Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Topaketa 2017

Zeinen azkar joaten den urtea. Duela egun batzuk Beldur Barik Guneei buruz hizketan geundela zirudien eta zas! Bapatean Beldur Barik Lehiaketa bukatu da eta Topaketa ospatu dugu! Eta hortxe dago urte berria, gure zai... Bagoazela!


Urteari Beldur Barik Jarrerarekin hasiera emango diogu. Eta urte zaharrari agur esango diogu Beldur Barik Jarrerarekin baita. Urte honetan (hauetan) ikasitakoa, hausnartutakoa, eztabaidatutakoa gure bizimodura, gure egunerokotasunera moldatuko dugu. Horrela egingo diogu aurre indarkeria sexistari. Egunerokotasunetik haunditasunera! Haunditasun hori kuadrila izan daitekeela edota gizartea, edota eskola, edota familia... Baina zuen Beldur Barik Jarrera egunero eraikitzera animatu nahi zaituztegu!



via GIPHY


Eskerrak ere eman nahi dizkizuegu:




  • Eibarko Beldur Barik Topaketara etorri eta parte hartzeagatik (edota elurtea zela eta etortzea pentsatu baina etorri ezin zineten guztiei ere eskerrak), tailerretan ikasi, pentsatu, eztabaidatutako guztiak gurekin partekatzeagatik. Mila esker saritutako lanak gurekin oihukatu eta txalotzeagatik! MILA ESKER!





  • Lehiaketan parte hartzeagatik. Urtez urte lan gehiago jasotzen ditugu, eta hori indarkeria sexistari aurre egiten diogun seinalea da ere! Mila esker kamara edo telefono mugikorra hartu eta hausnartu, pentsatutako istorioa grabatzeagatik, mila esker gurekin zuen Beldur Barik Jarrera zein den zabaltzeagatik!

  • Zorionak guztioi, eta bereziki irabazleei!!!



Datorren urtean zuekin gaituzue berriro, eduki eta idei berriekin, indarkeria sexistari aurre egin eta kultura matxistarekin bukatzeko erraminta eta estrategiekin. Lehiaketaren hurrengo edizioan zuek berriro ikusteko irrikitan gaude, eta baita Topaketan! Bitartean? zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen jarraitu! Mila esker!


Hilabete hauetan gure web gune eta sare sozialek jarraituko dute edukiak zabaltzen! Beldur Barik Jarrera ezin delako gelditu! Bidali zuen iritziak, zuen ideiak, zuen iradokizunak...


Urtea amaitu da... baina gure Beldur Barik Jarrera ezin da gelditu!!!!


 


 


via GIPHY

371 lan gure web gunean, ehundaka post urte osoan zehar, hainbat monografiko, BBPlaylist-aren abesti bat ostiralero, ehundaka gazte Eibarko kaleetan. Gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko hamaika aukera, hamaika estrategia. Baino guztion norantza berdinean.


Horrela heldu ginen Coliseora. Beldur Barik Sariak ezagutzeko irrikitan. Gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko gogoekin. Ane eta Beatriz esango zigutenaren zai. Eta kanpoan euria ari zela, hasiera eman genion sari banaketari.


BB TOPAKETAK 2017baja-81


Anek ongietorri bertso eder bat bota ondoren...


BB TOPAKETAK 2017baja-85


Beak Beldur Barik Jarrera zer den azaldu zigun: "Errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak. Eta ederki barneratzen ari zarete jarrera horiek, eta horren adierazle iritsi zaizkigun bideoak." Prest? Goazen ba!


BB TOPAKETAK 2017baja-83


Eibarko Beldur Barik Lehiaketa 2017ren lan irabazleak ezagutu genituen!!!


"Eguneroko indarkeria sexistak identifikatzen dituelako, bikote erlazioetako bortizkeriatik harago. Emakumea izateagatik, gai, lesbiana edota transexuala... izateagatik, pairatzen ditugun mezuak adierazten dituelako. Eta, sexu-genero identitateari ere ekiten diotelako. Indarkeria sexistari BeldurBarik Jarrerarekin aurre egiten diote. Izan ere, ahalduntze-mezua eta diskurtso feminista potentea adierazten dute". Guzti honengatik, Eibarko Beldur Barik Lehiaketaren 1go kategoriako lan irabazlea... Itxaropena da! Zorionak!!!



Eta Eibarko Beldur Barik Lehiaketaren 2. kategoriako lan irabazlea Artetik ahalduntzara lanarentzat izan zen! Argudioak? Hona hemen: Bideo honetan, adierazpen artistiko desberdinen bidez, (poesia, dantza, marrazkia...) feminismoa zer den adierazten da. Feminismoa eraldatzeko mugimendua, begirada eta filosofia, eta artea feminismoaren tresna. Oso originala da. Mezu hunkagarria eta, aldiberean, zuzena eta tinkoa du ahalduntzerako. BeldurBarik jarrera erabat adierazten du. Zorionak!!!!


BB TOPAKETAK 2017baja-87


Goazen orain sari orokorrekin!!!!


1go kategoriako (12/17 urte) aipamen berezia: Zerez eginda nago? (Vitoria-Gasteiz)



Zerez eginda nago? Ze galdera polita!!! Eta politagoa zerez eginda egon nahi dezun…eta hori esplikatu digute, noski baietz, zer jarri nahi diozu zure bizitzari?.... eta umorea ere ezinbestekoa da, eta hauek jakin dute erabiltzen. Hauxe da Beatrizek esan ziguna... Arrazoi guztiarekin. Igo daitezela oholtzara!!!


BB TOPAKETAK 2017baja-88


1go kategoriako (12/17 urte) sari nagusia: Hitzetan (Arrasate)



Oso inportanteak dira ikusten eta ezagutzen ditugun erreferenteak, zientzilari emakumeak ikusten eta ezagutzen baditugu, errazago izango zaigu zientzilari izateko gogoa piztutzea, edo politakari emakumeak ikusten baditugu badakigu guretzako lekua ere badela… Erreferenteak, zenbatetan hitzegin dugu honen inguruan gure web gunean. Eta erreferenteak izatearen garrantziaren inguruan ere... Zorionak Aramaixoko neskei! Letra eder bati musika jarri eta abesteagatik, guri eskeintzeagatik!!! Mila esker!!!


BB TOPAKETAK 2017baja-90


2. kategoriako (18/26 urte) aipamen berezia: Indarkeria kanpora (Bilbao)



Edonon aurkitu dezakegu indarkeria sexista. All around. Eta Bea eta Anek hamaika biolentzia taularatu zituzten. 5 minututan. Bakarrik 5 minututan. Kaletik ibiltzerakoak beldurra izatea, feminazi entzutea, heteronormatibitatea, patriarkatua, eta asko gehiago... biolentzia da. Eta primeran aurkeztu ziguten talde honetako neskek ere zer den indarkeria. Zorionak!!!


BB TOPAKETAK 2017baja-94


2. kategoriako (18/26 urte) sari nagusia: Me dijeron (Vitoria-Gasteiz)



Gorputzak, desioak, ferekak... taularatu ondoren, Bearen ondorioa hauxe izan zen: "Zarena zarela, argi dagoena sexu jolasak, gorputz jolasak beti adostasunean jolastu behar direla, ez bakarrik adostasunean, benetan desiatzen direnean, no es consentimiento es deseo de hacerlo. Ez ezetz da!! Si no es si, es no!!!!"


BB TOPAKETAK 2017baja-97


Ekoizpen onenari saria: Artetik ahalduntzara (Eibar)



Berriro izan genituen taula gainean Eibarko Uxue, Marta eta Jone!!!


BB TOPAKETAK 2017baja-99


Parte hartzeari saria: Matxisten filosofia (Mungia)



Eta jakin bagenekien zeinentzat izan zen Parte Hartzearen saria... baina sorpresa izango balitz bezala txalotu genituen!!! Zorionak!!!


BB TOPAKETAK 2017baja-100


Eta aipamen berezi bat egin nahi genuen epaimahaira heldu ziren lanei ere! Zorionak! Eta mila esker zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen jarraitzeagatik!!!


1go kategorian...


I love me! (Abanto- Zierbena)


Bizi harremanak modu askean (Laudio)


I say HEY! What´s going on! (Elorrio)


Hitzetan (Arrasate)


Niri zergatik? (Eibar)


Emakumeok zutik (Ondarru)


Ez Lasarten, ez inon (Lasarte)


Komuneko zulotik (Areatza)


Kateak hausten (Donostia)


Iraultza piztu da (Ermua)


Zergatik ni (Ondarru)


Denok gara azaroak 25 (Zarautz)


Itxaropena (Eibar)


Harien menpe (Ondarru)


Memesuak (Laudio)


Matxisten filosofia (Mungia)


Maialen& Mara (Elduain)


Hoy es el día/ Beldur Barik (Urnieta)


Eguneroko mikromatxismoak (Bergara)


2. kategorian...


Erro Moreak (Azkoitia)


Libre (Santurtzi)


Sexu desberdinak egoera berdina (Bilbo)


Askea naiz! (Oñati)


Denok Batera (Santurtzi)


Hil ero (Hernani)


Yo, mujer (Getxo)


Aske (Hondarribia)


Itzal morea (Hernani)


Larrialdietako irteera (Ermua)


Askatasunari beldurrik gabe (Bilbao)


Aske, neure buruaren jabe (Lasarte)


Bizitza Berri Baten Bidean. METAMORFOSIA. (Basauri)


Eta zu zeren beldur zara? (Andoain)


Quiero ser libre, no valiente (Santurtzi)


Biloba maitea (Tolosa)


Wonderbragas (Ermua)


Artetik ahalduntzara (Eibar)


Ikus-entzunezko ekoizpen onenean...


Ahaztu zaigu? (Donostia)


Igo bolumena (Bilbo)


Wonderbragas (Ermua)


Mis propios mares (Ermua)


Libre izan nahi dut (Hernani)


Zorionak eta mila esker parte hartu duzuen guztioi! Berriro ere, mila esker zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzeagatik!!!


Hementxe duzue laburpen bideotxo bat!!!


Tailerren inguruan pasa den astean hizketan egon ginen. Nola Portalean indarkeria sexistari aurre egiteko hamaika estrategia ikasi genituen. Gure gorputzak, burmuinak... Beldur Barik Jarreraz beterik genituen...


Eta Beldur Barik Lehiaketa 2017ren lan irabazleak ezagutu baino lehenago indarra hartu nahi genuen. Untzagan izan ginen tortilla artean... Uf! Baina guzti hau baino lehenago, Ermuko Kimaira elkarteko kideekin hitzegiteko aukera izan genuen.


Eta gero bai, gure bideari ekin genion. El Coliseorako norabidea hartu genuen Beldur Barik Sariak ezagutzeko. Ah bai... tontakeri bat... Bidetik kalejiran gindoazen guztiok heteropatriarkatua suntsitu eta gure bidea jarraitu genuen. Bete beharrekoa.


a


Ostiralean agur esango dizuegu (lasai... datorren urtera arte) Beldur Barik Sari Banaketarekin! Bitartean... kalera atera zuen Beldur Barik Jarrera!

Hainbat gauza gertatu daitezke Beldur Barik Topaketaren egitaraua lehenengo aldiz ikustean. Batzuetan ze tailerrera joango garen argi dugu. Eta gure ideia Topaketaren egunerarte mantentzen dugu. Tinko. Horrela gertatzen da adibidez Autodefentsa Feminista tailerrean... Isa Bernal mundiala da indarkeria sexistaren aurrean estrategiak elkarbanatzen! We know it! Beste batzutan dudak izaten ditugu. "Mmmm.... pasa den urtean Itsaso Blazquezek eskainitako Abestiak Bertsionatu Beldur Barik Jarrerarekin tailerrera joateko gogoekin gelditu nintzen... Nire lagunak egon ziren eta primeran pasatu zuten Shakira eta Carlosen abestia bertsionatuz... baina aurten Ibai Fresnedok eman behar duen tailerra...". Jakin badakigu horrelakoak ere suertatzen direla. Edota gorputzek esaten dutena jarraitzen duzue Topaketa egunean bertan.... Beatriz Egizabalek tailerrak aurkezterakoan.. zas! Momentu horretan aukeratzen duzue. Edota Portaleara heltzerakoan... Edozein tailer aukeratuta ere, aukera hona da! Indarkeria sexistari aurre egingo diogu Beldur Barik Jarrerarekin, ligoteo sanoa ikasi eta praktikatuko dugu, aktibismoa umorearekin biziko dugu, perkusioaren boterea ezagutuko dugu...



Dantzaaaaa! La Basuren doinuen menpean gure gorputzak dantzan ipini ditugu berriro ere!!!


Hona hemen tailerren inguruko laburpentxo bat... Batek daki... agian datorren urtean aukeratzeko baliogarriak izan daitezke...


Perkusioaren boterea. Sökole.


BB TOPAKETAK 2017baja-25


Sokolë taldeak esperientzia izugarria, hunkigarria, dibertigarria eta ahalduntzailea eskeini zigun, tailerren aurkezpenean esan genizuen bezala! Tan! Afrikako soinuak! Tan! Gure beldurrak, gure mugak, gure oztopoak kanpora! Tan tan! Ahotsa eta gorputza danborren erritmora! Tan tan tan! Ahal dut! Gai naiz! Tan tan tan tan tan!!! Mila esker Elena eta Sheila!!!


Erreboluzionatu zure Instagram eta Whatsappeko perfilak Beldur Barik Jarrerarekin. Lahia-Nahia.


BB TOPAKETAK 2017baja-14


11 neska eta mutil gure sare sozialak erreboluzionatu eta aktibatzeko prest! Lahia Nahiako Garazirekin sare sozialetan ikusten ditugun neska eta mutilen edertasun estereotipoen inguruan hausnartu egin dugu, gure sareetan zabaltzen ditugun mezuen inguruan eztabaidatu dugu eta sare sozialak modu positibo batean bizitzera ekin diogu! Beldur Barik Jarrerarekin!


Aktibismoa umorearekin, bi aldiz hobe. Las Kapritxosas.


BB TOPAKETAK 2017baja-39


17 neskok erantzuna eman genion azaroan luzatu genuen hurrengo galdeari: "Gure mobilizazioetan pankarta garrantzitsua da, baina? ez al gaude asperturik beti pankarta baten atzean egon beharrarekin?" Bai, asperturik gaude. Eskerrak Las Kapritxosas gure artean izan genituela aktibismoa egiteko beste modu batzuk daudela erakutsiz! Eta gurekin landuz! Neskok espazio publikoan... gure aldarrikapenak egiteko beste modu batzuk... Historian zehar feministok egin dutena... Umorea erabili feminismoa aldarrikatzeko! Ezin badugu parrerik egin... Ez da gure iraultza!


Autodefentsa feminista. Isa Bernal.


BB TOPAKETAK 2017baja-30


Genero arau eta estereotipoen aurrean... oihukatu. Indartsuak garela ez ezazue ahaztu!!! Isa Bernalek ahalduntze prozesu honetan laguntzen diguten hamaika estrategia irakatsi zigun. Norbanako ahalduntzea, ahalduntze kolektiboak, barre egin, jolastu, elkarbanatu, lotsa galdu, borrokatu, oihukatu, elkarrekin indarkeria sexistari aurre egin! Autodefentsa Feministari ekin!!!


1, 2, 3.. ligatzeko 3 pausu. Lahia-Nahia.


BB TOPAKETAK 2017baja-44


Nola ligatzen dute neska eta mutilek? Zein neska eta mutil eredu desiratzen ditugu?


Itsasori nesken taldea egokitu zitzaion. Guztira 22 neska egon ginen... Ipuin ederrak sortu genituen neskek nola ligatzen dugun egoeran oinarrituz.  Patriarkatuak ligatzeko transmititzen eta ezartzen dituen ereduekin amaitzen saiatu ginen. Heteroarauarekin ere apurtuz... eta nahi duguna eta zer ez dugun nahi oso argi utzi genuen.


BB TOPAKETAK 2017baja-27


Oihanek erronka luzatu zigun mutiloi. Aurkezpenak egin eta Topaketara joatearen arrazoiak elkarbanatu ondoren, nola ligatzen genuen azaldu genuen istorio baten bidez, edota komikia erabiliz, edota whatsapp elkarrizketa bat erabiliz. Atera genituen ondorioak hurrengoak dira: ligatzeko funtsezkoak diren hiru osagai ditugu: elkar ezagutu, errespetua eta enpatia. Praktikan jartzera goaz!


Neskak alde batetik eta mutilak beste alde batetik egon ondoren tailerrean landutakoa elkarbanatzeko aukera izan genuen.


BB TOPAKETAK 2017baja-51


Sexua, moda eta reggaetoia. Ibai Fresnedo


Ibai-2


Nola bizi dugu pornoa? Eta zeintzuk dira modan dauden sexualitate praktika arriskutsuak? Eta hain gustuko dugun regaetoi abestien letrak? Guzti honen inguruan hausnartu egin genuen Ibai eta Egoitzekin. Ez ginen dantzatzera animatu, baina tailerrean landutako guztia etxera eramaten dugu, gure egunerokotasunera! Eta gainera reggaetoi erreferentzia ez sexistak ere ezagutu genituen! Gure #BBPlaylistean aurkitu ditzazkezue batzuk...



Abestiak bertsionatuz BB Jarrerarekin. Itsaso Blazquez.


BB TOPAKETAK 2017baja-46


Esateko zerbait daukazu eta ez dakizu zein formatotan? Abestea gogoko? Kaletik zoazela bideoklipak asmatzen dituzu? BAIETZA eman genion hiru galderei eta hementxe gaituzue abestia bertsionatuz! Beldur Barik Jarrerarekin, of course! Eta bertan egin genuena azaldu baino hobeto... zer moduz emaitze ikusten badugu?


Datorren urteko Beldur Barik Topaketa heltzeko irrikitan gaude. Non izango ote da? Zeintzuk izango dira tailerrak? Zeinetan apuntatuko naiz? Batek daki! Baina argi duguna zera da: datorren Topaketa heltzen den bitartean, aurten landutakoa, ikasitakoa, oihukatutakoa, aldarrikatutakoa, bizitakoa, sentitutakoa, gozatutakoa... nire egunerokotasunean erabiliko dudala. Beldur Barik Jarrera zabaltzea goazela! Eta abestiak dioen bezala... "Somos muchxs más que cuando empezamos..."


Datorren astean Topaketaren inguruko post bikoitza izango dugu: Luncha eta kalejira eta sari banaketa! Ready?

Eta bapatean Cabaret pelikularen musika doinuak gure burmuinetan kolpeka egiten dute. Eta scratching baten ostean... Trakamatraka! abesteari ekiten diogu bat batean. Trakamatraka! Beldur Barik Topaketa hementxe dugu! Trakamatraka! Elurraz betetako egun honetan gure Beldur Barik Jarrera zabaltzera goaz! Tramakatraka! Autobusak heltzear daude Untzagara! Trakamatraka! Goazen merezi duten/dugun ongi etorria ematera!


BB TOPAKETAK 2017baja-1

16:30. Beldur Barik autobusak Untzagara heltzen joaten diren heinean, Untzaga pixkanaka betetzen goaz. Ezinegona, poza, gure burmuinak eta gorputzak dantzan jartzeko grina. Ze tailerretara joango gara?


BB TOPAKETAK 2017baja-2

Zer da bertan aurkituko duguna? Ibaik erregeaton doinuetara dantzan jarriko gaitu sexu eta modaz hitzegiten dugun bitartean? Sokole taldearekin ahalduntzeko doinu berriak, zaharrak... ikasiko ditugu? Itsasorekin musikaren inguruan hausnartu eta abesti baten letrari buelta emango al diogu? Zein abestiari? Lahia Nahiak ligoteo sanoa zer den erakutsiko digute? Nola ligatzen dugu mutilok? Nola neskok? Zer da gustatzen zaiguna? Zer ez? Eta Instagram eta Whatsapp perfilak Beldur Barik Jarrerarekin bizitzen jakingo al dugu? Isa Bernalek oihuka jarriko gaitu berriro ere. Hori fijo. Eta primeran pasatuko dugu Las Kapritxosas taldearekin. Gure Beldur Barik Jarrera umorearekin bizitzeko hamaika ideia, estrategia... eskainiko dizkigute. Aukeratu al dugu?


BB TOPAKETAK 2017baja-4


Beatriz Egizabal eta Ane Labakak primeran azaldu zizkiguten tailerrak! Oraindik ez dakizula zein aukeratu? Beno, trikitixa doinuek lagundu zaitzatela!!!


BB TOPAKETAK 2017baja-10


Iadanik hasi gara gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen! Untzagan hasi dugu gure bidea... Eta orain Portaleara goaz gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen jarraitzera!!!


Hementxe duzue Beldur Barik Topaketa 2017 ren Harreraren bideotxo hau. Eta bertan ere Beldur Barik Jarrera zer den, Beldur Barik Lehiaketa eta Topaketaren inguruak aurkitu ditugu! Aida de la Calle, Abadiñono Berdintasun teknikariak ondo azaldu dizkigu. Eta Marijo Lasak, Eibarko Berdintasun teknikariak "Zergaitik Topaketa Eibarren?" galderari erantzuna ematen dio.



Hurrengo astean tailerretan sartuko gara... Prest? Gure Beldur Barik Jarrera zabaltzera goaz!

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify