Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Trukegune Feminista

AnitzERAApuntatu zuen agendetan! Urriak 26 (19:00-21:00) AnizERA Tailerra. Fantasia erotikoen sormena.

"Gure buruari jolasaldia eskainiko diogu, pentsamendu  zorrotz eta arrazionalari jai emango diogu eta fantasiak sortzeko dugun gaitasunean murgilduko gara.... Fantasiak ekarri ahal dituzue, eta bertan ere  sortu ahal izango ditugu". Guzti hau non? Basaurin!


Guardar

Guardar

gorputzon-autogestiorako-jardunaldiak-kartela


"Osasuna, sexualitatea, harreman sexu-afektibo eta desiren inguruko jardunaldiak antolatzen ari gara azaroak 3 eta 4rako: “Gorputzon autogestiorako jardunaldiak”, hain zuzen. Teoria eta praktika nahastuko ditugu, gorputzotatik, gorputzotan, gorputzon gainean, eta gorputz gisa lan eginez!


 Sistema honek (kapitalista, arrazista, kapazitista, eta heteropatriarkalak) zapaldu eta desjabetu egiten gaitu; hain zuzen, garen horretaz (gorputzaz) desjabetu eta garen horretatik (gorputzetik) bereizi nahi gaitu.Horren aurrean, (g)une hau ireki nahi dugu, kolektiboki hausnartu eta ikasteko elkar gaitezen, eta lurralde diren gorputzon burujabe bihur gaitezen, norberak bere burua elkarrekin ezagutuz eta baliabide kolektiboak sortuz.


Elkartzeko gonbidapen hau gutasun zehatz eta hautatu batetik helarazten dizuegu: trans, bollera eta emakumeok elkar gaitezen proposatzen dugu, hain zuzen, gure desirak, sexualitateak, harreman sexo-afektiboak eta horiekin lotuta dauden osasun prozesuen inguruan hitz egin eta ikas dezagun.


Gorde itzazue egun hauek agendetan!!!!


Bertan elkar ezagutzeko gogotsu,


Besarkada aske, transfeminista eta bero bat!"


Hauxe da Gorputzon Autogestiorako Jardunaldietako ongietorria!


Galdu behar al dituzu??? Hemen aurkituko duzue informazio guztia!


https://gorputzautogestioa.wordpress.com

Apuntatu zuen agendetan! Azaroak 3 eta 4!

Guardar

Guardar
Gaur, uztailak 20, 19:00etan Eulalia Perez Sedeño edukiko dugu Emakumeen Etxean, berak idatzitako “Las mentiras científicas sobre las mujeres” liburua aurkezten. Zientzietan.... Beldur Barik Jarrera zabaldu!

Eulalia Perez

Guardar

Kalera ateratzeko gogoak ditugu. Heteropatriarkatuari aurrenez aurre begiratzen diogu egunero, ez dugu zertan oso urrun joan beharrik. Egunero eskolara, institutu, unibertsitate edo lanerako bidean hortxe dago heteropatriarkatua nire zai. Eta baita ere askotan etxean bertan... Buf! Ea neskalaguna edo mutil-laguna (imajinatu dezakezute nori dagokion zer edo nor) dudan, ea zain dudan, ea piura hauekin nora noan, kalean entzun beharreko piropoak edo irainak... Ez dira gutxi egun hauetan gertatu diren erasoak. Eraso fisikoak. Eraso berbalak. Eraso sutilak. Mikrotranslesbohomobifobiak. Beno, ba jakin dezazuen ez garela geldirik geratuko. Erasoen aurrean, heteropatriarkatuaren aurrean... gure erantzunik ozenena! Erantzun kolektiboa!


Hona hemen LGTBIQ Nazioarteko Harrotasun eguna, Sexu Askapenerako Nazioarteko eguna... ospatu, pentsatu, gozatu, eztabaidatu eta aldarrikatzeko hitzorduak!


BERGARA



Nire identitatea ez dago hanka tartean! Transfobiarik ez! lelopean aurten Bergaran aldarrikapena egingo dute. 19:30ean San Martin Plazatik aterata. Martxa ez da manifestazioarekin amaituko. Gero Dj jaia egongo baita Pol-Pol tabernan!

SANTURTZI

Santurtzi

EIBAREibar2

Eibar

ANDOAIN

Andoain

BASAURI

Ekainak 28 Junio YESWEFUCK

BILBAO

Bilbao

VITORIA-GASTEIZ

VG

DONOSTIA

DONOSTIA

SESTAO

sestao

ERMUA

ermua

LEKEITIO

lekeitio

Beldur Barik Jarrera kaleetan, herrietan, hirietan! Heteroaraua apurtu! Sexu askatasunaren alde! Zure sexualitatea nahi duzun moduan bizi! Beldur Barik Jarrerarekin bizi zure sexualitatea! Aske bizi!


Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar
15-urte

2002. urteko apiriletik Indar bat dabil hor... Somatuko zenuen zure herriko plazetan, airean... Apirila hartan ekin zion bideari Bilgune Feminista taldeak. Eta horretan jarraitzen du 15 urte geroago! Eta oraindik gelditzen direnak!

Duela 15 urte sortu ziren Euskal Herri Feminista bat eraikitzeko asmoz. "Egiteko era berriak, sareak josteko era berritzaileak izan ditugu helduleku nagusi. Betiere, sistema patriarkalaren atzaparrak agerian jartzea eta berdintasun politika, diskurtso eta praktika faltsuei aurre egitea izan dira jardunbide nagusiak. Baita, emakumeon bizi baldintzak hobetzea eta pertsonen arteko harreman eredu berriak sortzea ere. Iparra argi dugu: Euskal Herria feminista, Euskal Herriaren burujabetza feminista, alegia."

Bide horretan ere etengabeko aldaketak bizi izan dituzte (egoera sozial, politiko eta ekonomikoak, feminismoen bilakaera eta eguneraketak, patriarkatuaren formak...) baina beraien konpromiso politiko eta sortutako sare eta aliantzak lagun izanda, aurrera egin dute... Eta egindako apustu hori gaur egun ere hor dago!

agerraldi

Horregaitik datorren urtean beste ekintza batzuen artean Topaketa Feministak antolatuko dituzte Maiatzaren 6an! Ondarroan ospatutako VI. Topaketa Feministetan trantsizio feministaren oinarriak adostu zituzten eta horrez gain, aurrera begira, hiro erronka nagusi identifikatu zituzten: Euskal Herriaren burujabetza feministaren inguruko eztabaida soziala sustatzea; ongi bizitzearen kontzeptualizazioan eta praktikan sakontzea, pobrezia eta prekarietate neurriei aurre egiteko ekinbideak bazter utzi gabe; eta burujabetza feminista erdiesteko lidergo feminista indartsu bat ehuntzea.

Adi egongo gara Bilgune Feministaren urteurreneko ekintza eta ospakizunei! Bitartean, Vitoria-Gasteizen Ostegun Feministak antolatu dituzte urteurrenaren harira... Badugu hitzordua ostegunetan! Feminismoarekin hitzordua!



Informazio gehiago nahi baduzue 15. urteurrenaren inguruko blog bat sortu egin dute: https://15urte.bilgunefeminista.eus/

Guardar

Guardar

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify