Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Oraindik ekainean gaude, baina baliteke iadanik, Beldur Barik Lehiaketa 2017ra aurkeztu behar duzuen bideoan pentsatzen egotea... Zeri buruzko bideoa egingo dut? Indarkeria sexista, gizarte matxista honen tentakuluak hain dira luzeak gizarte eta bizitzaren esparru guztietara heltzen direla. Nire gorputza nolakoa izan behar duen ezartzen didatenean, nolakoak nire desioak, halakoak nire harremanak afektibo-sexualak... Norekin den normala ligatzea eta enroilatzea eta norekin ez. Normaltasuna berriro ere, arauak eta arauak. Heteroarauak. Ondo dakigu zertaz ari garen, ez?


Eta lelo batek (oso gaizki hartzen dut normala ematea) dioen moduan... Urtero zuen lanekin normalak, edo heteronormalak, izateari uko egiten diogula ikusten eta ikasten dugu, oihukatu nahi dugu, zabaldu nahi dugu!


Hona hemen sexu aniztasunaren inguruko zenbait bideo. Zuen pentsamenduak, zuen hausnarketak, zuen ekintzak sexu aniztasunari dagokionez. Zuen Beldur Barik Jarrera!



Errausmin

Ipuinei buelta ematea gustatzen zaigu. Errausmin, beti esperoan, beti ahizpak hobeto tratatuko dutelakoan, beti printzipea aurkituko duen esperoan... Bizitza hobeago baten esperoan, horrela etortzen da Euskadira. Eta aurkitzen duen egoera ez zaigu ezezaguna egiten. Beste egun batean sartu gaitezke honetan... Printzipe urdina aurkitu, eta printzipea Errausminetaz maitemintzen da... Nola uko egin printzipeari? Tira... ba hementxe dago Errausminen erantzuna: Zure arrebarekin noa. Hor konpon Printzipe cañón!



Zertan desberdindu

Google ireki, homosexualitatea bilatzailean sartu. Zer da ateratzen dena? Sendatu daitekeen gaixotasuna, estereotipoak... Homosexualak edo heterosexualak izanik gure barruan ditugun galderak... Zergaitik gara heterosexualak lehenetsiz eta ez norberaren erabakiz? Izan gaitezen geure buruaren jabe!



STOP Lesbofobia


Guztiok heterosexualak garela pentsatzearen ondorioak baino gehiago. Mutila izanda, gustatzen zaigun neska lesbiana dela jakitean, nazka sentitzea, horren kontra egitea... Baina ez al da erreza? Neska batzuk mutilak gustokoak dituzte, beste batzuk neskak, beste batzuk paso egiten dute, beste batzuk neskak eta mutilak, beste batzuk pansexualak dira... Hainbeste aukera ditugu! Bat hartu nahi badugu, primeran, eta bat baino gehiago hartzea ez dago txarto ere ez!



Familia guztiak berdinak dira

Hainbat familia eredu daude... Familiak dauden adina! Garrantzitsuena maitatzea da, aurreritziak ahaztuta! Familia guztiak berdinak dira, beraien desberdintasunekin! Imajinatzen duzu guztiok berdinak izango bagina? Zelako aspertasuna!



BB2016_AUSARTU, BELDUR BARIK!

 Zergaitik ere epaitzen dugu jendea ezagutu gabe? Zergaitik ez gara beste pertsonen azalean jartzen? Zergaitik sexu aukera batzuk ontzat,naturaltzat, normaltzat hartzen ditugu eta beste batzuk ez?



STOP LESBOFOBIA!

Eraso lesbofoboen aurrean, Beldur Barik Jarrera! Hona hemen erantzun kolektiboa! Erasoen aurrean, erantzunkizuna denona da!

Sexu aniztasuna askatasunean bizitzea Beldur Barik Jarrera da. Eraso translesbohomofobiko baten aurrean erantzutea, nire erantzunkizuna hartzea, konplize ez izatea, Beldur Barik Jarrera izatea da. Gure web gunean sexu aniztasunari buruzko bideo gehiago aurkitu dituzu (sakatu hemen). Gogora ekarri nahi dugu berriro ere Inondik Inora bideoaren zati bat. Duela gutxi proiektua Verkamin aurkeztu zutela komentatu genizuen. Ba helburua lortu dute eta lanean jarriko dira! Zorionak! Bitartean, hona hemen beraien lana!



Datorren astean Ekainak 28 izango da, Sexu Askapenerako Nazioarteko eguna, LGTBIQ Nazioarteko eguna... eta Euskadin ditugun ekitaldien berri emango dizuegu!

Gora sexu aniztasuna eta gora gure Beldur Barik Jarrera!


Nire lagun eta gertukoekin mutilak gustatzen zitzaizkidala komentatzen hasi nintzenetik ematen du dena dagoela horren bueltan biraka. Are gehiago, ematen du nire bizitzan dudan arazo bakarra hori dela: nork daki “zure kontu hori”? Kontatu diezu lagun denei? Zure familiako denek dakite? Zure amamak imaginatzen du agian baina ez diozu ezer esango zer bera bai agian disgustatuko dela eta asko maite duzu?


Nire inguruko mutil gehienek, neskak gustuko dituzten (edo omen dituzten) horiek, ez dute halako arazorik, hala ematen du. Ustez normalak diren mutil horiek, hain ondo kokatuak daudenak, hain guapitoak haiek (haietakoren bat gustatzen zait, baina soilik apur bat, soilik apurtxo bat), hain ziur guztiaz, eta gainera inork ez die galdetzen ea jendeak badakien “beraien kontu hori”. Seguru badituztela haiek ere “kontuak”.


Nik behintzat baditut nire kontuak, eta ez dira gutxi. Jendeak pentsatzen du gay izatea dela zure burua onartzea eta listo, hortik aurrera dena ondo doala. Ba ez, lagunok. Horren ostean, beste edozeinek bezala, sexuaren eta maitasunaren inguruko beldur eta zalantza denak datoz, eta gainera gure kasuan, aukera gutxi dago galdetzeko, apenas inoiz esplikatu dizute ezer: nola izan harreman seguruak? Esplikatu ziguten behin klasean, baina dena zegoen esplikatua neska/mutil harremanei begira. Gustatuko al zait sexua? Gogo handiak ditudan arren askotan ematen du dena mingarria eta zakarra izango dela. Topatuko al dut gustuko nauen inor? Bat gustatzen zaidan bakoitzean neskak gustatzen zaizkio! Nire adineko jenderik ba al dago ambienteko lekuetan ala sartzen naizenean gizon nagusi piloa izango ditut begira eta besterik ez? Eta nagusiago bat gustatzen bazait?


Jarraitu nezake, baina ez zaituztet galderekin aspertu nahi. Momentuz erantzun bakarra aurkitu dut: beldur barik aritzea, lagunekin hitz egitea nire kontuez, ahal dudanetan galdetzea, gertuan edo elkartean (informazio asko duten elkarte ugari daude! Gure web guneko Antolatu sailean -sakatu hemen ikusteko- batzuk daude, baina gehiago ezagutzen badituzu, bidali email bat komunikazioa@beldurbarik.org helbide elektronikora!), nire burua maitatzea eta besteekin elkartzea zarata egiteko, kexatzeko, ondo pasatzeko, maitatzeko.


Nire arazoa ez naiz ni, mundua da. Ba aldatu dezagun mundua elkarrekin.

Zeintzuk dira  neska bikote bat kaletik helduta ikusten denean ematen diren erreakzioak? Zer da xuxurlatzen dena bi neska autobus-geltokian elkar musukatzen ikusten direnean? Zertara datoz mutil heterosexualen partetik neska lesbianei hirukote bat egitearen proposamenak? Nola irakurtzen ditugu lesbianak? Zergaitik pizten du jakin-mina beraien harremanak izateko modua? Indarkeri sexista eta eraso lesbofoboak leku askotan ematen dira, eta hoietako bat, jai esparrua izaten da. Hilabete honetan, Ekainak 28ko ortzadarra gurekin dugula, tamalez normalizatu egin diren zenbait kontzeptu kuestionatu nahi ditugu. Prest?



Lesbianismoa, emakumeak emakumeekin oheratzea alegia, betidanik existitu izan den zerbait da. Baina zer ari gara esaten? Zuk hau badakizu! Are gehiago, emakumeak emakumeekin oheratzen direla eta harreman afektibo erotiko sexualak dituztela pentsatzea, ez zaizu arraro egiten, zuk oinak lurrean dituen biztanle informatu, ireki, moderno eta aurrerakoia zarelako. Baietz?


Demagun filme bat ikusten ari zarela. Demagun bikote bat agertzen dela. Eskuarki, telebistan edo zineman erakusten dizkiguten bikoteen ereduak heterosexualak izaten dira. Hau ikusita, beste planeta batetik extralurtar bat etorriko balitz, pentsatuko luke ez dagoela beste bikote posiblerik. Hau posible da??? Zeeer???!!!! Baina 2017.urtean nork demontrek ez du ezagutzen bikote homosexualen bat? Zure auzokoa, zure amamaren laguna, zure gelakidea, zure ingelerako irakaslea, autobuseko gidaria, udako abesti horren abeslaria, zure filme gogoko horren antzezlea, zure herriko alkatea edo zu zeu! Homosexualitatea kultura orotan eta garai guztietan eman, ematen eta emango den zerbait da eta nahiz eta jendartean oraingoz heterosexualitate presuntzioz tratatzen gaituzten, heldu da momentua zuk honen aurrean planto egiteko. Planetako pertsona guztiak ez gara heterosexualak eta orokortze hori egiten ez diogu inori mesederik egiten.


KLITXEAK

LESBIANA ZARA EZ ZARELAKO MUTIL KATXARRO BATEKIN EGON!

Izenburu hau idatzi dugu, baina hau baino ergelagoak diren komentarioak ere entzunda dauzkagu. Baietz? Zuk ere memelokeri galantak entzun dituzula gai honi buruz? Eta? Zein da zure erreakzioa? Guk ikaragarrizko sorpresa eramaten dugu. Eta ez onerako. Benetan? Beeeenetan jendeak honelako txorakeriekin jarraitzen duela?? Honen inguruan beste bi galdera: nola dakizu munduko lesbiana guztiek ez dutela erlazio heterosexualik izan eta zergatik demontre ez dira gizon heterosexualak homosexualak orduan??? Mutil katxarro batekin ez garelako egon??? Aitaren, semearen eta espiritu santuaren izenean…ez dugu uste honelako falazietan gehiegi luzatu behar garenik, azken finean gauza bera askotan errepikatzeak ez baitu egi bihurtzen. Lesbianak lesbianak gara, beste emakume batzuek erakartzen gaituztelako eta haiekin sexu harremanak, erlazioak edo bizitza partekatuak izan nahi ditugulako. The end. Galderarik? Ez genuen uste. Next!


NOR DA NESKA ETA NOR MUTILA?

6FB43bZ

Barkatu? Ea nor den… zeeer? Oraindik gabiltza horrela??? Beneeeeeeeeeeeeeeeeetaaan??

Hasteko goazen ziurrenik guk baino hobeto ezagutuko duzun binarismoari buruzko ikastaro express bat ematera: genitalek ez gaituzte definitzen. Baina hau zuk badakizu, ez dizugu gogorarazi behar. Gauza bat zure genitalak dira, eta beste gauza ezberdin bat zure identitatea. Honen inguruan askotan hitzegin dugu, bakarrik gogora dezagun mesedez eta faborez, generoak (sailkapenen helburua hori izaten da) mugatu egiten gaituen kategoria bat dela, eta emakume edo gizonak izateko miloika era daudela. Planetan dauden pertsonek erabakitzen dituzten beste era, hain zuzen ere. Emakume eta gizon klasifikazioak eraikiak dira, hau da, jaiotzen garenetik koloreak, jostailuak eta gustuak nolabait iradokitzen/inposatzen dizkigute. Hala ere, gure ustez, inor ez da neska edo mutila kontzienteki erabakitzen duen arte. Eta badaude neskak edo mutilak ez direnak! Pertsona neutroak! Agian jendarteak gizona zarela pentsatzen du, baina zu zara azkenengo hitza daukana, eta emakumea zarela badakizu, emakumea zara eta ez dago zuk duzun identitateari ezer gehitzerik. Gogoratu, honez gain, medikuak batzutan erratzen direla ezin direlako zure buru barnean sartu eta jaiotzan egokitzen dizuten generoarekin identifikatzen ez diren pertsonak daudela. Beraz, alua daukaten emakumeak eta gizonak daude. Zakila daukaten emakumeak eta gizonak daude. Gauza bat genitalak dira, eta beste bat identitatea. Honaino denak gaude ados, ezta? Generoa kontrolpean daukagu. Bikain!


Ederto! Sar dezagun beste faktore berri bat: preferentzia sexualak. Hau da, aurreko sailkapenean “zer zara/zer sentitzen zara” galderari erantzuten bagenion, oraingo honetan, “norekin gogoko duzu oheratzea” galdetuko genuke. (Pertsona asexualei buruz beste noizbait hitz egingo dugu, baina gogoratu hau ere sexualitatea bizitzeko edo ez bizitzeko beste era bat dela. Eta asexualitatea ez dela zertan finkoa izan: batzutan faseak izan daitezke). Emakumeekin, gizonekin, biekin, emakume edo gizonak sentitzen ez direnekin (ageneroak), egoeraren arabera gizon edo emakume sentitzen direnekin (genero aldakorrak)… You name it!


Beno, ba artikulu honetan lesbianismoari buruz ari garenez, emakumeekin oheratzea gogoko duten emakumeei buruz hitz egingo dugu. Ez? Orduan orain gure galdera hauxe da: zergatik galdetuko luke norbaitek ea mutila nor den, bi emakume dauden bikote batean? Horrelako galderak egiten ditugunean, benetan esaten ari garena, zera da: ez garela lesbianismoa zer den ulertzeko gai.


Erlazio heterosexual batean rolak klitxeak baino ez dira. Guztiok dakigu jarrera pasiboak eta aktiboak ez direla genitalen arabera ematen. Gainera, inor ez da erabat pasiboa edo aktiboa, ez garelako pertsona lau, unidimentsional sinpleak, eta jarrerak aldatzen ditugulako egoeren arabera. Honaino ados, ezta? Beno, ba bikote homosexualetan gauza bera, baina oraindik ere argiago: ezin ditugu erlazio heterosexualak eredutzat hartu, heterosexualak ez diren bi pertsonen erlazioak aztertzeko. Klasifikazioak ezin dira aplikatu, kasu ezberdinak direlako.


NAHIZ ETA HAURDUNALDI AUKERARIK EZ…EGON ZAITEZ SEGURU, ETA SEXU SEGURUA IZAN!

Harreman sexual lesbikoetan transmisio genitaleko gaixotasunak ere eman daitezke. Zergatik ez ditugu transmisio sexualeko gaixotasunak deitzen? Ba lehen adostu dugulako, zuk erabakitzen duzula sexua zer den, eta klamidia edo gonorrea, printzipioz, ez direlako kutsatzen zure bikotearen belauna mihazkatzen. Egia da, erlazio heterosexualetan antikontzepzioari buruz asko hitz egiten dela, baina akontzepzioa, hots, kontzepzioarekin zerikusia ez daukaten hainbat praktika daudenez, zergatik mugatu dena sexu koitzentriko genitalizatura berriz ere? Irakurri gure aurre post-a zertaz ari garen jakiteko! Sakatu hemen.


Guk badakigu, sexuari buruz milaka gauza daudela interesgarriagoak bere “arriskuei” buruz hitz egitea baino. Badakidu guztiok ezagutzen duzuela “babesteko” hesi metodoen existentzia (kondoia, latexeko eskularruak etab) . Gauza da, nahiz eta oso astunak izan gai honekin, gogorarazi behar dizugula, sexu anala daukagunean, sexu orala daukagunean edo gorputz jarioen inguruan mugitzen garenean, (baginako fluxua, semena edo odola adibidez) alarmistak izan nahi ez dugun arren, komenigarria dela adi egotea. Alu, ipurdi, aho, zakil hori norekin egon da zurekin egon aurretik? Testak egitea beti da komenigarria eta latexa ez da horren garestia… Erabili! Dena den, dohainik egin daitekeena sexu imaginatibo eta kreatibo ez koitozentriko genitalizatua da, hau da, innobatu eta zuen gorputzak aztertzea praktika ikaragarri dibertigarria dela ikusiko duzu!!!!


NON DAGO ZURE PLAZERRA? NOLA GOZATZEN DUZU ZUK?

Lesbian+sex_6b4d70_6070582


Honi buruz aurretik hitz egin dugu, baina berriro diogu, agian ez dugulako argi utzi. Ahoan muxu ematea, belarriak mihazkatzea, lepoan koska egitea, bularrak heltzea, bizkarra marratzea, sabela ilearekin laztantzea, oinetan masajeak ematea, belaunekin jolastea, joku erotikoetara jolastea, leku ezberdinetara joatea … sexua ez da soilik zerbait bagina barnean sartzea edo klitorisa estimulatzea. Milagarren aldiz errepikatzen dugu: sexua zer den zuk zeuk erabakitzen duzulaaaa!!! Beraz, betidanik “preliminarrak” deitu izan diren praktika horiek, txortan egitea dira! Ez zaitzatela konfunditu!!! Zuk erabakitzen duzu zer den zuretzat sexua, eta besteek diotena zuri bost axola! Pentrazioa ez da bide bakarra.


did-you-know-that-lesbians-use-scissors-when-they-have-14927878


ORGASMOAK. EDO EZ!

BAAAAAI, orgasmoAAAAKKKK!!!! Pluralean! Ongi irakurri duzu! Zergatik konformatuko zara orgasmo batekin zazpi izan ahal badituzu!! Zergatik izango da orgasmoa praktika sexualaren epizentroa, agian beste gauza batzuk experimentatu nahi dituzunean! Telebistan agertzen diren klimax osteko siestak eta frustrazioak lesbianon artean fikzioa dira. Gogoratu: zergatik bat, zazpi posible badira!!!? 😉


PORNOGRAFIA

Guk horrela laburtuko genuke: dagoena gustoko ez baduzu, sortu ezazu zuk zeuk!

Medeak Tranfeministak taldeko kidea den Nagore Iturriozek artikulu bikain hau (sakatu hemen) idatzi zuen honen inguruan.


Eta heldu da amaiera, gaurkoz bukatutzat emango dugu post esplikatibo hau. Zer ikasi duzu??? Ez dakigu zer gogoratuko duzun esan dugunetik, baina zure buruari galderak egiteko balio izan badizu, gu pozarren! Gogoratu ez dugula zertan entzuten duguna sinestu eta kritikoak izatea oso oso oso ona dela! Zuk zeuk erabaki zer uste duzun gai guztiei buruz! Hau sexuari dagokionean, eta zure bizitzan orokorrean!! Pentsatu eta gozatu! Biak batera badoaz, hobeto! Beldur barik jarrera hori delako: informazioa oinarri izanda, mundutik beldurrik gabe joatea!!!


Ez ahaztu: zure gorputza, zure erabakiak!


 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Goazen zerbait frogatzera. Gure web gunean erreferenteak bilatuko dugu. Baduzue iadanik emaitza? Ez dago batere gaizki... ez da zenbaki makala. Gauza bat argi dugu, erreferenteak behar ditugu. Horretan gabiltzala... ez bakarrik erreferenteak, gure bizipenak, gure bizitzak, gure gorputzak, gure nahiak beste batzuk isladaturik dauden bezala egotea nahi dugu. Eta beste batzuk diogunean, "normala" suposatzen denari hizketan ari gara, heteroarauari buruz, heterosexualitatea aukera bakarra denari buruz hizketan gaude. Neska izanda mutilak gogoko behar ditugula esaten digun musikarekin hazten gara, edo mutila izanda, neska gustatu behar zaigula. Eta baita ere nire desioak nola sortu behar ditudan esaten digute, nola izan behar den zure jarrera mutila edo neska bazara... azken finean, gizarteak zutaz espero duena. Ba jarrai dezatela esperoan, ni dantzara noa!


Gure #BBPlaylist aren barruan (sakatu hemen) sexu aniztasunari buruz hitzegiten diguten abesti pilo bat aurkitu ditzazkezu.


Zer axola inori nik sentitzen dudana... Nori?!


Nork esaten digu zer den normala izatea? Zer da normaltasuna? Nork inposatzen du?


Nahi dudana izateko aukera dudala.


Ausartu behar badut, ausarta izan behar badut... Izango naizela! Baina esaten dugun bezala, ez dut ausarta sentitu nahi, libre baizik!


Neskok ez dugula bakarrik sexu gozoa, leuna... erderaz "sexo vainilla" deritzona... Sexuari buruz hitzegiten dugunean ez dela bakarrik ukitzea edo besarkatzea... Baina guzti honi buruz lasaiago hitzegingo dugu osteguneko post-ean...


Black Mirror telesaila ikusi duzue? Imajinatu nire etorkizuneko nia gurekin kontaktuan jartzen dela. Ziuraski guztia iluna ez dela esango digu, argi txinpartak guk geuk sortzen ditugula, gu garela argia bera... gu distiratzen dugula!


Edozein eraso translesbohomofobikoaren aurrean zutituko garela, aurre egingo diogla, ez garela geldirik geldituko. Ez gara sexu aniztasunaren kontra egiten duten txiste, zurrumurru, jarreren aurrean konplize izango...


Nire desio, nire nahi, zer jartzen nauen bero, zer maite dudan... Ea enteratzen garan... Ez nabilela zure onarpena eskatzen. Ez, ez... Errespetua nahi dudala! Errespetua exijitzen nagoela! Eta ez dudala inolako lotsarik sentitu behar nire sentimenduak horrela direlako edo egiten dudana hala delako!


Eta begira zer egitera noa zure irainekin... Dantzarekin, musikarekin aurre egingo diet! Ezin baitut dantzatu, ez delako nire iraultza!



Guardar


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Hilabete honetan, aniztasun sexualaren hilabetea da, eta horregatik iruditu zaigu aitzakia ona zela zenbait puntu konkretatzeko.


Gaian sakontzen hasi aurretik, egin nahiko genizukeen lehenengo galdera honako hau da: ZER DA SEXUA? Hau da, zer ulertzen duzu ZUK , bai, zuk zeuk, lerro hauek irakurtzen dituzun horrek, sexua diotenean? Askotan, erlijioak gehi gure hezkuntzak eta sozializatuak izan garen lekuak sortu dizkigun ideiengatik, sexua diogunean, emakume eta gizon bat ohean imaginatzen ditugu. Nolakoak dira pertsona hauek? Nor egoten da gainean? Nor egoten da azpian? Zer gertatu da horren aurretik? Zer gertatuko da horren ostean? Zarata edo soinuren bat entzuten al da? Bi persona horiek pozik ikusten dituzu? Barre egiten al dute? Elkarren gorputz osoa ikutzen dute? Biluzik daude? Non daude? Aurpegia gorritzen zaie? Izerditan hasten dira? Kondoia erabiltzen dute? Zein da filmetan behin eta berriro agertzen den irudia? Sortzen diguten imaginarioa? Lagunekin batu eta komentatu ezazu edo idatzi orri batean!


Tik tak tik tak... bukatu duzu? Bitartean... gure #BBPlaylist aren abesti bat...

Zer esan diozue elkarri? Zer idatzi duzu? Lasai, motel, ez didazu esan behar: bi persona argal, zuri eta aniztasun funtzionalik gabeak agertu zaizkizu zure irudian. Gizona gainean eta emakumea azpian elkarri begira. Aurretik ez dakigu zer gertatu den, baina asko jota musuren bat eman diote elkarri sexu koitozentrikoan (koit... WTF? lasai, geroago komentatuko dugu) hasi aurretik. Gizonak ez du zaratarik egiten, emakumeak aiene diskretuak bota ditu. Pertsonak ez daude bereziki pozik, ez dute barrerik egiten. Ez zaie gorputz osoa ikusten maindireekin estaltzen direlako, horregatik ez dakigu biluzik dauden, baina ohean daude edo asko jota sofan. Bertatik irtetzerakoan ez zaie gorputza ikusten, ez dirudi kondoia erabili dutenik, inor ez dago izerditan, inork ez dauka aurpegia gorri... asmatu dugu???


Ez al da bitxia, guztiok edukitzea sexua bezain pertsonala den zerbaiten irudi bera? Zer dago honen atzetik? Nondik hartzen ditugu sexuari buruz dauzkagun ereduak? Zer dela eta ematen zaizkigu eredu konkretu horiek eta ez beste batzuk? Nori edo zeri komeni zaio guk eredu hauetatik kanpo ez aztertzea? Testu liburuetan erreprodukzio aparatuak edo anatomian gorputzak erakusten dizkigutenean, agertzen al da emakumeon plazerrerako sortua dagoen organo bakarra? Zer da klitorisa? Non dago? Jakingo zenuke marrazten? Zergatik ez du inork klitorisari buruz hitz egiten?



Pikara magazine-tik hartutako bideoa. Artikulu osoa irakurtzeko sakatu hemen.


Baina tira, demagun guzti hori ahaztu dezakegula: has gaitezen hasieratik... Zer behar da sexua izateko? Guk dakiguneraino, gogoak, pertsona bat edo gehiagoren gorputzak eta adostasuna. Bai ala ez? Hau horrela izanik, esan ahalko genuke, sexua edonork izan lezakeela, ez? Beraz, gorputza eta gogoak izanez gero... Aurrera! Baina noski, hemen ere tolesdurak daude... ezagutzen duzu zure gorputza? Zer iruditzen zaizu? Beti berdin al dago? Aldatu egiten da? Nola? Zergatik? Zer aldatzen da? Nondik daukazu ilea? Nondik ez? Zergatik? Begiratu dituzu zure genitalak ispiluan? Zer ikusten duzu? Gogoko dituzu? Zure genitalak ez diren zein beste gorputzeko atal erabili dezakezu sexua izateko? Beste hainbat galdera ere bururatzen zaizkigu: posible al da gorroto duzun gorputz bat izanda gozatzea? Zein da ezjakintasunak, lotsak edo konplejoek sexu harremanetan duten influentzia? Zuk zure gorputzarekin ze erlazio daukazu? Zure gorputza maitatu gabe pozik bizitzea posible dela uste al duzu?


Eta praktikei dagonionez... entzun duzu inoiz koitozentrismo hitza? Koitozentrismoa, koitoan, hau da, pentrazioan enfasisa eta protagonismoa jartzen duen sexu praktika da. Koitozentrismoa, falozentrismoarekin estuki erlazionatuta dago, erlazio heterosexual gehienetan, harreman sexualek beti daukatelako helburu bera: gizonen eiakulizazioa. Badirudi hau ez gertatzekotan, sexua ez dela osoa, bukatua edo benetazkoa? Baina nola izan liteke hau posible? Zer deritzozu zuk? Ados zaude sinesmen honekin? Zer gertatzen da penetrazioa ez diren beste praktika guztiekin? Zer gertatzen da gizonik gabeko sexu harremanetan? Aztertzeko modukoa da, eta sakonduko dugu honetan beste noizbait. Orain goazen gure gaiarekin jarraitzera…


Ez izan sexu harremanik ezkondu aurretik, koitozentrismoa eta falozentrismoa beti ardatz, ez komentatu lagunekin gertatu zaizuna, orgasmoak ez badituzu arraroa zara, orgasmoak izatearen plantak egin itzazu zure bikotea pozik egon dadin, askorekin oheratzen dena ez dago burutik sano, ez hitz egin sexuari buruz zure bikotearekin xarma galduko duzuelako, bikote sexual bakarra baino ezin daiteke eduki, hilerokoarekin ez da sexurik praktikatu behar, masturbatzen bazara granoak aterako zaizkizu, genitalek arrain usaina daukate..... nork ez du noizbait honelako txorakeriaren bat entzun, eta baita sinestu ere!? Ziur gaude, zuk kontzientzia kritikoa daukazunez eta oso azkarra zarenez, gai zarela jakiteko lelokeria hauek gure bizitzak konplikatzeko betidanik esan izan diren komentarioak baino ez direla, inondik inorako arrazonamendu logikorik gabe. Gauza da, gure aitona-amonen garaietan,  slogan demodé hauek behin eta berriz errepikatzea normala zela, baina XXI.mendean zer esan nahi duten ez birplanteatzea, guretzat, arduragabekeri bat izango litzatekela. Eta zu planeta honetako hiritar arduratsua zarenez, entzuten duzuna zalantzan jartzea gogoko duzu, zure adimenarentzat gimnasia delako. Goazen elkarrekin hausnartzera!


Prest????

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify