Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Ados, badakigu orduan maitasun erromantikoaren kontuarena saldu diguten pelikula bat dela. Beti esperoan egoteko, beti pasiboa, gure ametsak bikotea izatea-ezkontzea-familiabatosatzea izanik. Gure laranja erdia aurkitzea. Edota aktiboak izan beharra, beti lehenengo pausua eman beharra. Beti salbatzaileak. Inoiz ez ahultasuna azaldu. Ezkontzearena azkenengo gauza munduan izan behar du, gure laranja erdia, edo gure nahiak aseko dituena bakarrik aurkitzean. Ez goaz ez dakizuen ezer ez kontatzera...


Ba gauza pilo bat ditugu kontatzeko! Hori beti! Maitasun erromantikotik atera gaitezkeela kontatu nahi dizuegu... bakarrik alternatibak zeintzuk diren jakin behar da, zer da harreman osasuntsu hoiena, harreman askeak. "Beno... nik iadanik egiten dut nahi dudana..." Batzutan bai, bestetan ez. Askotan maitasunaren irudi desitxuratu bat dugu, beste pertsonak behar edota nahi duenaren ingurukoa. Besten gustokoa izateko beharra, gure burua eta geu garena ahaztuz. Eta horrela, ez garen pertsona edo pertsonaietan bihurtzen saiatzen gara. Ikusi duzue Easy telesaila? Bertan, kapitulu (Printzesa begana) batean argi ikusten dugu zer den aldetzearen hori beste pertsonaren gustokoak izateko.


fotograma-easy

Izan zaitez zu zeu! Harreman osasuntsuak ezartzeko honela genion pasa den urtean. Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko.

Gure burua maiatzea, baloratza, ahalduntzea, zoriontsua izateko beste pertsona batekin egon beharrik ez dugula jakitea, "bakarrik geldituko naiz" esaldia trola bat dela... Jende pilo bat digu gure inguruan! Bale, bikote bat izan beharraren presioaz ere hitzegin genezake. Ez da eramateko batere erreza. Bikoteak sortzen direnean askotan jendea desagertzen da! Eta norberaren jarrera, izaera ere aldatu edo desagertzen da askotan. Beno, horretarako... lehen esan dizuegun post-a beriro irakurri! Coral Herreraren hitzan irakurtzea beti dago ondo!


Eta behin, bakarrik egotea ez dagoela txarto, ez dela arraroa, ohartzen garenean eta gurekin gustura sentitzen garela... harremanak ezartzeko edo finkatzeko modu asko azaltzen dira! Mendekotasun, jeloskortasunak, osagarritasunean... eta baita monogamian ere. Poliamor terminoa ezagutzen duzue? Ziur baietz, aspaldian sare sozialetan dabilen hitza da... Poliamor edo polimaitasuna pertsona ezberdinekin harremanak (ezarri eta nahi direnak) ezartzean datza. Harreman batean bagaude, gure bikoteak jakin eta ondo iruditu behar zaio beste pertsonekin egotea. Honek ez du esan nahi beste pertsonekin enroilatu naizela besteak jakin gabe. Hauek adarrak jartzea da. Eta polimaitasuna ez da hori. Ezta harreman ireki bat... Beno, honen inguruan beste batean hitzegin dezakegu. Momentuz kuxkuxeatu pixka bat!



Eta orain polimaitasuna zer den dakidala, halabeharrez polimaitalea izan behar al naiz? Ezta pentsatu ere! Bakoitzak ezarri behar ditu nahi dituen harremanak, bakoitzan jakin behar du non, nola eta noiz eroso sentitzen den... aukeratzen dugun edozein harreman askatasunean, osasunean, zintsotasunean oinarritu behar da. Azken finean guzti hau Beldur Barik Jarrera da. Eta aukeratzea ere, Beldur Barik Jarrera da!

Hilabetea maitasunari buruz hitzegiten pasa dugu. Orain zuen txanda da maitasun erromantikoaren desmuntaiaren inguruko lanak bidaltzeko. Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera maitasun erromantikoaren aurrean Beldur Barik Lehiaketa 2016an!

 

 

Guardar

Guardar

Ikasbidaian maitemindu nintzen. Roman. Noski, lagun batek dio hori normala dela, Roma alderantziz “amor” delako. Eta ez bazara “amor” deitzen den hiri baten maitemintzen ba ez zarela maiteminduko. Baina Roma “amor” da alderantziz eta agian ni ere alderantziz maitemindu nintzen. Roma oso erromantikoa izan zen, itxura, ni oso gustora nengoen berarekin eta bera ere antza nerekin, eta besteek esaten zidaten, Ander, enamoratuta zaude. Eta nik ez nekiela zer zen hori.


Oraindik ere ez dakit ziur maiteminduta nagoen edo ez. Nere lagun batek dio hala izango balitz oso haserre egongo nintzatekeela Marta Bilboko jaietan tipo batekin liatu zelako. Baina nik begiratzen dut nire barruan eta haserrea, haserrea, ez dut topatzen. Nire arrebak dio ez dela haserrea, baina ziur aski minduta egongo naizela. Eta nik mina-mina, ez dut larregi sentitzen. Agian munstroa naiz? Agian ez nago prest maitasunerako, eta oso gaztea naizenez oraindik ez dakit benetan zer den jeloskor sentitzea? Jakin izan banu maitasuna hain sentimendu antolatua zela, agian beranduagorako utziko nuke Romara bidaia.


1bgkl1

Marta eta biok ederto pasatzen dugu, hori bai. Gure artean konfiantza dexente dugu, elkarrekin egotean barre algarak dexenteak dira, sexu harremanetan ondo pasatzen dugu ia beti, nahiz eta beti ez dugun gogorik... Bueno, batzutan kostatzen zaigu elkar ulertzea, baina ari gara horretan ere, denbora eskatzen du, elkarrizketa luzeak eta buruhausteak, baina igual elkarrekin egotea hori ere bada, ez?



Noski elkarrizketa luzeak izan ditugu beste kontu horren inguruan ere. Martak Bilboko jaietan izan zuen lige horretaz, eta beste batzuetaz. Eta egia esan nahiko lasai gaude momentuz. Ez gara sentitzen bestearen bizitza kontrolatzeko gogoz eta horregatik, momentuz, Bilboko jaietara joaten gara nahi dugunean, bakarrik, lagunekin edo elkarrekin. Eta horregatik, segun eta nori galdetzen diozun, gure artekoa ez dela maitasuna esango dizute. Ba ez, gure artekoa maitasun aldrebesa da, alderantzizkoa. Hori da Roman maitemintzearen abantaila agian.


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Luze hitzegin dugu maitasun erromantikoaren inguruan. Bere mitoak ere ezagutu ditugu: laranja erdia, betikotasuna, esklusibitatea, zeloen kontua, kontrolaren kontua, sufritzearen kontua, beste norbaiten osagarria garelaren kontua... Kontuak direlako. Irakatsi dizkiguten kontuak, eta guk oso ondo ikasi ditugunak eta gure bizipen eta bizitzetan egokitu ditugunak. Baina ikasi ditugun heinean ahaztu ditzazkegu. Ahaztu baino gehiago, "desikasi", hitz hau existitzen bada...


Bapatean maitasun erromantikoaren kontu honekin hurrengoa gertatu daiteke. Bale, identifikatu ditugu maitasun erromantikoaren kontu hoiek, baina ez dakigu nola jokatu, nola maitatu "hasta las trancas" ez bada. "Zelorik ez badut jendeak esango du ez dudala maite.." MEC! Ai ene bozina bat izango bagenuen gure burmuinean, eta patriarkatuak irakatsitako edozein norma gogora ekartzean joko balu! Lehenengo momentuetan baliteke zarata asko izatea, baina pixkanaka zarata hori kenduko litzateke, eta patriarkatuak ezarritako traba, sama guztia gainetik kenduko genuke... Barkatu, pentsamenduetan korapilatzen garela... Zeloei buruz ari ginen. Besteek esaten duten horretan. Besteen ustetan. Besteei begira. Ikasi behar dugu besteetaz paso egiten, horrelako adierazpenak badira, behintzat. Askotan, taldetik aldantzea edo taldea ez jarraitzea zaila baita...


Badakigu oso lan haundia egin behar dugula maitasun kontu honekin. Ikusi dugun bezala ez bait gara gu bakarrik, inguruak ere maitasun erromantikoaren eredua ondo finkatzen laguntzen du (pelikulak, telesailak, musika, irudiak, publizitatea...). Beno, gure lana egiten goaz, ez? Harreman toxikoak identifikatzen goaz, maitasun erromantikoaren azpijokoa ere ikusi dugu... hurrengo pausua harreman sanoak eraikitzea da! Lan hori egiteko prest?


Hauxe dira 2014 eta 2015. urteetako Beldur Barik Jarrera Lehiaketen edizioetan maitasun erromantikoari buruz egin zenituzten lanetako batzuk.


ROMÁNTICO ES ANTIAMOR (2014. Egileak: Leyre Cenizo Arroyo eta David Ibáñez Baldomir. 2. Kategoria. Bilbao)



LEHEN URRATSA (2014. Egileak: Silvia Loscos eta Nerea Nievas. 2. Kategoria. Soraluze)



HAU, EZ DA BAKARRIK JOLAS BAT (2015. Egilea: Ane Cenecorta. 1. Kategoria. Basauri)



SIN TI SOY YO (2015. Egileak: Ester Ferré García eta Judit Ferré García. 2. Kategoria. Iurreta)



SIN MEDIAS LARANJAS (2015. Egileak: Iraide Donaire eta Ester Ferré. 2. Kategoria. Durango)



NO SIEMPRE ES AMOR (2015. Egileak: Itsasne González,  Arrate Urbieta eta Tatiana Fernández. 2. Kategoria. Santurtzi)



Maitasun erromantikoa harrapatuta! Badakigu zeintzuk diren zure trikimailuak! Patriarkatua ez da hain azkarra... zirrikituak ezagutzen goaz, eta zirrikitu hoietatik atera gaitezke! Maitatzeko beste modu batzuk eraiki ditzazkegu! Modu sano, libreagoak! Eta horretan gabiltza! Zer da zuentzako harreman sano bat? Nola eraiki? Hilabetea ez da bukatu, ez da bukatu ere Lehiaketa. Maitasun erromantikoaren inguruan bideoren bat egin nahi baduzu... aurrera! Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera maitasunaren aurrean!

Duela gutxi neskato batek, haunditan zer izan nahi zuen galdetzerakoan, printzesa erantzun zuen. “Egitan?” Pentsatu nuen. Egia esanda inoiz ez diot entzun mutil bati printzipea izan nahi duela. Printzesa izan nahi badu ere ez litzateke txarto egongo... Genero estereotipo eta heteroarauarekin ere apurtzen duelako. Baina egitan... printzesa? Nik txikitan seguruenik printzipea esango nuen, nahiz eta printzesa esateak guztia erreztuko zidan; badakizue, “arrarotzat ez hartzeko, taldean sartzeko”... Zenbat gauza egiten ditugu baztertuak ez izateko. Baina hori ere beste istorio bat da. Goazen ipuinen kontura. Behin batean...



Beno printze eta printzesaren kontuekin jarraituz, bale egia da,  printzesen kontua aldatuz joan da. Aldea dago Edurne Zuri edota Mari Errauskin, Mulan eta Brave pelikulako Merida printzesen artean. Hasierako printzesak esperoan zeuden, beti besteen menpe eta besteen zerbitzura, izan ipotxak, izan amaordeak edota sorgiñak. Oraingoak, aldiz, nolabait ahaldunduta daudela esan dezakegu. Egia esanda Brave-eko Meridak ezkontzeari uko egiten dio. Eta Elsa-k neskalaguna izateko aukera omen du... edo iadanik liatuta daude? Atera zaitez armairutik Elsa! Edo gelditu zaitez zu zeu zurekin, ez dago zertan printzipe edo printzesa baten beharrik! Zergaitik bikote baten beharra?


Ez goaz ezer berririk esatera. Ondo dakizue zuek zeintzuk diren maitasun erromantikoaren mitoak eta kontuak, nola funtzionatzen duen harremanen kontu honek: betirako (joe, hainbeste kostatu zait lortzea... orain betirako izan behar duela... bestela zer gertatuko da, bakarrik egongo naiz?), beti eder (ipuinen kontuekin jarraituz, nortzuk dira ipuinetan itsusiak diren pertsonaiak? Nola da posible beti printzesak hain lirain egotea? Kalabaza batean sartzea ez da erreza izan behar... Zazpi ipotxekin bizi naizen etxe bat garbitzean ez dut uste betiko piura mantenduko dudanik...), beti prest (beti esperoan, beti besteak aurreko pausua eman behar du)... Eta beti nire antzerako norbaitekin (zergaitik Edurne ez da liatzen ipotx batekin? Aniztasun funtzionalaren inguruan ere asko esan genezake...). Akabo. Amaitu dira ipuinak, ni neu nire istorioa sortzera noa.




Eta orain printzesa izango naiz. Bai,hala nahi dudalako. Baina erabakitzen duen printzesa bat, batzuetan Darth Vader izango naizena. Zergaitik aukeratu behar?

1ax9zr

Ezagutzen dituzue Faktoria Lilak ematen dituen “Desprincesamiento tailerrak”? Sakatu irudian.

taprincesa

Animatu eta ipuinen kontu honetan zuen Beldur BArik Jarrera zein den kontatu. Zeintzuk izan dira irakurri edota ikusi dituzuen ipuinak? Zelako mezua ekartzen zuten? Nolako harremanak ematen ziren bertan?


 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

gidoia


Konfesatu behar dut. Erromantzisimoaren biktima bat naiz ni ere. Nik ere bakarrik geratzeko beldurra dut, eta mutiloi erakutsi digute neskalaguna izan behar dugula, hori dela normalena, baina gutxi esan digute bakardadeari buruz, suposatzen da gu beti gaudela ondo, gure kabuz ondo moldatzen garela. Baina gero, ai, bikote harremanetan mamu berdinak agertzen zaizkigu: ez dugu nahi bakarrik egon, beste denak norbaitekin daude eta ni ez...


Eta nola antzerkiaren gidoia horrela idatzita dagoen, ba pentsatzen dugu bakarrik ez egoteko modurik onena gidoia jarraitzea dela. Gure bikoteei eskatzen diegu guretzako izatea atentzioa. Gurekin egitea gauza bereziak eta haien denborarik preziatuenak guri eskaintzea. Pentsatzen dugu gurekin baldin badaude ba ez dutela zertan beste batzuekin ere aritu, “zu niretzako zara eta ni zuretzako” esatea maitasun froga bat dela, eta gainera gehien gustatzen zaigun partea lehengoa da: “zu niretzako”. Gero nik egiten dudana... Bueno, hori ikusiko dugu.


Eta hortik aurrera gidoiak gauza zehatzak eskatzen dizkigu: pentsatzea jeloskorra izatea maitasuna dela. Pentsatzea gure bikotea non dagoen eta zertan dabilen uneoro jakitea maitasuna dela. Pentsatzea jendea konplementatu egiten dugula, eta gu gabe bera ez dela ezer, ezin duela bere kabuz hau edo bestea egin... Zertarako emango dizkizuet detaileak. Badakizue zertaz ari naizen, leku denetan ikusten dugun horretaz, pelikuletan, lagunekin dauzkagun elkarrizketetan. Eta badakigu oso oso oso erreala den arren, gidoi bat dela.



Bikote harremanak hori dira azken finean: harremanak. Eta harreman guztiek bezala hori eskatzen dute: errespetua. Eta errespetuak esan nahiko luke ez kontrolatzea. Ulertzea parekoaren askatasuna nahi duena egiteko beste denaren gainetik dagoela. Eta garrantzitsuena elkar errespetatzea dela eta ez jende guztiaren begietan super normala eta erromantikoa izango den harremana izatea. Errespetuz, komunikazioaz, zintzotasunez eta berdintasun nahiaz lortzen dugulako bakarrik ez egotea guk idatzi ez dugun erromantizismoaren gidoia interpretatu nahian.


Guardar

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Spotify