(Si crees que este trabajo merece ganar el Premio Popular Beldur Barik, de 300 euros, pincha en “Votar”)

 
Egileak:  Katalin Antxia eta Ben Duinat

Kategoria: 2 (18-26 urte)

Herria: Aretxabaleta

 olibak


Gogokoen dugun zaporea (olibak) erabili dugu gogokoen dugun mezua zabaltzeko: “BELDUR BARIK! bakarra uzteak ere ez du zentzurik ¡no dejes ni una!”
Bakarra esaten dugunean, mintzen gaituen eta gizaki izateari uzten dion edozein jarrera salatu nahi dugu.
Humorea erabili dugu mezua zabaltzeko, gure amonak behin eta berriz esaten baitzigun: “bakarra ere ez utzi! ¡no dejes ni una!” platerean zerbait jan gabe uzten genuen guztietan. Ziur zuri ere gertatu zaizula.
Hala, mezu horren indarraz baliatu gara bi gauzarengatik: amonen hitzek denboraren aurka duten gaurkotasunagatik eta amona guztien hitzen efikaziagatik.
Mila teoria ikasi ahal ditugu eskolan, baina amonaren hitzak ez ditugu ahaztuko sekula.
Amonak beldur barik! jateko esan digu mila aldiz. Beldur barik! platerean gelditzen den azkeneko kroketa ere jateko esan digu beste ehun aldiz.
Azkeneko kroketa jaten duena , edo azkeneko oliba, lotsagabea izan ohi da mahai gainean. Horregatik, guk ere mahai gainean lotsagabe izan nahi dugu, eta emakume guztiak lotsagabe izan daitezela nahi dugu, beldur barik! bizi gaitezen.
Egin dugun grafika honekin, kartelak atera nahi ditugu. Ez betiko kartelak. Emakumea kolpatua edo triste edota beldurtua ageri den argazki gehiago ez ditugu ikusi ere egin nahi. Sexu gabeko irudi bat aurkitu nahi izan dugu guztion esperientzia islatzeko gai dena gainera.
Jendeak kalean behin eta berriz kartelari begiratu diezaion nahi dugu eta konturatu dadila zein ausardia behar den beldur barik! bakarra ere ez uzteko. Lotsak, beldurrak...jan egiten baikaitu.
Bestalde, grafika berarekin postalak atera nahi ditugu. Hala, jendeak nahi duenari postal hau bidali diezaion nahi dugu. Bakoitzak, postalaren beste aldean hartzaileari eskatu diezaiola ausarta izan dadin, beldur barik! Joka dezan.
Zer arraio, hiriburuetako kale nagusietan ere ikusi nahi genuke kartel hau tamaina erraldoian. Gabonak atarian izanda, badu jokoa mezuak!

Olibak Taldea