Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!
Orainarte, post guzti hauetan, hilabete honetan zehar, askotan esan dugu nola maitatu irakatsi digutela. Musika, ipuin, pelikula eta telesailen bidez zeintzuk izan behar diren jarraitu beharreko pausuak, sentitu beharreko desioak, burutazioak... Ados al zaude esandakoarekin? Ez gara gu maitasun erromantikoa eraikia dela esaten duten bakarrak…

553872_466923200055147_70894052_n

 

Ainara Santamariak hurrengoa esaten digu Topatu.info komunikabideari emandako elkarrizketa batean:

Erromantikoki maitatzea erabaki bat bada, ikasi egiten al da maitatzen?

Maitatzen ikasi egiten dugu eta irakatsi egiten digute. Eta, beraz, erakutsia bada, aldaketarako aukerak ere sortu egiten dira, ikasitako guztia deseraiki ahal dugulako eta berriz eraiki, bakoitza ongi sentitzen den modu horretan.

Maitasuna eraikuntza bat denaren sinesmenak pisua galdu du gaur egun, eta zerbait berezkoa edota barrutik ateratzen zaiguna bezala agertzen da. Adibidez, zeloen kontu horrekin guztiarekin, sarri entzuten da norbaitek beste batekiko zeloak sentitzen baditu gehiago maite.




Beraz... zerbait eraikia bada, eta bizi garen garaiaren arabera eraikitzen bada... zergaitik ez deuseztatu, berriztatu, aire berriak sartu daitezela utzi, berreraiki? Coral Herrera Gomez-ek esaten duen bezala: “maitasuna desmuntatu behar dugu berriro asmatzeko, horrela harremanak izateko eta antolatzeko ereduak eraldatuko ditugu”. Gehiago irakurri nahi baduzu, hemen duzu bere post-a.

Eta maitasunaren ideia erromantikoaren deuseztatze horretan, hilabete honetan aipatu ditugun mitoak deseraiki behar ditugu: bestearenganako sakrifizioaren ideia, hau da, gauza guztiak albo batera uztera behartzen duena; maitasun erromantiko horrek eraikitzen dituen espektatiba magikoak deuseztatzea; laranja erdiaren mitoa; betiereko maitasuna, bakarrik benetazko maitasuna gure bizitzetan behin agertzen denaren ideia; fideltasuna eta esklusibitatea; jeloskortasuna maitasunarekin parekatzea...



Esan bezala, mito guzti hauek eraikiak dira, harreman eredu bakar bat sortzeko helburuarekin. Sakrifiziorik ez badago, ez da benetako maitasuna, ez duzu benetazko harreman bat edukiko, berekoia baitzara; beste pertsona batenganako desioak badituzu, harreman sanoa ez dela esango dute; bikotea izango da harreman bat izateko eredu bakarra... etabar, etabar. Guzti honek toxikoak diren harremanak eraikitzera eramaten gaitu.

relaci-C3-B3n-t-C3-B3xica-636x423

Zer da zuretzak harreman toxiko bat? Eta maitasunaren ideia berreraikitzera goazenez... zeintzuk izango lirateke zuretzak maitatzeko beste era horren oinarriak?


Hurrengo post-ean hilabeteari agur esango diogu oinarri hoiek zeintzuk izan beharko lirateken finkatuz (edo behintzat, ahalegina eginez). Eta ez gaude bakarrik bikote edo harreman sentimentaletaz hitzegiten! Lagun harremanak, familiarteko harremanetaz ere ari gara! Goazen guztion artea,  Coral Herrera Gomez-ek esaten duen bezala, “maitasun sareak” eraikitzera! Beldur Barik Jarrerakin maitatu! Sentitu! Bizi!

MAITASUN_ERROMANTIKOAIadanik irailaren erdiaren muga pasa dugu eta maitasun erromantikoaren mitoak ikusi eta deuseztatzen saiatu gara. Beno, lasai hartu ere. Ondo dago ikustea nola funtzionatzen duen sistema konplexu honek , baina deusteztatzearena... bere denbora behar du. Baina horretan gabiltza! Maitasun erromantikoak dakartzan mito hoiek identifikatu eta aldentzen saiatu, harreman berriak eta sanoagoak eraikitzeko asmoz.

Eta harreman sano hoiek eraikitzean argi izan behar dugun beste gauza bat... maitasunak ez duela sufrimendua ekartzen. Hots, benetako maitasuna bada, sufritu behar duzula. Gogoratzen txikitan irakurritako liburuak? Printzesak torre batean preso, lotan auskalo zenbat urte, pozoia hartuta hilzorian... zelako panorama, eta printzeak? Dorrea gora ta behera, beti zaldiaren gainean, zerbaiten bila, beti ausart, beti prest sorgin, deabru, dragoiari aurre egiteko. Beti sufritzen. Eta sufrimenduaren ideia hau ez da bakarrik maitasunean gelditzen. Zerbait lortu nahi baduzu, sufrimenduarekin egin behar duzunaren ideia ere hortxe daukagu. Adibide gisa, hortxe ditugu telebistan bere ametsa lortzearren sufritzen duten pertsonek, iritzi gogorrak jasotzen dituztenak... beno, baina hau ere beste istorio bat da...

11694942_876350245779105_7123967183873787445_n

Beno, maitasun erromantikora bueltatuz... irakatsi diguten maitasuna sufrimenduarekin harreman estua du, eta gainera, minik ez badago, benetazko maitasuna ez dela esaten digun horietakoa. Maitasun erromantiko horretan, sufritzen duenak bere sufrimendua agertzen du maitatzeko ahalmena izango balitz bezala. Eta gauza ez da sufritzea, sufritu dezakegu, baina sufrimendua bada agertzen dugun gauza bakarra, sufrimenduan oinarritzen badugu gure maitatzeko ahalmena, orduan zerbaiten truke izango da gure maitasuna, ez da maitasun librea izango, ez dugu gure bihotza ezerren truke ematen, eta ondorioz, nahi genuena lortu ezak hurrengoak ekartzen ditu: irainak, desprezioz betetako jokabideak eta azalpenak… guzti hau “maite dugun” pertsonari zuzenduak. Hainbeste maite baduzu norbait libre nahi duzu, eta den moduan, zuk maite ala ez! Ea noiz sartzen dugun gure buru ero hauetan!

Zenbat buruauste ere hurrengo esaldia esango baziguten... eta gauzak diren moduak hartu! Zure burua maitatu, zure ingurua zaindu eta aurrera!



Badirudi sufrimendurik gabeko maitasuna maitasuna ez dela, eta hemen arriskutsua den zerbaitekin topatzen gara. Askotan esan dugu maitasunaren izenean gauza asko egiten direla, eta pasa den astean zeloei buruz hitzegiten genuenean ere arriskutsuak zirela azpimarratu genuen ere... ba sufrimenduarekin berdina esan dezakegu ere... noiz hasten da harreman bat arriskutsua, tratu txarretakoa, indarkeriaz betetakoa... bihurtzen, hasieran “grinazko maitasuna” dela uste dugulako?

Hona hemen Coral Herrera Gomez-ek sufrimenduaren inguruan dioena:

(Ez) gaude maitasuna dela eta sufritzera kondenatutak: erabakiak hartu ditzazkegu, atseden emozionalak hartu, mintzen gaituenean urrundu. Komeni ez zaigun pertsonarekin maitasuna galdu dezakegu, maite ez gaituzten pertsonetaz ahaztu, gure bizitza partekatzeko lagun onak aukeratu. Ateak itxi ditzazkegu eta oraina iraganean bihurtu, edo beste batzuk ireki ditzazkegu eta iragana orainan bihurtu. Maitasunak ez gaitu lotzen, ezta mugatzen ere, ez gaitu leku batean milaka aldiz iraultzen. Gu geuk gara gure emozioen jabe egin behar garenak eta maitasunaz gozatzeaz galerazten diguten kanpo eta barneko oztopoak landu.

Uste al duzue maitasunak hainbeste sufritzea dela? Hurrengo post-etan maitasun eredu sanoei buruz hitzegingo dugu, harreman sanoak nahi ditugulako gure bizitzan, errespetuan, askatasunean, laguntasunean, elkarrekiko konfidantzan oinarritzen den maitasuna! Banakako gisa hartzen gaituen maitasuna! Ondo maitatzeko bide galanta dugu, baina horri ekitera goaz!

Aldatu dezagun ipuina: Ondo maite zaituenak...  barrea eragingo dizu!


Zuretzako zer da harreman sano bat? Maitasun sano bat? Kontaiguzu! Edo hobeto… bideo bat bidali!!!


 

 

 

 
Y después de conocer algunos de los mitos románticos que condicionan nuestra manera de sentir, de vivir las relaciones (ya sea con mi ligue, mi pareja, mi amiga, mi amigo... Ya sean relaciones hetero o relaciones homosexuales...), llegamos a un mito al que queríamos dedicarle un post aparte... es aquel que dice que los celos son parte del amor, esos que dicen que son pruebas de amor. “Si está celosa o celoso, es porque te quiere, porque le importas. Sentir celos es normal cuando se está enamorada o enamorado”. ¿En tu cuadrilla no ha pasado alguna vez que alguien haya contado una historia sobre celos y salte otra persona con estas frases o justificaciones?

DANGER! DANGER!




Como dice la psicóloga Ianire Estébanez en su blog “Mi novio me controla lo normal”: Los celos, son un sentimiento que como tal, puede ser normal que experimentes... Vamos, que si la chica o el chico que te mola, con el que estás tonteando, o estás saliendo, o lo que sea, tontea con otra persona… ese sentimiento es un sentimiento normal o común... Los llamamos celos pero en realidad son inseguridades que tenemos, miedos a que la otra persona deje de vernos como queremos, desconfianza... Pero eso son temas que tenemos que tratarnos nosotras y nosotros. Son nuestras inseguridades y desconfianzas las que empiezan a trabajar, y tendríamos que pararnos y no darles bola. Vale, ya sabemos que es muy fácil decirlo...

EL AMOR NO ES CONTROL

Coral Herrera Gómez nos dice que Los celos son un claro síntoma del egoísmo del amor romántico. Nos ponemos celosos y celosas cuando nuestro objeto de amor desvía su foco de atención de nosotros a otra persona o actividad. Y no solamente nos ponemos celosos o celosas de la persona que nos mola, también de nuestra ama, de nuestro aita, de las y los colegas... Así que ya vamos poniéndole nombre. No hablamos de amor cuando hablamos de celos o de egoísmo o de posesión. Pensar que una persona es tuya.

armatucoso-no-son-celos-2089165

Y  bueno, es algo que tenemos que gestionárnoslo nosotras y nosotros (esos miedos o inseguridades), pero el problema grande que tenemos es cuando ese malestar celoso se convierte en control, en empezar a vigilar mensajes, a cambiar hábitos de esa persona, a hablar mal de sus amistades... y todo eso se hace en nombre del amor. Porque si tu me quisieras como yo te quiero a ti, no te importaría hacerlo... poner en el centro de tu vida a esa persona, perder el espacio que tienes con tus colegas, dejar de ser tú para ser tú+la otra persona. Como decíamos al principio del post.. eso no es amor, ¡es una obsesión!

whatsapp-celosa

Y ahora estaréis pensando... ¿entonces mejor no creer en el amor? ¿Enamorarse es malo? Os respondemos con un NOOOO enorme y absoluto. Lo malo es que tu vida deje de ser tu vida, para convertirse en la vida de otra persona, centrarlo todo en alguien, olvidándote de ti. Para nosotras y nosotros enamorarse es... sentirse especialmente atraído y a gusto, cómoda o cómodo con alguien ¿Qué es para tí?


Amor y amor romántico NO es lo mismo, aunque suenen parecido o parezcan sinónimos. Dejemos las relaciones tóxicas que nos limitan de lado y vamos a crear relaciones libres y sanas. Relaciones que tienen actitud Beldur Barik!!


Queremos que nos contéis vuestras experiencias, vuestras opiniones, vuestras reflexiones sobre este y todos los temas. Animaros a participar, y sobre todo…¡quereros mucho, y quereros bien!

Hilabete erdia eman dugu iadanik maitasun erromantikoen mitoei buruz hizketan, eta oraingo honetan, beste batekin gatoz: maitasuna exklusibitatea eta jabetza da. Bai lagunok, maitasun erromantikoa betiko izango den maitasuna izango da, bestela ez da maitasun erromantikoa, edo benetazko maitasuna, esango dute hortik. Jeloskorrak izan behar gara gure harremanean, bestela ez da benetako maitasuna izango. Maite banau, ezin ditu gustoko izan beste pertsona batzuk… eta betirako izango da gure maitasuna! Eta maitasun heterosexuala benetazko maitasuna dela ere esango digute… kar kar kar! Maitasun gay edo lesbikoetan mito erromantikoetan eroriko ez bagina bezala… (gogoratzen Andrea Momoitok duela urte batzuk idatzitako artikulu hau? Berriro irakurri nahi baduzue, hemen klik egin).

Imajinatu, egun guztiak, elkar ezagutzen duzunetik pertsona bat, desio berdina izan behar duzula. Eta elkar oheratzeko gogoak beti hor daudela, eta pasioaren suaren indarra beti mantentzen dela, itzali gabe. Bai zera! Egunak izango ditugu, eta desioa beti ez da berdina izango, eta horrek ez du esan nahi gutxiago maite duzunik pertsona bat. Lagunekin ere egon nahi badut, ez da ere gutxiago maite zaitudala. Maitasunaren izenean asko dira esaten direnak… ikusiko dugu beste post batzuetan hobeto. Jarraitu dezagun gure mitoekin. Mitoak ezagutu deuseztatzeko, hori da ideia! Baina arnasa hartzeko, eta desioaren ikuspuntu bat ikusteko, iadanik ezagutuko duzuen bideo bat. Adi tipoak esaten duena whatsapp-eko ikonoei buruz!



Bazen aspaldi telesail bat, eta telesailari hasiera ematen zion abestiak “mi vida eres tu, y solamente tú” zioen. Denbora pasatu den arren, abesti askotan mito honi buruz hitzegiten da. Eta bakarrik abestea izango balitz… Askotan, maitasunaren izenean, gu garena, galtzen dugu. Hau da, maitasuna ulertzea norberaren “esentzia”ren galera bezala, momento horretan, garrantzitsuena beste pertsona horrekin osatzen duzuna delako. Ni izateari, interes pertsonalak izateari, hobby batzuk izateari, iragan bat izaterari… guzti honi uzten diot beste pertsona eta ni izateko. Zer deritzozue honi buruz? Imajinatu lagunak, senideak, taldekideak, pertsona guzti hoiekin dituzun harremanak alde batera utzi, zaintzeari utzi.. Bakoitzaren esparruak, gustuak, hobbyak errespetatu eta ezagutu behar dira.

sin-ti-soy-yo

Maitasun erromantikoa, betiko maitasuna da. Txikitako ipuinetan “y vivieron felices y comieron perdices” deritzoguna. Neska izanda ezin zara zer desio duzun hortik bueltaka bilatzen aritu behar, El Arrebato-k esaten duen bezala “búscate un hombre que te quiera, que te tenga llenita la nevera”. Mutil edota neska desberdinekin ligatzea tarte batean ondo dago… baina maitasun erromantikoa, maitasun biribila, asetzen zaituen maitasuna pertsona bakarrarekin izango da, eta ligatzeko bide hori helburu bakarra izango du, benetan maite zaituen, benetan maite duzun pertsona aurkitzea… Laranja erdia! Eta mutila bazara, ba beno, horrela da lagunok kontatu digutena, zuk lasaitu, ondo pasa eta gero gerokoak, baina amodioa bilatu gabe. Maitasun erromantikoak ere bereak egin ditu mutilen paperan, nork jarri nahi du printze urdinaren jantzia?

princesas

Pasa den urtean honela genion, eta berdin pentsatzen jarraitzen dugu!

Bikotea izateari sekulako garrantzia ematen diogu. Ematen du bikoterik gabe hutsaren hurrengoa zarela, porrot egin duzula bizitzan. Izan ere, bikotea omen da gehien maite izango zaituena, gehien zainduko zaituena, hobetoen ezagutuko gaituenak.
Ados zaudete? Pertsona bakar batek emango digu behar dugun guztia? Bestelako harremanek eta gure bizitzako proiektuek edota aspektuek ez gaituzte asetzen? Gure lagunek, txikitatik gurekin dauden pertsona guztiek ez al gaituzte ondo ezagutzen ala, ez dira gutaz arduratzen?
Maitasuna ulertzeko oso modu zurruna eta exigentea da. Exklusibitatean oinarritzen da. Hau da, eskatzen da pertsona bakar batekin garatzea gure afektibitatea eta sexualitatea. Eskatzen dugu, gainera, guztiaren gainetik jartzea, bai lagun-harremanen gainetik, bai norberaren espazioaren gainetik. Eskatzen da guztia ematea, sakrifikatzea eta, ondorioz, gure bikotea den pertsona hori  jabetza bezala ikusten bukatzen dugu. Uste izaten dugu bikotearen izenean, edozer gauza egiteko eta eskatzeko eskubidea dugula: gurekin egoteko momentu oro, maitasuna erakusteko (maitasun probak)...  Eta azkenean kontrolean eta neurri gabeko eskakizunetan oinarritutako harremanetan bilakatzen dira, non zeloak diren maitasunaren adierazle garrantzitsuenak.

Eta gustokoa dugun gai batera heldu gara… zeloak, jeloskortasuna… baina guzti honi buruz hurrengo post-ean hitzegingo dugu… Zer deritzozue orain arte hitzegin dugunari buruz?


Ostegunerarte… Puro Luego-ren Moñerias kanta utzi nahi dizuegu! ¡¡¡Si tu no fueras tan tan tú, y yo no fuera tan tan yo!!!!


Bale, onartzera noa, guztion aurrean. Hurrengo esaldiak nire ahotik irten dira: “burua galtzen ari naiz, inork ez bezela maite zaitudalako”, “si tu no estás aquí...”, “no puedo vivir sin tí, no hay manera...”, “I’m mad about you...”. Onartu behar dut, ahotsa galdu arte abestu ditut hauetako asko. Kalean, lagunekin, parrandan, dutxan... Maitasun erromantikoaz zipriztindutako kantak edonon daude. Edonoiz eraso egiten dute. Erne egon behar gara beraien aurrean!

Aurreko post-ean maitasun erromantikoen mitoen inguruan bi mito ikusi genituen... hobeto musika bidez ikusten baditugu...



Contigooooo... Quiero ser lo que nunca he sido... Nire bizitzako gauzarik onena zurekin egotea da... beti... zurekin… Zurekin guztia egitea... Imajinatzen duzue? Sanoa al da zurekin etengabe eta bakarrik egon nahi duen pertsona batekin egotea? Komunera joaten bazara? Bera berarekin doa? Zelako paranoia! Imajinatu! Hau ez da batere sanoa! Lagunekin bakarrik egotea sanoa da, aizu! Beraz... kantari letra aldatuko diogu… ¡QUIERO ESTAR CONMIGO! ¡Y contigo a ratos! Biok nahi dugunean, ondo datorkigunean, presiorik gabe, Beldur Barik!



Nondik hasi... printze eta printzesen kontua ligatzeko ez da batera berria motel! Berriro ni printzea, bera printzesa... Eta biak printzesa izan nahi badugu? Biak printzipe? Ai ama! Horretarako ez daude horrelako kantak! ¿Por qué estás tan sola? Esaldiaren aurrean bakarrik gauza bat esan dezakegu...

Meme ligoteo sano 1

Kantuei kontu honi neurria hartu diogu, beraz jarraitu dezagun... Beste mito batekin topo egingo dugu. Maitasunean erabat eman behar duzu zure burua. Sekulako lana baita maite duzun norbait eta maite zaituen norbait aurkitzea, beraz... guztia eman behar duzu.

Askotan entzuna izan dut hurrengo esaldia “neska jatorra ematen du, bikoterik ez izateak arraroa da, zerbait gertatuko zaio”. Milaka gauza! Pentsatu al duzu ez beharbada pertsona horrek ez duela bikoterik nahi, lagunekin ondo pasatzen duela, ez zaizkiola mutilak (neska bada) edo neskak (mutila bada) gustatzen? Beste istorio bat, mitoekin oso harremanean dagoena hori delako... zergaitik aurreritzi behar da harreman guztiak heterosexualak direla? Eta gustokoa dudan beste esaldi bat: Pertsona bat behar du bere alboan, bestela, ez da zoriontsua izango . Ezer gutxi esatera noa… irakurri aspaldi idatzitako post hau!

Hurrengo post-ean azkenengo mito erromantikoari aurre egingo diogu… Baina astea ondo amaitzeko… hona hemen gure #BBplaylist ean dagoen kanta bat…


Gehiago ezagutzen duzue? Maitasun istorio sanoak kontatzen dituzten kantak? Kontatu!


 

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify