Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!
Eskolan eta institutuan, zoritxarrez, ohikoa da, norbait hartzea sistematikoki berataz barre egiteko, txarto uzteko, erridikulizatzeko. Edozein aitzakia hartzen da horretarako, edozein ezaugarri fisiko (lodia dela, argala dela, betaurrekoak dituela, belarri handiak…), ezaugarri sozialak  ( maketo bat dela, pija bat, bere arropa edo orrazkerak desfasaute daudela), edota bere izaerarekin lotututakoak (arraroa dala, pagafantas bat, antisoziala, puta bat, monja bat, marikoia, marimatxoa…). Tratu txar horien oinarrian botere-harreman desorekak daude: nork egiten du nortaz barre? Zergatik ematen diegu boterea barre egiten dutenei? Denon esku dago horiei aurren egin eta bukatzea. Boterea ematen diegulako dute boterea.

Tratu txar horien helburu izaten dira ere, sarri, sexualitate eredu eta genero identitate ez normatiboak. Neska edo mutil bezala identifikatzen bagaituzte, era bateko edo besteko expektatibak lotzen dituzte gurekin. Alegia, espero izaten da neskak finak, delikatuak eta ederrak izatea. Eta mutilak, berriz, indartsuak, futbolean onak eta pasotak izatea. Eta espero da baita ere, neskei mutilak gustatzea eta mutilei neskak. Zenbat aldiz entzun dugu, mutil bati futbola ez gustatzeagatik marikoia dela. Ze zerikusi daukate aisialdirako preferentziek gure praktika sexualekin? Eta nori axola dio neskak edo mutilak gustatzen bazaizkigu? Gure identitateekin eta bizitza sexualekin “sota-caballo-rey” betetzen ez badugu despektiboki deituko gaituzte marikita, tortillera eta . Tratu txar horien oinarrian gure bizimoduak ulertzeko eredu sexistak eta heterosexistak daude.



 

Horiei aurre egiteko, ekimen interesgarri baten berri eman nahi dizuegu: "Gay -Straight Alliance". Ekimen honetan gay, lesbiana, transexual, transgenero eta heterosexual bezala identifikatzen diren gazteak bildu egiten dira, beraien hezkuntza zentroak leku aske eta seguruetan bilakatzeko, sexualitateak eta identitateak modu askean garatu ahal izateko, normatibitatetik (heteronormatibitatea edo heteroaraua) kanpo. Mugimendu hau EEBB-etan sortu zen 1998an, gazteak trebatzeko eta enpoderatzeko, beraien hezkuntza zentroetan homofobiaren eta transfobiaren aurkako borrokan laguntzeko. Eta, denborarekin, mundu osotik zabaldu eta indartu da. Tokian tokiko proiektuak sare bakar batetan biltzen dira, proiektuak indartzeko eta gazteak trebatzeko  nola kontzientziatu eta komunikatu sexualitateen eta identitateen askatasunerako eskubideen alde.  Ondorengo, ikus-entzunezkoa horren adibide da.



Mugimendu honetako partaide diren gazteek normatibitatetik irtetzen diren pertsonek pairatzen dituzten arazoak bisibilizatzen dituzte eta horiei aurre egiteko moduak eskaintzen dituzte. Baita azaldu ere, nola abiatu eskoletan mota honetako proiektuak.

Exisitzen al da gure institutuetan, jarrera homofobikoei zein transfobikoei aurre egiteko ekimenik? Beharrezko ikusten dugu? Sortuko dugu gurean horrelako zerbait? Eralda ditzagun gure eskolak gure sexualitateak eta identitateak modu askean garatu ditzagun!



 

Zergatik galdetzen zaio 5 urteko neskato bati, nor den bere nobioa? Zergatik izan behar dugu txikitatik nobioa eta zergatik izan behar da mutila? Edota zergatik institutuan galdetzen dizute etengabe nor den gustatzen zaizun mutila? Zergatik ez dizute galdetzen nor den gustatzen zaizun neska? Neska izanda mutilak gustatu behar zaizkizula jotzen da normaltzat, eta mutila izanda, berriz, neskak.


Zinematan ikusten ditugun ohiko pelikuletan edo telebistetako serietan, ematen du ez dagoela beste aukerarik. Bikote guztiak dira neska-mutilez osotutakoak. Edota aspaldiko post honetan azaltzen genuen bezala, harreman homosexualak azaltzekotan, errepresentazio oso estereotipatuak dira.  Alegia, aditzera ematen dute gure jendartean normalena dela,ohikoa, harreman heterosexualak izatea bikote barruan… Eta hortik kanpoko guztia, gutxiengoa dela, marginala… Baina fikzio bat baino ez da. Zeren eta, gure jendarte ereduak desertu antzeko bat margozten saiatu arren, gustuak, plazerra sentitzeko eta bilatzeko aukerak mugagabeak eta anitzak dira.


Heteroarauarekin, normalitate faltsu horrekin hautsi beharra dugu, txikitatik, gure gorputz eta sexualitateekin paisaia posible anitzak margoztu ahal izateko. Bide honetan, ekaineko post honetan “Arrakala” proiektua aurkezten genizuen, heteroaraua haustea xede zuen web-gune interesgarri bezala. Bertan, hainbat tresna aurkitu ditzakezue: tailerrak egiteko dinamikak, hausnarketa interesgarriak biltzen dituzten bideoak…


Eta hona hemen, ere, Chocolate Remix (reggeaton lesbico) abestia, zeinak regetoiaren logika matxista berrasmatzen duen queer klabean birsortuz. Elkarrizketa honetan adierazten duenez, abestiarekin  gizonezko latinoamerikarraren estereotipoaz barre egiten du, baina batez ere, sexualitate aniztasuna eta emakumeen plazerra aldarrikatzen du: “Uste dut gure imaginario sexualaren eta betetzen ditugun roleninguruko hainbat gauza birplanteatu behar ditugula, ez ditugu zertan onartu behar existitzen direnak (…) Haustura bat eragin nahi nuen eta horregatik hautatu nuen reggaetoi musika, estilo guztiz matxista baita. Musikalki oso dibertirgarri eta pegadizoa iruditzen zait, eta, era berean, ahalbidetzen dit jendeari hainbeste molestatzen dioten gauzetaz hitz egitea”


Zer da normala eta zer arraroa? Zergatik pertsona izateko modu batzuk daude guztiaren zentroan, dira popularrak, dira mirestuenak, ligatzen dutenak, imitatzen ditugunak? Gorputz “perfektuak”, “akatsik” gabekoak, modako arropa eta orrazkerekin doazenak, modu jakinetan ibiltzen eta jokatzen dutenak, mutilekin-ligatzen-duten-neskak (baina pasatu gabe), neskekin asko ligatzen duten mutilak (asko, asko)…

Gugandik gauza asko espero izaten dira, eta expektatiba guzti horiek betetzen ez baditugu, zentrotik kanporatuak izaten gara, baztertuak, inbisibilizatuak edo irainduak. Normalitate horretatik irtetzen diren izaerei, harremantzeko moduei, gorputzei edota desioei, etiketak jartzen dizkiegu nabarmentzeko arraroak direla, edo ez hain perfektuak, edo desbiatuak. Puta, marikoia, matxupitxua, moroa, pringaua, frikia, marimatxoa, txonia, maketoa, lodia, itsusia… Ezberdina den hori izendatzeko hainbeste etiketa izanda, nor libratzen da? Nor da normala?

Etiketek zentsuratu egiten gaituzte, eta ez digute uzten hazten, experimentatzen, aurkitzen, galtzen, berraurkitzen. Gure jendarte ereduarekin pertsonak kategoria batzuen arabera sailkatzen ditugu, eta, ondorioz, ez gara gai, askotan, horietatik haratago ikusteko

Baina pertsonak izateko, maitatzeko, gozatzeko, sentitzeko, desiatzeko, ibiltzeko, dantzatzeko, … Hamaika mila modu daude, pertsonak dauden bezain beste. Baina badago jendea muga horiek guztiak gainditu eta askeak direla nahi dutenak izateko. Hile honetan, etiketa guzti horiek pikutara bidaltzen dituzten pertsonez hitz egingo dugu,  muga guzti horiek gainditu eta modu anitzean bizi, adierazten eta gozatzen dutenak!

¿Qué es normal y qué raro? ¿Por qué están unas formas de ser personas en el centro de todo, son las populares, son las más admiradas, las que ligan, a las que imitamos? Cuerpos “perfectos”, sin “imperfecciones”, los que llevan las ropas y los peinados de moda, las que andan o actúan de determinadas formas, chicas-que-ligan-con-chicos (pero sin pasarse), chicos-que-ligan-con-chicas (mucho, mucho)…

Se suelen esperar muchas cosas de nosotras y nosotros. Y si no cumplimos con todas esas expectativas que se esperan, somos expulsdxs del centro, excluidxs, invisivilizadxs o incluso insultdxs. Les ponemos etiquetas a todas esas formas de ser, de  relacionarse, a los cuerpos o deseos que se salen de la norma. Todas esas etiquetas para nombrar que algo es raro, o imperfecto, o desviado. Puta, maricón, fe@, machupichu, moro, pringau, friki, marimacho, choni, maket@, gorda… Existen tantas etiquetas para nombrar lo “diferente”, que ¿quién se libra? ¿Quién es normal?

Las etiquetas nos censuran, no nos dejan crecer, experimentar nuestras identidades, sexualidades o cuerpos. No nos dejan encontrarnos, perdernos, volvernos a descubrir. Clasificamos a las personas dentro de categorías y muchas veces no somos capaces de ver más allá. Pero existen infinitas formas de ser, de disfrutar, de desear, de andar, de danzar, de expresarse… Tantas como personas existen. Y hay personas que son capaces de romper con todas esas limitaciones, que son libres para ser lo que quieren. Por eso, este mes, queremos hablar de todas personas que rompen con todas esas etiquetas, que viven y se expresan como les da la gana.

 

 
Telesailetan pertsonai homosexualak agertzea jada ez zaigu hain arraroa iruditzen. Azken urteotan telebistan eman dituzten serieen artean homosexualak diren eta paper garrantzitsua duten hainbat pertsonai ikusi ditugu: "Goenkale"-ko Markel eta Alex; "Hospital Central"-eko Maca, Esther eta Vero; "Los hombres de Paco"-ko Pepa eta Silvia; "Física o Química"-ko Fer eta David; "Aida"-ko Fidel eta Tony; "Aquí no hay quien viva"-ko Mauri eta Fernando... baina zer dute pertsonaia hauek guztiek komunean? Orokorrean, talesailan agertzen diren pertsonai homosexual bakarrak dira (edo gutxienez garrantzia dutenen artean). Eta ez bakarrik hori.

 

macaestherveroLa representación de las mujeres lesbianas que se hace en las producciones estatales es bastante homogenea. Son mujeres atractivas en general, que se comportan de una forma "aceptable". Mantienen relaciones monógamas (aunque el guión pueda exigir algún "desliz" de vez en cuando) y con una orientación bastante tradicional en cuanto a asentarse, casarse, tener hijas e hijos... y casi siempre una de las dos mujeres de la pareja no "era lesbiana" hasta que conoce a la otra parte. No aparecen lesbianas transgresoras, que tengan una actitud Beldur Barik rompedora y vivan según sus normas.
Pepa-y-Silvia-los-hombres-de-paco-20351525-683-1024

La pregunta es la siguiente ¿creemos que estos personajes reflejan la realidad de las lesbianas? ¿o son un elemento que aparece en las series para el disfrute y fantasías masculinas? Si por fin la televisión está incluyendo otras formas de sexualidad además de la heteronormativa ¿por qué no una serie cuyos personajes y cuya temática principal sea esa? Una serie en la que realmente se muestren cuáles son los problemas con los que se encuentran las lesbianas hoy en día todavía: la discriminación, la intolerancia y la invisibilización (más aún que en el caso masculino).

Gay diren pertsonai ugari ere ikusi egin ditugu estatuko zigilua daramaten telesailetan, baina zer nolako irudia ematen dute? Aniztasuna ikusten da edota gay guztiak berdinak direla saltzen digute? Azken urteotan ezagunenetarikoak izan diren pertsonaiak aipatu behar izatekotan "Aída" telesailan agertzen diren Fidel eta Tony eta "Física o Química"ko Fer eta David aipatu beharko genituzke.

 

Jugando-peliculas-venganza_MDSVID20120420_0146_3 Fidel eta Tony-ren kasuan, pertsonai guztiz estereotipikoak dira eta telesailan bortizkeri homofobikoa jasan behar dute momentu oro, graziak balira bezala. Fidel-en kasuan, "marica", "truchilla" eta "bujarron" egunero atxikitzen zaizkion izenak dira eta Tony-ren kasuan "truchilla" eta "La Marica", beste batzuen artean. Bi pertsonai hauek portaera nahiko berdintsuak dituzte eta telesailan ez da beste jarrera mota bat erakusten duen gayik agertzen.

"Física o Química"ren kasuan, Fer garrantzi handia izan zuen pertsonaia izan zen eta 3080765229_1_3_MIPtppj3telesailan zehar arazo nahikotxo bizitzen ditu, homosexualak diren mutilek bizi behar dituztenak (errealago ala ez, hori bakoitzaren iritzira).  Beldur Barik jarrera erakusten du askotan, arrazoi homofobikoak direla eta baztertua denean egoerari aurre eginez eta ez du pertsonai zapal bat egiten, nahiko kolore dituena baizik.

 

Sin embargo, hay algo más que tienen en común dos de estos personajes. Tanto Silvia de "Los hombres de Paco" como Fer, de "Física o Química", fallecen por disparos en una muerte representada de una forma morbosa y cruda en la que la cámara se recrea bastante tiempo. ¿Qué pasa con Antena3 que hace que sus personajes homosexuales, que han tenido un papel central en las historias y que por fin parece que van a tener un final feliz, acaben muriendo en circunstancias tan macabras? ¿Qué opináis?

 

 

XXI.mendean gaude eta pertsona askok berdintasunean bizi garela pentsatzen dute. Borrokatu egin diren eskubide gehienak lortu direla eta jada bermatuta daudela, baina lana dago egiteko oraindik. Azkenaldian, dibertsitate sexualaren inguruan oso garrantzitsuak diren lorpenak egon dira. 2013an borrokak emaitzak eman ditu eta sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak onartuak izan dira Uruguay, Zelanda Berria, Frantzia, Brasil, Ingalaterra eta Galesen eta baita Estatu Batuetako 6 estatuetan ere. Baina borrokan ez dugu etsi behar, ikusi egin dugun bezala, oraindik ere erasoak gertatzen direlako.


Las situaciones en Francia, Rusia, Kuwait o Reino Unido son algunos de los ejemplos de discriminación directa y agresiva que nos han llegado en los últimos meses. En Francia, país que muchas personas consideran referente en temas de libertad individual, hubo manifestaciones multitudinarias en contra de la aprobación del matrimonio homosexual que se consiguió en abril de este año; se produjeron agresiones graves contra personas por el simple hecho de ir mostrándose afecto por la calle; y, el más reciente ejemplo de discriminación, prohiben el matrimonio a personas del mismo sexo que, aún viviendo en Francia, son de distintas nacionalidades.


EB sarreraErresuma Batuan gertatzen dena sinestezina irudituko zaie pertsona askori. Nahiz eta uztailan sexu bereko pertsonen ezkontzak baimentzen dituen legea onartu, orain dela egun pare bat oso kezkagarria den berria jakin dugu: Erresuma Batuan homofobia edota haien orientazio sexuala dela eta jazarraziak izateagatik asiloa eskatzen duten pertsonek LGTB direla frogatu behar dute. Inmigrazio funtzionarioak konbentzitzeko "ekintza sexuala" erakusten duten argazki edo bideoak erraztu behar dituzte (jatorrizko berria ingeleseraz, BBC News-ekoa.)


En Kuwait quieren imponer unas "pruebas médicas" para impedir la entrada de homosexuales en el país y quieren, además, que esta medida se extienda a Baréin, Omán, Qatar, Arabia Saudí y Emiratos Árabes Unidos.

Errusiako kasua izan da, ziurrenik, gehien ikusi eta entzun dugun, aurtengo Atletismo mundialean salatu egin diren diskriminazioak direla eta. Errusian homosexualitatearen kontrako legeak orain dela urte batzuk onartu egin ziren, baina aurten izan da mundura modu masiboan zabaldu denean. Kasu honetatik interesgarriena dena, agian, atleta ezberdinek izan zuten Beldur Barik jarrera izan zen. Haien ahotsa erabili zuten eta diskriminazio honen aurkako mezuak mundu osora zabaldu zituzten, euren solidaritatea erakutsiz eta guztiak eskubide berdinak izan behar ditugula aldarrikatuz (adibideak)

Es importante que no nos durmamos, que defendamos los derechos que se han conseguido después de mucho esfuerzo y que trabajemos por una sociedad cada día más igualitaria. Igual os preguntáis ¿pero qué podemos hacer? Podemos no aceptar los chistes homófobos que hacen nuestras amistades o gente cercana ni participar en mantener estereotipos, podemos defender que la sexualidad no es algo único y que cada persona la vive de forma diferente, podemos estar ahí para apoyar a quien sabemos que están menospreciando, podemos informarnos y tratar de que la gente que nos rodea vaya superando sus miedos y prejuicios... hay muchas formar de demostrar una actitud BeldurBarik.

Begira ezazu web orrialdean orain arte idatzitakoa eta adi egon, laster post berriren bat egongo da eta.

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify