Pentsatu, eztabaidatu eta ekin
Beldur Barik jarrerarekin!

Topaketa


1. Tailer: Udane Herfer & Amaia Buil - Gorputza eta mugimendua (EUSK) (24 PLAZA)
Mugimendua, irriak, jolasa, dantza, musika… Binarismotik ateratzen diren pertsonek, neskek eta emakumeek, guzti hau dana eta askoz gehiago aurkituko dute, gorputz adierazpen tailer honetan. Ni nola mugitzen naiz? Nola mugituko nintzateke, iñork begira ez balego? Musikaren bidez, erritmoaren segurtasunarekin eta armoniaren fluxuan murgilduta, norberarekin eta elkarrekin egoteko modu ezberdinak aurkituko ditugu. Hortik abiatuz, gure gorputzetan eta gure adierazpenean, grabatuta geratu diren egitura sexistak apurtuko ditugu!
2. Tailer: Hiruki Laroxa - Maskulinitatearen Tra(n)p-a (EUSK) (19 PLAZA)
Zeintzuk dira maskulinitatearen tranpak? Zer nolako harremanak ditugu? Nolakoak dira gure aisialdian garatzen ditugun harremanak? Nola ligatzen dugu? Zer nolako musika entzuten dugu? Ba al dakigu gure behar sexu-afektiboak gorputzetik eta emozioetatik transmititzen? Tailer honetan, gure aisialdian entzuten dugun musika hizpide hartuta, eta Beldur Barik jarrera-n gorputzaren garrantzia kontuan harturik; mutilok gorputza, harremanak eta sexualitatea nola bizi ditugun aztertzeko eta konpartitzeko aukera izango dugu. Horregatik izango da espazio bat non harreman osasuntsuen eta gure BB jarrera propioa garatzearen inguruan hitz egingo dugu.
BETETA 3. Tailerra: Irati Garcia - Operación bikini (EUSK-CAST) (17 PLAZAS)
Nor ez da gaizki sentitu inoiz bere gorputzarengatik? Denok nahi dugu zerbait kendu edo gorputzeko atalen batean gehiago izan… eta udara heldu orduko, presioa areagotzen da. Ez duzue uste? Tailer honetan hainbat gauzen artean, gure konplexuetaz, lodifobiaz, edertasun kanonetaz eta guzti honetan patriarkatuak duen eragin suntsigarriaz hitz egingo dugu. Sistema patriarkalak otzanak eta lotsatuak nahi gaitu gure gorputzaren aurrean, horrexegatik edertasun ideal hauek eta beste hainbat gauza kolokan jarriko ditugu! Animatu!
4. Tailer: SOKÖLE, Sheila Tirado - Elena Santos - Perkusioaren boterea (CAST) (9 PLAZAS)
Somos un colectivo que trabaja con personas a través de procesos de innovación social, observamos los retos que tiene la sociedad y planteamos soluciones a través de acciones de educación musical, concretamente de percusión africana. El proyecto, es fruto de nuestro continuo interés por el desarrollo de esta disciplina, de nuestro compromiso con el cambio social y de mas de 10 años de experiencia previa en el trabajo con personas mediante la percusión.
5. Tailer: DJ Rata Jones - No me la cuentes: medios, mujer y música (CAST) (6 PLAZAS)
Los medios de comunicación tienen una gran influencia en la sociedad. ¿Qué tratamiento dan a las mujeres en el mundo de la música? ¿Cómo se nos retrata? ¿Qué imagen transmiten de nosotras? ¿Se habla más de más de nuestro físico que de nuestro talento? ¡Veamos cómo nos lo cuentan!
BETETA 6. Tailer: Mikel Aranzeta - Hip Hop, gorputzak astindu (EUSK) (12 PLAZA)
Gure gorputzak, musikaren erritmoarekin nola adieraziko diren eta nola mugituko diren, guk erabakiko dugu!! Beldur Barik! Jarrera esnatuko dugu, dantza mugimenduaren indarra eta pausuen zehaztasuna gorpuzetik igaroaz. Gazte, animatu 70. eta 80. hamarkadan, “Urban dance” bezala ezagutzen dugun, “Hip-Hop” musika estiloan dantzatzera!!

KLIKATU HEMEN Adin txikikoa izatekotan baimena bete behar duzu autobusetan sartzeko. Baimena bete ostean e-posta honetara igorre iezaguzu (komunikazioa@beldurbarik.eus). Hau dena egin ostean mail bat jasoko duzu informazio guztiarekin.


Arabatik
Bizkaitik
Gipuzkoatik

Eraldatu dezagun batera! Email bat jasoko duzu hileko berriak biltzen dituen boletinarekin. Izan zaitez lehena, guztiaz enteratzen!

Jarraitu gaitzazu
Sare Sozialetan!

Facebook Twitter RSS YouTube Instagram Telegram Spotify