Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Topaketa 2014

Aurten, inoiz baino gazte gehiago bildu gara indarkeria sexistaren aurkako gure BB_Jarrera eraikitzen jarraitzeko. 250 gaztetik gora elkartu ginen, larunbatean, Urretxun eta Zumarragan ospatu genuen jaialdian. 16:00tan Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik  autobusak heltzen hasi ziren. Zumarragako Zelai Aristiko kanpokaldean elkartu ginen eta ondoren, barrura sartu ginen. Cenik eta Supermanekin hasiera eman genion jaialdiari eta 16:30ak aldera, bakoitza bere gustokoa zen  tailerrera joan zen. Tailerrekin gai oso interesgarriak jorratzeko aukera izan genuen: Stop-motion tailerra  izan genuen; autodefentsa feminista; rap feminista; desira laborategia; eta hilerokoari buruzko tailerra. Tailer guzti horiekin indarkeria sexistaren inguruko adierazpen desberdinen inguruan hausnartzeko parada izan genuen: txoko desberdinetako gazteok gure bizipenak, sentimenduak eta ideiak elkar-trukatu genituen.  Baina,gainera , horiei aurre egiteko tresnak eskratu et100_2836a estrategiak eraiki genituen.


19:00ak aldera bukatu genituen tailerrak eta kultur etxeko kanpo aldean batu ginen berriro ere, kalejira zaratatsuan Urretxuko Labeagara hurbiltzeko, bertan ospatu baitzen sari-banaketa. Kaleak hartu genituen eta lau haizetara zabaldu, gazteok ez dugula indarkeria sexista onartzen. Eta gure mezuak laur ormetatik haratago zabaltzeko, tailerretan adostutako mezuak itsatsi genituen bi herrietako kaleetatik zehar.  Sekulako iskanbila montatu genuen!


20:00ak aldera heldu ginen Urretxuko Labeaga Aretora. Atarian indarrak berreskuratu genituen luntx txiki batekin. Eta 20:30etan Labeagako aterak ireki ziren, urduri sartu ginen barrura Beldur Barik 2014ko Lehiaketako saritutako lanak ezagutzera. Ceniren eta Kerman-en eskutik ezagutu ahal izan genituen.


Lehenik eta behin, Urola-Garaiko lehiaketa lokaleko lan sarituak ezagutu genituen. 1go kategoriako aipamen berezia Ezkio-Itsasoko  "Herri txikietako egunerokotasunean"   lanarentzat izan zen. Eta sari printzipala, Urretxu-Zumarragako "Desmarkate" lanarentzat. 2. kategoriako sariei dagokienez, aipamen berezia "Zapata galdua, printzesa hila" lanarentzat izan zen eta 1go saria "Panteras" lanarentzat.


Herri anfotrioiko sariak ezagututa, Lehiaketa Orokorreko lan sarituak ezagutzeari ekin genion. Le2014-11-29_beldurbarik_panterashenik eta behin, webguneko bozkaketarekin boto gehien jaso zituen lanari saria eman genion "Kateak moztu, libre izan" lanari,  hain zuzen ere. Ondoren, ikus-entzunezko ekoizpen onena bezala izendatutako lana ezagutu genuen:  "Donde todo empieza". 1go kategoriako sariak Durangotik aurkeztutako bi lanei eman zitzaien. Aipamen berezia "Game Over"  eta 1go saria  "Eta guk, zer?" lanari.


2 kategoriako sariei dagokionez, aipamen berezia Arrigorriako "Maitekiro" lanak jaso zuen. Eta bukatzeko, 2. kategoriako lehen saria "Panteras Rojas"lanari eman zitzaiola jakin ahal izan genuen. Zorionak neskak! Eta eskerrikasko bertara hurbildu zineten gazte guztiei. Guztion artean sekulako giroa sortu genuen! Datorren asteetan jaialdiaren bideoa eta argazkiak zintzilikatuko ditugu. Ez galdu!!




IMG_20141129_193024Este sábado jóvenes de todo EAE nos reunimos en Zumarraga y Urretxu para seguir construyendo nuestra actitud BB frente a la violencia sexista. A las 16:0o de la tarde empezamos a juntarnos chicas y chicos que veniamos desde Araba, Bizkaia y Gipuzkoa: más de 250 jóvenes!!! Y de la mano de Ceni y Superman empezamos la tarde, con un montón de risas y movimiento. De 16:30 a 19:00 tuvimos la oportunidad de poder intercambiar un montón de experiencias, opiniones y vivencias, a través de los diferentes talleres. A las 19:00 nos juntamos otra vez fuera de la casa de cultura de Zumarraga para ir en una kalejira ruidosa al Salón Labeaga de Urretxu que es donde se celebró la entrega de premios. Chicas y chicos, tomamos las calles para gritar alto y claro que no aceptamos ningún tipo de expresión de la violencia sexista. ¡La liamos parda!



 Para las 20:00 llegamos al salón Labeaga de Urretxu y trás reponer fuerzas pudimos conocer los trabajos ganadores. Clica en este enlace para si enterarte de cuales fueron los trabajos premiados. Aquí te dejamos el videoclip de las "Panteras Rojas" premio ganador de la segunda categoría. No os perdáis en las siguientes semanas el vídeo resumen y fotografías que iremos colgando. Y gracias a toda la gente que os acercasteis, por el buen rollo que generasteis! ¡Hasta la próxima!






Gaur 2014ko azaroaren 29an ehundaka gazte bilduko gara Urretxun eta Zumarragan, indarkeria sexistaren aurkako gure BB_Jarrera eraikitzen jarraitzeko. Arratsaldeko 16:00etatik hasita, indarkeria sexistaren inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko parada izango dugu tailer desberdinekin (autodefentsa feminista, rap feminisita, hilerokoari buruzko tailerra eta desiraren laborategia). Tailerretatik irtendakoan,Urretxuko Labeagarantz abiatuko gara. Kaleak hartuko ditugu gure BB_Jarrera lau haizetara adierazteko. Eta 20:30etatik hasita, 2014ko Beldur Barik Lehiaketako sariak ezagutuko ditugu ikuskizunez betetako sari-banaketan.


Jarrai gaitzazu sare sozialetatik! Bila gaitzazu Facebook eta Twitterretik.


cabecera_beldur_barik_facebook (7)


Hoy 29 de noviembre del 2014 nos reuniremos en Urretxu y Zumarraga, cientos de jóvenes para seguir construyendo nuestra actitud BB. A partir de las 16:00 tendremos la ocasión de reflexionar y debatir en torno a la violencia sexista a través de distintos talleres (autodefensa feminista, rap feminista, taller sobre la menstruación y laboratorio sobre el deseo). Al salir de los talleres, iremos al Salón Labeaga de Urretxu. Nos apropiaremos de las calles para dejar claro cuál es nuestra actitud BB. Y a partir de las 20:30 conoceremos cuáles han sido los premios ganadores del concurso de audiovisuales de este certamen del 2014. 


Síguenos en directo a través de las redes! Encuentranos en Facebook y Twitter.

autobusak_ibilbidea
Azaroaren 29an jai handi bat ospatuko dugu Urola-Garaian Beldur Barik lehiaketako lan irabazleak ezagutzeko. Jai horretan gauza asko egiteko aukera izango dugu: tailer interesgarrietan parte hartu, barre pila bota, sorpresak izango ditugu, luntxa, ikuskizunak… Honetaz gehiago jakin nahi baduzue irakurri honako post hau.  Aukera paregabea izango da, elkar ezagutzeko, indarkeria sexistaren inguruan elkarrekin hausnartu eta horri aurre egiteko sareak eraikitzeko.

Bertara inolako arazorik gabe hurbiltzeko autobusak izango dituzue, Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik. Zer egin autobusetan apuntatu ahal izateko?

  1. Idatzi email bat jarrera@beldurbarik.org

  2. Jarri emailaren gaian “BB Topaketako autobusak”.

  3. Erraztu zure datuak: izen-abizena, NAN, herria eta adina.


Bidali emaila Azaroaren 26a baino lehen, autobusak eta ordutegiak antolatu ahal izateko. Geroz eta lehenago apuntatu, hobeto zehaztuko ditugu. Aurrerago, autobusaren ibilbideak eta ordutegiak argitaratuko ditugu post batean.

GARRANTZITSUA: Adin txikikoa izatekotan,zuen guraso edota tutore legalen baimena eraman behar izango duzue eta autobusetako begiraleei eman. Deskargatu hemen baimena. Deskargatu eta bete autobusera eramateko.

Bertan ikusiko dugu elkar!

El 29 de noviembre celebraremos una gran fiesta en Urola-Garaia para conocer los trabajos ganadores del concurso Beldur Barik. En esa fiesta tendremos la oportunidad de hacer un montón de cosas: participar en talleres interesantes, nos reiremos un montón, tendremos sorpresas, lunch, espectáculos… Si queréis saber más de esto, leed este post. Será una gran oportunidad para que nos conozcamos, y para que reflexionemos juntxs y generemos redes para hacer frente a la violencia sexista.

Para que os podáis acercar al encuentro sin ningún problema, tendréis autobuses gratuitos desde Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. ¿Qué tenéis que hacer para apuntaros a los autobuses?

  1. Escribid un email a la dirección jarrera@beldurbarik.org

  2. En el asunto del email ponéis “Autobuses Encuentro BB”

  3. Y facilitáis vuestros datos en el email: nombre-apellidos, DNI, municipio y edad.


Mandad el email antes del 26 de noviembre, para poder organizar el recorrido y horarios de los autobuses. Cuanto antes os apuntéis, más nos facilitáis la labor de concretar. Más adelante os contaremos  en un post, cuáles serán los recorridos y horarios de los autobuses.

IMPORTANTE: Si eres menor de edad, tendréis que llevar al autobús la autorización de vuestrxs madres/padres/tutores legales y darles a las monitoras de los autobuses. Descárgate aquí la autorización y rellénalo! Nos vemos en Urola-Garaia!!
Zertaz doaz BB Topaketako tailerrak? Zer egingo dugu horietan? Hona hemen tailerreko begiraleen azalpen txiki bana. Irakurri eta aukeratu zeinetan hartuko duzun parte!

¿De qué van los talleres del Encuentro BB? ¿Qué es lo que haremos en ellos? Aquí encontrarás un poco de información. Vete pensando en cuál vas a participar!

 

GURE GORPUTZEN JABE: HILEROKOAK BIZITZEKO MODUAK//DUEÑAS DE NUESTROS CUERPOS: FORMAS DE VIVIR LA MENSTRUACIÓN - MIREN GUILLO

Hilerokoari buruzko tailerra

Tailer teoriko-praktiko honetan, gure gorputzekin dugun harremanaz eta osasunaz hausnartuko dugu, hilekoarekin dugun esperientzietatik abiatuz. Gure bizipen, kezka eta kuriositateetatik abiatuko gara, zikloa eta gure gorputzetan gertatzen diren prozesuak hobeto ezagutzeko. Hilekoa ongi bizitzeko moduak eta baliabide desberdinak aztertuko ditugu (bai hilekoa bera, minak edota odola kudeatzeko baliabideei dagokienez), gure gorputz eta ongizatean arakatuz, eta plazerretik gorputz jabekuntza prozesuei bide emanez.


Con este taller teórico-práctico reflexionaremos acerca de la relación que tenemos con nuestro cuerpo y nuestra salud, partiendo de nuestra experiencia con la menstruación. Nos centraremos en nuestras vivencias, preocupaciones y las curiosidades que tengamos, para poder entender mejor el ciclo y los procesos que se generan en nuestro cuerpo. Conoceremos, al mismo tiempo, formas de entender mejor nuestra menstruación y analizaremos los diferentes recursos que existen (recursos para gestionar la regla, los dolores y el sangrado). Indagaremos en nuestros cuerpos y nuestro bienestar,  para que desde el placer se genere nuestra conciencia corporal.


 

AUTODEFENTSA FEMINISTA-ISA BERNAL

Emakume guztiok daukagu gure buruak defendatzeko gaitasuna, eta hori da, hain zuzen ere, tailer honek bilatzen duena. Denon artean, bakoitzaren errealitatera egokitzen diren erantzunak landuko eta sortuko ditugu. Horretaz gain, gure egunerokoaren parte diren mikromatxismoak identifikatuko ditugu, eta guztion artean, segurtasunerako eta babeserako sareak ehunduko ditugu.


El taller nace con el convencimiento de que TODAS las mujeres podemos defendernos, partiendo de esto, trabajaremos y crearemos juntas diferentes respuestas adaptadas a nuestras realidades, identificaremos los micromachismos con los que convivimos día a día y tejeremos redes de seguridad y apoyo entre nosotras.


Autodefentsa feminista tailerraDESIRAREN TAILERRA// LABORATORIO DEL DESEO-SAIOA HERNANDEZ ETA GAIZKA TOVAR

Zentzumenen, jokuen eta hitzen  bidez ulertuko dugu desioa elkarbanatutako zerbait dela beti. Desioak pertsonak berdintzen ditu, elkar-ezagutza errazten du. Askatasunean disfrutatzeko ahalmena dugu, estereotipoetatik zein pertsonen sexualitatearen inguruko kontroletik kanpo. Hau dena deskubrituko dugu tailer honekin.


A través de los sentidos, los juegos y las palabras comprenderemos que el deseo siempre es compartido. El deseo iguala a las personas, hace que nos reconozcamos y disfrutemos libremente, dejando fuera los estereotipos y el control sobre la sexualidad de otras personas.


DESIRARENLABORATEGIA


 

RAP FEMINISTA-LA FURIA

Tailer teoriko-praktiko honekin rap-a ezagutu ahal izango dugu, denuntziarako erabili izan den estilo musikala. Bere historia aztertuta, gainera, erreferente feministak bilatu eta aurkituko ditugu. Horrela, eragin egiten gaituzten mekanismo sexistak identifikatu ahal izango ditugu, askotan normalizatuak ditugunak. Hausnartuko dugu zeintzuk diren gure baldintzak ikuspegi feministatik. Rap-arekin modu erraz eta aske batean adierazteko tresnak gureganatuko ditugu, ninongo zensura eta formalismorik gabe.


Este es un taller teórico-práctico en el que, por una parte, tendremos la oportunidad de conocer mejor de qué va el rap, un estilo musical que ha servido para denunciar las desigualdades sociales. Buscaremos y encontraremos, al mismo tiempo, referentes feministas. De esta forma, podremos identificar los mecanismos sexistas que nos afectan y que a menudo tenemos normalizados. Reflexionaremos y veremos cuáles son nuestras circunstancias desde una mirada feminista. A través del rap, conoceremos una manera fácil, liberadora para nuestra expresión, sin censuras ni formalismos. 


Rap_feminista

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify