Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Topaketa 2015

Momentua heldu da... autobusean sartu, lasai eseri... eta konturatu nahi duzunerako... Amurrion gaude! Ongi etorri Amurrioko Beldur Barik Topaketara! Hemen dituzu #BBautobusak , haren ordutegiak eta paradak!

recorrido-buses3

Gogoratu 18 urte baino gutxiago badituzu, baimena eraman behar duzula autobusera! Hemen duzu baimena, eman zure guraso zein tutore legalei sinatzeko eta EZ AHAZTU autobuseko monitoreari eman behar diozula! OSO GARRANTZITSUA!

Tokirik gabe gelditu zaretela antolatutako autobusetan? Amurriora joateko ere garraio publikoa erabili dezakezue! Hona hemen Topaketara heltzeko zenbait argibide!

TRENEZ

Renfe-ko web gunera sartzeko hemen sakatu.

ABANDO-ORDUNA C3 LINEA. ABANDO (BILBAO)-ORDUÑA

AMURRIO-ORDUNA C3 LINEA. ORDUÑA-ABANDO (BILBAO)

 

AUTOBUSAK

bus1 bus2 bus3 bus4

 

A3641I A3920i

Hemen dituzu Topaketa izango diren lekuen kokagunea!



 

EZ DAGO AITZAKIRIK BIHAR AMURRIORA EZ GERTURATZEKO! BELDUR BARIK TOPAKETA BIZI, GOZATU!


 

 

AUTOBUSAK DOHAINIK AMURRIOKO BELDUR BARIK TOPAKETARA JOATEKO.


Azaroaren 28an jai handia ospatuko dugu Amurrion, Beldur Barik Lehiaketako lan irabazleak ezagutzeko. Baina ez pentsa hori bakarrik egingo dugunik… Tailer interesgarri eta dibertigarrietan parte hartuko dugu: gure gorputzak astinduko ditugu, artisaktibistak bihurtuko gara, maskulinitate eredu berriak ezagutuko ditugu, erasoen aurrean nola erantzun dezakegun ikasiko dugu, danborren hotsa gure gorputzen barnean sentituko dugu... Eta baita luntxa, ikuskizunak, kalejira... izango ditugu. Gehiago jakin nahi duzula? Irakurri post hau. Beti diogun bezala, aukera paregabea izango da elkar ezagutzeko, indarkeria sexistaren inguruan elkarrekin hausnartu, eta horri aurre egiteko sareak eraikitzeko!

Guzti hau bizi eta gozatzeko, Amurriora hurbiltzeko doako autobusak izango dituzue, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik. Zer egin autobusetan zure eserlekua erreserbatzeko? Hurrengo galdetegiari erantzun!

 

autobus-galdetegia-inicio

captura 1 captura 2


Azaroaren 25a arte duzu izena emateko. Gogoratu! Adin txikikoa bazara (eskuineko irudiaren kasuan), webgunean aurkituko duzun baimena deskargatu behar duzula, eta zure guraso zein tutore legalek sinatu behar dutela, eta noski, autobusera ekarri behar duzula Topaketa egunean.

 

ELKAR IKUSTEKO IRRIKITAN GAUDE! ANIMATU ETA AMURRIORA HURBILDU!


BELDUR BARIK AUTOBUSETARA IGO!


 

 
Azaroak 28an hitzordua dugu Amurrion, ez ahaztu!

Orain dela bi aste Topaketan izango ditugun zenbait tailerrei hitzegiten genuen, eta aste honetan gainontzekoekin gatoz! Guztiek gure Beldur Barik Jarrera agertzen, sendotzen, aberasten lagunduko digute!

Hona hemen!

Tenemos una cita el 28 de Noviembre en Amurrio, ¡no lo olvidéis!

Hace un par de semanas os contábamos algunos de los talleres que tendríamos en la Topaketa, y esta semana venimos con el resto. ¡Todos ellos nos ayudarán a mostrar, fortalecer, enriquecer ese actitud Beldur Barik!

¡Aquí los tenéis!

 

Sokolé. El poder de la percusión.

Sokolé taldeak esperientzia izugarria, hunkigarria, dibertigarria eta ahalduntzailea eskeintzen digu perkuzio eta musika tresnen bitartez. Afrikako perkuzioa gertutik ezagutu, gure beldurrak, mugak, oztopoak gainditu eta ez jakintasunetik Afrikako mendebaldeko perkuzio tradizional baten erritmoak interpretatu!

Baina hoberena bideo hau ikustea da...

El grupo Sokolé nos proporciona una experiencia increíble, emocionante, divertida y empoderante a través de la percusión y los instrumentos. Conocer de cerca la percusión africana, superar nuestros miedos, límites y barreras y ¡llegar a interpretar, desde el desconocimiento, un ritmo de percusión tradicional de África del oeste!

Pero lo mejor es ver este video...



 

Clown desahalduntzailea Mutilentzat: Galtzen ikasi

Jolastu, parte hartu.... eta galtzera prest zauden mutila bazara... hauxe da zure tailerra! Mutilek ditugun garaile, garaipen eta euskor paperari buruz hausnartzen saiatuko gara.

Mutilen parte hartzea ezineztekotzat hartzen dute Zipriztintzen-Grupo de Hombres por la Igualdad taldeak, eta tailer honetan, zenbait dinamiken bidez, zenbait gaietaz hitzegin eta hausnartuko dugu: luma heterosexuala, asanblada mixtoetan parte-hartzea, gauetan kaletik lasai ibiltzeko pribilegioa, esparruaren okupazioa, protagonismoa... eta guzti hau clown eta umorea erabilita.

Si eres un chico dispuesto a jugar, participar... y perder... ¡éste es tu taller! Intentaremos reflexionar sobre el papel de ganadores, triunfadores y acaparadores que tenemos los chicos.

Para Zipriztintzen-Grupo de Hombres por la Igualdad la participación de los chicos en la lucha feminista es necesaria, y en este taller, a través de diversas dinámicas, hablaremos y reflexionaremos sobre varios temas: la pluma heterosexual, la participación en asambleas mixtas, el privilegio de caminar por la calle de madrugada, la ocupación del espacio y el protagonismo...

Macho-maris

Zipriztintzen elkarteak Macho-Maris ikuskizuna aurkeztu du hainbat udalerrietan, Zure udalerrira etorriko diren jakin nahi? Hemen sakatu.

 

FeministAktiArte. Mugarik gabe.

Aktibismo feminista adierazpen artistikoaren bitartez sustatzeko tailerra da. Kalean gure aldarrikapenak adierazteko era anitz dago eta askotan ez ditugu forma desberdinak probatzen, eraginkorragoak izan arren. Instalazioak, antzerkiak, abestiak, irudiak... hamaika modu dago nahi duguna adierazteko eta hauen inguruan hausnartuko dugu eta lehen ariketak egin. Lehenengo, esperientzia ezberdinen adibideak ikusiko ditugu, gero prestatzeko kontuan izan beharreko aspektuak ikusi eta praktikaren bitartez, ekintza bat prestatu eta praktikan jarriko dugu.

Se trata de un taller para promover el activismo feminista a través de la expresión artística. Hay múltiples manera de llevar a cabo nuestra reinvindicaciones en la calle, y a menudo no probamos otro tipo de maneras o caminos, aunque puedan ser más efectivos. Instalciones, teatros, canciones, imágenes... hay mil maneras de llevar a cabo nuestras manifestaciones y reivindicaciones, así que reflexionaremos sobre todas ellas y haremos algunos ejercicios. Primero, veremos diferentes ejemplos de experiencies, luego veremos los diferentes aspectos que hay que tener en cuenta en la preparación, y a través de la práctica, prepararemos una acción y ¡¡¡la pondremos en práctica!!!

 

IMG_20141129_193003

 

Orain bakarrik zu falta zara tailer hauetan… zein aukeratuko duzu? Zure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko aproposak dira guztiak! Zein aukeratu?!?!?!?

Ahora sólo faltas tú en estos talleres… ¿cuál elegir? ¡Son todos idóneos para difundir tu Actitud Beldur Barik! ¿Cuál eliges?

 

Gogoratu Topaketara etortzeko autobusak jarri ditugula! Sartu gure web gunean eta izena eman galdetegian! Amurrioko Beldur Barik Topaketa gertu da! Azaroaren 25a arte duzu epea zure izena emateko! Beldur Barik autobusetara igo!

Recuerda que tenemos autobuses gratuitos para ir a la Topaketa. Entra en nuestra web e inscríbete en el formulario. La Topaketa de Amurrio está muy cerca! Tienes hasta el 25 de noviembre para darnos tu nombre! ¡Sube a los autobuses de Beldur Barik!

Gaur post bikoitza izango duzue! Autobusen galdetegia nola bete kontatuko dizuegu!!! Gero arte orduan!

 
Zeri buruzko tailerrak antolatu dira? Zeinetara apuntatuko naiz? Zer egingo da tailer horietan? Galdera guzti hauei erantzuteko tailerren laburpentxo txiki bat eskaini nahi dizuegu. Irakurri eta nahi duzun tailerrean apuntatu!

Se han organizado talleres… ¿sobre qué? ¿A cuál me apunto? ¿Qué se va a hacer en esos talleres? Para dar respuesta a todas estas preguntas (o al menos intentarlo), queremos ofreceros unos pequeños resúmenes. ¡Léelos y apúntate en el taller que más te llame!

erasoen-aurrean-autodefentsa-1AUTODEFENTSA FEMINISTA. Isa Bernal.

Iadanik ezagutzen duzue Isa Bernal! Gogoratzen post hau? Zer kontatzen digu bere tailerrari buruz?

Emakume guztiok daukagu gure buruak defendatzeko gaitasuna, eta hori da, hain zuzen ere, tailer honek bilatzen duena. Denon artean, bakoitzaren errealitatera egokitzen diren erantzunak landuko eta sortuko ditugu. Horretaz gain, gure egunerokoaren parte diren mikromatxismoak identifikatuko ditugu, eta guztion artean, segurtasunerako eta babeserako sareak ehunduko ditugu.

Tailer hau neskentzat izango da

 ¡Ya conocéis a Isa Bernal! ¿Recordáis este post? ¿Qué nos cuenta Isa sobre su taller?

"El taller nace con el convencimiento de que TODAS las mujeres podemos defendernos, partiendo de esto, identificaremos los machismos con los que convivimos día a día para compartir y construir juntas diferentes respuestas adaptadas a nuestras realidades, siendo nosotras mismas las protagonistas de nuestra autodefensa, tejiendo redes de seguridad y apoyo feminista entre nosotras".

Este taller será para chicas.

 

IMG_8735GORPUTZAK ASTINDU MUGIMENDU TAILERRA. Artaziak

Artaziak taldearekin Beldur Barik Lehiaketaren aurkezpenean egon ginen Amurrion, eta bertan Beldurrak Astindu genituen. Oraingoan ere Gorputzak astinduko ditugu.

Tailer honetan gorputzak izango dira protagonistak eta tokia utziko diegu, diren bezalakoak izateko, esperimentaziorako, hausnarketarako, sormenerako eta plazerrerako espazio bat bezala planteatzen dugu. Gorputzen eraikuntzaren inguruko hausnarketak, batzuetan gure gorputzetatik abiatuko dira mugimendu dinamika batzuen bitartez, eta besteetan testu edo arte lan (bideo performance) batzuen lanketatik.

 Ikuspegi feminista batetik, gorputza produktu kultural bat bezala ulertuz, honen inguruko beste begirada bat proposatu nahi dugu. Horrela, gorputza tresna bezala eta beldurrik gabe erabiltzera gonbitea luzatzen dugu: pentsatzeko, eraldatzeko, hausnartzeko, aldarrikatzeko, disfrutatzeko…

Tailer hau neskentzat izango da

 Estuvimos con el colectivo Artaziak en el lanzamiento de Beldur Barik Lehiaketa, que tuvo lugar en Amurrio, y allí Sacudimos nuestros Miedos. Esta vez también sacudiremos nuestros cuerpos.

"En este taller los protagonistas serán nuestros cuerpos y les dejaremos espacio para ser como son, los planteamos como un espacio para la experimentación, la reflexión, la creación y el placer. Las reflexiones entorno a la construcción de los cuerpos, a veces se iniciarán a partir de unas dinámicas desde nuestros cuerpos, y en otras ocasiones, a partir del trabajo de unos textos o trabajos artísticos (video performance).

Desde una visión feminista, entendiendo los cuerpos como productos culturales, queremos proponer otra mirada. Así, os queremos invitar a usar nuestro cuerpo como herramienta y sin miedo: para pensarlo, para transformarlo, para reflexionarlo, para reivindicarlo, para disfrutarlo…"

Este taller será para chicas.

 

cineHEROI EDO MALTZUR? EMAN BUELTA PELIKULARI! Beñat Madariaga

Gizonezkoon jendarteratze eta boteretze prozesuaz pentsatu, harreman afektibo sexualen eraiketaz eta ondorioez eztabaidatu edota eraldaketa posible egiteko gureganatu beharreko gaitasunetan trebatu edo entrenatu nahi baduzu… hau da zure tailerra.

Gure bizitza pelikula bat balitz, guk ez genuke film horren gidoia idazteko aukera handirik izango, ezta nahiko genukeen papera antzeztekoa ere. Zinemak, errealitateak bezala mutilontzat paper jakin batzuk ditu gordeta. Tailer honetan rol hauetaz jabetu eta bai gure buruarengan zein inguratzen gaituztenengan duten eragina aztertuko dugu. Ezarritako gidoia apurtzeko gonbidapen bat da, guztiontzako onuragarria den bat idatzi ahal izateko. Ez izan pelikul-ero!

Tailer hau mutilentzat da.

Si quieres pensar sobre cómo nos sociabilizamos y los procesos de poder de los chicos, discutir sobre la construcción y los resultados de las relaciones sexuales, o entrenarte en las habilidades que tenemos que hacer nuestras para hacer posible la transformación… éste es tu taller.

"Si nuestra vida fuese una película, nosotros no tendríamos muchas oportunidades de escribir el guión de ese film, ni tampoco elegir el personaje que queremos interpretar. El cine, como la realidad, tiene guardados para los chicos unos papeles concretos. En este taller vamos a darnos cuenta de esos roles y también veremos la repercusión que tienen en nosotros y en los que nos rodean. Esta es una invitación a romper con el guión establecido, para poder escribir uno que sea beneficioso para todo el mundo. ¡No seas pelicul-ero!"

Este taller será para chicos.

 

MUNDO IVAGINARIOGENITARTE. Mundo Ivaginario. Izaskun Zarrandikoetxea.

Zer gertatuko litzateke gure genitalak modu artistiko batean irudikatuko bagenituzke? Ze edertasun eraikiko genuke? Tailer honetan guzti hau ezagutuk dugu.

Gure izena erotizatu, gure alua ezagutu, gure genitalen inguruko mito eta okerreko usteeekin apurtu, gure genitalak barruan daukagun artearen protagonistak bilakatu… Guzti hau Mundo Ivaginario-ren eskutik.

Tailer hau neskentzat izango da.

¿Que pasaría si tratáramos de plasmar artísticamente nuestros genitales? ¿Que bellezas produciríamos? En este taller lo descubriremos.

Erotizar nuestro nombre, hacer autocoñocimiento, romper mitos y creencias erróneas entorno a nuestros genitales, convertir a nuestros genitales en protagonistas de nuestro arte... Todo esto de la mano de Mundo Ivaginario.

Este taller es para chicas.

 

Hurrengo astean gelditzen diren tailerrei buruz hitzegingo dugu… Animatu eta Amurriora etorri Azaroaren 28an, prestatu dugun Beldur Barik Topaketan parte hartzera!

Laster Amurrioko bidea hartuko dugu Beldur Barik 2015 Topaketa ospatzeko. Azaroaren 28an Amurrion izango da. Han izan ginen ere Irailaren 11n Beldurrrak Astintzen, gure Beldur Barik Jarrera azaltzen. Gogoratzen al duzue? Hona hemen han gertatutakoaren laburpen bideo bat.



Azaroaren 28a arte itxaron beharko dugu epaimahaiak saritutako bideoak zeintzuk izan diren jakiteko. Sari banaketa Amurrioko Antzokian izango da, 20.00etan. Sariak zeintzuk diren gogoratu nahi? Berriro irakurri post hau!

Baina guzti hori, esan dizuegun bezala 20.00etan izango da... Lehenago Bañuetako Kiroldegian elkartuko gara 17.00etan prestatutako ikastaro dibertigarri, interesgarri, erakargarrietan parte hartzeko! Datorren astean sakonduko dugu tailer honen inguruan... baina bakarrik aurreratu nahi dugu gure gorputzak Beldur Barik Jarrera bizi eta zabalduko dutela, artistak bilakatuko garela, hegemonikoak ez diren maskulinitate ereduetan murgilduko garela... Eta gainera, kalejira ederra antolatuko dugu Amurrioko kaleak Beldur Barik Jarrerarekin betez.

Topaketara gerturatzeko, aurten ere doako autobusak antolatu ditugu, hiru lurraldeetatik (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). Gure web gunean eskegiko ditugu autobusen inguruko informazio guztia: ibilbideak, ordutegiak... Galdetegi bat eskeiniko dugu gure web gunean autobusetara apuntatzeko. Adi!

Hemen, zuekin... Topaketaren programazioa!

topaketa-programacion copia

Datorren astean, tailerren inguruan sakonduko dugu, zertaz dohazten kontatuko dizuegu!

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify