Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Parte Hartu

Erandioko lonjetan zerbait prestatzen ari da... pasa den urtean Erandioko bederatzi lonjetan ibili ginen eta gure leloa aurrera atera genuen: Pentsatu, eztabaidatu eta ekin! Beldur Barik Jarrerarekin! Gogoratu nahi zer egin genuen? Sakatu hemen eta berriro irakurri publikatu genuen post-a.

logotipo jarrera

 

Beldur Barik programan pasa den urtean martxan jarri genuen erraminta bat erabili zuen Erandioko Berdintasun Zerbitzuak: Zine Foruma: BB jarrera. Erraminta hau Beldur Barik zertan datzan modu entretenigarrian azaltzeko tresna izan zen, besteak beste: hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatu, eta, sexismoaren aurrean jarrera aktibo eta eraldatzailea sustatuz.

Gazte askorentzako erraminta honen erabilera beharrezkoa zenuten azken bultzada bezala aprobetxatu zenuten! Eta ondo aprobetxatu ere! Ez gaudela txantxetan! Eta frogatzera goaz...

... hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatu....

... Beldur Barik Lehiaketa 2015rako bideoa prestatu...



... Erandioko Beldur Barik Lehiaketa 2015ean irabazi...

http://beldurbarik.org/eu/category/herriak/bizkaia/erandio/

... saria Elikagaien Bankuari eman...

... prozesua nola izan den kontatu!


Amaiera irekia duen post bat da hau... bideoaren egileak berriro aurkeztuko dira aurtengo lehiaketara... espero dezagun baietz! Mila esker zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzeagatik!


 
Parte hartu atal honetan zuen laguntza behar dugu... indarkeria sexistari aurre egiten dion edozein bideo, irudi, abesti, argazki... gurekin partekatu nahi baduzu, hau duzu zure lekua! Bidali zuen lanak komunikazioa@beldurbarik.org helbide elektronikora eta gure web gunean publikatuko ditugu zuen ekimenak!

Hasteko, hona hemen pare bat...

Azaroak 25ean, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunean, Ordiziako Jakintza Ikastola kalera atera zen indarkeria sexistari aurre egiten diotela oihukatuz, aldarrikatuz. Baina ez ziren bakarrik horretan gelditu. DBH3ko ikasleek hurrengo bideo ederrak sortu zituzten.



Jack Kerouack-en "Brindemos por las locas"



Uxue Alberdiren "Konplize ditut eta maite ditut denak"

Gainera DBHO 1eko ikasleek Body Percussion emanaldia egin zuten. DBHko bigarren zikloko ikasleek serigrafia tailerra izan zuten Ordizian eta “Beldur barik” lemadun kamisetak diseinatu zituzten. Gainera, DBH3ko ikasleek adreilu bana margotu zuten indarkeria sexistari aurre egiten dioten mezuak zabaldu asmoz. Adreilu horiekin ikastolako sarreran jarri zituzten mosaiko erraldoia eraikiz.

Eneko Gilisasti Cebrian-ek kantu hau bidali zigun duela aste batzuk... Mila esker Eneko!

[audio mp3="http://www.beldurbarik.org/blog/wp-content/uploads/2015/12/neskaren-hitza.mp3"][/audio]

Jarraitu zuen lanak bidaltzen eta hemen eskegiko ditugu, jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!

Zenbatetan gertatu zaizu? Kuadrilako taldean whatsappeatzen ari zara eta norbaitek bideo-txiste bat bidaltzen du... baina batere graziarik ez duena. Emakumeak iraintzen dituzten bideo sexistak, objetuak bezala irudikatzen dituztenak, ezagutzen duzun neska bat umiliatzen dituztenak, "homosexualei buruzko" txisteak edota txiste sexistak, jendea barregarri uzten dituztenak... ohikoak dira gaur egun. Gure Facebook-ean, Tuenti-an edo Whatsapp-ean broma bezala bidaliak izan diren mezu hauek noizbait topatuko ditugu, baina batere graziarik ez dute. Graziarik ez dute indarkeria sexuala, indarkeria sinbolikoa deitzen denaren eta emakumeak objetu bezala irudikatzen dituen indarkeriaren oinarrian daudelako edo estereotipoak eta aurreiritziak direnak baino ez dituztelako bidaltzen. Bideo edo argazki hauek bidaltzen dizkigutenean, askotan, ez dakigu zer egin edo isilik geratzen gara. Baina isiltasuna indarkeria errepikatzen edo mantentzen duen forma bat da. Ziur aski gogoratuko duzue whatsapp-aren bidez Deustoko Unibertsitateko ikasleenak zirelakoan whatsapparen bidez bidali ziran argazki "sentsualak"... eta mundu guztiak elkarbanatzen zituen. Edo agian jarrera sensualean (sexting delakoa) agertzen den beste pertsona baten argazkia bidali dizute noizbait. Beharbada zure whatsappeko taldean emakumeak iraintzen dituzten bideoak etengabe bidaltzen dituen norbait dago...

Desde Beldur Barik queremos animaros a que hagáis algo por cortar con estas violencias, con estas humillaciones públicas y virtuales. Porque quien comparte el vídeo sexista o la foto, está entrando en el juego, pero quienes se quedan en silencio tampoco consiguen pararlo. Podemos hacer una respuesta colectiva, o de autodefensa para que las personas que son acosadas en las redes no se sientan tan solas, y porque respondiendo colectivamente, en grupo, y no dejando que cada cual se las arregle por su cuenta, es como hacemos ver a quienes acosan, que lo que hacen no nos parece bien. Que reírse y burlarse de las mujeres está en la raíz de la violencia sexista.

Horretarako, irudi batzuk sortu ditugu, deskargatu eta zure whatsapp-ean (edota sare sozialean) deseroso sentiarazten zaituen mezuren bat jasotzen dozuenen erabili ditzakezunak. Bidali dizuten mezuari zuzenean erantzuteko balioko dizu, pertsona hori lotsatu eta bortizkeria birtualaren ziklo hori apurtuko duzu eta, aldi berean, ondo sentituko zara pentsatzen zenduna esan ahal izan duzulako eta, besterik gabe, "irentsi" ez duzulako. Zure #Beldur Barik jarrera erakusten egongo zara.

yonomerio

 

Utilízala, tanto si eres chica como chico, cada vez que recibas una bromita sexista que no te hace ninguna gracia, para indicar que no estás de acuerdo ni sigues la broma.kaleaetagaua

Honako hau nahi duten lekutik eta nahi duten moduan irtetzeko emakumeen eskubidea aldarrikatzeko erabili ezazu. Kalea, jaian ibiltzea edota gauaz ibiltzea bai mutilen bai nesken eskubidea dela aldarrikatzeko! Eta inork ez diezagula kendu. Erabili eta zure kontaktu guztiei bidali iezaiezu zure herriko kaleetan eraso sexistaren bat gertatu denean eta solidaritatea erakutsi nahi duzunean edota zure ateratzeko askatasuna murriztuta ikusten duzunean.

 

ezezetz

Un mensaje para usar cada vez que te sientas agobiada por alguien que no le da la gana escuchar que no quieres rollo con él. Para los acosos que no tienes por qué aguantar. Para aquellos que insisten e insisten y no les da la gana escuchar que les dejes en paz. Porque no es no. Y punto. Nada más.

 

Eta "broma" hauei erantzutea zergaitik da hain garrantzitsua?

Sexismoa, bromak, estereotipoak eta emakume izateagaitik nola konportatu behar zarenaren inguruko ideiak...  neska-mutilen arteko desberdintasunaren oinarrian daudela ulertzea ezinbestekoa delako. Ez dira kasualitateak ezta garrantzirik gabeko txantxak ere. Denbora luzean, emakumeen kontrako bortizkeria justifikatu eta barkatu egin da eta haren inguruan milaka txantxa egin dira. Eta gaur, gure sozietatean, oraindik ere egiten dugu. Baina gainera, gaur, gure inguruan badaude neskak (eta ez bakarrik nagusiak direnak, oso gazteak baizik) sexismoa dela eta erahilak direnak. Horregaitik, hemen duzu erantzunik sendoena, bromita hoiek erantzuteko erabili nahi baduzu:

 

sexismomata


Irudi hauek gorde itzazu (zure mugikorrarekin pantailazo bat eginez edo PCan eskumako botoiaren bidez) eta zabaldu ezazu zure Beldur Barik jarrera!

 

 
Maider Urretabizkaia


Sei urte daramatzat adimen urriko haurrekin lanean, urri baino berezi hitza egokiagoa dela jabetzeko adina denbora. Sei urte zu maitatzen, jasaten…

Lanean aritzen naizen haurren artean badut koloreak maite dituen bat, Uxue, berezietan bereziena. Arkatz more batekin gerturatu zitzaidan lehengo batean eta “begira, zure begiaren kolore berdina!” Aurrekoan eman zenidan kolpeaz jabetu zen, auzo guztiaren pare. “Emakumeon kolorea da morea, polita.” Pentsakor geratu zen neskatxa.

Etxera heldu bezain laster, neka-neka egina nagoen arren, afaria prestatzen hasiko naiz, zuregatik eta zuretzat. Ez dakit zein aurpegirekin sartuko zaren gaur etxean, aurpegi madarikatuak. Uxuek behin bi buruko dragoi bat margotu zidan “ buru hau zintzoa da eta beste hau, maltzurra.” Txina bezalako leku urrunetan soilik existitzen direla sinestarazi nahi izan zidan, baina bada ezpada kontuz ibiltzeko esan nion, hona irits zitezkeela eta.

Uxuek esango luken legez “buru onarekin” zatoz etxera, zorionez. Aspaldi eman gabeko muxu goxo bat ematen didazu masailean, baina hotza sentitzen dut. Afaltzen amaitu eta lasai ohera joateko esaten didazu, zuk egingo duzula harrikoa. Sinesten dut. Hemendik hamar minutura buru txarra zutaz jabetu eta nahi bezala mendera zaitzakeela sinesten dudan moduan. Zuk esan bezala ohera joan naiz eta etorri zarenean izarapean jolastu dugu maitasunez, eta ez beste batzuetan bezala. Barkamena eskatu didazu amaitutakoan, baietz egin dizut buruaz baina badakit edozein mementotan kontrola gal dezakezula.

Goizeko zazpiak, iratzargailuak jo du eta jada ez zaude nire alboan. Banengoen bada ni, onegia ez ote zen luze irauteko. Lanera abiatu naiz eta Uxuek izarrez beteriko orri batekin harritu nau goizean goizetik, morez margoturiko izarrak. Bart gauekoez oroitu naiz. Bihotzez marrazten du Uxuek, bihotzetik ateratako hitzak kolore bihurtzen ditu hatzetara doazen heinean, berezitasun puntu batekin – eta ez adimen urriz –.

Egunak daramatzat egutegiko egunak ixa gorri batez markatzen eta medikuarenera joatea erabaki dut. Zoriondu egin nau, ama izango naiz. Jolas garaian erori eta belauna urratu du Uxuek. “Ez dut negarrik egingo, moretu egingo zait eta emakumeon kolorea eramango dut belaunean, zuk begian zenuen bezala.” Irri egin dut, hain da polita zapore garratz batetatik gozo bat ateratzen jakitea. Etxera heldu naiz zuri notizia emateko asmotan. Sentimendu batzuk ikusi ditut islatuta paper zati batean, bihotzetik behatzetarako bidean hitz bihurtuak. Ezin izan diot negarrari eutsi, bazoazela betirako.

Zure zati bat zerura, bestea infernura.

Negar egin dut, gogotik. Baina askatasun puntu bat ere nabari dut barnean, zertarako esan gezurrik?

Zoragarria da barruan zerbait hazten ari dela sumatzea: nigandik, nigatik eta niretzat bizi den zerbaiti bizitzeko aukera ematea. Badakit neska bat izango dela, uneoro ematen didan indarra sumatzen dut eta. Egunen batean begietara begiratu eta aita non dagoen galdetuko dit eta harrotasunez kontatuko diot egia. Iraultza jarriko diot izena eta morez margotuko dut bere gela.

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Spotify