Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Maitasun istorioak, benetakoak, “betirako”, “edozerren gainetik”, “zurekin hil arte” eta horrelako promesekin giltzaperatzen ditugu.  Promesak, seinaleak, probak behar izaten ditugu sinisteko, zihur izateko pertsona horrek benetan maite gaituela. Eskatzen diogu esateko, adierazteko, erakusteko. Geroz eta gehiago. Eta zein nekagarria... Modan jarri zen aspaldi, hiri edota zonalde erromantikoetako zubietan maitasunezko kandadoak jartzea: Florentziako Cinque Terren, Venezian, Parisen... Eta begira ze kurioso, zubiek ez dute jasaten gehiago hainbeste maitasun: erortzen ari dira.


 

betirako maitasunak ez dira existitzen

Harreman bat giltzapertatzeak ez dauka zentzurik. Emozioak aldakorrak direlako, bizi dugun momentuagatik, ezagutzen dugun jendearengatik. Gu geu aldatzen goaz. Esaterako, ez dugu berdin sentitzen, bizitzen maitasuna (eta beste gauza asko) 15 urterekin edota 25rekin. Beraz, posible da betirako maitasuna prometitzea?  Ezin dugu kontrolatu besteek gugatik sentitzen dutena, ezin gara izan horren jabe.  Pertsonak beraien askatasunean maitatu behar ditugu, harreman askeak nahi baditugu, errespetuan oinarritutakoak. Eta etorri diren bezala joaten utzi behar diegu:



Baina harremanak bizitzeko dugun eredu horren erruz, ez ditugu horrela kudeatzen. Ikusi genuen aurreko post honetan, maitasun erromanikoaren kulturak bultzatzen duela istorioak oso modu muturrekoan, intentsoan, bizi behar ditugunaren ustea. Eta istorio bat bukatzen denean ere, ematen du horrela bukatu behar dela: sufrimenduarekin, dramatismoarekin, erabaki gogorrekin... Zeren eta, edo bikotea gara edo ezer ez. Zergatik? Zergatik ezin gara izan lagunak? Zergatik desagertu behar da gure bizitzetatik betirako garrantzitsua izan den norbait? Badaude istorio batzuk toxikoak, oso toxikoak izaren direnak eta beraiengandik urruntzea behar dugu. Egin behar dugu. Baina badaude beste istorio batzuk, soilik, bukatu egin direla. Eta gure bizitzetan garrantzitsuak izan diren pertsona  horiek, ezin dute jarraitu gurekin?

Inork ez digu erakusten nola kudeatu gure emozioak eta gure harremanak. Harremanak aldatu egiten direlako eta kudeatu egin behar ditugu, zaindu. Harremanak negoziatu egiten dira eta baita hausturak ere. Maitatzeko era asko daude eta pertsona bera modu desberdinetara maite dezakegu. Ikasi dezakegu. Mari Luz Esteban antropologak dioen bezala Crítica del pensamiento amoroso liburuan "Oso gutxi dakigu maitasunaz maitasuna eta gero. Laguntasun-harremanez, lagun harremanak eta gero. Eta, hala eta guztiz ere, existitu egiten dira". Posible da nahiz eta inguruneak pentsarazi ezinezkoa dela norbait maitatzea.

Desjabetu, aska dezagun maitasuna. Bizi dezagun modu aske eta fluidoan!

 

 

 
Neskak super romantikak omen gara. Zinemara goazenean amodiozko istorioak kontatzen dituzten pelikulak hautatzen

Carregour-ek aurtengo denboraldian saldutako kamiseta Carrefour-ek aurtengo denboraldian saldutako kamiseta

ditugu, gure lagunekin orduak eta orduak ibili gaitezke gure harremanez hitz egiten. Baina romantikak gara edo egin egiten gaituzte?

Izan ere, fijatzen bagara, txikitatik maitasunezko mezuekin bonbardeatzen gaituzte denbora osoan: hello kitty-z janzten gaituzte, beti musu bat emateko eskatzen digute, printzesaz mozorrotzen gaituzte, barbie eta ken oparitzen digute…Nerabezarora heltzen goazen heinean, paso egiten dugu maitagarriez eta horrelako kursiladez. Baina mezu berberak igortzen dituzten pelikula eta serie mordoa daude: zure bizitzako laranja erdia bilatu behar duzu benetan zoriontsua izateko.Ikusi genituen aurreko baten.

Carrefour-eko neskei zuzendutako kamiseta honek omen dio “ez zara ezer, norbaitek maitatzen zaituen arte”. Zenbat aldiz entzun dugu maitasunezko istorio handi batek ematen diola zentzua gure bizitzari. Maitasunik gabe (bikotearen maitasunik gabe) ez garela ezer? Eta, azkenerako, maitasun-adiktetan bilakatzen gaituzte.

Coral Herreraren arabera, mezu guzti horiek sekulako dependentzia emozionala eragiten dute neskengan: izugarrizko garrantzia ematen diogu maitasunari zein bikoteari eta oso gutxi gure buruei/gorputzei eta  autonomiari. Eta, bere hitzetan, dependentzia hori oso arriskutsua da. Gure zoriontasunaren ardura besteengan delegatzen dugulako. Bakarrik ez egotearren “edozeinekin” egoten bukatu dezakegulako nahiz eta min eman. Edo utziak izatearen sekulako beldurrarekin bizitzen garelako eta amaitzen dugulako ez garen zerbait izaten. Edo sekulako expektatibak sortzen ditugulako maitasunaren inguruan eta existitzen ez den zerbait ari garelako bilatzen une oro eta oso frustratuak sentitzen gara.

Baina bikoterik gabe, “bakarrik” ez gara ezer? Ez gara zoriontsuak? Emakume bat gizon bat gabe ezin daiteke bizi? Lasai asko. Konturatu behar gara ez gaudela bakarrik, gue buruekin gaudela autodefentsa feministako irakaslea den Maitena Monroy-k dioen bezala. Eta gure inguruan, modu eta maila desberdinetan maite gaituen jende pilla daukagu: gure lagunak, gure familia, gure amanteak, gure auzokoak, ezagunak… Baina gure buruak maitatzea da garrantzitsuena, gugan sinistea, gure zoriontasun propioa sortzeko dugun gaitasunean. Zeintzuk izan daitezke horretarako klabeak? Coral Herrerak erreztutako hainbat gako errekuperatzen ditugu:

  • Izan zu zeu: Deskubritu nor zaren. Zeintzuk diren zure aspektu positiboak eta horiek baloratu. Zer den gustatzen zaizuna, zein bizipenek ematen dizun plazerra (kirola egitea, bidaiatzea, idaztea, musika sortzea, lagunekin konpartitzea denbora…) eta ekin horri. BZure buruarekin eta zure bizitzarekin gustura bazaude ez duzu beharko inor.

  • Hobeto zure buruarekin, maite ez zaituen batekin baino. Hainbesteko garrantzia ematen zaio gizarte honetan bikote harremanei, hainbesteko beldurra izaten dugu “bakarrik bukatzeko” edozein pertsona ha-woman-without-a-fishautatzen dugula gure bikote bezala, nahiz eta min ematen didan pertsona bat izan. Edota norbaitekin gaudenean eta berataz hainbeste dependitzen dugunean, kostatu egiten zaigu imaginatzea posible dela bera gabeko bizitzarik izatea: gure denbora libre osoa berarekin pasatzen dugulako, bere lagunak bihurtu direlako gure lagunak… Edota uste izaten dugu, bera gabe gure bizitza mierda bat izango dela, bakarrik ez garela gai izango ezer egiteko, zoriontsuak izateko. Baina, askotan, hobeto gu gutara, horrela ikasten baitugu gure buruak onartzen, deskubritzen eta gu geugan sinisten. Bakardadea ere, ona da gure sentimenduak ordenatzeko, gure autonomia indartzeko. Bizitza super interesgarria da norbaiti lotua egoteko. Sentitu aske eta hegan egin!

  • Dexintozikatu emozionalki. Noizean behin, bikoterik edo rollorik gabe egotea ondo datorkigu, tiobibo emozionalik gabe: orain subidoiarekin, orain bajoiarekin. Pentsatu zenbat energia, esfortzu eta denbora zuzentzen dizkiegun maitasun-harremanei. Hartu opor batzuk eta pasatu horietaz: zure lagunekin egoteko denbora izateko, lasai egoteko, zure bolara ibiltzeko…Edota erabili energia guzti hori betidanik nahi izan duzun hori egiteko: musika talde bat sortzeko, bidaiatzeko, eskalatzeko...

  • Bakardadea pisutsu egiten bazaizu... Elkartu ekimenetara, parte-hartu gauza desberdinetan. Batez ere, emakumeen independentziaren alde dabiltzan emakume taldeekin. Jende berria ezagutuko duzu eta zure energia eta sormen guztia  eraldaketarako erabilgarri izango da!

Crítica al amor romántico

Enpatxatuta zaude abesti gainazukeratuekin? Kokoteraino betiko ekuazioaz: instiko guapa eta futboleko kapitaina elkar-erakartzen= maitemintzen=sufritzen=bikotean bilakatzen=ezkontzen=umeak izaten=betirako pozik?Printzesa eta printzipeen ipuiez? Amodio istorio edulkoratu, lakrimogenoez eta dramatikoez?  Dena super polita eta perfektu erreflejatzen dutelako, edo, kontrara, dena sufrikario bat bezala?

Aurreko eguneko post honetan kultura erromantikoa aztertu genuen, alegia, gure harremanak, sentitzeko eta maitatzeko erak baldintzatzen dituzten idealak. Harremanen inguruko expektatiba faltsuak sortzen dituzten idealak dira, existitzen ez den zerbait irudikatzen dutelako. Zeren eta harremanak konplikatuak bezain errazak izan daitezke, nahi izanez gero. Ez du zertan izan behar saihetzezina den sentimendu bat. Ez dago beste gauza guztien gainetik. Desioa eta maitasuna sentitzeko hamaika mila modu daude eta ez du beti zertan izan behar bikote baten baitan.

Inoiz sentitu al zara pelikula, abesti eta teleserietako eredu horretatik kanpo? Harremanak, emozioak eta desioa sentitzeko era propioa duzula eta ez duela "enkajatzen"?

Maitatzeko beste era batzuk posibleak dira eta horretarako erreferenteak behar ditugu. Elkarbanatu gurekin harremanak ulertzeko adierazpen berriak eta anitzak. Lagundu iezaguzu paisaia berriak margozten, sentitzeko eta emozionatzeko bestelako moduak ikusarazten. 

Otros amores son posible y para ello necesitamos referentes culturales que nos ayuden a soñar, sentir y relacionarnos de forma alternativa. Comparte con nosotras expresiones que reflejen una forma diversa y nueva de entender las relaciones: extractos de películas y series o canciones. Ayúdanos a crear nuevos horizontes, a visibilizar formas alternativas de sentir,emocionar y relacionarnos.


Maitasun erromantikoaz barre egiten duten abestiak. Harremanak modu fluidoan (bikote harremanetik at) erreflejatzen dituzten serieak. Maitasunik behar ez dituzten printzesak. Salbatuak diren printzipeak. Maitasunagatik guztia ematen ez dugula diotenak, hori bezain edo garrantzitsuagoak diren bestelako gauzak badaudela. Edo modako pelikula horren gainean egiten duzun zure interpretazioa. Elkarbanatu gurekin,sare sozialen bidez, komentarioak egiteko beheko aukeran... Eta post hau eguneratzen joango gara zuek helarazitako gauzekin.

Por ejemplo, en el siguiente videoclip la protagonista del videoclip es presionada para que "siente la cabeza" y lleva una vida "correcta". Pero ella reivindica que lo que ella quiere hacer pasárselo bien con sus amigas.

"GIRLS JUST WANNA GET FUN"-CINDY LAUPER

"...Algunos chicos cogen una chica bonita
y la esconden del resto del mundo.
Yo quiero ser la que camina al sol.
Oh, las chicas, ellas quieren divertirse.
Oh, las chicas solo quieren...

Eso es todo lo que realmente quieren,
un poco de diversión..."



"BELLAS"- CANTECA DE MACAO

“Quien bien te quiere te hará te sufrir”
Ay, yo no pienso de esa manera
Quien bien me quiere me quiere libre
Y yo no sufro si soy libre a tu vera
Asi que no me cuentes historias
De dragones y princesas
Cuéntamelo de libre elección…
Cuéntamelo de madres solteras"


Axfisié con una almohada al bello durmiente


mascaré hasta la muerte la carne del más cachas con mis propios dientes


puse unas gotitas de cianuro


"YO MATÉ AL PRÍNCIPE AZUL"- FURIA


Si estas oyendo vete,


si eres de esos vete


si aún tienes piernas lárgate


que los 300 son 3 moscas a mi lado


y estoy enfrente


Atento, que tengo el odio en las venas y en la garganta


fuego es poco


Soy la Furia Feminista


construyendo otro mundo


y dejando de fuera el loco


 "PA´DENTRO Y PA´FUERA"- LA OTRA

“Este tema nos habla de esa otra forma de amar de la que nos habla el feminismo”

Pero contigo es cierto que el mundo parece un poco menos feo

Contigo es verdad que romper las cadenas duele un poco menos

Y aprendo contigo, y contigo camino

Me encanta todo lo que hemos compartido

Tirando barreras, rompiendo los mitos

Te quiero libre y me quiero libre contigo



"TYPICAL GIRLS"-THE SLITS

"¿Quién está llevando a cabo el modelo nuevo y mejorado?
Y hay otra estrategia de marketing
Típica chica consigue el típico chico"



"ME MUEVE EL AIRE"- LAS MIGAS

Cuando voy falta de amores
lanzo a discreción un guiño
pongo boca de piñón
y me sobran los cariños
No le temo al rencor
ni a la envidia
ni al temor
ni a las ganas de dejar de ser quien soy
¡Que me dejen a mi aire, que yo sé por dónde voy!



"SOLO UNA SONRISA"-JUNIPER MOON

"Ha llegado la hora de mirar para adelante
Agarrar el volante ,de saber que ser feliz
Sólo va a depender de mí,
Nunca de ti"


Urrian zehar zuen ekarpenak jaso eta  maitasun erromantikoaren aurreko #BeldurBarik_alternatiba sortuko dugu! Animatu eta parte-hartu gurekin!!

Egunotako post-etan hitz egin dugu badagoela maitasun harremanak baldintzatzen dituen eredu nagusi bat. Eta "Dzingora" lanaren egileekin hitz egin nahi izan dugu ( 2013ko Beldur Barik lehiaketako bigarren kategoriako lan irabazlea izan zen)  modu oso argi bezai sinplean erakusten digulako zertan datzan bikote-harreman exklusibo eta kontrolatzaile bat. Baina baita ere, horrelako harreman baten aurrean Beldur Barik Jarrera adierazten duelako.  Bere egileekin hitz egin nahi izan dugu, 23 urteko Lorea Diez-ekin eta 21 urteko Mikel San Juanekin, aurkeztutako lana hobeto ezagutu eta beraien ustez Beldur Barik Jarrera zertan datzan ezagutzeko. Ez galdu beraien bideoa eta elkarrizketa!




 

ZER DA AURKEZTUTAKO IKUS-ENTZUNEZKOAREKIN ISLADATU NAHI IZAN DUZUENA?

Gure mini- laburmetraiarekin sarritan ematen den egoera bat salatu nahi izan genuen, normaltasunez hartzen den egoera bat, hain zuzen ere. Hitz gutxitan esanda, teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailak, maiz desabantailak bihurtzen dira. Izan ere, bikote batzuen arteko harremanetan ematen den kontrol toxikoa teknologia berriek (telefono mugikorra, whatsApp-a, sare sozialak…) areagotu egiten dute, hauek eskaintzen duten erraztasunagatik.


Bestalde, amaiera positibo bat eman nahi izan genion, egoera toxiko horretatik ateratzea bakoitzaren eskuetan baitago. Hori da, hain zuzen, gure pertsonaiak egiten duena: gai da ikusteko onuragarria ez den egoera bat, eta konponbide bat bilatzen du horrekin amaitzeko.


Pertsonaiak arazoa hasieratik mozten du eta hori txalotu beharra dagoela uste dugu.


Amaitzeko, guk plazaratu nahi genituen mezuak hauexek dira:


-Biolentzia sexista edonon eta edonori gerta dakioke: gure etxean, lagunen artean, gazteei, nagusiagoak diren pertsonei… Ez da soilik gizarteko multzo baten arazoa, guztiona baizik.


- Jipoiak jasotzeaz gain, badaude beste eraso matxista asko. Mota askotako indarkeriak daude eta horiek identifikatu behar ditugu osotasunean, begi-bistakoak ez badira ere.


- Biolentzia harreman bat pairatzea edonori gerta dakioken moduan, guztiok onurak ekartzen ez dituen harreman batetik ateratzeko gai gara. Pertsonak ez gara bizi beste baten menpe egoteko, eta hori pentsatzen dutenei erakutsi behar zaie erratuta daudela.


 

ETA ZER ESAN NAHI DU LANAREN "DZINGORA" IZENBURUAK?
DZINGORA hitza, Lekeition erabiltzen den hitz bat da. DZINGUA uraren (itsasoa adibidez) zati sakonari deitzen zaio. Hortaz, dzingora botatzea, uraren zati sakonera botatzea esan nahi du.



BIKOTE-HARREMANETAN EMATEN DEN KONTROL EGOERA BAT ERREFLEJATZEN DUZUE

 Gure asmoa izan da, biolentzia sexistaren beste aurpegi bat erakustea, maiz, jarrera inuzenteak diruditenak baina ondorio kaltegarri bat daukatenak.


Askotan zabalduta dagoen pentsamoldea da, 50 - 60 urte bitarteko etxekoandreek tratu txarrak jasotzen dituzten pertsonak baino ez direla, baieztapen hori guztiz gezurrezkoa da. Gazteen artean tratu txarrak ematen dira, eta hauek, askotan, ez daude agerian. Horiek identifikatu eta salatu nahi izan ditugu gure laburmetraiaren bidez.


Gazteon artean gehien bat, bikotearekiko kontrol sutsua normaltzat hartzen dugu maiz. Non dagoen? Norekin? Zertan? Galdera inozoak dirudite, baina obsesioa ere bihurtu daitezke. Teknologia berriek besteak kontrolatzeko aukera paregabea ematen digute, eta inertzia horri jarraituz, pertsona askok, nahita edo nahigabe, erabiltzen dituzte bikotekidearen bizitzaren berri izateko. Gure ustetan, sarri, ez gara kontziente kidea itotzen gaudela eta hasierako galdera soilak, jarrera arriskutsu batean bilakatzen direla.


Ikusleak, laburmetraiaren bidez, pairatzen du zer den horrelako harreman bat jasotzea, pertsonaiarekin bat eginez. Esperientzia hori erabili nahi izan dugu, ikusleak hausnarketa lan bat egitera bultzatzeko: Nik egiten dut hori? Niri egiten didate hori? Lagun batek oso antzekoa den harreman bat du? Azken finean, ustezko itzaletan dagoen harreman toxiko baten inguruan ikuslea pentsaraztera eraman nahi izan dugu.


 

ZEINTZUK DIRA EMATEN DIREN BESTELAKO KONTROL EGOERAK ETA ZUEN USTEZ, PASATZEN UZTEN DITUGUNAK, HARREMANAK ULERTZEKO GURE MODUAGATIK?

Suposatzen dugu harreman bakoitzaren eskutik bikotea ulertzeko modu desberdin bat dagoela. Baina egia da bikote harremana ulertzeko moduak eragin izugarria duela gauza bat edo beste onartzerako momentuan. Iruditzen zaigu oso zaila dela harreman bat sortu duzunetik aurrera, hasiera batean normalak ziren egoerak, geroago anormal moduan irudikatzea.

Hamaika egoera egongo dira ustez legezkoak direnak baina itzaletan zerbait ezkutatzen dutenak. Oro har, uste dugu, errazago egiten zaigula besteen harremanez hitz egitea, azken finean, kanpotik begiratzen ditugulako. Hauek dira bururatzen zaizkigun zenbait eredu, egunerokotasunean gertatzen direnak eta normaltzat hartzen ditugunak:

 

  • Bikoteari "minik egiten ez dion" modu baten janztea

  • Parrandan ateratzerakoan soilik lagunen artean ibiltzea, bikotea jeloskor jarri ez dadin.

  • Pertsona batek maite zaituelako pertsona hori maite behar duzula sinestea

  • Oso gutxitan ikusten ditut nire lagunak, beti mutilarekin egoten naizelako

  • Mutila den lagun batekin bakarrik geratzea arraro egiten zait, aldiz neska batekin ez

  • Ze jatorra den nire mutila, parrandan ateratzen naizen uneoro bera parrandan ateratzen da baita ere.


AURKEZTUTAKO LANEAN PROTAGONISTA KONTROL EGOERAZ OHARTZEN DA ETA AURRE EGITEN DIO. BELDUR BARIK JARRERA ADIERAZTEN DU INDARKERIA SEXISTAREN AURREAN. NOLA DEFINITZEN DUZUE JARRERA HORI?

Kontrol egoera horri aurre egitea nabarmendu nahi genuen gure lanean, guk Beldur Barik programa horrela ulertzen baitugu. Gure lanean agertzen den moduan, Beldur Barik Jarrera hitz hauekin definituko genuke: burujabetasuna, autoestima, askatasuna eta pertsona menderaezina.

Bikote bat osatzeko maila berdinean dauden bi pertsona behar dira. Bestalde, maila desberdinean dauden bi pertsonek osatzen badute bikote bat, azkenean, batek bestea irensten du eta bikote izatetik, pertsona bakarra izatera pasatzeko arriskua dago.

 

BUKATZEKO, MEZUREN BAT, HAU IRAKURRIKO DUTEN NESKA-MUTILENTZAT?

Besteak tratatu zuk jaso nahi duzun tratu berdinarekin. Biolentzia matxista ez da soilik emakumeen kontua, gizarte osoari dagokion arazo bat da. Batu ditzagun eskuak arazo larri honi aurre egiteko.

Eta amaitzeko, gozatzeko ahoa erabili, maitatzeko ahoa erabili eta oihukatzeko ahoa erabili. Beti beti beti, salatu behar dira egoera sexistak eta itzaletan dauden portaera anormal horiek zabaldu behar dira guztiok horien berri izan dezagun.

ERASORIK EZ, ERANTZUNIK GABE

Bai, onartu dezagun. Sekulako plazerra ematen digu sofan etzanda manta batekin maitasunezko pelikulak ikustea eta negar egitea handitu arte. Edota dutxa azpian edota kotxea gidatzen goazela eztarria urratzea maitasunezko abestiak kantatzen. Maitasunezko istoria handi horiek, amets eginarazten digutenak, fantasiak eragiten dizkigutenak...

Baina konturatzen al gara zer nolako harreman ereduak bultzatzen dituzten?  Maitasun mota asko egon arren, pelikulek, serieak, ipuiek edota abestiek, une oro, maitatzeko modu bakar batetaz hitz egiten digute une oro: maitasun erromantikoaz. Ematen du ez dagoela sentitzeko eta harremantzeko beste modurik, maitasun erromantikoa dela garrantzitsuena, saihetzezina. Eta zer esaten digu maitasun erromantikoak? Betirako eta benetako zoriontasuna aurkituko dugula bikote perfektuaren alboan. Maitasun erromantikoa ideal batzuetan oinarritzen da. Goazen aztertzera mito horietako batzuk, ea ados gauden.

NARANJA ERDIA

"Nire beste erdia", gaztelerazko "alma gemela" , "maitasuna lehen begiradan": guretzat predestinatutako pertsona bat dagoela pentsarazten diguten adierazpenak dira. Osotu egingo gaituen pertsona bat, zoriontsuak izateko falta zaigun hori emango digulako eta pertsona hori gabe gure bizitzak ez direla izango perfektuak. Baina existitzen al da perfekzioa? Eta zer hartzen dugu perfektutzat?  Perkezioaren idealak ez al gaitu itsutzen?

Nola irudikatzen dira pertsonaiak maitasunezko istorioetan? Mutila beti izaten da ganberroa, bizitza zailak daramatzatenak, agresiboak eta gogorrak baina barru-barruan sensibleak, inpultsiboak... Eta neskak, ordea, formalak, esanekoak, beraien edertasunarekin oso arduratuak...  Nesken rola pelikula horietan izaten da, mutila aldatzea, formalizatzea ... Eta mutilen papera izaten da neskak "konkistatzea" baina, aldi berean, beraien bolara ibilita... Nesken eta mutilen irudikapen horiekin, ez al dira neskak jartzen harremanen arduradun bezala?



Zenbat aldiz entzun dugu gaztelerazko "los polos opuestos se atraen"? Ados zaudete esaera horrekin? Zergatik ez dira isladatzen konplizitatean oinarritutako harremanak?

MAITASUNA DA MUNDUKO GAUZARIK GARRANTZITSUENA ETA AHALGUZTIDUNA DA

Txikitako printzipe eta printzesen istorioetan, printzesari beti gertatzen zitzaion zerbait (madarikazioren bat) eta printzipea zen edota maitasun istorioa bera dena konpontzen zuena ("benetako maitasunezko mosua", printzipeak salbatzen zuen amaordearengandik...). Baina mezu horiek ez al dute eragiten nesken dependentzia emozionala? Zergatik istorio horietan ez dira neskak beraien zoriontasunaren arduradunak eta jabe? Zergatik itxaron berez aldatzera (maitasunak aldatzea) edota norbaitek aldatzea gure egoera(printzipea)?

Maitasun istorio handi horietan, dena egingo genuke maite dugun pertsona horrengatik, baita gure bizitzak sakrifikatu ere. Hori da behinatzat, Crepusculo pelikulako protagonistak esaten diguna hasieratik:



Benetan? Maitasunagatik dena egingo genuke? Gertatu al zaigun gauzarik hoberena da? Ez al zaizkigu gertatzen, egunero, gauza txiki eta handiak? Zergatik ematen diogu hainbesteko garrantzia?

BIKOTEAREN EXKLUSIBITATEA

Bikotea izateari sekulako garrantzia ematen diogu. Ematen du bikoterik gabe hutsaren hurrengoa zarela, porrot egin duzula bizitzan. Izan ere, bikotea omen da gehien maite izango zaituena, gehien zainduko zaituena, hobetoen ezagutuko gaituenak.



Ados zaudete? Pertsona bakar batek emango digu behar dugun guztia? Bestelako harremanek eta gure bizitzako proiektuek edota aspektuek ez gaituzte asetzen? Gure lagunek, txikitatik gurekin dauden pertsona guztiek ez al gaituzte ondo ezagutzen ala, ez dira gutaz arduratzen?

Maitasuna ulertzeko oso modu zurruna eta exigentea da. Exklusibitatean oinarritzen da. Hau da, eskatzen da pertsona bakar batekin garatzea gure afektibitatea eta sexualitatea. Eskatzen dugu, gainera, guztiaren gainetik jartzea, bai lagun-harremanen gainetik, bai norberaren espazioaren gainetik. Eskatzen da guztia ematea, sakrifikatzea eta, ondorioz, gure bikotea den pertsona hori  jabetza bezala ikusten bukatzen dugu. Uste izaten dugu bikotearen izenean, edozer gauza egiteko eta eskatzeko eskubidea dugula: gurekin egoteko momentu oro, maitasuna erakusteko (maitasun probak)...  Eta azkenean kontrolean eta neurri gabeko eskakizunetan oinarritutako harremanetan bilakatzen dira, non zeloak diren maitasunaren adierazle garrantzitsuenak.



Ados al gaude ideal horiekin? Hori al da gure harremanetan nahi duguna: kontrola, neurri gabeko exigentziak, bikotea jartzea beste harreman guztien gainetik...? Uste al duzue maitatzeko, desiatzeko eta sentitzeko modu bakar bat dagoela edota modu gehiago eta anitzagoak daudela? Ezagutzen al duzue pelikularen, abestiren edo serie pasarteren bat aniztasun hori erakusten dutenak?Elkarbanatu gurekin eta lagundu osatzen gure BB filmoteka eta play-list-a!!

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify