Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!
[Jacaranda Disidente] Frankismo-garaian, liburuzainak zirela esaten zuten lesbiana askok; ba al zenekien? Liburuzainak izango ote ziren gaur egungo kamioilariak?

Sasoi hartan ere erabiliko al zituzten guk gaur egun lesbiana maskulinoak izendatzeko erabiltzen ditugun esamoldeak? Nolakoak ote ziren frankismoko armairuak? Zer kode erabiltzen zuten ligatzeko? Eta luma atzemateko? Non elkartzen ziren?

Lesbianak, garai hartan, hamaika modutara moldatu ziren bi erregimenei ihes egiteko: erregimen heterosexualari eta frankistari. Besteak beste, hizkuntza erabili zuten: hizketa-molde bat sortu zuten, beren-berena. Egia esan, gaur egungo lesbianek eta garai hartakoek antz handia dute. Gaur egun, jakin nahi badugu ea norbait lesbiana den, hauxe galdetu ohi dugu: Ulertzen dun? Garai hartan, ordea, hauxe galdetzen zuten: Liburuzaina haiz? Edo, gazteagoak baziren: Tebeoa haiz? Bestelako esamoldeak ere erabiltzen zituzten, adibidez, asuntoa izatea edo edukitzea. Liburuzain esaten zitzaien elkarri babesa eta bizitzeko aukera ematen zioten lesbianen zirkulu klandestinoko kideei. Kide gayei ere esaten zieten liburuzain, honako egoera honetan: jendaurreko ekitaldi batean mutil-lagunaren rola betetzen zutenean eta bikote heterosexual bat zirela sinestarazten zutenean. Liburuzain gizon askok, gainera, semena eman zieten lesbianei, haurrak izan zitzaten, eta, are gehiago, aita-ponteko modura ere aurkeztu ohi zituzten, bi lesbiana elkarrekin bizitzeak eta haurrak elkarrekin hazteak ekar zitzakeen errepresaliei iskintxo egiteko. Era berean, neska-lagunak aurkeztean, esaten zuten haien ahizpak zirela, edo koinatak, edo lehengusuak… Beste estrategia linguistiko sortzaile bat, hauxe: elkarrekin topatzeko erabiltzen zituzten tokietan (antzokiak, kafetegiak, kabaretak, literatur solasaldiak, kanpaldi ez-mistoak eta adiskideen etxeak), izengoitiak erabiltzen zituzten, eta izengoiti haiekin auto-izendatu ziren handik kanpora ere. Ezizen horiei esker, ez ziren agerian jartzen eta beren pribatutasunari eusten zioten; horiei esker eusten zioten diktaduratik kanpoko bizitza paraleloari.

Lesbianak guztiz ikusezinak ziren, eta beren sexualitatea guztiz ukatua zegoen, hainbeste, ezen, Alferren eta Gaizkileen Legeak ez baitzituen kontuan hartzen, ez eta horren ondorengoak ere, Arrisku Sozialaren Legeak. Lege horiek, ostera, lesbianen kide gay, trans, trabesti eta sexu-langileak biltzen zituen, eta gaizkiletzat jotzen. Ezkutu horri esker, emakume horiek elkarren eredu izan ziren: kode bat sortu zuten erregimen frankistari aurre egiteko eta beren kontuez hitz egiteko, eta, ez hori bakarrik, askatasun-eremu itzelak sortu zituzten, beren garaiko beste emakume batzuek inoiz bizi ez bezalakoak. Hala, eremu aske horietan, nahi zuten modukoak izan ziren, lasai agertu zuten beren sexualitatea, eta erregimen frankista eta heterosexualaren liburua erre zuten, hurrengo ataletan etortzekoak ziren lesbiana askoren historia aldatuz.

MUTILAKB2


Berdintasunaren bide honetan mutilok ere erantzunkizun haundia dugu. Amaitu da beste aldera begiratzearen kontu hori, edo "nik zer egingo dut ba?", edo "ni ez naiz matxista baina..." egiturarekin hasten diren esaldiak. Indarkeria sexistarik gabeko gizarte bat nahi dugu, aniztasunean oinarritutako gizarte bat,  eta lortze nahi horretan, guztiok dugu gure eginkizuna. Pantxoa eta Peioren abestian dioten bezala Aupa gizona, jeiki mutil atzar emazte ta neskatil... (nola amaituko du post honek horrelako hasiera batekin, izango da zuen galdera... emakume beharrean emazte, neskatila esatean infantilizazioa...), goazen guztion artean, guztiok batera, indarkeria sexistarik gabeko gizartea lortzera, goazen gure gizartea, gure etxea, gure bizimodua Beldur Barik Gunea bihurtzera.


Eta, esan bezala, mutilok erantzunkizun haundia dugu. Urteetan ere Beldur Barik Jarrea agertu dugu, eta garatzen jarraitzeko, hemen ditugu publikatu ditugun post-ak hurrengo monografikoen inguruan: Feminismoa, sexu aniztasuna eta ligoteo sanoa.


Ready? Let's go!


FEMINISMOA

Zer egin zidaten niri feministek

SEXU ANIZTASUNA

Nor gara gu? Zer gara gu?

LIGOTEO SANOA

Ez da txantxa

BESTE POST BATZUK

Guretzako ere bada, gurea ziur aski ez

Ligatzera aterako naiz

Defenda nazazu gutxiago, entzun nazazu gehiago

¿Y si no me apetece ligar? Mutil ehiztariaren estereotipoa

BIDEOAK









 

Hementxe duzue boletina pdf formatuan ere deskargatzeko! Sakatu irudian!

 

MutilakB1

 

 

Guardar

Guardar

Guardar

Gogoan dut oraindik armairutik atera gabe, nire buruari nire benetako izaera ia esan gabe, pelikula edo telesailen bat ikustean pertsonai homosexual bat agertzen zenean... Matematiketako eragiketetan ez naiz inoiz oso trebea izan baina nire inguruan homosexualak egon bazeuden, beraz ezagutzen nuen jendearen ehuneko x izanik, nolatan izan zitekeen pelikula edo telesailetan agertzen ziren pertsonai homosexualak (beste gauza bat da aktore batek homosexuala dela esatea... baina hau beste kontu bat da...) ehuneko x horretara ez ailegatzea... ni por el forro... Baina esan bezala, ez naiz matematiketan oso trebea...


Eta egia da lesbiana, homosexual edo trans pertsona bat (beste identitate sexual “berriak” agertzen joango dira, hori fijo! Honek bere denbora behar du. Ziurrenik genderlexx, pansexual, asexual eta demisexual identitateak betidanik egon dira, baina lagunok, gure egunerokotasunean ikusgarritasuna izatea beste kontu bat da) agertzen denean, askotan, erabat estereotipatua dagoela. Honen ildoan, El diario eta Pikara Magazineko albiste hau gomendatu nahi dizuegu. Sakatu hemen albiste osoa irakurtzeko.


Egia da pertsonai homosexualak, trans-ak, lesbianoak oso planoak direla. Egia da. Ikusgarritasuna lehenengo pausu bat dela, baina LGTBIQ siglen “barruan” gauden pertsona guztiok ez ditugu desio berdinak, ez dugu pluma berdina... zorionez ez garelako berdinak. Beraz, irudikatzen bagaituzue...behintzat aniztasunean irudikatu, errealitatera gerturatu nahi baldin baduzue noski!


Zenbait pelikula eta telesail gomendatu nahi dizkizuegu. Gustatu zaizkigulako, Beldur Barik Jarrera dutelako, eta gure miseriak agertu nahi ditugulako, bale, denok bezala, baina baita ere gure poztasuna, gure aliantzak, gure desioak!


Gure boletina ezagutzen duzue, hortxe dituzue sexu aniztasuna jorratzen dituzten pelikula batzuk (sakatu hemen boletina deskargatzeko). Hementxe dituzue gehiago. La Mare, Tam Tam eta Eva Sierra-k abesten duten kantuak esaten duten bezala... “Ten cuidado que se cuelan...”


Sense8.


Bizitza bizi nahi duten pertsonaiak. Identitate sexual ezberdinak (lesbianak, gayak, transexualitatea, pansexualitatea...), arraza ezberdinak, lurralde ezberdinak, bizitza maila ezberdinak... Hain ezberdinak diren pertsonak (guztiok ezberdinak garelako) baina harreman estua duten pertsonak. Ikusi ez baduzue... zeren esperoan zaudete?



When we rise


“Guzti hau pentsatzen duzutena baina askoz haundiagoa da. Zuek guztiok batu behar zarete, guztion arazoa delako hau”. Ezaguna egiten zaizue? Mugimendu feministak esandakoa izan zitekeeen, baina oraingo honetan Whoopi Goldberg-ek esaten du LGTBIQ mugimenduaren inguruan.


Sexu aniztasunaren aldeko aktibismoa ezagutzeko aukera ematen digu telesail honek. Stonewall-eko istiluetatik gay ezkontzetara. Harvey Milk. Ikusgarritasuna. Borroka. GIB/Hiesa.



Transparent


Jill Soloway-ren speech-a Emmy saria jaso zuenenan gogoan izango duzue. “Patriarkatua boteretik kendu, bota! Topple the patriarchy! Horrelako diskurtsoak entzutean, Facebook-eko atsegin dut botoia ez da nahikoa gure pozgarritasuna aurkezteko. Egia da telesail honek kritikatu daitezkeen gauzak dituela, bale. Baina aitak genero transizio bati ekiten dio, bere bi ahizpak, istorioaren momentu desberdinetan, heteroarauarekin mozten dute... beno, ez dago batere gaizki, ez?



Beste askori buruz hitzegin genezake... eta ez dugu joan nahi hurrengoak aipatu gabe.


Orange is the new black


OITNB


Black Mirror-San Junipero



Hona hemen max mix dibertigarri hau.



80 egunean



Baina orain zuen txanda da. Zeintzuk gehiago ezagutzen dituzue?


Ekainari agur esaten diogu. Baina ez sexu aniztasunaren aldeko bure Beldur Barik Jarrerari! Honek urte osoan gurekin jarraituko du! See you next month!


Guardar


Guardar

Guardar

Guardar

Kalera ateratzeko gogoak ditugu. Heteropatriarkatuari aurrenez aurre begiratzen diogu egunero, ez dugu zertan oso urrun joan beharrik. Egunero eskolara, institutu, unibertsitate edo lanerako bidean hortxe dago heteropatriarkatua nire zai. Eta baita ere askotan etxean bertan... Buf! Ea neskalaguna edo mutil-laguna (imajinatu dezakezute nori dagokion zer edo nor) dudan, ea zain dudan, ea piura hauekin nora noan, kalean entzun beharreko piropoak edo irainak... Ez dira gutxi egun hauetan gertatu diren erasoak. Eraso fisikoak. Eraso berbalak. Eraso sutilak. Mikrotranslesbohomobifobiak. Beno, ba jakin dezazuen ez garela geldirik geratuko. Erasoen aurrean, heteropatriarkatuaren aurrean... gure erantzunik ozenena! Erantzun kolektiboa!


Hona hemen LGTBIQ Nazioarteko Harrotasun eguna, Sexu Askapenerako Nazioarteko eguna... ospatu, pentsatu, gozatu, eztabaidatu eta aldarrikatzeko hitzorduak!


BERGARA



Nire identitatea ez dago hanka tartean! Transfobiarik ez! lelopean aurten Bergaran aldarrikapena egingo dute. 19:30ean San Martin Plazatik aterata. Martxa ez da manifestazioarekin amaituko. Gero Dj jaia egongo baita Pol-Pol tabernan!

SANTURTZI

Santurtzi

EIBAREibar2

Eibar

ANDOAIN

Andoain

BASAURI

Ekainak 28 Junio YESWEFUCK

BILBAO

Bilbao

VITORIA-GASTEIZ

VG

DONOSTIA

DONOSTIA

SESTAO

sestao

ERMUA

ermua

LEKEITIO

lekeitio

Beldur Barik Jarrera kaleetan, herrietan, hirietan! Heteroaraua apurtu! Sexu askatasunaren alde! Zure sexualitatea nahi duzun moduan bizi! Beldur Barik Jarrerarekin bizi zure sexualitatea! Aske bizi!


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify