Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Topaketa 2016

Aspaldi izan genuen Topaketaren berri Beldur Barik web gunean. Irailaren 9an Beldur Barik Lehiaketari hasiera eman zitzaionean, gure artean hitzeginda geneukan bideo bat egitearen ideia. Eta noski, Topaketara joatearena ere! Pasa den urtean Amurrion izan ginen eta primeran pasatu genuen, beste gazte batzuk ezagutu genituen eta tailerretan gustora ibili ginen. Lagun talde bat joan ginen eta tailer ezberdinetan banandu ginen, gero han gertatutakoak kontatzeko asmoz.


Pasa den urteko esperientzia oso ondo egon zen. Ez genuen Lehiaketa irabazi (beste batean izango da!) baina gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko intentzioarekin jarraitzen dugu. Indarkeria sexista edonon aurkitzen dugulako. Gure lagun artean, gure familian, kalean, gaztelekuan, tabernetan, eskolan… eta horren aurkako gure jarrera agertu nahi dugulako.


Horregaitik Beldur Barik Autobusetara apuntatu ginen. Eta Urdulizera (Uribe-Kosta) ailegatu ginenean, han beste gazte batzuekin topo egin genuen. Batzuk beste urte batzuetan ezagutu genituenak, beste askok, lagun berriak, tailer kide berriak.


 

bb2016-3

 

Autobusak Urdulizeko Kultur Etxean utzi gintuen. Autobusetatik jeitsi eta sarreran opari eder bat zegoen gure sai : Beldur Barik partxea! Primeran geldituko da gure alkandora edota motxiletan!


bb2016-1

 

Sari banaketarako sarrera ere eskuratu genuen. Nortzuk izango ziren aurtengo aurkezleak? Nortzuk irabazleak? Gure lana sarituen artean egongo zen? Auskalo! Gure Beldur BArik Jarrera agertu eta zabaldu ahal izatearekin konformatzen gara gu!


Guztiok al gaude? Kultu Etxeko hall-ean Beldur Barik Puntu lila haundian argazkiak ateratzeko ere tartea izan genuen guztiok heltzen ginen bitartean.

 

bb2016-8

 

Eta hortxe bapatean eskaileretatik Amaia eta Onintza ikusi genituen, guztioi ongi etorria ematen! Eta beraiekin zeinu hizkuntza interpreteak! Beldur Barik Jarrera ere edonon, eta edozein hizkuntzetan ere zabaldu dezakegulako!


 

bb2016-11

 

Amaia eta Onintza tailer ezberdinen azalpen txiki bat eman ziguten. Neskentzako, Autodefentsa Feminista, Perkusioaren boterea, Gorputzak orekan eta Genitarte. Mutilentzako berriz, Desahalduntzerako clown-a eta Zer dakizu sexuari buruz tailerrak. Eta guztiontzako, 1, 2, 3… ligatzeko 3 pausu eta Mezua eraldatu BB Jarrerarekin tailerrak. Web gunean hoien inguruko laburpenak ikusiak genituen. Eta bakoitzak bere aukera zuen. Ondoren, teknikariak eskaileretara igo eta tailerren kartelak atera zituzten! Ze erreza! Teknikariari jarraitu besterik ez genuen gure tailerrera heltzeko… 3, 2, 1… Goazen!!!


bb2016-13

Hona hemen Harreraren inguruko bideotxo bat. Ostegunean tailerretan zer egin genuen kontatuko dizuegu… Bitartean, ekin Beldur Barik Jarrerarekin!



 

 

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Beldur Barik Jarrera beste gazteekin zabaldu eta partekatzeko eguna izan zen larunbata. Jende-piloa elkartu ginen Urdulizen (Uribe-Kosta). Kultur Etxera heltzeko modu ezberdinak genituen: metroa, BBautobusak, kotxea, gertu bizi naizenez oinez, bizikletaz, patinetez... Garrantzitsuena hara heltzea zen eta indarkeria sexistari aurre egiteko gure estrategiak, gure Beldur Barik Jarrera agertzea! Bai, badakigu urte osoan indarkeria sexistari aurre egiten diogula, bai gure udalerrietan, gure ikastetxeetan, gure lagunekin.. eta baita ere gure web gune eta sare sozialetan.


Baina goazen interesatzen zaigunera.... Beldur Barik Topaketara, hain zuzen ere. Eztabaida, hausnarketa, mobilizazio, gozatzeko, dantzatzeko, abesteko... eguna! 16:30etarako, autobusen etorrerako dena prest zegoen.


img_2645


Arratsaldeko 16.30etan autobusak Urdulizeko Kultur Etxera ailegatzen joan ziren... Batzuk GAztelekura joan ziren zuzenean, baina hitzordua Kultur Etxean zen. Bertan, Onintza eta Amaia zai genituen harrera egiteko! Hain desberdinak ziren biak! Bata pelikuletako diva bat ematen zuen eta bestea berriz, handik pasatu balitz bezala, denak oihuka jarri gintuen berehala, ondo pasatuko genuelaren susmoa hartu genion Oeee! garrasiarekin!


Eta tailerrak aurkeztu zituztenean, hortxe genituen laguntzaileak beraien kartelekin! Autodefentsa feminista, ligoteoa, sexua, abestiak Beldur Barik Jarreraz beteak, dantza, perkusioa, gure genitalen ezagutza, klown desahalduntzailea... Zaila izan zen bakar bat aukeratzea!


img_2663

Tailerrak primeran egon ziren. Bitan banatu ginen, batzuk Kultur Etxean bertan gelditu eta besteak Gaztelekurako bideari ekin genion! Zelako gogoak tailerretan sartzeko eta gure Beldur Barik Jarrera agertzeko! Beste post batean hitzegingo dugu tailerrei buruz!

Tailerrak amaitu ondoren, hor ibili ginen Photocall-ean ere! Ez pentsa! Indarkeria sexistari aurre egitea umorearekin, ironiarekin... ere egin dezakegulako! Eta egin nahi dugulako, ze demontre!

captura-de-pantalla-2016-11-28-a-las-11-04-23-copy

ETBko albistegiatik ateratako irudia


Eta ondoren, indarrak hartu genituen gerorako lunch-arekin!

img_2667

Eta ondoren... Denak barrura! Beno, denak ez, aurten zirkuitu itxia montatu bait genuen antzokian sartzen ez zirenentzako! Kanpoan bizi izan zen giroa ere primeran egon zen!

Hona hemen Lehiaketaren sari irabazleak... Ready? Let's Go!

Lehenengo Uribe-Kostako Lehiaketaren irabazleak ezagutu genituen. Uribe-Kostan kategoria estra bat zuten: 10-11 urte bitartekoa! Eta hauek izan ziren lan irabazleak!

LH 5 Elortza, Urduliz, Lemoiz, Berangoko Ludoklubak aipamen berezi bat jaso zuten.

img_2676

Baina kategoria honetako saria "LH 6 Elortza, Urduliz" lanaren egileak eraman zuten!

captura-de-pantalla-2016-11-28-a-las-11-37-53

Bigarren kategoriako aipamen berezia Iradokizunik? lanarentzat izan zen! Zorionak! Lan honetan desberdintasuna eta sexismoa edozein lekutik etorri daitekeela esaten digute.



Eta bigarren kategoriako saria goes to.... Non hasten da indarkeria? Sopelatik! Lan honetan ikusten dugu nola bizi dugun indarkeria sexista txikitatik erakusten diguten. Identifikatu dugu, beraz, aldatzeko botera daukagu!



Honela amaitu ziren Uribe-Kostako Lehiaketa 2016aren sari banaketa!

Aurten bi berritasun izan genituen.

Leku aldetik sartu ezin ziren pertsonek ere Beldur Barik Lehiaketa jarraitu eta bizitzea nahi izan genuen...

captura-de-pantalla-2016-11-28-a-las-11-48-47

Eta beste alde batetik ere, entzumen-aniztasuna bultzatu nahi dugu ere Beldur Barik programatik, horregaitik Onintza eta Amaia momentu oro zeinu hizkuntzaren itzultzaile batzuk izan zituzten!

img_2692

Beno, eta orain... danbor-adarra, mesedez... Goazen Lehiaketa orokorraren sariekin!

1.go kategoriako Aipamen berezia..estetika urratzaile bat erabili dutelako, patriarkatuaren kanon estetikoak kuestionatu eta dantzan jarri dituztelako... Zumarragatik... Mariquee(n)rs!!!



img_2686

Eta Lehenengo kategoriako sari nagusia goes to... Ondarroa! Mi meta lanaren egileak matxismoa kolpeak baino gehiago direl argi utzi digute! Sekulako lana ere! Zorionak bi taldeei!



img_2694

Bigarren kategoriarekin joango gara orain... Aipamen berezia... dantzan eta txaloka jarri gintuen lan bat... Bilbotik... No con... TROLES! Ikasle eta irakasle guztiek parte hartu zuten gorputz aniztasuna, ahalduntzea modu alai batean egin daitekeela erakusten digun lan honentzako izan zen!



img_2701

Eta bigarren kategoriako sari nagusia nora joan zen? Eibarreko Nalua neska gazteen talde feministarentzat izan zen! Antolatzea, mobilizatzea, feminismoa berdintasuna lortzeko  beharrezkoak direla esaten digun lana da Batu+gaitezen. Beti diogun bezala... bakarrik lagun bat behar dudalako iraultza feministari ekiteko! Zorionak!



img_2707

Ikusentzunezko produkziorik onena noretzat izan zen? Mikromatxismoetako bat agertzen digun bideo batentzat... Nosotras no pagamos a escote Bilbotik!



Eta sari banaketari amaiera emateko... berriro dantzan jarri gintuen Herri Sariaren irabazleek beraien DALE CANDELA! lanarekin!



img_2712

 

Onintza eta Amaia Beldur Barik Jarreraz bete zuten antzokia! Beraien arteko sororitatea, feelinga nabaritu genuen! Eta hurrengo urtean guztiok parte-hartzen jarraitzeko gonbitea luzatu zuten!

Mila esker Urdulizera hurbildu zineten guztioi! Tailerretan parte hartu zenutenei eta baita tailerrak eman zutenei! Amaia eta Onintzari eskerrak ere! Datorren urtean elkar ikusiko dugu! Bitartean... jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!


Guardar

Guardar

Guardar

Iraila.. hain gertu eta hain urruti aldi berean... Irailaren 9an Berangoko UK Skatepark-era gure patinetarekin abiatu ginen Beldur Barik Lehiaketa 2016ari hasiera emateko. Beldur Barik Jarreraz bete genuen lekua. Maldan gora, maldan behera. Patinatzeko gai ginela erakutsiz, eta ondo gainera! Bale, baten batek hartu zuen kolpetxoren bat, baina horrelakoak izaten dira gauzak, eta jausteari beldurra kendu genion. Zelako ahalduntzailea izan zen patinetearen gainean mantentzea! Eta pare bat hilabete ondoren, hementxe gaude, gure web gunean 341 lan berriekin, zuek aurkeztutako 341 lanekin!


Hilabete hauetan pentsatu, hausnartu, eztabaidatu, dantzatu, gozatu... egin dugu! Gure Beldur Barik Jarrera eraikiz, moldatuz, birpentsatuz... joan gara. Eta gaur, Azaroak 26, egindako lan guztien ondoren, Urdulizen (Uribe Kosta) ehundaka gazte bilduko gara! Nola heldu? Hementxe duzue Urdulizeko Kultur Etxera ailegatzeko Argibideak! Sakatu hemen.


Oraindik ez dakizutela ze tailerrean parte hartu? Hementxe duzue tailerren inguruko informazio guztia! Lehenengo parte batean eta bigarren parte batean!

Hona hemen programa!!!

topaketa-programacion-2016

 

 


Jarrai gaitzazu sare sozialetatik! Bila gaitzazu Facebook, Twitter eta Instagram-en!!! Gure hashtag-ak hurrengoak izango dira: #BBTopaketa2016 #BBSariak #BBLehiaketa2016


Mila esker parte hartu duzuten guztiei! Zorionak lan bikaina egin duzutelako! Jarraitu gurekin batera zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!




Guardar

Guardar
Bideoak prest, gogoak prest, jarrera prest... Momentua heldu da! Bakarrik autobusera igotzea falta da! Eta Urdulizeko bidea hartu! Igo Beldur Barik Autobusetara!

Hementxe dituzue ordutegiak eta paradak!

autobusen-ibilbidea

 

Gogoratu baimena ekarri behar duzula sinatuta! Hementxe dituzu eman genizkizuen Argibideak zuen izena emateko (sakatu hemen).

autobusakgaldetegia3
Baimenaren zati bat betetzea derrigorrezkoa da guztiontzako (bete nahi ez baduzu, esaiozu monitoreari). Adin txikikoa bazara, baimenaren bigarren zatia bete behar duzu ere. Deskargatu, esan zuen guraso edo tutore legalari sinatzeko eta ekarri autobusera Topaketa egunean. 18 urte baina gehiago badituzu, baimenaren lehenengo zatia bakarrik bete behar duzu eta autobusera eraman Topaketa egunean. Sakatu hemen baimena deskargatzeko.
Tokirik gabe gelditu zaretela antolatutako autobusetan? Urdulizera joateko ere garraio publikoa erabili dezakezue! Hona hemen Topaketara heltzeko zenbait argibide!

METROAzoning-map

bus1 bus2

 

Non dagoen Urdulizeko Kultur Etxea? Hementxe!


 

 

Zure zai gaude! Etorri gurekin zure Beldur Barik Jarrera zabaltzera!


Guardar

Guardar

Guardar
Telesailetan esaten den bezala... Previously on Beldur Barik.... Autodefentsa feminista, Perkusioaren boterea, Gorputzak orekan, Desahalduntzerako clown tailerra mutilentzat... Pasa den astean tailerren inguruko informazioa eman genizuen. Sakatu hemen post-a berriro irakutzeko.

Aste honetan Azaroaren 26an, Urdulizeko Kultur Etxean ospatuko dugun Topaketearen tailerren bigarren partearekin gatoz! Let's go!

genitarte

Genitarte


Zure genitalak ezagutzen dituzu? Normalean ugalketako zatia ezagunena da nahiz eta ezin ikusi.


Eta zer gertatzen da gure kanpoko genitalekin? Ikusi ditzazkegu? Zer gertatzen da plazerrari buruz hitzegiten baduzu? Badakigu nolakoak diren? Nola zaindu? Zuen klitorisa ezagutzen duzue? Naturaren sorkuntza ezezagun eta miresgarri hori!


Hurbildu Genitarte tailer honetara eta zure genitalen collage baten bitartez jabetu.


Argi hitzegingo dugu, modu orokorrean sexualitatearen mitoak eta tabuak alde batera utziko ditugu, nesken sexualitatea modu zehatz batean eta nesken genitalak modu partikularrean.


Neskentzako tailerra izango da.


ligoteoa


1, 2, 3... ligatzeko 3 pausu


Nola ligatzen dute neska eta mutilek? Zein neska eta mutil eredu desiratzen ditugu?


Galdera hauei erantzuna ematen saiatuko gara tailer honetan. Patriarkatuak ligatzeko transmititu eta ezartzen dizkigun ereduek, aniztasuna eta pertsona bakoitzaren banakotasuna ukatzen dutela eta batez ere emakumeak gure itxura fisikoaren gatibu egiten gaituela ikusaraziko diegu parte hartzaileei tailer honen bitartez.


Gainera, ligatzeko eredu sano eta alternatiboak bultzatuko ditugu, egun gure jendartean gailentzen diren arauekiko jarrera kritikoa bideratuz eta eredu berri hauen adibideak guztion artean sortuz. Era berean, maitasuna eta harremantzeko moduetan berdintasuna eta egiazkotasunaren garrantzia azpimarratuko da, nesken ahalduntzea indartuz.


Guztiontzako tailerra.


abestia

Mezua eraldatu eta Beldur Barik abestu!


Esateko zerbait daukazu eta ez dakizu zein formatotan?


Abestea gogoko?


Kaletik zoazela bideoklipak asmatzen dituzu?


Hiru galdera hauei BAIETZ erantzun badiezu, duda izpirik gabe: hau da zure lekua!!


Askotan, irratiko kantak entzuten ari garela, diotena aproposegia ez dela iruditzen zaigu eta sentsazio gazi-gozoa geratzen zaigu bertan aipatzen diren zenbait konturekin . Tailer honek, dagoeneko ezagutzen ditugun kanten letrak moldatzea du helburu, BELDUR BARIK jarrera agerian utziz! Reaggetoia euskeraz egin daiteke? Bai noski! Neska kirolari eta mutil dantzariak agerian jar ditzakegu bideoklip batean? Nola ez!


Zatoz eta elkarrekin BELDUR BARIK arituko gara pentsatzen, abesten, dantzatzen eta ederki pasatzen!


Guztiontzako tailerra.

sexua

Zer dakizu sexuari buruz?


Zer dakizu sexuari buruz? Zer eskaintzen digu pornoak? Nola ligatzen dugu? Bikote iraunkor baten bila gaude? Zergatik uste dugu soilik mutilak masturbatzen direla? Ba al dakigu gure behar sexu-afektiboak transmititzen?


Tailer honetan sexualitatea, pornoa eta harremanak mutilok nola bizi ditugun aztertzeko eta konpartitzeko aukera izango dugu. Batzuetan informazio ezagatik edo gehiegizkoagatik galduta eta presionatua sentitzen baikara; eta beste batzuetan zuzenean “burutik jota” gaude.


Horregatik izango da espazio bat non harreman sexual osasuntsuen eta gure sexualitate propioaz nola gozatzearen inguruan hitz egingo dugun.


Hementxe dituzu tailer guztiak. Zuek bakarrik falta zarete! Animatu eta zabaldu zuen Beldur Barik Jarrera Urdulizen ospatu behar dugun Topaketan! Mundiala izango da! Mundiala egingo dugu!


 

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify