Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Topaketa 2017

Egun hunkigarria izan zen larunbata. Beldur Barik Jarreraz betetako eguna. Autobusak beraien irteeretatik beraien motoreak piztu zuten momentuan hasi al zen guztia? Ezetz esango genuke. Denbora asko daramagu gure Beldur Barik Jarrera zabaltzen eta larunbata elkarrekin egoteko, gozatzeko, pentsatzeko, hausnartzeko, eztabaidatzeko, oihukatzeko, dantzatzeko, abesteko eguna izan zen. 371 lan ondoren, Ze guapa zauden eta ze guapo zauden hainbatetan entzun ondoren, 62 udalerrietatik lanak jaso ondoren... Gure burmuinak, gure gorputzak ahalduntzera eraman gintuzten hamaika estrategia ondoren... Disfrutatzeko ere eguna heldu zen. Hori baita Beldur Barik Topaketa, urtean landutakoa amankomunean jartzeko esparrua. Aurten Eibarko Portalea, Untzaga, Coliseoa eta kaleek entzun zuten gure oihua: Indarkeria sexistarekin amaitzera goaz... Adi! Irmo taldeak zioen bezala... Indartsuak garela ez ezazue ahaztu!


16:30etan hasi ziren Beldur Barik autobusak heltzen Untzagara. Hantxe itxaron genituen Ane Labaka eta Beatriz Egiazabal, beraien zeinu-hizkuntza interpretatzaileekin batera, ongietorria egiteko.


IMG_7455


Eta kalejiran abiatu ginen Portaleara... Han tailerrak genituen zai... "Autodefentsa feminista" Isa Bernalekin, "Aktibismoa umorearekin, bi aldiz hobe" Las Kapritxosasekin, "Sexua, moda eta reggaetoia" Ibai Fresnedorekin, "Erreboluzionatu zure Instagram eta Whatsappeko perfilak Beldur Barik Jarrerarekin" Lahia-Nahiarekin, "Perkusioaren boterea" Sökole taldearekin, "Abestiak bertsionatuz BB Jarrerarekin" Itsaso Blazquezekin eta "1, 2, 3.. ligatzeko 3 pausu" Lahia-Nahiarekin... Tailerren inguruan datorren hastean hitzegingo dugu! Hilabete honetan Topaketan gertatukoari buruz luze hitzegingo dugu, lasai!


IMG_7459


Eta tailerren ondoren... barruak bete genituen Untzagako lunch-ean! Indarrak hartu genituen euripean Coliseora joateko kalejiran, gure Beldur Barik Jarrera kalean zabalduz. Kaleak eta gauak gureak direla azalduz!


Eta Coliseoan gertatu zena... Beno, hori ere beste post batean kontatuko dizuegu, baina hona hemen lan irabazleak! Zorionak!!!


1go kategoriako (12/17 urte) aipamen berezia: Zerez eginda nago? (Vitoria-Gasteiz)



1go kategoriako (12/17 urte) sari nagusia: Hitzetan (Arrasate)



2. kategoriako (18/26 urte) aipamen berezia: Indarkeria kanpora (Bilbao)



2. kategoriako (18/26 urte) sari nagusia: Me dijeron (Vitoria-Gasteiz)



Ekoizpen onenari saria: Artetik ahalduntzara (Eibar)



Parte hartzeari saria: Matxisten filosofia (Mungia)



Esan bezala... argazkiak, bideoak editatzen, muntatzen gaude zuei hilabete honetan eskeintzeko! Adi gure web gunera!!!

Irailean hasiera eman genion Beldur Barik Lehiaketa 2017ri. Baina lehenago ere, uda baino lehenago, hasi ginen gure monografikoak zabaltzen, Beldur Barik Jarreradun musika zuekin partekatzen, udalerriak Beldur Barik Guneak bilakatzen, indarkeria sexistari aurre egiten. Eta gaur azkenean ailegatu elkar ikusteko ordua! Tailerretan Beldur Barik programaren leloa abian jartzeko momentua: pentsatu, eztabaidatu eta ekin Beldur Barik Jarrerarekin!


Esan bezala, elkarrekin gure esperientziak banatzeko momentua heldu da! Eta hau Eibarren egingo dugu gaur arratsaldean!


TopaketaPrograma


Nola heldu?


Hementxe duzue ostegunean publikatutako post-a. Sakatu hemen. Eta hemen Beldur Barik Autobusen ordutegiak eta geltokiak.


recorrido-busesok


Jarrai gaitzazu sare sozialetatik! Bila gaitzazu Facebook, Twitter eta Instagram-en!!! Gure hashtag-ak hurrengoak izango dira: #BBTopaketa2017 #BBSariak #BBLehiaketa2017


 


Trakamatraka egitera goaz! Mila esker parte hartu duzuten guztiei! Zorionak lan bikaina egin duzutelako! Jarraitu gurekin batera zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!


 

TopaketaPrograma


Topaketa gertu da... eta prestatu duguna zuekin partekatzeko irrikitan gaude. Gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko prest gaude. Beraz... adi post honi! Hementxe dituzue Beldur Barik Autobusen ordutegiak! Eta lekurik gabe gelditu bazara (edo lotsarik gabe apuntatzea ahaztu egin zitzaizulako ;)), edo gertu bizi zarelako eta autobusean joateko beharrik ez duzulako, edota zure kabuz mundutik ibiltzea gustatzen zaizulako.... Hementxe dituzu aukera guztiak! Edo gehienak!



Beldur Barik Autobusak


Galdetegian izena eman bazenuen, eserlekua erreserbatuta baduzu... hauxe da zure autobusa!


recorrido-busesok


Eskakizun txiki bat egingo dizuegu. Ikusten duzuen bezala, ordutegiak eta ibilbideak oso estuak dira... Beraz, azkenean ezin bazara etorri mesedez deitu irudian dagoen telefonora eta abisatu! Eta gogoratu ere baimena ekarri behar duzula sinatuta! Hementxe dituzu eman genizkizuen Argibideak zuen izena emateko (sakatu hemen).


baimena-topaketa-2017


Baimenaren zati bat betetzea derrigorrezkoa da guztiontzako (bete nahi ez baduzu, esaiozu monitoreari). Adin txikikoa bazara, baimenaren bigarren zatia bete behar duzu ere. Deskargatu, esan zuen guraso edo tutore legalari sinatzeko eta ekarri autobusera Topaketa egunean. 18 urte baina gehiago badituzu, baimenaren lehenengo zatia bakarrik bete behar duzu eta autobusera eraman Topaketa egunean. Sakatu hemen baimena deskargatzeko.


Eta Beldur Barik autobusetan ez bazatoz ere, bete ezazue baimena! Eta Portaleara ailegatzean, emaiguzue. Eta etxean inprimatzea, sinatzea... ahaztu bazaizu, lasai. Han ere izango ditugu kopia batzuk sinatzeko.


Garraio publikoan Eibarko bidean...


Hementxe dituzue ere Eibarrera ailegatzeko moduak ere...


BILBAO-EIBAR


Bizkaibus


BIZKAIBUS A3912I BIZKAIBUS A3926I


BILBAO-EIBAR-DONOSTIA edo DONOSTIA-EIBAR-BILBAO


Euskotren




 

Sakatu irudietan ordutegiak deskargatzeko.

euskotren1 euskotren2

Lurraldebus

Vitoria-Gasteiz - Eibar (Pesa)

DG05

DG05A

DG05D

Eibarrera dihoazen autobusak, edo Eibartik pasatzen direnak zenbait puntuetatik.

DB02 DB04    DG11 DG56B On?ati Arrasate Bergara Eibar Loiu Aireportua 1  UK05

 

Autobusa hartu, baimena, motorraren hotsa piztean... Eta gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko gogoak ere piztu egiten dira! Eibarrera goaz!!!!


 
Asteburua gertu da... Eta Beldur Barik Topaketa 2017 ere... oraindik antolatu dugunaren informaziorik ez baduzu... Non sartu zara hilabete hauetan? Jakin dezazun igual Beldur Barik Lehiaketan parte hartzeko aukera galdu duzula, baina Topaketen parte hartzeko aukera daukazula oraindik... Eta gainera, autobusak ere antolatu ditugu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik! Sakatu hemen autobusetara apuntatzeko!

Eta hemen duzu berriro ere egitaraua!

TopaketaPrograma

 

Eta pasa den astean tailerren inguruko informazioa eskaini bagenizuen... Oraindik tailer gehiago ditugu! Hona hemen bigarren zatia!

SEXUA-MODA-ETA-REGGAETON

Sexua, moda eta reggaetoia. Ibai Fresnedo

Tailer honetan mutilok nola bizi ditugun pornoa, sexualitatea eta erregetoia hausnartu eta zabaltzeko aukera izango dugu. Erregetoia gure egunerokotasunean dago... entzuten dugu, dantzatzen dugu.. eta askotan sexista dela esan dugu. Beldur Barik programatik honi buelta eman nahi diogu eta gure gorputzak dantzan jarriko ditugu! Mutilentzat bakarrik. Euskeraz.

MEZUAERALDATU

Abestiak bertsionatuz BB Jarrerarekin. Itsaso Blazquez.

Esateko zerbait daukazu eta ez dakizu zein formatotan? Abestea gogoko? Kaletik zoazela bideoklipak asmatzen dituzu?
Hiru galdera hauei BAIETZ erantzun badiezu, duda izpirik gabe: hau da zure lekua!!

Askotan, irratiko kantak entzuten ari garela, diotena aproposegia ez dela iruditzen zaigu eta sentsazio gazi-gozoa geratzen zaigu bertan aipatzen diren zenbait konturekin . Tailer honek, dagoeneko ezagutzen ditugun kanten letrak moldatzea du helburu, BELDUR BARIK jarrera agerian utziz! Reaggetoia euskeraz egin daiteke? Bai noski! Neska kirolari eta mutil dantzariak agerian jar ditzakegu bideoklip batean? Nola ez! Mistoa. Euskeraz.

ligoteoa

1, 2, 3.. ligatzeko 3 pausu. Lahia-Nahia.

Nola ligatzen dute neska eta mutilek? Zein neska eta mutil eredu desiratzen ditugu? Galdera hauei erantzuna ematen saiatuko gara tailer honetan. Patriarkatuak ligatzeko transmititu eta ezartzen dizkigun ereduek, aniztasuna eta pertsona bakoitzaren banakotasuna ukatzen dutela eta batez ere emakumeak gure itxura fisikoaren gatibu egiten gaituela ikusaraziko diegu parte hartzaileei tailer honen bitartez. Gainera, ligatzeko eredu sano eta alternatiboak bultzatuko ditugu, egun gure jendartean gailentzen diren arauekiko jarrera kritikoa bideratuz eta eredu berri hauen adibideak guztion artean sortuz. Era berean, maitasuna eta harremantzeko moduetan berdintasuna eta egiazkotasunaren garrantzia azpimarratuko da, nesken ahalduntzea indartuz.


Tailer hau euskeraz izango da. Talde bat neskentzat eta bestea mutilentzat. Azkenengo tartea elkartuko dira tailerrean landutakoa amankomunean jartzeko.

 

Guzti hau bizi, gozatu, pentsatu eta eztabaidatu nahi baduzu... Etorri Abenduaren 2an Eibarren ospatuko dugun Beldur Barik Topaketara!!!


 

 

Eta orain zer? Ez goaz hoberena orain hasten dela esatera... Baina oraindik gauza asko ditugu bidean! Gure Beldur Barik Jarrera zabaltzeko mila aukera ditugu orain.


Beldur Barik Lehiaketa 2017an 371 lan jaso ditugu aurten, 62 udalerrietatik. Indarkeria sexistari aurre egiteko zuen estrategiak erakutsi dizkiguzue... Nola bizi ditugun gorputzak, beraien aniztasuna, sexu aniztasuna, nola egiten diegun aurre beldurrei, estereotipoei, arauei, edertasun kanonei, normaltasun inposaketei... Umorea erabili duzue, musika, dantza...Zuen gorputzak morez margotu dituzue... Mila esker zuen Beldur Barik Jarrera gurekin zabaltzeagatik!


Eta horrela genion... Hau ez da hemen bukatzen!


 


Topaketa Lokalak


Aurreko post batean esan genizuen bezala, zenbait udalerrietan Beldur Barik Lehiaketak antolatu dira... Ikus dezagun... prozesua.... Nire udalerrian Beldur Barik Lehiaketa antolatzen dela enteratu naiz, beraz... nire udalerriko saria eraman ala ez... oraindik Lehiaketa orokorraren saria eraman dezaket? Bai. Hementxe dituzu Topaketak antolatu dituzten udalerriak! Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko.



Parte hartze saria


Ziurrenik post hau gutxi batzuk irakurriko duzue... Guztiok Parte Hartze Sarirako bozkaketan jo ta fuego zaudetelako! Beno, ba ez goaz besterik esatera. Hementxe dituzue bozkatzeko argibideak (sakatu hemen). Gero ez zaitezte etorri email-ei buruz hitzegiten... Eta aurten moldaketak egin ditugu, baina badaezpada ere... SPAMean begiratu. Paquita Salas-ek horrela galdu baitzuen Maca...


TopaketaPrograma


Beldur Barik Topaketa


Bai, Eibarren izango da. Hementxe duzue egitaraua. Eta datorren astean tailerren bigarren partea kontatuko dizuegu. Sakatu hemen lehenengo partea berriro irakurtzeko.



Beldur Barik Autobusak


Baita ere. Eibarrera joateko autobusak prest ditugu. Zuek izen ematea bakarrik falta da! Ostegunean, hilak 30ean, autobusen ibilbidea publikatuko dugu. Sakatu hemen galdetegia betetzeko!


Oraindik bidea dugu egiteko. Elkarrekin egiterik nahi? Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera!

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify