Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Topaketa 2016

2016 amaitzear da, eta hori Beldur Barik Lehiaketa eta Topaketa atzean utzi ditugularen seinale da! Ze azkar pasa den dena. Duela gutxi skate-aren gainean geunden pistak geureak eginez, neskok ere skate-aren gainean ondo moldatzen garela erakutsiz... eta bat-batean... hementxe gaude urteari agur esaten!


Baina atzean utzitako horrek ez du esan nahi urte honetan ikasitakoa, hausnartutakoa, eztabaidatutakoa atzean utzi behar dugunik. Zuen Beldur Barik Jarrera eraikitzen jarraitzera animatu nahi zaituztegu!


Eskerrak ere eman nahi dizkizuegu:




  • Topaketan parte hartzeagatik, tailerretan ikasitakoak eta bizi dituzunak besteekin partekatzeagatik, eta mila esker lan saridunak zeintzuk ziren jakitearen emozioa gurekin bizitzeagatik. MILA ESKER!

  • Lehiaketan parte hartzeagatik, zuen lanean pentsatzeagatik, indarkeria sexistaren inguruan hausnartzeagatik, kamara hartu eta AKZIOA! ohiukatzeagatik. Eta galdetegia bete ostean, web gunean geratzen den zuen bideoa bidaltzeagatik. MILA ESKER!


Datorren urtean zuekin gaituzue berriro, eduki eta idei berriekin, indarkeria sexistari aurre egin eta kultura matxistarekin bukatzeko erraminta eta estrategiekin. Lehiaketaren hurrengo edizioan zuek berriro ikusteko irrikitan gaude, eta baita Topaketan! Bitartean… zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen jarraitu! Mila esker!


Baina hilabate hauetan gure web gune eta sare sozialek jarraituko dute edukiak zabaltzen! Beldur Barik Jarrera ezin delako gelditu! Eta bidali zuen iritziak, zuen ideiak, zuen iradokizunak...


Hementxe utzi nahi dizuegu Beldur Barik programaren inguruko bideo hau. Pasa den urteko Topaketa 2015aren irudiak aurkituko dituzu. Bertan egon zinen? Ze tailerretan egon zinen? Baita Lehiaketa 2016aren aurkezpenaren irudiak ere ditugu! Eta guzti honekin, Beldur Barik Jarrera zer den azaldu nahi dizuegu ere!


341 lan. Beldur Barik Jarrera 69 herrietan zabaldu egin da. Eta herri hoietatik, Euskadi osora. Mundu osora! Buzz Lightyear-ek zioen bezala "infinitora eta harago!". Beldur Barik Jarrera agertu nahi izan duzue 341 lanetan. Ikusi dezagun... media egiten badugu eta bideo guztiek lau minutu irauten dutela pentsatzen baduzu... 1.300 baino minutu gehiago. Asko dira. Eta asko izan da ere jaso duguna. Indarkeria sexistari aurre egiteko estrategia desberdinak aurkeztu dituzue, mikromatxismoak identifikatu, edertasun estereotipoekin apurtu nahi izan duzue. Mutilen jarrerari buruz ere hausnartu duzue. Jarrera kritikoak azaldu dituzue. Beldurrak identifikatu eta beraiekin apurtzeko erraminta pilo bat aurkeztu dituzue. Zorionak. Benetan. Guztioi. Beldur Barik programaren leloa zuena egiteagatik: Pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


Estibaliz Anituak, Uribe-Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Berdintasun teknikariak Beldur Barik Lehiaketa 2016ren inguruko datuak, gaiak eta Beldur Barik Jarrera zer den azaltzen digu. Gutxiago falta da hurrengo urterako. Hasi gaitezen lehenengo egunetik gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen.


Sarrera hartu dugu Kultur Etxearen harreran... Non demontre sartu dut? Zer egin dut... Kultur Etxera sartu, ze tailerrera joango naizen erabaki, Gaztelekura joan nire tailerra han zelako, primeran pasatu tailerrean, pentsatu, hausnartu, eztabaidatu, estrategia berriak ikasi... eta gero bueltan abesten egon gara.


bb2016-61


Kultur Etxera ailegatzean Amaia eta Onintza berriro han zeuden gure zai. Lunch ederra jan, indarrak hartu.



Photocall-ean lagunekin eta tailerrean ibilitako beste gazteekin argazkiak egin... Eta orain Sari Banaketa da! Eta non demontre sartu dut sarrera! Badakit kanpoan gelditu eta ikusteko aukera dudan, aurten izugarrizko pantaila jarri dutelako... baina sartu nahi dut! Zuzenean bizi! Ai ene! Sartu dudan poltsiko berean zegoen, nire partxearekin batera! Primeran! Goazen barrura orduan!


Eserlekua hartu dugu eta primeran ikusiko ditugu norentzat izango diren sariak. Urduri gaude!

bb2016-75

Psss... Hastera doa!

Amaia eta Onintza. Onintza eta Amaia. Hain desberdinak diren neskak baina arratsaldea pasatu den heinean gerturatu direnak. Talde ederra egiten dute! Biek Uribe-Kostako tokiko Beldur Barik Lehiaketaren irabazleak nortzuk ziren kontatu digute. Handik pasa dira Urduliz, Lemoiz eta Berangoko gazteak. Hauek aipamen berezia izan dute 1.go kategorian. Eta ondoren, 1.go sariaren irabazleak! LH6 Elortza, Urdulizeko ikasleentzat! Hori da! Zorionak! Mutilen jarrera aktiboa indarkeria sexistaren aurrean agertzen duen bideoa. Akabo korporatibismo maskulinoa! Eta bigarren kategoriako Aipamen berezia Iradokizunik? lanarentzat izan zen! Plentzian pentsatu eta sortutako bideoa. Kirolean ematen diren indarkeria egoerak agertzen eta aztertzen dituen bideoa. Zelako lana egin duten Uribe-Kostan! Eta amaitzeko, 2. kategoriako Sari Nagusia! Non hasten da indarkeria? Sopelako gazte hauek argi dute... neska eta mutilen arteko desberdintasun egoeran hasten da eta baita inposatutako roletan!


 

img_2678

Zelako poza nabari zen guztion aurpegietan! Emma Goldman-en hitzak erabiliz... Ezin badut barrerik egin, hau ez da nire iraultza! Eta Beldur Barik Jarrera umorea, ironia, irribarra ere ateratzea delako, ze demontre!

Eta hortik aurrera... sari zaparrada! Lehenengo kategoriako aipamen berezia Zumarragako MariQuee(N)rs lanarentzat! Asko gustatu zitzaigun bideo hau. Estetika transgresore bat, bideo originala, edertasun eredu eta kanon kutreekin apurtzen duten mezuak luzatu zizkiguten. Hau da Beldur Barik Jarrera!

bb2016-79

Sari Nagusia Ondarroako Mi metarentzat... Zelako bideo ederra, zelako mezua luzatzen digun! Zelako indarra ematen digun ikuste hutsak! Ahalduntze prozesua oso ondo isladatzen du. Desberdintasun egoerataz ohartu eta horren aurrean... Beldur Barik Jarrera! Pertsonala politikoa da!

 

bb2016-80

Bigarren kategoriako Aipamen berezia dantzan jarri gintuen lan batentzat izan zen.... Bilbotik No con...TROLES! Zelako rolloa duen abesti honek! Ikastetxe guztiaren inplikazioa ikusten da lan honetan! Gorputz, jatorri eta musika estilo aniztasunak jarri gintuen dantzan! Bideoan agertzen den kareta ere igo zuten!

bb2016-81

Azkenengo Beldur Barik saria gelditzen da... Bigarren kategoriako sari nagusia Eibarko Batu+gaitezen lanarentzat izan zen. Nalua talde feminista igo zen oholtzara saria jasotzera eta beraien hitzek mugimendu feministari errekonozimendu ederra izan ziren. Neska gazteak aktibismoan, ekintzaileak! Feminismoa izango delako matxismoei aurre egingo diona!

bb2016-82

Ikus-entzunezko ekoizpen onena Nosotras no pagamos a escote lanarentzat izan zen! Bideoa ikusi eta Amaia gelditu zen sariarekin! Edo Onintza izan zen... Iadanik liatuta geunden...

Eta amaitzen goaz lau egunetan boto pilo bat jaso zuen lanarekin... Dale Candela! Bilbotik oholtza gainera etorri zen talde hau beraien Beldur Barik Jarrera zabaltzera. 857 boto.... hori bai dela mobilizazioa!

bb2016-83

Indarkeria sexistak gurekin jai duela argi utzi genuen Kultur Etxeko leku guztietan... Baina agurtu aurretik sorpresa txiki bat izan genuen. Neska talde bat gure buruan jarraitzen zuen abesti batekin agurtu gintuzten! "Machote... kontuz ibili... Aurrean egongo gara betiiii". Zelako mix ederra! "Ederra naiz ni" oraindik ere gure buruaren beste parte batean jarraitzen zuelako! Beldur Barik DJ!

bb2016-84

Hauxe izan zen guztia... Behintzat aurten! Begiak izten baditugu... irudi hauek etortzen dira gogora... Gora Beldur Barik Jarrera! Begiak itxita ere gure Jarrera zabaltzen jarraituko dugu! Indarkeria sexistari aurre egiten!



Guardar

Guardar

Guardar

Guardar
Previously in Beldur Barik... Izugarri gustatzen zaigu guztiari serie kutsua ematea! Beno, baita bideoklip ikutua ematea ere! Nola gozatu genuen pasa den astean jarri genizuen bideoa sortzen, abesten, editatzen, publikatzen...

Eta gogotsu jarraitzen dugunez, gaur tailerren bigarren partearekin gatoz... Ready? Go!

Autodefentsa feminista

bb2016-24

Isa Bernalek  jarraian oihuka jarri gintuen, ahalduntzen, mugitzen, kokatzen eta estrategia berriak bereganatu genituen berriro ere.  Tailer honetan sexu-genero teoriari buruz gehiago ikasi genuen, neska eta mutil estereotipoei buruz hitzegin genuen eta nola hauek transmititu egiten diren, matxista bati zer esango genionaren egoeran jarri ginen, eta bait ereduak apurtu nahi dituen pertsona bati zer esan. Eta paper marroi eta haundi horretan gelditu egin ziren gure pentsamentud eta hausnarketak.


Ziurrak sentitzen ez garen egoerak ere identifikatu genituen. Eta guztion artean pentsatu eta autodefentsa feministarako estrategiak eskuratu genituen. BAita erantzun kolektiborako erantzunak... Beraz, adi gurekin! Indarkeria sexistaren aurrean Beldur Barik Jarrerarekin eratzungo dugulako! Ekin autodefentsa feministari!


Gorputzak orekan


bb2016-51

María Arcosek afroamerikar dantzaren jatorria azaldu zigun. Gure gorputzen kontzientzia hartu genuen. Eta lurrarekin konektatzea ere lortu genuen!

Izugarri gustatzen zaigu dantzatzea. Baina egia da askotan kostatzen zaigula, zer esango dutenaren beldur... Eta honen aurrean zer nahi duzue esatea ba... Beldur BArik dantzatu! Gure gorputzaren, mugimenduen kontzientzia hartuko dugu eta guzti horri kandela emango diogu!

Tailerraren onena amaieran izan zen. Perkusioko neskekin elkartu egin ginen eta elkarrekin dantzatu eta perkusioa egin genuen! Gorputzak eta perkusioa orekan!

1, 2, 3… ligatzeko 3 pausu

bb2016-39

Denbora daramagu ligoteo sanoari buruz hitzegiten. Eta Topaketan amankomunean eta praktikan jarri genituen hemen kontatu dizkizuegun gauza pilo bat. Lahia-Nahia Elkarteko Garazi eta Oihanerekin primeran ibili ginen. Bertan ligatzearen artea ikasteko buru bitxi eta urduri pilo bat bildu ginen... Kar kar kar! Ligatzearen artea? Ama! Zein mendean gaude horrela hitzegiteko?


Jaietan eta sare sozialetan ligoteari buruz hitzegin genuen. Baita beste testuinguru batzuetan zaintzeari buruz. Ligoteo egoerak  islatu genituen. Bizitakoak edota ikusmina sorrarazten digutenak. Edota bizitzea gustatuko litzaigukeenak! Ligatzerako orduan neska eta mutilen estereotipoei buruz hitzegin genuen (badakizue, adibidez mutila izan behar dela lehenengo pausua ematen duena...). Komunikabide, publizitatea, pornoak... ezartzen dituen edertasun idealei buruz ere hitzegin genuen. Ligatzerako orduan nola gestionatzen ditugun gure emozioak. Eta ligote sanorako hiru pausu ere ezarri genituen:




  1. Jarrera on bat

  2. Piropoak. Igual es dute zertan gure gorputzaren ingurukoak izan behar. Izaeraren ingurukoak badira?

  3. Babosoak kanpora. EZETZA EZETZA dela ulertu.


Gora ligoteo sanoa!

Perkusioaren boterea


bb2016-44

Sokolé talteko Elena eta Sheilarekin batera 13 neska. 15 danbor. BUM! Erritmoa jarraitzen ikasi. BUM! BEste lengoai eta adierazteko moduak daudela ohartu. BUM! Nire erritmoa, guztiona, oso garrantzitsua dela ikasi. Alboan ditudanak entzun behar ditudala ulertu, guztion artean sortzeko, taldeko lana egiteko, adi egon behar naizela gogoratu. BUM! BUM!BUM! Perkusioaren bitartez ahaldundu. BUM! BUM! BUM! BUM!


Eta ikasitakoa eta ulertutakoa amankomunean jarri... dantza tailerreko neskekin! Danbor eta gorputzen erritmoen bitartez ahalduntzea!


 

bb2016-55

Eta hemen utzi nahi dizuegu ere tailerren inguruko bideo bat. Bideo honetan Azaroaren 26n bizitakoa, gozatutako, aldarrikatutakoa, ikasitakoa, eztabaidatutako guztia gogoratzen digu. Eta hor gelditzen da eta aldi berean ez da hor bakarrik gelditzen... Hortxe gelditzen da ikasitako gauza bat delako, ikasten goazena ere, eta beste guztiokin partekatzen. Eta ez da bakarrik hor gelditzen gure rolloa ez delako indarkeria sexistari data bakar batean aurre egitea. urte osoko lana da. Eta bideo askotan ikusi dugun bezala, esnatzen garen unetik, oheratzen garen arte.


Hurrengo post-ean sari banaketari buruz hitzegingo dugu...And the Beldur Barik Saria goes to...


Guardar

Guardar

Jakin badakigu ez dela erraza tailer bakar bat aukeratzea. Teknikari haien kartelen aurrean jarri eta non zabaldu eta landu nahi dugun gure Beldur Barik Jarrera erabaki.... We know it. Horregaitik ondo dago Topaketaren aurreko astetan web gune honetan publikatzen diren tailerren inguruko post-ak irakurtzea. Baina "nire buruari sorpresa bat eman nahi diot" aukeratuta ere, ondo dago. Gure xedea beste gazte batzuekin indarkeria sexistaren aurrean erabiltzen ditugun estrategiak partekatzea, ahalduntzea, maskulinitate hegemoniko horren aurrean gure jarrera kritikoa agertzea, korporatibismo maskulino horrekin amaitzea... Ez da lan makala! Sistema guztia berrikusi, berridatzi, berreraiki behar baitugu! Eta horregatik ere urte osoan zehar landu egiten dugu tailer, hitzaldi, ekintza ezberdinen bitartez... That's the poing my friends!


Hona hemen tailerren laburpenaren lehenengo partea. Baten batean egon zineten? Nola pasatu zenuten? Zuen esperientziak ezagutu nahi ditugu, zuen kexak, zuen erramintak, indarkeria sexistari aurre egiteko lortu dituzuen estrategia berriak. Hemen kontatu dezakezue edota gure sare sozialen bitartez.


Zer dakizu sexuari buruz?


 bb2016-15

Gure burua, gure sexualitatea, gure genitalak, inposatzen diguten estereotipoak... gehiago ezagutu genituen Ibai Fresnedoren laguntzarekin. Gauza asko desikasi behar ditugula ere ikusi genuen. Sexua neska batekin oheratzea baino gehiago delako. Eta garrantzitsuena ez delako koitoa. Nire desioak ere beste mutil batzuekin izan ditzazkedalako... Eta baita pornoari buruz hitzegin genuen. Ikusten dugulako, kontsumitzen dugulako. Eta askotan, horrela izan behar duelaren ideia dagoelako. Bai, horrela joan behar dela gauza...

Gure burua aurkeztu genuen, gure sexualitatearen (eta baita nesken sexualitatearen) inguruko aurreritziak astindu eta apurtu genituen. Errespetua, komunikazioaren garrantziaz hitzegin genuen. Eta baita ezetzaren inguruan. Ezetza.. ezetza delako! Muchachada Nui programan esaten zuten bezala... ¡Aquí y en la China!

Gai honek hitzegiteko asko emango digu... Gehiago jakin nahi dugulako!


Genitarte

bb2016-40

14 neska gure genitalei buruz hitzegiten. Berriro Izaskun Zarrandikoetxeak, Mundo Ivaginarioren taldekideak, primeran eta gustura zuzendu gintuen tailer honetan. Gure gizartean nesken genitalei aipua kentzen dioten bulbari buruzko usteei buruz hitzegin genuen. Identitate eta sexu-orientazio terminoen inguruan ere lanketa bat egin genuen. Sexualitate kontzeptua handiagotu genuen. Neskok eta mutilok ze modu ezberdinetan bizi dugun sexualitatea ere jorratu genuen. Eta plazerretara bota genuen gure burua. Gure bulba ezagutu, maiatatu, zaindu, ikustaraztea zen gure xedea. Eta baita artean bilakatzea! Gure bulben inguruan lotsarik gabe hitzegitea, gure sexualitari buruz konfidantzazko ingurune batean egitea... gozada bat da!


Eta tailerrean esan genuen moduan... YES, vulva can!

Mezua eraldatu eta Beldur Barik abestu!


bb2016-34

Imajina ezazu. Kaletik oinez zoaz, abesti bat daukazu zure burua eta bapatean... Tachan! Kaletik doan jendea abesten, dantzatzen eta bideoclip horren protagonistak bilakatzen dira. Imajinatu horrelako egoera bat... itzela, ez?


Estereotipo, edertasun ereduetaz... nazkaturik gaude! Zer da perfektu izan behar garelaren idei hori? Nork ezartzen du zer den perfektua eta zer ez?


Aspertu gara guzti honekin... eta tailer honetan "do it yourself" leloa eraman dugu aurrera. Entzuten dudan musika ez badu atsegin... Nirea sortuko dut! Eta horrela, autoestimua, gure burua maitatui, ligoteo eta maitasun sanoari buruz hitzegingo dut.


Eta horrela leloarki ekin genion eta abesti hau sortu genuen! Shakirak entzuten badu bizikleta hartu eta Carlos bidean utziko du fijo! Mila esker Itsaso, primeran pastu genuelako! Pentsatu, dantzatu eta abestu Beldur Barik Jarrerarekin!




Deshalduntzerako Clown tailerra mutilentzat: galtzen ikasi.

bb2016-52

Tailer honetan indarkeria sexistari aurre egiteko erraminta gehiago lortuko ditugu. Eta nork lagunduko digu lan horretan? Juanma Rodriguez! Ezaguna dugu iadanik Juanma, pasa den urtean gurekin egon baitzen. Eta mutila zer den kuestionatu genuen. Baina baita ere zer den mutil perfektua, gure maskulinitate ereduak... eta nola ez, gure pribilegioak.


Eta behin zure burua kuestionatzen hasten zarenean... ez dago gelditzerik! Betaurreko moreen kasu berdina da. Janzten badituzu ez dago atzera martxarik! Eta hori da onena, gure burua etengabe kuestionatzea. Zer esan nahi dugun tratu onak esaten dugunean, nola gestionatzen dugun konpetitibitatea, galtzen ikastea...


Bi orduak berehala pasatu ziren. Baina gure clown sudurrak gurekin eraman genituen! Gu geu izatera ausartzen ez bagara, jartzeko. Eta pasa den urtean genion bezala... Nire burua deshalduntzeko hitzematen dut... Clown baten hitza!


Datorren astean beste tailerrei buruz hitzegingo dugu... Hurrengo post-ean... Autodefentsa, ligoteoa, oreka eta perkusioa. Ezin duzue galdu! Zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzeko aukera ez galdu!


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify