Hurrengoan eskola eta lagun taldea hurbil ditugula gaur ikusitakoarekin, bullying translesbohomofobikoari buruz hitzegingo dugu. Bazterkeria egoerarik ikusi duzu zure inguruan zure edo beste pertsona baten genero edo aniztasun sexuala dela eta? Nola egin diozu aurre egoera honi? Argi ikusi behar dugu guztiok zeresan eta zeregin bat dugula bullying translesbohomofobikoaren aurrean... aurre egin!!!
Ze erreakzio izango ditut nire lagun taldean eta familian gay, lesbiana edo trans naizela aitortzen badut? Galdera honek gure buruan etengabe azalerazten da armairutik ateratzea pentsatzen den bakoitzean. Orduan hobeto da ezkutuan jarraitzea? Ez aipatzen jarraitzea? Heterosexuala naizela pentsatzen jarraitu dezatela? Egia da ez dagoela formula magikorik, bakoitzak ahal duen moduan egiten duelaÂ… eta Ellen Page bezala txalo zaparrada bat espero baduguÂ… baliteke horrela gertatzea, ze demontre! Baina egia da Ellen Page-k emandako diskurtsoa hunkigarria dela, zer iruditzen? Badakigu ere berriro jartzen dugula... baina ze demontre! neskak merezi du!
Hurrengo postean sexu aniztasunaren inguruan hitzegiten jarraituko dugu. Egunekotasunean eskolan, institutuan denbora asko ematen dugu, han daude nire lagunak, nire harremanakÂ… nola erantzun orduan gay, lesbiana edo trans naizela esaten badut? Lagun mina bada esaten duena? Nire irakaslea bada?
We are the Stonewall Girls/ We wear our hair in curls/ We wear no underwear/ We show our pubic hair/ We wear our dungarees/ Above our nelly knees (Stonewall-eko neskatilak gara/ ilea kizkirtuta daramagu/ ez daramagu azpiko arroparik/ eta pubiseko ileak erakusten ditugu/ gure emakume belaunen gainetik
Hauxe da Nigel Finch-en filma Stonewall (1995). Ikustea gomendatzen dizuegu gertatutakoa ezagutzeko.
Bazenekien kontatu dizugun guzti hau? Orain historio apur bat ikusi dugula, goazen beste gaien inguruan hitzegitera, generoak dantzan jartzera binarismoarekin, normaltasuna apurtzera kuestionatu hutsarekin, armairuak apurtzeraÂ… Kuxkuxeatu ere historia gehiago interneten!!!
Badago esaldi bat esaten duena “Aipatzen ez dena, ez da existitzen”. Beraz… goazen guzti honetaz hitzegitera!
Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!