Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!
Gaietan sartu baino lehen goazen Nazioarteko egun honen ospakizunaren zergaitia ezagutzera….

Zergaitik ospatzen da Ekainaren 28a?

New York hiria, Greenwich Village auzoa, 1969ko ekainaren 28an, larunbata, gaueko 1.20ak, Stonewall Inn taberna. Ez zen lehenengo aldia gay, lesbiana, transexual eta trabestiek sarri joaten ziren taberna horretara polizia sartzen zela. Oraingo honetan esku artean zuten alkohol salmenta ikertzeko baimena aitzakia zuten. Benetako asmoa bestelakoa zen, gay, lesbiana, bisexual eta transexualak jazartzea, gogoratu behar baitugu garai haietan, homosexuala izatea burutik sano ez egotea zela, zigortua zegoen, gaixotasun bat zen… eta ezin zen harreman homosexualik izan kartzela zigorra edota tratamendu psikiatrikorik pairatu gabe.

Stonewall Bar (Larry Morris/The New York Times) Stonewall Bar 1969

 

Hipotesi desberdinak daude han, gau horretan gertatu zenari buruz. Esan bezala, ez zen lehenengo aldia bertan polizia sartzen zenik eta atxiloketak egiten zituela.

Baina gau horretan zerbait desberdina gertatu zen. Barruan zeuden hainbat lagun identifikatu eta kanpora aetera zituzten atxilotzeko, baina haietako batek, eta hemen hasten dira hipotesi guztiak dantzan, gazte, lesbiana edo transexual batek, jasatzen ari zen indarkeriari aurre egin eta muturreko (hostiko…) batez erantzun zion. Bapatean polizia joka hasi zenean, kanpoan zegoen jendartearen haserrea piztu zen, Stonewall gertarakariei hasiera emanez. Kaleak poliziaz bete ziren, eta egunak behar izan zituzten amorruak, nekeak, nazkatuta zeuden gay, lesbiana, eta transexual guzti haiek mendean hartzeko.

Gertakari hauen ondorioz, norberaren sexu joera harrotasunez bizitzeko txinparta ere piztu zuen. Handik hilabete batera New Yorkeko komunikateak GLF (Gay Liberation Front) sortu zuen. Eta urtebete geroago, istiluen urteurrenaren harira, manifestazio bat antolatu zuen, Ekainaren 28an, urtebete lehenango istiluak gertatu ziren egun berean. Eta orainarte…

Stonewal Inn taberna Stonewal Inn taberna

 Hauxe da gau hartan poliziek eta han bildutakoek entzundako abestia:

We are the Stonewall Girls/ We wear our hair in curls/ We wear no underwear/ We show our pubic hair/ We wear our dungarees/ Above our nelly knees (Stonewall-eko neskatilak gara/ ilea kizkirtuta daramagu/ ez daramagu azpiko arroparik/ eta pubiseko ileak erakusten ditugu/ gure emakume belaunen gainetik



Hauxe da Nigel Finch-en filma Stonewall (1995). Ikustea gomendatzen dizuegu gertatutakoa ezagutzeko.




Stonewall filma. Nigel Finch (1995) Stonewall filma. Nigel Finch (1995)

Otra peli que se ha estrenado recientemente y muy recomendable es PRIDE (2014), una película de Matthew Warchus, que nos enseña que las luchas que se unen… se hacen más fuertes!

Pride. Matthew Warchus (2014) Pride. Matthew Warchus (2014)



Beste (h)istorio batzuk….

LGTBI banderaren historioa

Jatorrizko bandera Gilbert Baker-ek diseinatu zuen eta 1978ko Ekainaren 25an erabili zen lehen aldiz, San Francisco-ko Harrotasun Jaialdirako. Esan omen da Baker Judy Garlandek abestutako “Over the Rainbow” abestiak inspiratu zuela. Garai hartan banderak zortzi kolore zituen, bakoitza bere esanahiarekin:

Gay bandera

1978ko azaroaren 27a, Harvey Milk-en hilketaren ondoren, ortzadarraren banderaren salmenta haunditu zen. Eskaerari aurre egiteko, banderaren bertsio berri bat egiten hasi ziren, arrosa kolorea kenduz.

1979an banderak berriro aldaketa bat jasan zuen. Bandera San Francisco-ko argi-zutoietan jartzen zirenean, erdikaldean zeuden koloreak ez ziren oso ondo nabarmentzen edo ezberdintzen, beraz, turquesa kolorea kendu zen, horrela gaur egunean dugun bandera sortuz.

Bazenekien kontatu dizugun guzti hau? Orain historio apur bat ikusi dugula, goazen beste gaien inguruan hitzegitera, generoak dantzan jartzera binarismoarekin, normaltasuna apurtzera kuestionatu hutsarekin, armairuak apurtzera… Kuxkuxeatu ere historia gehiago interneten!!!


Badago esaldi bat esaten duena “Aipatzen ez dena, ez da existitzen”. Beraz… goazen guzti honetaz hitzegitera!


 
Viene junio, y como el 28 de Junio es el Día Internacional del movimiento de trans, lesbianas, gay, bisexuales y queers (lo que denominamos LGTBQ) queremos difundir e informar de las actividades, charlas, manifestaciones y demás programaciones que se celebran en nuestras ciudades y pueblos. Porque todavía hay razones por las que salir a la calle, porque queremos sacar y visibilizar nuestra actitud Beldur Barik.

Por eso, durante este mes vamos a intentar quitarle el miedo a esas palabrejas raras (binarismo, heteronorma, heterosexualidad obligatoria, transgenero…) e intentaremos dar respuesta esas preguntas que revolotean por nuestra cabeza (¿Qué es ser chica? ¿Y chico? ¿Y qué es eso de ser normal?)

Porque existe vida más allá del sistema binario:



Porque eso de “ser normal” nos parece de un complicado… guin?o

 

pierna cruzada-heteronormatividad Ilustración de Piernacruzada.com

Porque queremos destruir los armarios:

Keith Haring-salir del armario Keith Haring. National coming out day

 

Tanto en la calle como en las escuelas, institutos…



Porque la violencia sexista se muestra de miles maneras y una de ellas el el Bullying lesbotranshomofobico, porque esto nos oprime y queremos hacerle frente con una actitud Beldur Barik.



Porque queremos conocer más la transexualidad

Y le damos muuuucha importancia a la visibilidad… ¡¡¡¡a estar en las calles, en las aulas, en la tele, en la literatura, en la música!!!! ¡¡¡Y a pasarlo bien!!!



Queremos conocer también la sexualidad de esos cuerpos diversos, de esos cuerpos que se autodenominan como disidentes, y reivindican una sexualidad tan “normal” como la del “resto” de la gente (¿otra vez el concepto de normal, y de nosotrxs y ellxs? ¡¡¡Vamos a intentar romper esas barreras!!!)



¡¡¡¡Y porque queremos ver más allá de las etiquetas!!!!


Y por muchas otras razones que iremos encontrando por el camino… Porque todo el mundo somos diferentes, diversxs, hay diferentes maneras de gozar, de amar, de sentir… ¡y entender y creer en esa diversidad no nos divide! ¡¡¡Eso nos une!!! ¡¡¡Que si!!! En el próximo post vamos a conocer porqué se celebra el 28 de Junio, Día Internacional de Trans, Lesbianas, Gays, Bisexuales y Queers. ¿Conoces la historia? ¿Sabes por qué se celebra? ¿Por qué se utiliza la bandera del arcoiris? Conociendo la historia, ¡¡¡nos conocemos a nosotrxs!!!

Edertasunak sekulako garrantzia duen garaiotan, ematen du jende ederrak, guapoak baino ez duela sexuaz disfrutatzen. Pelikula eta serie gehienetan, behintzat, beti dira edertasun kanon batzuen barruan dauden pertsonak arrakasta dutenak, ligatzen dutenak. Aditzera ematen dute “perfekzio” horretan sartzen ez bazara ez duzula ligatuko eta ligatzekotan, ez duzula jende eder hori bezain beste disfrutatuko sexuaz. Hori da ulertzera eman nahi digutena eta hori da askotan gure pertzepzioa.


Perfekzioaren pertzepzio horretan, ez dira sartzen, gainera, “ez-gaitasun”-en bat duen jendea. Ez-gaitasun fisikoa eta psikikoa dutenak. Tabu (gai baten gainean ezartzen diren debeku eta ezezagutza) eta estereotipo (talde batean sartzen ditugun pertsonei eta horien jokabideei buruz ditugun aurreiritzi eta irudi sinplifikatua) pilla daude  sexualitatearen inguruan. Fisikoki “ezberdintasunen” bat (mobilitate falta, gorputz atal baten falta…) izatekotan uste izaten da beraien gure gorputzek ez dutela izango plazerrik sortzeko gaitasunik. Eta “ezberdintasun” psikikoren bat izatekotan, ordea, uste izaten da gure sexualitateek gainezka egiten dutela, gehiegizkoak direla eta kontrolatuak izan behar dutela. Jarrera oso paternalistak sortzen dira, batez ere, neska "ezberdinen" kasuan. Neskan gorputzak babestu beharreko zerbait dela uste izaten baita.


Pelikula labur honetan esaterako, Down sindromea duen neska baten istorioa kontatzen da. Nerabezarora heltzerakoan bere sexualitatearen inguruko ikusmin handia sortu zaio eta bere jakin-nahia asetzeari ekiten dio. Bere inguruak, halere, ez daki nola kudeatu egoera eta bere beharrizanen aurrean izutu, ikus-ezinarena egiten du, barre egiten diote eta baita bere gorputza ezagutzeari ekindako bidea debekatu ere. Baina bilatzeak, deskubritzeak egiten du aske eta ez du amore ematen. Sekretu hau da bere askatasun partzela.



Pertsonak anitzak gara: gure gorputzen eta genitalen ezaugarriengatik, gure izaerarengatik, jasotako hezkuntza-ereduarengatik… Eta gure berezitasunek, ezberdin egiten dute sexua bizitzeko, bilatzeko eta disfrutatzeko modua. Baina danok gara izaki sexuatuak. Gure gorputz zein adimen berezitasunak, dena-delakoak direla ere. Guztiok dugu plazerra sentitzeko eta bilatzeko nahia, eta, horregatik, guztiok dugu gure sexualitatea garatzeko eskubidea.


Gorputzen eta sexualitateen aniztasuna aldarrikatzen du YES WE FUCK- Gorputz postmodernoen alde, ikus-entzunezko honek: “Bada ordua, ezberdinak garen pertsonon gorputzak, dena delako arrazoiengaitik, baita aniztasun funtzionalagatik ere, lekua izan dezagun baldintza bardinetan. Gorputzak sexualak dira, izakia sexuala da, eta, beraz, sexualitate ezberdin guztiak, disidenteak, iraultzaileak barne-hartu beharko genituzke. Sexualitate guzti hauek balidoak eta onargarriak izan beharko lirateke”.


 Denok kabida izan dezagun, guztion plazerrak, desioak, gorputzak, izaerak... Normaltasunaren eta perfekzioaren mitoarekin hautsi behar dugu! Gorputz eta sexualitate disidenteen alde!

Si estás en el insti es lo peor que te puede pasar, que te llamen lo uno o lo otro. Porque lo que quieres es pasarlo bien sin que te señalen. Pero  a veces qué difícil es. Porque o eres una puta o una estrecha. No hay más. No hay intermedios. Parece que nuestra sexualidad se define según como nos nombran, como nos ven lxs demxs, como si no tuvieramos una vida sexual propia.

Porque si nos negamos a hacer algo que no nos apetece sexualmente, somos unas cortarollos, unas estrechas, unas mnire erabakiaonjas.  Sobre todo, cuando algo, alguna práctica se pone de moda. Por ejemplo,  compartir fotos y videos eróticas a través del móvil, ordenador… Y frente a las presiones externas, y por miedo a que nos definan, que nos nombren como estrechas, hacemos cosas que no nos apetecen tanto. No hay una sola forma de vivir la sexualidad. Cada cual tiene sus gustos, sus preferencias, sus formas de buscar placer. No hay una sola forma. No nos tiene porqué gustar  algunas y nadie nos tiene que decir qué es lo que nos tiene que gustar.

Pero al mismo tiempo, ¿Porqué se cuestiona que disfrutemos de esas mismas prácticas? ¿Porqué cada vez que se abre un bulo, o una noticia de fotos o videos eróticas de tías, nos escandalizamos, las cuestionamos, las ponemos a caldo? ¿Porqué si lo están pasando teta? ¿Porqué no se cuestiona a la gente que ha agredido la intimidad de estas chicas? ¿Porqué se nos llama guarras, cerdas, putas… cuando somos tías que nos encanta el sexo, lo buscamos y disfrutamos sin ningún tipo de complejo? ¿Cuando estas prácticas se sale de lo que se espera de una chica? Cuando nos masturbamos y no tenemos ningún problema en admitirlo. Cuando pasamos de relaciones estables, y probamos con diferentes personas y relaciones. Cuando nos gusta tanto tías como tíos. Cuando nos gustan las tías. Cuando nos pone sacarnos fotos o gravarnos videos eróticas y las compartimos. Cuando tenemos nuestra forma de vivir nuestra sexualidad, nuestras propias fantasias sexuales.

No está bien visto. Sigue habiendo doble moral. Mientras que se acepta la sexualidad activa en los tios, se censura en las tías. ¿Por qué genera tanta expectación lo que las tias dejamos o no dejamos de hacer con nuestro cuerpo y nuestro coño? La función de todas esas etiquetas que hemos heredado y las seguimos utilizando, es regular el placer y la sexualidad de las mujeres que no se adecúan a las exigencias o demandas de una sociedad patriarcal ( modelo social que privilegia a un tipo de masculinidad).

Y qué hacer frente a todas esas etiquetas?, ¿Cómo vivir nuestra sexualidad desde nuestros propios deseos, sin que la mirada externa nos condicione? Conociéndonos, experimentando sin miedo con nuestros cuerpos , nuestros genitales, nuestras fantasias…¡ Putificando el deseo, cogiendo el término que Erika Irusta utilizó en este post que publicamos en julio. Haciendo frente sin miedo, con actitud Beldur Barik a todas esas etiquetas! Reapropiémonos y hagámoslos  nuestras , para empoderarnos y sentirnos libres!



¿Se os ocurre alguna idea con la etiqueta puta? ¿Y con la etiqueta estrecha?, ¿Cómo le damos la vuelta? , ¿Cómo nos lo apropiamos?, ¿Cómo hacerles frente con actitud Beldur Barik?

Dena dago gizon-emakume arabera antolatuta. Esaterako, aldagelak, komunak...Galdetegi bat betetzen dugunean ere, emakume edo gizon bezala sailkatu behar izaten gara. Ez dago beste aukerarik. Norbait haurdun dagoela dakigunean, ia ohartugabe galdetzen dugu: eta zer izango da neska ala mutila?  Baina ez bagara ikusten, sailkatzen, sentitzen ez batean ez bestean? Nola bilatu gure lekua, etengabean, bi aukera horietara soilik mugatzen bagaituzte?


Gure egunerokoa, bizipenak, harremanak, emozioak… bitan ulertzeko joera dugu: zuria-beltza, ona-txarra, bai-ez, eguna-gaua. Ez dugu bitarteko ezer onartzen, ñabardurak ulertzen: edo bata da edo bestea. Eta ikuskera hertsi horren ondorioz, gure gorputzak, sexualitateak, harremanak edota identitateak ere, mugatu egiten ditugula, emakume-gizon, feminitate-maskulinitate kategorietan sartuta. Baina aspaldiko post honetan, Iris Segundoren bideoarekin eta “Estereotipoak hausten” bideo-erreportaiarekin, kontzeptu horiek ezbaian jartzen genituen, eta aditzera ematen genuen, identitateak, desioak, gorputzak… zerbait fluidoak direla eta ezin ditugula sailkatu. Sexualitatearen (homosexual-heterosexual), identitateen (maskulinitate-feminitate), sexuen (emakume-gizon)...  mugak guk jartzen ditugu. Eta hori da justu, 2013ko Beldur Barik lehiaketara aurkeztutako "Prakagona" ikus-entzunezkoak ere, adierazi nahi izan zuena. Izan ere, genero eraikuntzak  gure gorputzak, emozioak eta desirak, enkortsetatzen, inbutatzen ditu binarismoan.



Chloe Aftel argazkilariak burututako argazki-erreportai honek ere, sailkapen guzti horiek hankaz-gora jartzen dituzten gazte batzuen berri ematen digu. Ingelesezko genderqueer mugimendua osotzen duten gazteak dira. Batzuk generoarekiko neutralak bezala ikusten dituzte beraien buruak eta gorputzak. Beste batzuek, ordea, genero baten eta bestearen artean (emakume edo gizon) dantzan. Micah Neutrosis Nonsense blogeko autoreak honela definitzen du: "Panpinak neskentzat dira, kamioiak mutilentzat, puzzleak neutroak dira... Nire generoa puzzle bat da".  Baina, definizioetatik, etiketetatik haratago,  binarismoa da hautsi nahi dutena: "Mundua ez mugatzea, neskentzat edo mutilentzat izatera, soilik".  Binarismorik gabe adieraztea, sentitzea, desiatzea. Askeak izatea, experimentatzea, deskubritzea.


genderqueer1

genderqueer2

 

Bai, leku eta momentu historiko desberdinetan beraien sexualitate, gorputz edota praktikekin genero eraikuntzaren mugak gainditzen dituzten pertsonak egon dira eta daude. Lehen eta orain, Euskal Herrian zein munduko beste leku askotan. Baina EEBBtako San Frantzizko inguruan kokatzen den mugimendu honetara geroz eta gazte zein ekimen gehiago ari dira fusionatzen. Eta, horregatik, sekulako bisibilitatea hartzen ari omen da. Generorik gabeko geroz eta paisaia posibleagoa irudikatzen ari dira. Helduko al gara, generorik gabeko etorkizunik ikustera?


 

 

 

 

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify