Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Igandea da, bihar berriro eskolara, institutura, unibertsitatera, lanera joan behar dut. Ze azkar pasatzen den asteburua! Igandero pentsamendu bera dut: eta asteburua bi egun izan beharrean buelta emango bagenio eta 5 egunetara pasatu? Gero ezinezkoa dela konturatzen naiz eta errealitatera buelta. Eta pentsamendu hori bakarrik ez... gauza arraroa gertatzen da igandetan ere. Ea zuei ere gertatzen zaizuen. Igande arratsaldea da eta nahiz eta bakarrik egon, nahiz eta lagunekin gelditu, pelikula bat ikusteko gogoak ditugu. Eta bapatean, denak aho batez “zer moduz erromantiko hoietako bat ikusten badugu?”. Ez dakit zer pasatzen den, zergatik igandeak maitasun erromantikoaz betetzen ditugun. Eta honek arrisku handia du... bai, lagunok, guk badakigu maitasuna ez dela pasa den urtean aurkeztu genizkizuen mito hoiek, ez dela laranja erdiaren kontua... baina igandetan gure burmuina biguntzen da eta maitasun erromantikoz betetako mezuak sartzen dira gure baitan. Filtroak kentzen ditugu? Kontuz! Maitasun erromantikoaz hitzegiten duten pelikulak osasunerako kaltegarriak baitira!


Ikus dezagun…

Gizartean arrakasta lortzen dugu bikotean gaudenean... Bai, ni oso horretatik gu biok izatera pasatzen garenean… Gogoratzen Pretty Woman adibidez? Edota Nunca me han besado?



Horrelako zenbat amaiera ikusi ditugu? Azkenengo irudia musua da, neska eta mutilaren arteko musua, happy ending, zoriontsuak betirako, y comieron perdices ideia azpimarratzen dutenak. Zoriontasuna bakarrik bikotean aurkitu dezakegu.


Ikusi duzue “Grace eta Frankie” telesaila? Imajinatu, betirako izango dela uste duzun harremana bapatean apurtzen dela eta zure bizitza berriko eraiki behar duzula. Horrelakotan lagunak premiazkoak dira... Baina ez dago adinik ohartzeko gure burua zaindu behar dugula, nahi duguna egiteko gai garela, gure bizitzaren protagonistak gu geu garela!



Eta "perdices"-ei buruz hitzegiten gaudela... betirako, bizitzatik harago, Buzz Lightyear esaten duen moduan “hasta el infinito y más allᔠmaite egingo zaitut. Ba ez, lagunok, gauzak amaitzen dira. Berriro ikusi lehen aipatu dizuegun telesaila... aspertu gara Crepusculo, Ghost… bezalako pelikulekin. Maitasuna betirako eta “más allá de la muerte” bezalako ideiekin, nola ez dugu gaizki pasatuko, zerbait gaizki egin dugula ideiarekin ibiliko, harreman bat amaitzen denean? Hori esan nahi bait digute. Adi mezuari! Betirako maitasunaren ideia sartu nahi digute, sufritu behar duzunaren ideia, eta harremanak amaitzen badira, porrotak bezala biziko ditugu. Bizitzaren parte dira, gauzak hasi eta amaitu daitezke, edo ez, baina ez dago zertan sufritu beharrik amaitu ez daitezen edo luzatzeko. Ikusi duzue “La Chica danesa” bertan Gerda Wegener-ek gustokoa dugun maitasun eredu bat agertzen digu: zure ondoan egongo naiz, zurekin, baina nirekin ere, nire bizitza eginez.


Beno, gure osasunerako onuragarriak ez diren ezaugarri gehiago aurkitu ditzazkegu maitasun erromantikoari buruz hitzegiten diguten pelikula eta filmetan. Emakumeen mendekotasuna, heteronormatibitea, monogamia, mutilek eman behar dutela aurreneko pausua, mutilentzak garrantzitsuena kopurua dela (zenbatekin enroilatu zara) eta neskentzat kalitetea (benetakoa aurkitu, printze urdin hori)... ezaugarri gehiago ikusten dituzue?


Peli bat gomendatu nahi duzuegu… iadanik ikusia izango duzue, baina bertan maitasun erromantikoaren ondorioak ikusi ditzazkegu. Zeri buruz doa? Ikusi dezagun... neskei zer irakatsi digute? Lana eta guzti hori ondo dagoela, baina bizitza oso bat izateko, bikote bat izan behar dugula, behin bikotea izanda, ezkondu behar garela, eta horrela, lehen genion arrakasta soziala lortuko dugula. Eta gainera, indarrean dagoen “edertasun” ereduaren barruan ez bazaude, esfortsu gehiago egin beharko dituzula. Bada garaia estereotipoetaz barre egiteko!!!



Zeintzuk dira zuretzat harreman sanoak, libreak erakusten dituzten pelikulak eta telesailak? Maitasun erromantikoa osasunerako kalteagarria delako, goazen #BeldurBarikJarrera rekin harremanak eraikitzera!!!!


 

abestiak3


Bale, onartzera noa, guztion aurrean. Hurrengo esaldiak nire ahotik irten dira: burua galtzen ari naiz, inork ez bezela maite zaitudalako”, “si tu no estás aquí...”, “no puedo vivir sin tí, no hay manera...”, “I’m mad about you...”. Onartu behar dut, ahotsa galdu arte abestu ditut hauetako asko. Kalean, lagunekin, parrandan, dutxan... Maitasun erromantikoaz zipriztindutako kantak edonon daude. Edonoiz eraso egiten dute. Erne egon behar gara beraien aurrean!


Bai lagunok, horrelakoa izaten da maitasun erromantikoaren kontua... irratia piztu, tabernan pote bat hartzen gauden bitartean, gure etxean, gure kuadrilan (entzun duzu ezdakitnoren azkenengo kanta? Nire hitzak dira hoiek... nire sentimenduak hain ongi isladatzen dira...), kontzertuetan (kontzertuzalea naiz ni, eta maitasun erromantikoaren kontua edozein musika eredu edo generoan ematen da)... Beti aurkituko ditugu horrelako abestiak. Pasa den urtean batzuk ekarri genituen gure web gunera. Gogoratzen? Sakatu hemen aurreko urteko post-a berriro irakutzeko.


Beno, ba nazkatu egin gara. Bai, neskak beti menpekotasun egoeran abestietan, mutilak beti aurreko pausua eman behar dutela, neskak bakarrik beti esperoan, itxoiten, neskak-mutilak harremanak, beti sufritzen uzten gaituztelako, utzi nahi dugulako, beste batekin dagoelako, beste batekin maitemindu naizelako, zu ez zarela, ni naizela...


Akabo! Gure kantak egitera goaz! Berriak sortu eta daudenak moldatu! Hori bai dela Beldur Barik Jarrera!

Maitasuna ondo dagoelako, maitatzea ondo dagoelako, baina modu libre, aske, batean! Rebeca Lane-k esaten duen moduan, “gertu, baina hezirik gabe”.



Viruta FTM dioen moduan, "Nirea baino ZUREA beti izanez".



La Otra abeslariaren hitzetan, "libre nahi zaitut eta nire burua zurekin ere libre".


Ziur abesti gehiago daudela... gehiago ezagutzen dituzue? Gure #BBplaylist ean gehitu ditzazkegu! Animatu eta bidali zuen maitasun sano eta askearen abestia!


Dauden maitasun abestiak birmoldatzea beste aukera da, Beldur Barik Jarreraz beteriko aukera gainera! Hemen dituzue zenbait adibide!


Ester eta Judit Ferré Iurretatik bidali ziguten pasa den urtean bideo izugarri hau. Maitasun erromantikoaren himnoetako bat hartu eta bere musikarekin SOMOS ESTUPENDAS abesten eman dugu urte osoa!



Abesti honek askorako ematen du... Las insumisas taldeak ere horrelako abestien aurrean bere asperdura agertu du. Taldearen hitzetan “Sin ti chica sana, Que ya esta completa , Como una manzana”.



Beraz,  matxismoz, sexismoz, heteroarauaz... beteriko abestiak hartu ditzazkegu eta gure erara egin! Maitasun erromantikoarekin bukatuz eta maitasun harreman sano eta libreak sortuz!



BELDUR BARIK JARRERAZ BETE MUSIKA! BELDUR BARIK JARRERA DUEN MUSIKA ENTZUN, SORTU!


 

Guardar

Maitasuna guztia suntsitzen duen urakan bat da... mundu osoa kolokan jartzen duen lurrikara... Tira, zenbat aldiz entzun dituzue horrelako esaldiak? Nik milaka aldiz.... eta gero ohiko esamoldeak datoz: "beno, hori maite zaituelako da, maitasuna delako, benetako maitasuna, maitasun maitasuna". Bai noski, zure mundua kolokan jarri behar dela esaten duen maitasun hori (orain bikote moduan pentsatu behar duzu), baita zure lagunak (orain nor maitatu behar duzula, hor jarri behar dituzu indar guztiak, zure bikotean, eta lagunak alde batera utzi ditzazkezu... eta benetako lagunak badira, ulertuko dute), zure sentimenduak ere (ez izan berekoia, zure sentimenduak beste pertsona baten osagarriak dira), zure sexualitatea (bakarrik pertsona horrekin harreman intimoa izan dezakezu, eta pertsona bakarrarekin, eta neskak mutilekin eta mutilak neskekin... ai ama beste pertsona bat gustatzen bazaizu...)... Lista zabaldu dezakegu, baina ideia guzti hoiekin apurtu nahi dugu, maitasun erromantikoaren inguruan darabiltzaten mito guzti hoiekin. Baita gure inguruan, zorabiatzen gaituztenekin ere!


Pasa den urtean mitoei buruz hitzegin genuen. Baten bat ahaztu genuen? Horrela bada... esaguzue!



Berriro hemen maitasun erromantikoaren gaiarekin jarraitzeko. Aurten ere nola maitatu behar dugun irakatsi diguten ikusiko dugu, ideia hori deuseztatu eta GURE MAITAZEKO ERAK sortzeko. Bai, horrela, letra haundi eta pluralean.


Musikaren bitartez...



Pelikula eta telesailetan...



Ipuinen bitartez...



Maitasun erromantikoaren kontu honetan neskak gure papera dugu... eta baita ere mutilok...

Rocio Salazar Rocio Salazar

Pentsatu, eztabaidatu eta ausnartu egin dugu... eta bidali diguzuten bideoetan ere ikusi dugu. Eta laister, berriro ikusteko aukera izango dugu, Beldur Barik Lehiaketa 2016 gertu baita...



Inposatu dizkiguten rol hoietatik aldendu nahi dugu...

tumblr_njqc8068sC1unan3co1_400

Osasungarria den modu batean maitatu eta maitatuak izan nahi dugulako... kanpora harreman toxikoak!

relaci-C3-B3n-t-C3-B3xica-636x423

Eta maitatzeko beste modu batzuk ere ezagutu nahi ditugu, adibidez, hainbestetan entzun dugun poliamor kontu hori...


Kurtsoari hasiera ematen diogu maitasun kontuarekin. Baina maitasun kontzeptu zaharkitu horrekin amaitu nahi dugu. Maitatza sufritzea dela esaten digun ideia horrekin, nor maitatu eta noiz maitatu esaten digun maitasun horrekin... guk sortu nahi ditugu maiuskulak. Gure burua maitatu eta gure ingurukoa, baina zainduz, askatasunean... Rebeca Lane abeslariak dioen moduan "gertu baina hesirik gabe", Viruta FTM kantuan bezala "Nirea baino ZUREA beti izanez", La Otraren hitzetan "libre nahi zaitut eta nire burua zurekin ere libre"... Neska eta mutila nola izan behar dugun irakasten diguten bezala, nola maitatu behar dugun irakasten diguten... Eta guk erramintak hartzera goaz, eta irakatsi diguten guztia deuseztatzera goaz benetan maiuskulak dituen maitasun bat sortzeko. Laguntzerik nahi al duzu? Beldur Barik Jarrearekin maitatu!


Guardar

Guardar
Irailan, maitasun erromantikoari buruz hitzegiten geunden bitartean, Beldur Barik Lehiaketa 2015 ailegatu zen eta martxan jarri ginen, bai bideoak eginez, bai maitasunari buruz hitzegiten.

Maitasuna edonon dagoela ohartu ginen (post hau irakurri nahi?), eta zaila dela bere atzaparretatik ihes egitea... baina ez dela patuaren inguruko ezer... beraz... maitasun erromantikoaren ideiarekin apurtu dezakegu... maitasuna nahi dugun modura berreraiki, eredu osasuntsuagoak eraiki, toxikoak ez diren harremanak sortu...

Maitasun erromantikoei buruz hizketan eman genuen iraila...



Gogoratzen zeintzuk diren mito hoiek?

Lehenengo post honetan hurrengo mitoei buruz hitzegin genuen:

MAITASUNA MUNDUKO GAUZARIK HAUNDIENA ETA AHALGUZTIDUNA DA

LARANJA ERDIA

MAITASUNA ESKLUSIBITATEA ETA JABETZA DA

sin-ti-soy-yo

ZELORIK EZ BADAUDE, EZ DA BENETAKO MAITASUNA. Esaldi ederra… zeloak zer diren eta zer ez diren azaltzen saiatu ginen post honetan. Gogoratu ondo:

EL AMOR NO ES CONTROL

MAITASUNA SUFRITZEA DA. Beno, beno… ipuinari buelta emango diogu eta ondo maite zaituenak… barrea eragingo dizula esango dugu… Post hau gogoratu nahi?

Maitasun erromantikoaren kontu hau kontatu digute, irakatsi digute. Printzesa izan nahi dugu eta gure bizia printzipearen zai eman nahi dugu. Edota printzipea izanik, heroia izan behar eta beti zaldiaren gainean printzesaren bila. Beste norbait horren bila, kanpoan dagoena, nire zai… Beno, ba guzti hau eraikia da, lagun maiteok. Eta eraikia den heinean, deuseztatu dezakegu eta harreman eta maitasun eredu berriak eraiki!



Nola? Beno, aukera ezberdinak pentsatu genituen (http://beldurbarik.org/eu/2015/09/mito-erromantikoak-desmuntatu-ostean-orain-zer) … horren inguruan hausnartzen jarraitu nahi dugu… laguntzerik nahi? Idatzi hemen zure pentsamenduak, eztabaidak, hausnarketak… edota bidali email bat komunikazioa@beldurbarik.org helbidera! Guztion artean, maitasun eredu berriak eraikiko ditugu!

alternativas éticas al amor romántico

Onarpen galanta bota genizuen… askotan ikusi dugula gure burua maitasun erromantikoari abesten SIN TI NO SOY NADA, I’M MAD ABOUT YOU… bezalako letretan (http://beldurbarik.org/eu/2015/09/maitasun-erromantikoaren-mitoak-abesteari-utzi-nahi).

Bideo sorta honekin uzten zaituztegu… Gozatu!!! Eta gehiago jakin nahi baduzue gai honi buruz, sartu gure web gunean eta irakurri irailan landutako gai guztiak!!!









 


Maitatzeko beste eredu bat posible dela aldarrikatu nahi dugu, Faktoria Lila ko bideoaren azkenengo partean dioten moduan. Askatasunean oinarritutako eredu bat. Ez da lehen aldia guzti honi hitzegiten dugula... eta ezta azkenengoa izango ! 2012. urtean horrela genion (irakurri post-a)

Horrela dio Coral Herrera Gomez-ek bere (H)amor, de la editorial Con Tinta Me Tienes elkarlanean idatzitako liburuaren kapituluaren zati batean: Maitasuna deseraiki behar dugu berriro ere asmatzeko, eta horrela gure antolatzeko eta harremanak izateko eredua ere eraldatuko dugu.

El amor se construye

Bale... super erreza... maitasuna desmuntatu eredu berriak eraikitzeko... baina nola demontre egiten da hori? Nola ihes egin “Sin ti no soy nada” bezalako musiken hatzaparretatik? Lagunok, ez dugu guk inoiz esan bidaia erreza zenik... baina honi aurre egin eta bideari ekitean datza gakoa, Beldur Barik jarrerarekin!

Ez da lehenego aldia hau dioguna: izugarrizko garrantzia ematen diogu maitasunari zein bikoteari eta oso gutxi gure buruei/gorputzei eta  autonomiari. Eta modu tradizional horretan eraikitzen diren harremanak, dependentziazko harremanak eraikitzera garamatza askotan. Gure zoriontasunaren ardura beste batengan jartzen dugulako, ez gure baitan. Eta horrek harreman toxikoak, edota mingarriak mantentzera garamatza askotan. Coral Herrera Gomez-en hitzetan “autonomia lortzeko lan egin behar dugu, horrela, askatasunean eta maitasunean oinarritutako harremanak izateko, eta ez beharrean. Ahaldundu behar gara eta norbere burua maitatu behar dugu, baina ezinezkoa izango da guzti hau bakarrik egitea, “norbera salbatu” filosofiaren aitzakian. Bakarrik elkarrekin eta guztion artean (bai neska bai mutil) elkartasun aliantzak eraikiz lortu daiteke”.

querernos bien

Hona hemen pasa den urtean publikatutako post-ean geniona, eta gaurko honetan azalaratu nahi duguna berriro ere horretan jarraitzen baitugu:

Baina bikoterik gabe, “bakarrik” ez gara ezer? Ez gara zoriontsuak? Emakume bat gizon bat gabe ezin daiteke bizi? Lasai asko. Konturatu behar gara ez gaudela bakarrik, gue buruekin gaudela autodefentsa feministako irakaslea den Maitena Monroy-k dioen bezala. Eta gure inguruan, modu eta maila desberdinetan maite gaituen jende pilla daukagu: gure lagunak, gure familia, gure amanteak, gure auzokoak, ezagunak… Baina gure buruak maitatzea da garrantzitsuena, gugan sinistea, gure zoriontasun propioa sortzeko dugun gaitasunean. Zeintzuk izan daitezke horretarako klabeak? Coral Herrerak erreztutako hainbat gako errekuperatzen ditugu:

  • Izan zu zeu: Deskubritu nor zaren. Zeintzuk diren zure aspektu positiboak eta horiek baloratu. Zer den gustatzen zaizuna, zein bizipenek ematen dizun plazerra (kirola egitea, bidaiatzea, idaztea, musika sortzea, lagunekin konpartitzea denbora…) eta ekin horri. BZure buruarekin eta zure bizitzarekin gustura bazaude ez duzu beharko inor.



  • Hobeto zure buruarekin, maite ez zaituen batekin baino. Hainbesteko garrantzia ematen zaio gizarte honetan bikote harremanei, hainbesteko beldurra izaten dugu “bakarrik bukatzeko” edozein pertsona hautatzen dugula gure bikote bezala, nahiz eta min ematen didan pertsona bat izan. Edota norbaitekin gaudenean eta berataz hainbeste dependitzen dugunean, kostatu egiten zaigu imaginatzea posible dela bera gabeko bizitzarik izatea: gure denbora libre osoa berarekin pasatzen dugulako, bere lagunak bihurtu direlako gure lagunak… Edota uste izaten dugu, bera gabe gure bizitza mierda bat izango dela, bakarrik ez garela gai izango ezer egiteko, zoriontsuak izateko. Baina, askotan, hobeto gu gutara, horrela ikasten baitugu gure buruak onartzen, deskubritzen eta gu geugan sinisten. Bakardadea ere, ona da gure sentimenduak ordenatzeko, gure autonomia indartzeko. Bizitza super interesgarria da norbaiti lotua egoteko. Sentitu aske eta hegan egin!

  • Dexintozikatu emozionalki. Noizean behin, bikoterik edo rollorik gabe egotea ondo datorkigu, tiobibo emozionalik gabe: orain subidoiarekin, orain bajoiarekin. Pentsatu zenbat energia, esfortzu eta denbora zuzentzen dizkiegun maitasun-harremanei. Hartu opor batzuk eta pasatu horietaz: zure lagunekin egoteko denbora izateko, lasai egoteko, zure bolara ibiltzeko…Edota erabili energia guzti hori betidanik nahi izan duzun hori egiteko: musika talde bat sortzeko, bidaiatzeko, eskalatzeko...

  • Bakardadea pisutsu egiten bazaizu... Elkartu ekimenetara, parte-hartu gauza desberdinetan. Batez ere, emakumeen independentziaren alde dabiltzan emakume taldeekin. Jende berria ezagutuko duzu eta zure energia eta sormen guztia  eraldaketarako erabilgarri izango da!


Zure burua maitatu, zure ingurukoak zaindu, oraina bizi etorkizunaz ahastuz, beldurrak alde batera utzi, jendea den bezalakoa maitatu mitifikatu gabe, zure askatasunaz maitemindu, eta besteen askatasunaz ere, ezetz esan sufrimenduaren pentsamendu horri maitasuna minarekin identifikatzen duena, zure ingurua maitasunez bizi, maitasunez bete, askatasunez, eta berdina egin zure buruarekin!

Maitasun eredua zuk eraiki! Inoren gainetik jarri gabe, inorren pean bizi gabe! Alternatibak baditugulako!

alternativas éticas al amor romántico

Maitasunak poza, irria, askatasuna, autonomia da.... maitasun eredu berri eta asketzaile batzuen alde lan egin dezagun. Lagundu nahi? Nola bizi dituzu zuk harremanak? Nolako sentipenak izan ditugu maitasun erromantikoaren mitoak apurtzen saiatu garen hilabete honetan zehar?

Eta horretan gabiltza….


Hurrengo hilabetean maitasunari buruz hitzegingo dugu… baina gure gorputza, besteen gorputzak, maitatzeari buruz. Indarrean dauden estereotipoekin apurtu nahi? “Normalak” diren gorputzetatik haratago joan nahi? Gure gorputzen harreman berriak eraikiko ditugu… maitasunean bezala, autonomiaz, dependentziarik gabe, ahalduntze prozesuak erabiliz… gurekin etorri nahi?


 

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify