Beldur Barik programa BERDINSAREA izeneko sarearen barruan sortu zen 2006an. Gaur egun, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatzen du, Berdinsarea-Eudelen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien bultzadarekin batera. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (     UPV-EHU) eta EITB-ren laguntza dauka.


Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, azaroaren 25eko ospakizunen harira, Emakumeenganako Indarkeriareko Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, elkarlanean antolatzen dituzte era batera antolatutako kanpainak. 2006an, Berdinsarea eratu zen (berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka lan egiten duten udalek osotutako sarea da) eta batera antolatutako lehenbiziko sentsibilizazio kanpaina abiarazi zen, eta ezaugarri eta tamaina desberdinetako 41 udalerrik baino gehiagok eman zioten babesa.


Urterik urte, ekimenetan, ahalegina egin da indarkeriari buruzko kanpainetan azaltzen diren estereotipoetatik aldendu (indarkeria fisikora mugatuta, eta emakumea biktima irudira mugatuta) eta ikuspegi positibotik heltzeko. Izan ere, beharrezkoa ikusten izan da emakumeen ahalduntzea bultzatzera bideratutako mezuak indartzea eta herritar guztien inplikazioa lortzea.


Programa 2009an jarri zen martxan. 2006an Berdinsarea sortu zen (berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka lan egiten duten udalek osotutako sarea da),  eta 41 udalerriren babesarekin, indarkeria sexistaren sentsibilizaziorako kanpaina bateratua jarri zen abian. Azaroak 25aren lau sentsibilizazio-kanpaina bateratu ospatu ondoren, 2009an erabakitzen da jende gaztearekin batera egindako programa osatzea. Berau osatzeko, ikerketa-ekintza abiatu zen, zeinetan neska gazteek hartu zuten parte eta irudia, edukia eta edukiak elkarlanean sortu ziren, kanpainari izena ematen zion kantarekin batera.


2010ean izan zen lehiaketaren lehenbiziko edizioa, eta500 gaztek baino gehiagok hartu zuten parte, ehun proposamen inguru aurkeztuta. Lan horiek guztiak Bilbon egindako jaialdian aurkeztu ziren, eta 200 gazte baino gehiago hurbildu ziren bertara. Horrez gain, arte garaikideko erakusketa bat, eta hainbat hitzaldi eta mahai-inguru egin ziren, artea, Internet, feminismoa eta indarkeria sexistaren aurkako borroka aztergai hartuta.


 2011n, berriro egin zen lehiaketa, baina, orduko hartan, lanetan agertzen ziren jarrerak balioetsi nahi ziren gehienbat, kalitate artistikoa baino gehiago. Hortaz, era guztietako euskarriak onartu ziren, ekintzak, ideiak eta proiektuak, eta era guztietako diziplina artistikoak barne hartuta. Urte osoan ikastetxeen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen inplikazioa sustatu zen, eta, ildo horretan, aurkezpenak egin ziren hiru unibertsitate kanpusetan. Berritasun gisa, lan guztiak web orri honetan jarri ziren ikusgai eta herri botazioa jarri zen martxan. Guztira, 250 lan aurkeztu ziren, eta milaka neska-mutilek esku hartu zuten.


2011ko azaroan, Beldur Barik Topaketa egin zen Donostian. Bertan, sariak banatzeaz gain (Kursaal Jauregian), eztabaidak, trebakuntza tailerrak eta jolasak egin ziren, Emakumeen Etxean.



2012an, lehiaketak ikus-entzunezko formatua soilik izan zuen. 130 lan jaso ziren, eta gutxi gorabehera aurreko urteetan adina neska-mutilek hartu dute parte, baina batik bat taldetan, banaka baino gehiago. Topaketa Gasteizen egin zen, Artium museoan.



2013an garatutako lana aurreko urteetakoa egonkortzean oinarritu zen, sortutako lan-tresnak eta –metodologiak optimizatuta. Udalerriei zuzendutako aholkularitza sendotu zen, bai prozesu lokalak abiatuta, bai aurreko urteetakoak jarraituta. Programaren ardatz eratzaileak mantendu ziren. Batetik, lehiaketa zeinak parte-hartze handia izan zuen, guztira, 152 ikus-entzunezko aurkeztu baitziren. Eta, bestetik, Basauriko Marienean ospatu zen Topaketa, 200 gaztetik gora jaso zituena.