Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Topaketa 2015

Azaroaren 28an Amurrioko kaleak indarkeria sexistaren kontrako aldarrikapenez, ikasteko gogoz, eztabaidetaz, pentsamenduetaz, erreakzio eta erantzun bilaketez bete genituen. Amurrio Beldur Barik Jarreraz bete genituen. Nola? Beldur Barik Topaketa 2015 han izan zelako.

Baina… zer da Topaketa hau? Zer egiten da bertan? Beldur Barik Topaketa esperientziak trukatzeko, berdintasuna eta indarkeria sexista aurkako hitzaldietan, tailerretan eta proposamen artistikoetan parte-hartzeko gunea da. Ez soilik hau. Lehiaketako parte-hartzaileen lana areago zabaltzeko eta agerian jartzeko plataforma da ere, indarkeria sexistaren aurrean gure erantzunak, alegia. Azken finean, Topaketa gune egokia da emakume askok hainbat jardun-arlo eta esparruetan egiten edo bultzatzen duten lana (maiz ikusten ez dena) balioesteko.

Behin badakigula zer den BB Topaketa… Zer deritzozue nola joan zen kontatzen badizuegu?

Yumiko, Yomoko eta Sokolé-re danborren eman ziguten ongietorria #BBTopaketa2015 ra. Bañuetako kiroldegia Amurriotik, Aiaraldetik… eta baita Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik zetozten gaztez bete genuen.

IMG_0172

 

Harrearen ostean antolatutako tailer desberdinetara joan ginen: Gorputzak astindu, GenitARTE, Autodefentsa Feminista, Perkusioaren boterea, “Clown desahalduntzailea mutilentzat. Galtzen ikasi”, “Heroi edo maltzur? Eman buelta pelikulari!”, Feminista Aktiarte eta Sexismoa Whatsapp-en. Indarkeria sexista identifikatu eta aurre egin, horrelako egoeretan konplize ez izan, gure maskunilitateak kuestionatu, gure ahotsa entzuna izateko mila modu eta aukera ezagutu, gure aluei buruz naturaltasunez hitzegin, perkusioaren bitartez ahaldundu, gure gorputzak mimatu… horrelakoak baino gehiago gertatu ziren Amurrion Azaoaren 28 horretan, baina hoienk tailerrak gauzatu ziren pareten artean gelditzen dira…

Hona hemen Topaketa egunaren lehenengo partearen bideotxo bat:



Eta baita tailerrei buruzko pare bat link: 1. go partea eta 2. partea.

Tailerren ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko tartea izan genuen kalejira batean. Bertan gurea egin genuen KALEAK, GAUAK, GUREAK DIRA! leloa.

Beldur-Barik-2015_luntx+manifa-6

Eta Beldur BArik Jarrera agertuz eta zabalduz, Amurrioko Antzokira heldu ginen. Bertan Yumiko eta Yomoko zai genituen lan sarituak ezagutzeko. Gogoratu nahi?

Lehenengo Aiaraldeko Lehiaketako irabazleak ezagutu genituen:

1.go kategoriako lan saritua… Amurriotik datorren MOZTU DITZAGUN bideoarentzat!

Beldur-Barik-2015_sari-banaketa-1

1.go kategoriako aipamen berezia… Amurrioko ARNASA lanarentzat!

Beldur-Barik-2015_sari-banaketa-2

2. kategoriako lan saritua… EDERRA ZARA, Amurriotik.

 

Beldur Barik 2015_sari banaketa-3

2. kategoriako aipamen berezia Amurriotik datorren JOKOTIK ERREALITATERA lanarentzat.

Beldur-Barik-2015_sari-banaketa-4

Epaimahaiak bi aipamen berezi egin nahi izan zituen… CONTRA LA VIOLENCIA (Respaldiza) eta ARITU EDALONTZIA BETE BAINO LEHEN (Orduña).

Beldur-Barik-2015_sari-banaketa-5 Beldur-Barik-2015_sari-banaketa-6

 

 

 

 

 

Aiaraldeko Lehiaketaren Sariekin bukatu ondoren, Sari nagusiei ekin genion.

IMG_0246

And the Beldur Barik saria goes to…

1.go kategoriako saria Golden Makarras taldearen YO SOY.

Beldur-Barik-2015_sari-banaketa-10

1.go kategoriako Aipamen berezia: HAU EZ DA BAKARRIK JOLAS BAT.

Beldur-Barik-2015_sari-banaketa-12

2. kategoriako saria: Leire Bereikuaren 40 GOLPE.

Beldur-Barik-2015_sari-banaketa-13

2. kategoriako aipamen berezia… YO SOY PRECIOSA.

Beldur-Barik-2015_sari-banaketa-16

Eta… SIN TI SOY YO.

Beldur-Barik-2015_sari-banaketa-18

Ikus-entzunezko ekoizpen onenari saria goes to... SIN MEDIAS LARANJAS

Beldur-Barik-2015_sari-banaketa-19

Eta Herri Saria HANKAK LURRERA bideoaren egileentzat.

Beldur-Barik-2015_sari-banaketa-21

 


Horrela eman genion amaiera Beldur Barik Topaketa 2015ari. 2016ko edizioa hasteko gutxiago falta dela pentsamenduarekin… eta gainean dugu! Indarkeria sexistaren aurre egiteko grin hoiek nora eramango gaituzte oraingoan? Adi! Berriak bait datos! 3…2…1… Goazen BB Topaketa 2016a prestatzera!


 
Eta bidean jarraitzen dugu! Pasa den astean indarkeria sexistari egunero aurre egite horren bideari buruz hitzegiten genuen. Bidea jarraitu eta Topaketen inguruko tailerrak nola joan ziren kontatzen jarraitu nahi dugu. Hona hemen bigarren partea!

heroi-edo-maltzur

Beñat Madariagarekin, HEROI EDO MALTZUR? EMAN BUELTA PELIKULARI tailerrean, pentsatu, hausnartu eta eztabaditu genuen, eta baita indarkeria sexistaren aurrean mugitu eta jarrera hartu behar genuela erakutsi zigun. Bederatzi mutil sexu-genero sistema, rol eta estereotipo, feminismo, berdintasun, maitasun erromantikoa, harreman, sexualitate, sexu aniztasun, mutilen korporatibismoaren… inguruan hausnartu genuen pelikulen bidez. Eta indarkeria sexistari aurre egin behar diogula ikusi eta ikasi genuen, pelikulari buelta eman behar diogula eta aurrea hartu! Isiltzea, ezer ez egitea, konplize egiten gaituelako!

sokole

Vitoria-Gasteiz, Santurtzi, Ezkio-Itsaso, Portugalete eta Donostiako neskok erritmoa jarraituz djmebe-en bitartez. 18 neska perkuzioa erabiliz ahalduntzen gaituen erraminta bezala hartuz. Gure danborra hartu eta “besteek esan dezaketena danbor batekin ikusten bagaituzte” gainetik kenduz, jabekuntza golpez golpe egiten, notaz nota, eta abesti bat sortu edo jotzeko, alboan dudan djembea-ren erritmoa ere behar dudala. Elena eta Sheila, Sokolé taldekoek, erritmo ezberdinak irakatsi, eta musika tresna ezberdinak erakutsi zizkiguten PERKUZIOAREN BOTEREA tailerrean.

 

gorputzak-astindu

Gure gorputzak gustora astindu genituen Amaia eta Maiderrek gidatu zuten GORPUTZAK ASTINDU tailerrean. 26 neska egon ginen bertan eta masajeak egin genion elkarri, elkar begiratu ginen eta gure gorputzak mimatu genituen. Baita, marrazki baten bitartez, emakumeok mugatzen dituzten estereotipoei buruz hitzegin genuen. Giro polita sortzea lortu genuen, eta mundo guztiak parte hartu zuen.

Ikaragarria, sentimendu, botere, jabekuntza, hausnarketaz bete genuen Amurrio Azaroaren 28a. Indarkeria sexistaren aurrean gure Beldur BArik jarreraz ez bakarrik kiroldegia, baizik eta kalea eta antzokia ere bete genituen. Mila esker bertara hurbildu zineten guztioi, tailerrak eman zenituztenei, teknikarie han egon zinetelako hausnarketak gurekin batera gozatuz. Mila esker! Gutxiago falta da Topaketa 2016 ailegatzeko! Bitartean, hemen uzten dizuegu Topaketaren bigarren argazki txiki batekin…. Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!

La violencia sexista no entiende de horarios ni de fechas en el calendario… vale, le hemos cambiado un poco la letra a la canción… la violencia sexista la enfrentamos día a día, con las herramientas y estrategias que vamos aprendiendo, que vamos compartiendo por el camino. Y vamos a acabar con ella, ¡eso tenerlo muy clarito! Porque año tras año vamos cogiendo fuerzas, vamos aprendiendo, vamos reflexionando, debatiendo… y ¡actuando!

Y el 28 de Noviembre en Amurrio aprendimos y compartimos muchas de esas estrategias para hacerle frente. Si no estuviste en ninguno de los talleres, si no pudiste venir, si estuviste en uno y quieres repetir o buscar las estrategias también en otro sitio… atención a las actividades y movilizaciones de tu municipio, de tu comarca…

autodefentsa

En Amurrio, de la mano de Isa Bernal, 46 chicas, de Basauri, Amurrio, Getxo, Tolosa, Igorre y Bilbao, participamos en el taller de AUTODEFENSA FEMINISTA. En este taller conocimos o recordamos (ya que muchas chicas repetimos) el origen de la autodefensa feminista, su historia. Reflexionamos sobre los roles y estereotipos masculinos y femeninos y cómo éstos se transmiten, identificamos micromachismos y situaciones de violencia, realizamos juegos para experimentar la seguridad corporal y los límites físicos… y conocimos técnicas para la autodefensa. Uno de los ejercicios que nos gustó fue el de plantear una situación de violencia e imaginar una posible respuesta sin límites… ¿qué haríais en ese caso? Identificar, conocer, reflexionar… para ¡actuar! Todas esas representaciones y resoluciones de la situación tuvieron una actitud Beldur Barik, no quedarnos indiferentes ante las situaciones de violencia, ¡dar una respuesta! Porque también tenemos que meternos en la cabeza que hay mas violencias que la sexual, y que no solamente se da dentro de las relaciones de pareja. EKIN AUTODEFENTSA FEMINISTARI!

clown

Otro taller en el que adquirimos más herramientas para hacerle frente a la violencia sexista fue el taller de CLOWN DESEMPODERANTE PARA CHICOS: APRENDIENDO A PERDER, a manos de Juanma Rodríguez. Nos implicamos pronto en los conceptos, entramos rápido a todo lo que allí se trabajo. Y es que los chicos nos tenemos que cuestionar nuestra masculinidad, si. Pero también tenemos que aprender a perder, a tomar conciencia de cómo ocupamos el espacio, la palabra. A identificar y hacer frente a las situaciones de violencia sexista, a no ser cómplices, saber que esto también va de nosotros y con nosotros. Y Juanma consiguió que nos planteáramos todo a través del clown. Prometo desempoderarme… ¡palabra de clown!

feministaktiarte

Fijo que has ido a alguna manifestación y has pensado… ¡mira que lema mas chulo, me lo apunto y me lo pongo en el Whatsapp! O te has encontrado con algún meme que te ha gustado… porque existe movilizarnos, hacernos oir, hacer nuestras las calles, es fundamental para hacer frente a la violencia sexista… Por todo ello la gozamos en el taller de FeministAktiArte que nos ofrecieron las compas de Mugarik Gabe. Lemas, bertsoak, coreografías, combinación de voces… hay muchas maneras de hacer que nuestra voz se oiga. BELDUR BARIK JARREAREKIN, OZEN OIHUKATU!

 

genitarte

Izaskun Zarrandikoetxea, de Mundo Ivaginario, nos llevó a 22 chicas a hablar sobre nuestro genitales, en el taller Genitarte. Hablamos de las creencias que hay en la sociedad sobre nuestra vulva, que desvalorizan los genitales femeninos. La vulva, esa gran desconocida…. Que en este taller la hicimos conocida, querida, cuidada, visibilizada, la convertimos en arte! Una gozada de taller, donde hablamos de nuestras vulvas sin tapujos, donde hablamos también de sexo, donde plasmamos nuestra vulva utilizando diferentes materiales.

La próxima semana os hablaremos del resto de talleres… mientras tanto, utilicemos las herramientas, las estrategias que hemos aprendido en la Topaketa en nuestro día a día, en nuestro municipio, entre nuestras amistades, nuestras familias! Ekin Beldur Barik Jarrerarekin! Esperamos que os guste este pequeño video que hemos preparado con las fotos de la recepción y los talleres de la Topaketa 2015.

Larunbatean jende-piloa bildu ginen Amurrion. Eta zeregin askorekin! Urte osoan indarkeria sexistari aurre egiten eman dugu, bai gure udalerrietan, gure ikastetxeetan... eta baita gure web gunean. Larunbata ospatzeko eguna zen. Eta baita eztabaida, hausnarketa, mobilizazio eguna! Eta gainera, Yumiko eta Yomokok dantza berri bat eskaini ziguten. #BeldurBarikTopaketa2015 hasiera eman zion dantza! Baina has gaitezen hasieratik...

IMG_0170

Arratsaldeko 16.30etan autobusak iadanik Bañueta Kiroldegiko ateetan genituen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorritako jendetza tailerretan eta Topaketa gozatzeko desirarekin! Kiroldegira sartu eta hor eskaini ziguten Yumiko eta Yomokok Beldur Barik dantza! Gogoratzen? Lau pausu ditu! HORTZAK KANPORA! Bularrak eta hortzak kanpora! Erasotuak garenean... hortzak erakutsi! RE-FLEXIÓN! Puño fuera... no para pegar, sino ¡para reflexionar! EZETZ! Mugitu behatza alde batera eta bestera... Ezetz da ezetz! Eta astunak jartzen badira... STOP! Azkenengo pausua... LIBRE! Gorputza askatasunez bizi! Mugitu! Astindu!

IMG_0172

Zelako subidoiarekin sartu ginen tailerretara! Bakoitzak bere bidea hartu eta tailer ezberdinetara zuzendu ginen dantzak lagunduta! Hainbat tailer izan genituen: Gorputzak Astindu, GenitARTE, Autodefentsa feminista, Perkuzioaren boterea, Clown desempoderante para chicos, Heroi edo maltzur? Eman buelta pelikulari!, Feminista Aktiarte eta sexismoa Whatsapp-ean! Ikaragarri ondo egon ziren.

Behin tailerrak bukatuta, indarrak hartu genituen lunch goxo batekin!

IMG_0181

Eta behin indarrak hartuta! Amurrioko kaleak gureak egitera! Gure Beldur Barik Jarrera ozen ohiukatzera! Indarkeria sexistaren aurkako gure konpromesua aldarrikatzera!

Amurrioko Antzokian genituen Yumiko eta Yomoko zai. Oraingo honetan puntu arriskutsuen bila sartu ziren, eta 300 pertsona inguru zeuden antzoki horretan ez zeudela kontatu ziguten, gazteek jaietan guztiak identifikatu bait zituzten... Gogoratzen Amurriok antolatuako Beldur BArik Gunea? Eta Lehiaketaren aurkezpena? Jarraian Aiaraldeko Beldur Barik Topaketari hasiera eman zioten... Nortzun izan ziren irabazleak?

1.go kategoriako lan irabazlea... MOZTU DITZAGUN! Amurriotik!



1.go kategoriako aipamen berezia... ARNASA! Amurriotik ere!



Eta 2. kategoriako lan irabazlearen izena eman baino lehen, Yumiko eta Yomokok pausu berri bat erantsi zioten dantzari! Gainezkatzen gaituzten kontrola, indarkeriaren aurrean.. ITURRIA ITXI! Lan irabazlearen izena... Amurriotik... EDERRA ZARA!



Eta aipamen berezia... JOKOTIK ERREALITATERA!!! Baita ere Amurriotik!



Eta epaimahaik bi aipamen berezi egin nahi izan zituzten... CONTRA LA VIOLENCIA, Respaldizako gazteen inplikazioa dela eta



eta ARITU EDALONTZIA BETE BAINO LEHEN, Orduñako gazteek egindako lanagatik.



Aiaraldeko irabazle guztiak oholtzara!!! Zorionak!!!

IMG_0246

3..2..1... Yomiko eta Yomoko, igo bolumena! Dantzatu! eta #BeldurBarikLehiaketa2015 ren #BBSariak banatu!!! Esan eta egin. Hortxe genituen biak lehenengo sariarekin... 1. go kategoriako saria goes to... YO SOY! Golden Makarras on the stage! Eta gainera rap batekin animatu ziren gure aurkezleak!

IMG_0219



1. go kategoriako aipamen berezia HAU EZ DA BAKARRIK JOLAS BAT lanarentzat izan zen.

IMG_0225



2. kategoriako saria 40 golpe lanarentzat izan zen. Leire Bereikua igo zen oholtzara saria jasotzera!

IMG_0226



Sari banaketa ikusgarria izan zen, eta oraindik gehiago geneukan disfrutatzeko! 2. kategoriako aipamen berezia jaso zuten YO SOY PRECIOSA lanaren egileek! Zorionak!

IMG_0231



Nabaritzen zen kantatzeko gogoak genituela... eta Yomiko eta Yomoko, manga pertsonai onak bezala... karaokea atsegin dut... beraz gozamen izan zen 2. kategoriako beste aipamen berezia abestea... ¡SIN TI SOY YO! Mobilean tono bezala jartzea pentsatu zuen Yomikok!

IMG_0234



Eta Yomiko limoi basatia zela aitortu baino lehenago, ikus-entzunezko ekoizpen onenari saria norentzat zen jakin genuen... SIN MEDIAS LARANJAS. Lan ederra! Eta baita esandako hitzak ere!

IMG_0242



Eta bukatu baino lehen, #BBHerriSaria ere banatu genuen! Bagenekien HANKAK LURRERA egileentzako zela, baina jakiteak ere ez zuen irribarrea eta bideo gehiago ikustearen grina kendu!

IMG_0244



Yomiko eta Yomoko patriarkatuari maskara kentzearen aldeko lana aurrera jarraitu behar dela esan ziguten... eta horretan jarraituko dugu! Mila esker Amurriora hurbildu zineten guztioi! Tailerretan parte hartu zenutenei eta baita taillerrak eman zutenei! Yomiko eta Yomokori jabekuntzaz beteriko dantza erakusteagatik! Datorren urtean elkar ikusiko dugu! Bitartean... jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!

 

IMG_0254

 
Cartel-2015

Irailean eman genion hasiera Beldur Barik Lehiaketari. Amurrion bildu ginen indarkeria sexistaren aurka gure Beldur Barik jarrera agertuz, gure Beldurrak astintzen! Azaroan gaude iadanik, gure web gunean 310 lan berri ditugu, Lehiaketan parte hartu dituzten 310 lan. Ez da kopuru makala! Hilabeteak eman ditugu gure Beldur BArik jarrera eraikiz, zabalduz, gozatuz, dantzatuz... gure lema egunero biziz: pentsatu, eztabaidatu eta ekin, Beldur Barik Jarrerarekin! Eta gaur, Azaroak 28, egindako lan guztien ondoren, Amurrion ehundaka gazte bilduko gara! Arratsaldeko 16.30etan Sokolé taldeak harrera ikusgarria egingo digu, 17.00etan tailerretara sartzeko. Aurreko post batean tailerren inguruan hitzegin genizuen. Tailer berri batekin egingo duzue topo gaurkoan! Sexismoa whatsapp-ean, Lahia-Nahia Elkartearen eskutik. Ezusteko ederra! 19.30etan Amurrioko kaleak geureak egingo ditugu gure Beldur Barik Jarrera inoiz baino ozenago entzun dadin. Eta 20.00etan Amurrioko Antzokian, 2015ko Beldur Barik Lehiaketako sariak ezagutuko ditugu! Prest? AURRERA!

Jarrai gaitzazu sare sozialetatik! Bila gaitzazu Facebook, Twitter eta Instagram-en!!!

Dimos comienzo a la Lehiaketa en septiembre. Nos juntamos en Amurrio para mostrar nuestra actitud Beldur Barik ante la violencia sexista, ¡Agitando nuestro miedos! Ya estamos en noviembre, en nuestra página web contamos c0n 310 nuevos trabajo, los 310 trabajos que han tomado parte en el concurso. ¡No son pocos! Durante estos meses hemos construido, difundido, gozado, bailado... nuestra Actitud Beldur Barik viviendo día a día nuestro lema: Discute, reflexiona y actúa, ¡Con Actitud Beldur Barik! Y hoy, 28 de Noviembre, después de todo el trabajo realizado, ¡nos reuniremos cientos de jóvenes en Amurrio! A las 16.00 de la tarde el grupo Sokolé nos recibirá. Después, a las 17.00 entraremos en los talleres. Ya os hemos contado los talleres que tenemos este año. Pues... ¡Sorpresa! ¡Contamos con un taller nuevo! De la mano de la Asociación Lahia-Nahia, el taller de Sexismo en el Whatsapp. A las 19.30 haremos nuestras las calles de Amurrio haciendo que nuestra Beldur Barik Jarrera se oiga más que nunca. Y a las 20.00 conoceremos los premios del Concurso Beldur Barik en el Teatro de Amurrio. Ready? GO!

¡Síguenos por las redes sociales! ¡Búscanos en Facebook, Twitter e Instragram!

Nuestros hashtags: #BBTopaketa2015 #BBSariak #BeldurBarikLehiaketa2015

 

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify