Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Pasa den astean horrela esan genizuen... one monografiko, one boletin! Eta hitzeko jendea garenez... hementxe dituzue urteetan zehar sexu aniztasunaren inguruan publikatu ditugun post interesgarrienak, erabili ditugun bideoak, abestu eta dantzatu dugun musika, hunkitu eta parrez lehertu arazi dizkigun pelikulak... guzti hau post batean, boletinean bihurtuko den post bat!


 

Beldur Barik Musika


Benny- Little Game



Viruta- Normal es un programa de mi lavadora



Hollysiz- The light



Mike Tompkins- Stand up



Viruta- Peras y manzanas



Chocolate remix- Lo que las mujeres quieren



 

BBJarrera duen musika gehiago gure Spotify-ean aurkituko duzue!

Jarraitu Beldur Barik BBdj gure profila!

Jarraitu #BBPlaylist-a!

 

Beldur Barik Post-ak


Ba al dago armairu heterorik?

http://beldurbarik.org/eu/2016/06/ba-al-dago-armairu-heterorik

Boterezko harremanak dira bullying-aren oinarri

http://beldurbarik.org/eu/2016/06/boterezko-harremanak-dira-bullying-aren-oinarria

Lesbiana gazteen istorioak

http://beldurbarik.org/eu/2012/06/lesbiana-gazteen-istorioak-salir-del-armario-en-la-adolescencia

Ekainaren 28aren inguru historia pittin bat

http://beldurbarik.org/eu/2015/06/ekainaren-28aren-inguru-historia-pittin-bat

Hetero=Normala? ¿Y si lo raro fuera ser heterosexual?

http://beldurbarik.org/eu/2012/06/heterosexualanormala-%c2%bfy-si-lo-raro-fuera-ser-heterosexual

Estereotipoak gaindituz, tabuak apurtuz, ez gaitasuna gaitasuna bilakatuz

http://beldurbarik.org/eu/2015/06/estereotipoak-gaindituz-tabuak-apurtuz-ez-gaitasuna-gaitasuna-bilakatuz

Aniztasuna lantzeko eta aniztasunean bizitzeko erramintak behar ditugulako eta baditugulako

http://beldurbarik.org/eu/2015/06/aniztasuna-lantzeko-eta-aniztasunean-bizitzeko-erramintak-behar-ditugulako-eta-baditugulako

Trans, transexuala, transgenero

http://beldurbarik.org/eu/2015/06/trans-transexuala-transgenero

 

Beldur Barik Elkarrizketa

El entorno mas crudo para salir del armario sigue siendo la escuela-Lala Mujika, Aldarteko psikologoari elkarrizketa

http://beldurbarik.org/eu/2012/06/el-entorno-mas-crudo-para-salir-del-armario-sigue-siendo-la-escuela-lala-mujika-aldarteko-psikologoari-elkarrizketa


Aniztasun sexualaren inguruko bideoak


TRANSEXUALITATEA

Chrysallis. Menor y transexual



Limbo



Zorionak. Chysallis



Ponte en mis zapatos. Trans.



El test de la vida real



Maskarak



 

GENEROAK DANTZAN

Sistema binarista



¿Eres hombre o mujer?



Jolasten gara



Genderpoo



King



La mente en pañales



Estereotipoak hausten



 

EZ GAITASUNA GAITASUNA BILAKATU

Corto sobre sexualidad en discapacidad



Diversidad e inclusión. No etiquetas



 

BULLLYING TRANSLESBOHOMOBIKOA

Levántate. No permitas el bullying homofóbico



Stand up for your friends



 

ARMAIRUAK TXIKITU

Diversidad sexual. Salir del armario



Jóvenes sin armarios



Ellen Page sale del armario



Reacción de una madre cuando su hija le dice que es gay



http://www.gaystraightalliance.org/



 

HETEROARAUA SUNTSITU!

Reacciones cuando alguien no es hetero



Homosexualek heteroek esaten dituzten tontakeriak esango bazituzten



HetERO



 

SEXU ANIZTASUNA BB JARRERAREKIN BIZI!

Diversidad y 26Abril. Día de la visibilidad lésbica



Convivencia en centros educativos



El mueble de las fotos



 

Aniztasun sexuala lantzeko pelikulak


But I’m a cheerleader



Vestido nuevo



Stonewall



Flores en el parque



Pride



No quiero volver solito



Yolk



Margarita with a Straw



Fucking amal



50 ways of saying fabolous



Tomboy



 

Aniztasun sexuala BB bideoak


Inondik inora



Behatu+Hausnartu=Eraldatu



Komun komunak



Prakagona



 

2016eko lehiaketan sexu aniztasuna jorratzen zituzten bideoak ikusi nahi badituzu, hemen sakatu!

http://beldurbarik.org/eu/category/2016-lehiaketa/gaiak/sexu-aniztasuna-eu/

Hementxe duzu boletina pdf formatuan deskargatzeko ere!

 

BOLETIN ANIZTASUNA

 

Guardar

Guardar

Guardar

We are back! Bueltan gara berriro! Beno, Beldur Barik Jarrera urte osoan zehar zabaltzen dugu, gurean dugulako, gurea delako, eta Beldur Barik Jarreraz beteak ditugulako ere eguneko orduak, minutuak, segunduak... Beldur Barik Jarreraz betea izango da gure egunerokotasuna ala ez da izango!


Beno, bagatoz berriro gure monografikoekin, eta hilabete honetan, aniztasun sexualari buruz hitzegingo dugu. Jakin badakigu urtero, ekainean, gai honekin gatozela, eta iadanik kontzeptu asko ikasiak ditugula. Urteetan zehar heteroaraua, transexualitatea, transgeneroa, sistema binarista, LGTBIQ... bezalako kontzeptuak entzun, ikasi eta barneratu ditugu.


Horregaitik, hilabetero publikatutako post-en boletin bat egitea pentsatu dugu. Horrela artxibo bakar batean izango dituzue albisteak, bideoak, Beldur Barik Lehiaketetara aurkeztutako lanak... Hilabete bakoitzean monografiko bat lantzen dugu (egitan oraindik ez zarela ohartu? Kar kar kar! Lasai, konturatzen joango zara!)... beraz... one monografiko... one boletina! Datorren astean gure web gunean ikusteko aukera izango duzue!


1q3c1t

Baina ez da aurten izango dugun berrikuntza bakarra... Aurten sexualitateari buruz hitzegingo dugu pila bat... Baita ligoteo sanoari buruz... Interesatzen zaigulako gaia, gure gorputza ezagutu eta maitatu nahi dugulako. Ligatu nahi dugulako, baina ligatzerako orduan, ondo jakin behar dugulako ezetzak onartzen, baina baita ezetzak ematen ere. Ezetza zeri? Eta nola eman ezetz hori? Guzti honi buruz hitzegiteko Jokin Azpiazu, Itsaso Blazquez eta Ibai Fresnedo izango ditugu! We like ligoteo sanoa...


ligoteoa-head

... and Beldur Barik Jarrera duen musika ere atsegin dugu, beraz, gure #BBPlaylist-a hartu eta sexu aniztasuna jorratzen dituzten abestiak ere ezagutuko ditugu! Dantzatu nahi ditugu! Ezin badut dantzarik egin... ez delako nire iraultza!



Nola bizi dugu guk aniztasun sexuala? Zerk eramaten gaitu gure desioak “normalak ez” direla pentsatzera? Zergaitik? Nola ikusten dugu aniztasun sexuala? Genero sistemak? Sistema binaristak? Zuek emango diguzue, eta ematen diguzue guzti honen erantzuna zuen bideokin!



Ekainaren 28an Sexu askapenaren aldeko nazioarteko eguna ospatzen da. LGTBIQ Askapenerako Nazioarteko Eguna. Euskadin burutu behar diren ekintzak ezagutu nahi ditugu. Zein da aukeratutako hitzordua?


Eta badakigu ere aniztasun sexuala jorratzen duten pelikula eta serie asko daudela. Gogoan dituzue Fer eta David eta beraien drama? Ama... eta hori askotan ere gertatzen da lesbianen inguruko filmekin... Drama bolleroa deitzen dena... Ba drama hoietatik haratago bizitza dagoela ikusi nahi dugu, eta Beldur Barik Jarreraz beteriko filmak ere ezagutu nahi ditugu!



Eta bukatzeko, aurkezpen bat egin nahi dizuegu... gure Telegram Kanala! Telegram aplikazioa duzue? Sartu Beldur Barik kanala bilatu eta... jarraitzaile bihurtu! Edota jarraitu hurrengo link-a jarraitu https://t.me/beldurbarik. Horrela ez duzu ezer galduko eta zure telefono mugikorrean jaso ditzazkezu notifikazio guztiak! Gure monografikoak, gure memeak, gure irudiak, pelikulak, bideoak, lehiaketaren inguruko informazioa, topaketa... guzti hau zure mugikorrean zuzenean!


Zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzeko prest? Goazen ba!


Guardar

Ekainak 28, LGTBI eta sexu askapenaren aldeko nazioarteko eguna pasatu da. Beno, herenegun bertan Euskadiko hainbat herrietako manifestazio, konzentrazio, ekitaldietara joan ginen sexu aniztasuna aldarrikatzera. Indarkeria sexistari aurre egitera gure pankarta edo kartelekin. Sexualitate ez “normala” dugunok indarkeri sexista hoiek egunero jasaten bait ditugu. Mikromatxismoak bezala, hain sutilak dira... beno, mikromatxismoak dira azken finean ere.


Baina hilabeteari umore eta ironia pittin batekin amaiera eman nahi diogu. Emma Goldman-ek “Ezin badut dantzarik egin, ez da nire iraultza” zioen. Guk zerbait gehiago gaineratuko diogu “Ezin badut barrerik egin, ez da nire iraultza”. Eta barrearen kontu hau beste kontu batekin lotu nahi dugu. Erreferenteak izatearekin, hain zuzen ere.


16mex0

Nahasketa arraroa, esango duzue. Umorea eta erreferenteak? Baina oraindik ez duzue ulertu normaltasuna ez datorrela bat gurekin? Beno, goazen harira.


Erreferenteak ezinbestekoak direla esan dizuegu askotan. LGTBI erreferenteak garrantzi izugarria dute, eta non bilatzen ditugu askotan erreferente hoiek? Pelikuletan. Eta umorearena? Gure sexualitateari buruz galdezka hasten garenean askotan erreferente hoiek pelikuletan bilatzen ditugu. Eta bi gauza bitxi gertatzen dira LGTBI zinemaren inguruan. Bata, zaila dela pelikula positiboak aurkitzea (lesbianen pelikulak askotan drama izugarriak dira…) eta positiboak direnak, oso normatiboak dira, Jokin Azpiazu-k dioen moduan. Hau da, neska puskak beste neska puska ezagutzen du, klaseko kirolariak ikaskidea duen nerd horrekin liatzen da eta azkenean betaurrekoak kentzen dituenean mutil puska bat da… Beno, ba hemen duzue erronka bikoitza. Barre batzuk botatzea eta normatiboak ez diren pelikulak ikustea… Erronka bikaina hilabeteari amaiera emateko!


Zenbait pelikula gomendatu nahi dizkizuegu:


But I'm a Cheerleader. Megan (Natasha Lyonne) bere mutil lagunak eta gurasoek lesbiana izatea leporatzen dioten animatzaile bat da. Eta zergaitik diote lesbiana dela? Lesbianei aurresuposatzen zaizken estereotipo barregarriak dituelako: tofu-a jaten du eta Melissa Etheridge-ren poster bat du bere logelan. Ez goaz esatera ere beste munduko gauza denik, baina asko eskertzen da ondo pasatzea pelikula bat ikustean...



Fucking Amal. Ai ama institutuko garaiak… arraroa sentitzea, edo sentiarazten zaituzten jendea egotea, ikaskide duzun neska gustatzea… baina dudarik gabe, #BeldurBarikJarrera rekin erantzutea!!!



50 ways  of saying fabolous. Gure desioak, gustatzen zaiguna oso ondo ez dakigunean baina jakinminak probatzera eramaten gaituenean. Eta homosexuala bazara Zelanda Berriko herri batean, lotsatia, lodia… gure desioak ezagutzea are eta zailagoa baina era berean entretenigarriagoa egiten du dena…



Tomboy. Orain dela bost urteko filma da hau. Generoa erabat moldagarria da eta pelikula honetan ondo ikusi dezakegu. Laurie edo Michael. Laurie eta Michael. Zergaitik bat aukeratu behar?


 

Hilabeteari amaiera eman diogu… sexu aniztasunaz hitzegin dugu, normaltasun kontzeptuaz, heteroarauaz… gure sexualitatea Beldur Barik Jarrerarekin bizi, heteroarauarekin apurtu, nola maitatu behar duzun, nola bizi behar duzun zuk zeuk erabaki! Eta harro egon!


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Ortzadarrarez beteta dator urtero data hau. Ekainak 28. LGTBI harrotasun eguna, askapen sexualarako nazioarteko eguna, transbollomari nazioarteko eguna... izen anitz, helburu bera: heteroaraua suntsitzu, heteropatriarkatuarekin amaitu.


Eta hemen dituzu gaurko hitzorduak!

 

28J ermua

ERMUA


 

CARTEL ANITZERA 28J

BASAURI


28j gasteiz

GASTEIZ


28jbilbao

bilbao sare

BILBAO


 

28j eibar2

28J eibar

EIBAR


lgbtifobia-hiltzailea

DONOSTIA


 

Pasa den urtean ikusi genuen bezala, dantza ere Beldurrak Astintzeko balio du. Eta baita heteroarauarekin apurtzeko:



 

Eta kontuz… zirrikituetatik heteroarauarekin apurtu nahi dutenekin... "que se cuelan..."


Zure Beldur Barik Jarrera kalera atera! Heteroaraua apurtu! Sexu askatasunaren alde! Zure sexualitatea nahi duzun moduan bizitzeko eskubidea duzulako! Beldur Barik Jarrerarekin bizi zure sexualitatea!


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Ekaina da eta sexu askapenaz idatzi nahi nuen. Badakizue, ekainak 28an gay, lesbiana, trans, bisexual eta ingurukook gure askapen eguna ospatzen dugu. Guri bakarrik ez, jende askori beteko zaio ahoa gaiarekin, ze toleranteak garen, zenbat errespetatzen ditugun aukera guztiak eta ze gaizki iruditzen zaigun LGTBfobia eta diskriminazioa. Eta nik ere idatzi nezake honi buruz, baina egia esan gaur ligatzera aterako naiz, ea nola doan asuntoa. Ez delako hain erreza.


LGTB pertsonok leku propioak behar ditugu momentu askotan. Nahiko genuke beste edonor bezala jardun munduan, baina seguru egon gaitezkeen lekuak ez dira hainbeste. Edo esango didazue jada ez dela gertatzen beste mutil bati muxu emateagatik begirada txarrak, hitz zatarrak, kolpeak ere jasotzea? Uste dut ekainak 28ko manifestazioaren ostean jai bat dagoela, gerturatuko naiz. Jendea ezagutzera, bai. Lagunak egitera, noski. Ospatzera. Eta aber ligatzen dudan apurtxo bat.

Honetan pentsatzen hasi orduko konturatzen naiz ez dela hain erraza izango. Berehala burutik pasa zait: eta inork ez banau gustoko? Ez banago nahikoa argal, edo argalegi banago? Edo ez banaiz ikusi ditudan web eta blogetan agertzen diren mutil gay estilokoa? Uff. Beldurra. Heteronormatibitateak nire egokitasuna zalantzan jartzen du, eta hori gutxi balitz, kondizio batzuk bete behar ditut LGTB mundutxoan onartua izateko. Jope, nik ere nire rollitoak izan nahi ditut.

Burua bueltaka hasi zait, ezkerreko eskuaz nire buruari masaileko bat eman diodan arte. Nire gorputza egokia den edo ez pentsatu ordez hobe dut nire burua hobeto eta gehiago maitatzen ikasi. Beldurra izan ordez hobe dut irekia izan eta ahal dudan lasaien bizi. Dexente lasaitu naiz, badakit ez dela erreza nire burua onartzea, baina askoz zailagoa da, ezinezkoa, izaera eta itxura zehatz bat izateko gogoz nirea aldatzea. Saiatu arren, ez da aterako, eta gainera... ez dut nahi! Kuadrilako Mireni entzun nion behin hori, eta arrazoia zuen, noski baietz.

Han joan gara manira, lagun kuadrilatxo bat. Eta osteko jaira gerturatu ere. Dantza egin dugu txoroen pare, hitz egin, kanpoan jarrita egon gara tarteka, gure kontuez hitz egiten. Azkenean ez dut ligatu. Bueno, hurrengoan, ez da munduko inportanteena ere. Jaiko ederrenak izan gara, zalantza gabe, eta baimenik eskatu gabe.

50ways of saying fabulous


Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify