Kanpainaren jendarte xedea gazteria da. Baina sexu indarkeriarik gabeko egiazko espazioak sustatzeko beharrezkoa da sexismoari aurre egin eta prebentzioa lantzerako orduan aisialdi eta jai espazio horien parte diren pertsona eta eragile guztiak erantzunkideak izatea. Beraz, xede dugun publikoarengana heltzeko ezinbesteko dugu hainbat prozesu abian jartzea, eta proiektu honek, hain zuzen ere, prozesu horiek garatzeko tresnak eskaintzen ditu.


Gazteei zuzendutako kanpaina da, eta udalek sustatu eta garatuko dute. Garrantzitsua da, halere, elkarlanean jardutea jai giro eta asialdiko ekimenen antolaketan lan egiten duten eragileekin batera; hala nola, kultur ekintzen, herriko jaien, azoken, inauterien, eta abarren antolatzaileekin batera. Eragile horiek honako hauek izan daitezke:




  • Udaleko sail ezberdinak

  • Kolektibo feministak.

  • Udalerrian jai ekimenak antolatzen dituzten batzordeak.

  • Udal elkarteak.

  • Gazteak

  • Beste batzuk