Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Trukegune Feminista

 

Ekainaren hasieran Mugarik Gabek antolatutako topaketa batzuetarako gonbitea luzatu genizuen. Gogoratzen? Hona hemen egun hartan idatzitako posta.


Topaketa hoiek bukatuta, ateratako ondorioak antolatuta... lanean jarraitzen dute eta prozesu osoan aurreratutako lana ezagutzera eman nahi dute. Horretarako, hurrengo lotura eskeintzen digute www.mugarikgabe.org/rederradicacionviolenciasmachistas/primeros-pasos/ non topa ditzazkegu ibilibide horretan aurrera atera diren ondorio desberdinak.

Barcelona-300x225 Barcelona

Madrid-2-1024x576 Madrid

Euskal-Herria-Mugarik-Gabe-Foto-1d Euskal Herria

Baina lana ez da hemen amaitu, eta lortutako materiala aberatsa dela jakinda, hurrengo irailean pausuak ematen jarraituko dute eta lortutakoarekin zer egiteko asmoa duten kontatuko digute. Horretaz gain, Bilboko topaketa laburtzen duen dokumentua argitaratuko dute, han landutakoa zabaldu eta denontzako baliagarria izan daiten! Mila esker!

Eta guztia ez dutelako beraiek egingo, eta indarkeria sexistaren aurrean ere, guztiok zeresan haundia dugulako, parte-hartzera deia egiten dute. Nola? Zure elkarte edo taldeak indarkeria matxistei aurre egiteko ekimenak eramaten baditu aurrera, heleraziz! Denon artean konpartitzeko, ezagutzera emateko! Orainarte lortutako espazio hori zabaldu eta denontzako baliogarria izango delako!

Beraz, indarkeria matxistei aurre egiteko dituzuen material, kanpaina, eragin politikorako proposamen edota mobilizazioak helerazi eta webgunera igoko dituzte denok ezagutzeko asmoz. Horretarako, INDARRAK BATUZ jartzen duen atalaera jo www.mugarikgabe.org/rederradicacionviolenciasmachistas/aprendiendo-de-otras/ eta datuak bete.

Animatu zuen ekimenak konpartitzera! Indarkeria matxistarekin bukatzeko zure, gure, beraien indarra eta ekimenak ezinbestekoak direlako!!!
Ekainaren 28a, hurbil dugu lagunok… eta larunbata honetan egingo diren ekintzen berri eman nahi genizuen… Lehenengo postetan ikusi genuen zergaitik ospatzen da LGTB Nazioarteko Harrotasun Eguna… edo Sexu Askapenaren Eguna… edota Transbollomari Borroka eguna… hainbat izen baina aniztasun sexualaren aldeko aldarrikapena egitea guztien helburua.

Hona hemen antolatutako ekintzak:

BILBAO

Bilboko manifestazioa Ekainak 28an, igandean, 12.30etan abiatuko da Moyua Plazatik.

KITZIKAN 28J

Baina aurreko egunetan zenbait ekintza ere antolatu dira…

fiesta orgullo lesbico

Mamiki Konpartsak eta Ladyfesta Bilbao-k Harrotasun Lesbikoaren Jaia antolatu dute larunbatean. Giro ezinhobeaz gozatzeko aukera, lumak aztintzeko momentua!

Eta ekainak 23an Emakumeen Mundu Martxaren egitarauaren barruan, Gorputza eta sexualitatea hitzaldi zikloa antolatu da. 19:30ean izango da eta partaideak EMM, Sare Lesbianista eta Stee-Eilas sindikatua izango dira. Hitzaldiaren izenburua: Lesbianismo Glokala.

Emakumeen mundu martxa

 

Lekeition ere antolatu dira beste ekintza batzuk:

29J Kitzikan Lekeitio

Basaurin, Marieneak antolatuta:

MARIENEA 28J

Donostian LGTB Plataformak eta Transmarikabollo Koordinadora Feministak  hausnartzeko, parte hartzeko... hainbat iharduera eskaintzen dizkigute.

FOLLETO 28 JUNIO 2015 final

FOLLETO-28-JUNIO--2015-final-1 FOLLETO-28-JUNIO--2015-final-2

 

 

 

 

Eta Gasteizen berriz, astean zehar Kitzikan taldeak antolatutako zine emanaldiak ditugu, Zaharraz Harroko egitarauaren barnean:

kitzikan gasteiz

 

 

 

 

 

 

 

7menos20 taldeak ere Zaharraz Harroko egitarauan hurrengo tailerrak antolatu ditu:

taller-dildos-y-arneses-web

 

 

 

 

 

 

 

eta astea bukatzeko….

EKAINAK-28-JUNIO-2015-web

 

 

 

 

 

 

 

 

 

eta hona hemen Gasteizek utzi digun bideotxo bat…



 

GOGORATU KEDADAK! PARTE HARTU ANTOTALATUTAKO EKINTZETAN!

“EMAKUME UGARI BORROKALARI: Indarrak batuz indarkeria matxisten kontra” topaketak

Ekainaren 4 eta 5ean Bilbotik bazaude plan ederra aurkeztu nahi dizugu. Mugarik Gabek “EMAKUME UGARI BORROKALARI: Indarrak batuz indarkeria matxisten kontra” topaketak antolatu ditu La Bolsa ‘Palacio Yohn’ Udaltegian (Pelota kalea 10).

Topaketa hauek Mugarik Gabek 2010-an Enfrentamos las Violencias Machistas, Patriarkaturik Gabe denok Jabe kanpainiaren bidez hasitako prozesuaren testuinguruan kokatzen da. Ekimen horren xedea egiturazko ikuspuntu orokor baten bidez indarkeria matxisten adierazle guztien kontra borrokatzea zen.

Jardunaldi hauen helburua indarkeria matxisten Estatu mailako egoeraren analisi eta diagnosian sakontzea da. Baita indarkeriei aurre egiteko arlo desberdinetako estrategien esperientziak elkartrukatu eta proposamen batzuetan sakontzea, eta baita kolektiboen artean aliantzak eta elkartasunak ahalbidetzeko topaguneak eta espazioak garatzea eta sortzea.

Ostegun goizean, biztanleriaren parte hartzea bilatuko da: emakume mugimendua, mugimendu feminista eta mugimendu sozialak, erakunde publikoak, esku hartze sozialeko lankideak, GKE-ak, masterretako partaideak eta komunikabideak gonbidatu dituzte eztabaida gune ireki honetara. Arratsaldean eta ostiral goizean, mugimendu feminista, mugimendu sozialak eta GKE-en arteko elkarlana eta hausnarketak sustatzeko jarduerak egongo dira.

Beraz, Bilbotik bazaude eta tarterik baduzu ihardunaldi honetan parte hartzeko, ez galdu aukera. Sartu Mugarik Gabe web gunera eta bertan aurkituko dituzu programazioa eta izena emateko orria!

Animatu!

  Encuentros ‘EN LA LUCHA SOMOS MUCHAS: Sumando fuerzas contra las violencias machistas’ “EMAKUME UGARI BORROKALARI: Indarrak batuz indarkeria matxisten kontra” topaketak

Encuentros ‘EN LA LUCHA SOMOS MUCHAS: Sumando fuerzas contra las violencias machistas’

Queremos proponeros un buen plan si andais el 4 y el 5 de Junio por Bilbao. Mugarik Gabe ha organizado la jornada “EN LA LUCHA SOMOS MUCHAS. Sumando fuerzas contra las violencias machistas” en el Centro Cívico La Bolsa ‘Palacio Yohn’ (c/ Pelota 5)

Este encuentro se enmarca en el proceso iniciado en 2010 por Mugarik Gabe con la Campaña Enfrentamos las Violencias Machistas, Patriarkaturik Gabe denok Jabe cuyo objetivo era la lucha contra todas las formas de las violencias machistas con un enfoque global y estructural.

Los objetivos de esta jornada son profundizar en el análisis y diagnóstico sobre la situación de las violencias machistas en el Estado.; intercambiar experiencias sobre estrategias para enfrentar las violencias desde diferentes ámbitos y profundizar en algunas propuestas y generar espacios para tejer alianzas para la incidencia política entre los colectivos.

El jueves a la mañana, habrá un espacio abierto al público general en el que se invitará al movimiento de mujeres y feminista, movimientos sociales, instituciones públicas, personal de intervención social, ONGDs, másters y medios de comunicación. El jueves por la tarde y el viernes de la mañana habrá otros espacios de trabajo y reflexión internos para movimiento feminista, movimientos sociales y ONGDs.

Asi que, si andas por Bilbao y tienes oportunidad de participar en estas jornadas, no pierdas la oportunidad de hacerlo. Entra a la web de Mugarik Gabe y ahí encontrarás el programa y la ficha de inscripción.

¡Anímate!
Bilboko Koordinadora Feministak Manifestaziora deitu du gaur Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, indarkeria sexista salatzeko. Bertaratu zaitez, eta erakutsi zure BB_Jarrera! Hona hemen, ekimeneko adierazpena.
A25_hastag19_30

Inguratzen zaituen guzti honen gaineko zure iritzia eman nahi? Ideia pilla dituzu zure ingurunea eraldatzeko? Zure Beldur Barik Jarrera adierazi nahi duzu, indarkeria sexistarik gabeko jendarte eredu bat sortu ahal izateko? Pertsona guztien aniztasunerako eskubidea bermatzeko, harreman afektiboak eta sexual parekideak izateko, emakumeek balore berdina izateko... Uste duzu jendearen eta instituzioen inplikazioa eraldaketa honetan ezinbesteskoa dela?  Horretarako, politiketan ikuspegi feminista barneratzea ezinbestekoa dela?


Horretarako aukera polita duzu larunbat honetan, urriak 25, Euskalduna Jauregian egingo den Open Space GazteKaldia ekimenean. Goizeko 09:30etatik arratsaldeko 18:30etara (bazkaria barne!). Bertan parte-hartzeko baldintza bakarra  18 eta 30 urte bitarteko bizkaitar euskalduna izatea da.


 

Zer da Open Space dinamika? Gune ireki bat non modu askean zure iritzia eman ahalko duzun gai desberdinen inguruan. Ikusi ondorengo bideoa non Pink Gorillas-eko Ixi Garciak, larunbateko ekimeneko dinamizatzaileetako bat,  azaltzen digun zertan datzan Open Space dinamika:




 

Animatu eta partu! Eta aprobetxatu erakusteko zure Beldur Barik Jarrera! Indarkeria sexistaren aurkako gure jarrera irmoa! Gazteok badaukagulako zer esan eta zer egin matxismoarekin bukatzeko eta jendarte eredu berriak eraikitzeko!




info+

Klikatu hemen edo bisitatu honako helbide hau k.bizkaia.net/kabian

Idatzi edo deitu: kabian@bizkaia.net Tel: 666 42 78 97

Edo jarraitu:

Facebook: Kgunea

Twitter: @kgunea #kabian1

g+: Kgunea

 

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify