paper bat eta gizonek beste bat. Zeinetan gizona den aktiboa, indartsua … Rol horietan eraikitzen dute edo inposatzen zaie beraien identitatea eraikitzea. Eta emakumeoi, otzana, sumisa izatea sexualki ez hain aktiboak. Eta rol horien indartzea eta erreprodukzioa ematen da gaur egungo sexualitate ereduen bitartez, zeinetan hobesten diren eta legitimizatzen diren praktika sexual zehatz batzuk. Hau da, koitora. Koitozentrismoa deitzen diogu, koitoa oinarri duten praktika sexualak baino ez dituela bultzatzen egungo sexualitate ereduak. Komentario asko, gure artean, gazteon artean: Zer, ligatu duzu? Bueno … ligatu-ligatu ez, baina bueno, ligatu-ligatu bai. Zer da ligatu-ligatu ez?Koitoa ez dutela praktikatu pertsona batekin? Eta erdi ligatu da musu batzuk eman ditugunean, begiratu garela, ukitu garela laztandu garela?


Eredu hau indartzeko badago ikus-entzunezko ekoizpen pila bat: pelikulak, serieak, bideojokoak, aldizkariak, musikak, bideoklipak… Zeinetan indartzen den praktika batzuk"


 SEXUALITATE EREDU HORREN AURREAN ZEINTZUK DIRA AUKERAK?

"Gure lanketa bada, batetik, irakurketa bat egitea inposatzen zaigun sexualitate eredu honen inguruan eta pixkanaka, joatea sortzen bestelako sexualitate eredu batzuk. Sexualitate praktika anitzei, dimentsio politiko bat ematea. Hau da, sexualitatea ez da zerbait pertsonala, bada zerbait politikoa, gure bizitzetan guztiz eragiten duena. Eta, horregatik, aitortza eta dimentsio politiko bat eman behar zaio. Gure etengabeko saiakera da, geroz eta gehiago garela, zailtasunak-zailtasun, bestelako sexualitate eredu baten aldeko apustua egiten dugun herritarrak. Hau da, oso zaila dela, ezinezkoa ez esateagatik, sistema kapitalista-patriarkal honek planteatzen duen sexualitate eredu itxi horren baitan kokatzea eta beharrezkoa ikusten dugula, bisibilizazio bate matea bestelako sexualitate eta identitateena: lesbioanona; transexualen errealitatea, bizipenak, jendarteratzea; gay-ena; ama bakarreko familia ereduak; lagunarteak osotutako familia ereduak geroz eta gehiago direla … Hau da, adieraztea, inposatutako eredu horretan badaudela geroz eta bide gehiago, bidezidorrak, eta horien bila joan behar dugula."


SEXUALITATE ETA IDENTITADE ANIZTASUNA ISLADATU NAHI IZAN DUZUE ARRAKALAK PROIEKTUAREKIN.

"Horretarako dokumental bat osotu dugu “Arrakalak” izenekoa. Guk planteatzen dugu patriarkatua badela haitz handi bat bere araua heterosexualitatea dela, koitoan oinarritutakoa, bikotean, ezkontzan … Eta haitz guzti horretan izan gaitezen arrakalak, beste bizi eredu batetan bizi nahi dugulako, bestelako sexualitate eredu baten eta bestelako identitate batzuekin …"


JAI EREDUEN INGURUKO HAUSNARKETA INTERESGARRIA ERE PLAZARATU DUZUE “FESTA DEZAGUN GAURDANIK GEROA” DOKUMENTALAREKIN…

"Badaramagu urte piloa lantzen jai parekideen aldeko lanketak. Jaiak badirelako testuinguru bat non iruditzen zaigun zapalkuntza

"Festa dezagun, gaurdanik geroar" dokumentalaren irudia

desberdinak ematen diren. Eta errealitatearen parte diren heinean eraldatu egin behar dugula uste dugu. “Festa dezagun geroa” dokumentalarekin hainbat gauza landu nahi izan ditugu. Batetik, adieraztea, festak zer diren. Hau da, gure gizartearen ordena erreproduzitzen dituzten errito eta ohiturak direla. Sistema kapitalista eta patriarkalaren orden hau, espazio publikoaren egituratzea, espazio pribatuaren beste bat. Askotan, tradizioaren izenean eskubide urraketa ematen delako gure herrietan. Eta dokumentalean saiatu gara azaltzen guretzat zer diren festak eta zergatik eraldatu behar dugun. Era berean, ezagutzera ematen dugu baita ere , Euskal Herriko herri desberdinetan, emakumeen parte-hartzea bultzatzeko egiten diren ekimen desberdinak. Geroz eta ekimen gehiago egiten dira “Emakumeak plazara”, herri kiroletan ere geroz eta emakume gehiok hartzen du parte. Dokumentalean lantzen den beste ildo bat da, jaietan eraso sexisten aurrean ze protokolo lantzen diren gure herrietan, nola egiten zaien aurrean. Garrantzitsua baita herriak antolatzen dituzten agente desberdinen artean erantzun protokolo bat osatzea ze jaietan ematen diren erasoak ez da soilik talde feministen erantzukizuna soilik. Hau da, herriarena da erantzutearen ardura.

Errebisio bat egin behar dugu festen antolaketan, egitarauan eta festetan bertan, ikuspegi feminista bat txertatzeko. Hau da, nola antolatzen ditugu, ze espazioetan, zer-nolako parte-hartzea duen, egitaraua, egitarauarekin lortu nahi dena, ze jendearengana heltzen garen Eta horretan inplikatu behar direla Jai Batzorde eta Txosna Batzordeak."

 

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify