Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Trukegune Feminista

Abortatzeko Eskubidearen aldeko Bizkaiko Plataforma Feministatik, El Salvadorren,  abortoa praktikatzearren atzilotuta dauden 17 emakumeei gure solidaritatea adierazteko ekimena antolatu dute. Kanpainaren xedea da nazioarteko kanpainan laguntzea beraien indultua eskatzeko. Izan ere, emakume horiek 30-40 urte bitarteko espetxe-zigorrera kondenatuak izan dira, eta, batzuek, jada, 12 urte bete dituzte. Indultua da geratzen zaien aukera bakarra, defentsarako beste bide guztiak agortu egin baitira, jada.Las 17

Nazioarteko kanpainak pertsonen elkartasuna behar du "LORE BAT 17ENTZAKO, BERAIEN BIZITZA ZIMELDU EZ DADIN".  Ikusi kanpainaren bideoa. Kanpainan parte-hartzeko moduak honako hauek dira:

  • Bidali zure argazkia lore batekin eta zure izenarekin.

  • Bidali bideo bat non zure izena eta kanpainaren leloa adierazten duzun.

  • Gutuna bidali Asanblada Legegileari 17entzako indultua eskatuz.


Argazkiak eta bideoak bidali posta elektronikoz edo Dropbox bidez unaflorporlas17@gmail.com

 

ELKARRETARATZEA, bihar, EKAINAK 17, Bilbon, ARRIAGA PLAZAN arratsaldeko 19:00etan.  Abortatzeko eskubidearen alde han zein hemen!

 

 

 

Ostiral honetan, Ekainaren 13an, Arrakala proiektuaren aurkezpena izango dugu. Donostiako DOKA Kafe Antzokian, arratsaldeko 19:30etan. 




Arrakala_webgunea Arrakalak web-guneko argazkia

Bilgune Feministak eta Topatu Gazte Proiektu Komunikatiboak, elkarlanean, ekimen interesgarri bezain beharrezkoa jarri dute abian. Gure jendarte sistemak sexu, sexualitate eta identitate kategoria batzuk baino ez ditu onartzen. Edo emakume, edo gizon izan behar zara. Heterosexuala. Edo femeninoa, edo maskulinoa. Ez ditu onartzen ñanardurariik, bitarteko errealitaterik.Baina arau horiek irrealak dira eta ez gara beti sartzen kutxa zurrun horietan. Gorputzek, identitateek eta sexu praktikek, zirrikituak dituzte. Baina jendarte ereduak, bizipen eta praktika guzti horiek zentsuratu eta ikusezin bilakatu nahi izaten ditu.


Proiektu honen xedea da, beraz, arrakal guzti horiek erakustea; normak apurtzen dituzten bizipen, praktika eta izaerak. Beraien  web-gunean. bizipen batzuk ezagutu ahal izango ditugu, ikus-entzunezko formatuan dauden elkarrizketen bitartez. Heteroaraua urratzeko eta deseraikitzeko tresna interesgarria izango dugu, aniztasuna egon badagoela ikusarazteko eta gure gorputzak, emozioak eta bizipenak birpentsatzen laguntzeko. Hurbildu ostiral honetan DOKA-ra eta ezagutu ezazu proiektua!

Gaurtik, Ekainak 11tik hasita, eta 14ra bitartean, ekimen oso interesgarrian parte-hartzeko aukera izango duzue. Bilboko Alhondiga Aisialdi eta Kultura zentruan, “EGUNEROKOAK: sortze-prozesuei eta feminismoei buruzko panoramika” jardunaldia ospatuko da.cotidianas-alhóndiga


Panoramika horrek praktika artistiko eta feministen arteko kointzidentziak eta gurutzaketak ditu hizpide. Antolatzaileek hesirik gabeko jardunbideak, hierarkiarik gabeko topaketak, toki finkorik aurkitu nahi ez duten begiradak bildu nahi izan dituzte.


Hainbat jakintzagai aztertuko dira (arkitektura, ekonomia kritikoa, hacktivismo, kultur ikasketak) formatu desberdinetan: performance-ak, tailerrak, esperientzia-mahaiak, ikus-entzunezko praktikak, topaketak, musika, dantza-ikuskizunak…


Ekimen benetan interesgarri, berritzaile eta apurtzailea. Gorputzarekin, sormenarekin eta zentzumenekin, esperimentatzeko, apurtzeko, eraikitzeko. Ez galdu aukera hau!

logo asamblea ermua

ERMUKO EMAKUMEEN ASANBLADA

Ermuako Emakumeen Asanblada militante feministen talde bat da, non adin desberdinetako emakumeek parte hartzen duten helburu komuna dutelarik: ekintza desberdinen bitartez emakume eta gizonen berdintasun efektiboa sustatzea.

Asanbladaren ekintzen eta aldarrikapenen ardatz nagusiak dira eta izan dira: Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako borroka; sexu eta ugalketa eskubideen aldarrikapena; askatasunezko eta berdintasunezko jaien eta gauaren gozamena; eskola hezkidetzaile baten eskaera; esparru publiko guztietan egoera berdintasunean emakumeen partaidetza; haien herriaren historian emakumeek egindako ekarpen anitzen berreskuratze eta aintzatespena; emakume, gizon, Estatu eta empresen arteko etxeko eta ugalketa lanen erantzunkidetasuna;...

 

 

ERMUKO ANDRABANDA FEMINISTA

IMG-20131117-WA0047 Ermuko Andrabanda Feminista son un grupo de tamboras feministas. Este grupo surgió de la participación de sus integrantes en un curso de la Escuela de Empoderamiento para Mujeres de Ermua.

Su principal objetivo es reivindicar el feminismo y la presencia de las mujeres en las calles y el ámbito público, a partir de sus voces y el sonar de sus tambores.

 

 

 

 

Información en el correo electrónico: ermukoemakumefeministak@gmail.com


Perfil de facebook: Abortatzeko Eskubidea

Beldur Barik Topaketen barruan elkarte feministen lana ezagutzera emateko Trukegune Feminista bat sortu dugu. Interneten bidez ere ezagutu dezazuen, hemen daukazue elkarteek pasatu diguten informazioa:

- Asamblea de Mujeres de Bizkaia / Bizkaiko Emakumeen Asamblada

- Bilgune Feminista

- Medeak

- Mugarik Gabe

- Pikara Magazine

- Plazandreok

- SOS Racismo-Bizkaiko SOS Arrazakeria (Comisión Feminista)

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify